Jn 16, 12-15

0. TESTUA
“Badut oraindik esateko hamaika gauza, baina oraingoz ez zarete ondo ulertzeko gauza. Baina egiaren Espiritua etortzean, berak egia beteraino gidatuko zaituzte. Ez da bere kabuz mintzatuko, baizik eta nik jakinaraziko diodana adierazi eta etorkizuna iragarriko dizue. Berak nire Jainko-aintza azalduko du, adieraziko dizuena niregandik hartuko baitu. Aitak duen oro nirea da. Horregatik esan dizuet Espirituak niregandik hartuko duela adieraziko dizuena.
1-KOKAPENA. Testuaren azalpen laburra
Duela urte batzuk Hirutasunari buruzko gogoeta egiten zen Filosofia arlotik: Nor da Jainkoa? Eta hau ondorioztatzen zen: ahalguztiduna, orojakilea, nonahikoa… Baina Jesusen Jainkoa nor den jakin nahi badugu, beste bide bat erabili behar dugu: berrionetik, Jesusek esaten digunetik, bere bizipenetik hastea. Gaurko berrionaren testuan zera ikusten dugu, “Aitaren guztia berea (Jesusena) da eta Egiaren Espiritua datorrenean egia osora gidatuko gaituela” gogorarazten digu. Aita, Semea eta Espiritua agertzen dira batasun betean, Maitasun Elkartean. Hirutasunak zera erakusten du, Jainkoa harremana dela, Aita eta Semea Espirituarengan, ez bakartia den norbait.
Hirutasunak, gure Maitasun Jainkoak, bere maitasun-elkartearen partaide egiten gaitu, bere Hiruki-detasunean onartzen gaitu (Jainkoarengan bizitzen, mugitzen eta gara). Hor besarkatu, eutsi eta zaindu egiten gaitu. Jainko “Biziaren Jaunartze” horrek bere irudira sortu gaitu eta, beraz, besteekin maitasunez eta adeitsuki erlazionatzeko gaitasunez. Errealitate guztiak du Hirutasun-zaporea, “zerua eta lurra zure aintzaz beterik daude” esaten dugu Santua errezitatzen dugunean.
Kristau izatea Jainkoaren Errealitate Elkarte-maitasun horren barruan bizitzen sentitzea da, Hark sortua eta hazia sentitzea, Harekin, Maitasun Elkarte horrekin dugun antza aurkitzea. Haurrek gurasoen antza dutenez, gizakiok Jainko-Maitasunaren antza dugu. Jainkoarengan gaude eta Jainkoak bizi gaitu. “Ez naiz ni, Kristok bizi nau” esango du Paulok. Berari lotuak mantentzea da kontua, gure bizitzan haurridetasun-gogoak sartzen uzteko. Horrek gure arteko harremanak eta gure gizarte-harremanak Harengan bizitzera eramango gaitu, Jainkoa guztiongan dena izan arte.
2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.
Kokaeraren bila gabiltza… ez oso artega ez oso eroso. Oinpeak zoruaren arrimuan. Sorbalda zuzen.
– Eta arnasa hartzen dugu behin baino gehiagotan arnasgora sakonak eginez. Arnasketak (itotzen gaituzten) pentsamenduetatik irteten laguntzen digu eta orainaldian zentratzen gaitu. Arnasketak bizi-erritmoarekin ko- nektatzen laguntzen digu. Bizirik mantentzen gaituena da. Arnasa hartzen jarraitzen dugu eta lasaituz goaz. Gure kezketatik distantzia hartzen dugu.
– Arnasa hartzean, gure barneko gune horretara sartzen gara, non bakean aurkitzen garen, non geure burua-rekin topo egiten dugun… eta bertan bizi eta gainditzen gaituen Ongiarekin ere topo egiten dugun, gure Bizi Iturriarekin. Gure isiltasun-gunea aurkituz goaz. Arnasa hartzen jarraitzen dugu. Isiltasuna ez da zaratarik eza, egorik (nirik) eza baizik.
