Beren denbora eta beren dirua ematen duten samariarrekin bat egiten dut… eskerrak aurretik gure bidea argitzen duten eta ongia egiten duten pertsona onengatik… eta bihotzez eskertzen dut gizarteratzen irakasten didatenengatik.
Albisteak
Hirurogeita hamabiak/72ak
Poltsarik, zakuturik eta oinetakorik gabe: hau da, gure pertsona, gure hitza, gure bizimodua izango dira ebanjelizatuko duten “tresnak”. San Inaziok esango lukeen bezala: “gakoa, pertsona eta Jainkoa lotzen dituzten tresnak” dira.
Ni nor naizela diozue?
Nor naiz zuretzat? Gelditu egiten naiz eta denbora hartzen dut barruan daramadana ateratzen joateko, eta honelako gauzak ateratzen zaizkit: Nire bizitzan etengabe presente dagoen Norbait zara, etengabe nire bila dabilen norbait, artzaina ardi galduaren bila bezala, nire erabakiak egunez egun iradokitzen dituen norbait, nire sufrimenduen ondoan dagoen norbait… Eta gauza gehiago gehitu nezake.
Munduko bizitzarako zatituriko ogia
“Ez gara ogia banatzen dugunok, baizik eta banatzen den ogia. Kontua ez da daukaguna ematea, garena ematea baizik. “Munduko bizitzarako ogi zatitua eta odol isuria bizitza posible egiteko.”