Testua kontenplatzera pasa baino lehen, bi jarrera hauek prestatzen ditugu: konfiantza (ni eramaten uzten diot Jaunari, Bere eskuetan jartzen naizela) eta jarduna edo dedikazioa.
3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…
OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.
Testuan sartzen naiz eta Afaltokian kokatzen, Afariko hitzaldian, barnekotasun-gune horretan, eutsitako zirrara-giro horretan. Jesusekin, Hamaikekin eta emakumeekin bilduta nago gaueko isiltasunean, eta Jesus bihotza irekitzen ari zaie eta bere barnean daramana kontatzen. Gune sakratu batean esertzen naiz. Unea dastatzen dut. Denbora hartzen dut.
Jesusi entzuten hasi gara: “Askoz gehiago dut zuei esateko, baina une honetan gehiegi litzateke zuentzat”. Pedrori begiratzen diot, Mariari… eta beraientzat agur-itxura duela iruditzen zait. So egiten diet eta tristura kutsu bat aurkitzen dut. Eta Jesusek, bere ikasleen sorbaldek jasaten duten zamaz ohartzen dela konturatzen naiz, eta uler dezaketena bakarrik kontatzen die. Eskertu egiten diot jendea hain ondo ezagutzea, ni ere hain ondo ezagutzea.
Jesusek jarraitzen du: “Egiaren Espiritua datorrenean, egia osora eramango zaituzte.” Eta Joani entzuten diot hau esaten: “Ulertzen hasi naiz sorkuntzaren hasieran hegaldatzen zen Espiritu hori Jesus Bizitzaz bete duen Espiritua dela, eta Jesusek bere egunak amaitzean, gure gidari izango dela. “Haiengan itxaropena sorrarazi du, baita niregan ere. Denbora hartzen dut.
4.-JESUS ETA BIOK.
Ikasleek, Jesusek utziko dituela konturatuta, zera galdetzen diote: “Eta Zu ez zaudenean?” Eta hau entzuten dut: “Espiritu Santua, Aitaren Indarra, bidaliko dizuet zuen bizitzetara. Horrela sumatuko duzue, eta bizitzak harrituko zaituzten egoera berriei aurre egiten ikasiko duzue.” Eta Espiritua nire iparrorratza izango dela ulertzen dut, bizitzako egoera zehatzetan bideratzeko, eta bihotzez eskerrak ematen dizkiot. Bere hitzak errepikatzen ditut niregan graba daitezen.
Eta honela jarraitzen du: “Aitak duen guztia, nirea ere bada; horregatik esan dizuet Espirituak nirea den horretatik jasoko duela eta ezagutaraziko dizuela“. Jesusek bere hurbilekoak Abba-Aita-ama Jainkoaren bizipenean murgiltzea nahi duela konturatzen naiz, harengandik baitator dena, Semearen eta guztion neba/anaia bizipenean, eta Espirituarengan, gidatu eta adoretuko dituena, Jesus bere bizitza osoan gidatu zuen bezala. Nola sentitzen naiz? Zer eskatu edo eskertu nahi dut? Denbora hartzen dut.
Jesusek so egiten dit eta dei egiten Jainkoaren maitasun-elkartearen bizipen hau, gaur egun zortean tokatu zaidan gizarte honetan bizi dezadan. Eta Jesusi entzuten diot: “Gu bat eta maitasun-harremana garenez, zuek ere zuen kulturan izan zaitezte maitasun-elkarte hori.” Eta Jesusi zera kontatzen diot, gure kultura anitza dela, erlijioartekoa, kulturartekoa… Eta berriro esaten dit: “Bizi zaitez Niri lotua benetako sendia izateko.” Denbora hartzen dut.
5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.
Otoitzean bizi izandakoa jasotzen dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot edo eskerrak ematen dizkiot agur keinu batez (eskuak elkartuz), esker ona (nire eskuak irekiz) edo onarpena adieraziz (gurutzearen seinaleaz), eta berriro itzultzen naiz leku honetara: oinak askatzen ditut, eskuak irekitzen ditut, begiak ere bai… Eta bizi izandakoa idazten amaitzen dut, nire bizitzan tinkatzen lagun diezadan.

