Munduko bizitzarako zatituriko ogia

Lk 9, 11-17

Imagen de Usman Ahmed en Unsplash

0. TESTUA 

Baina jendea ohartu zen eta jarraitu egin zion Jesusi. Honek ongi hartu zituen eta Jainkoaren erregetzaz hitz egin zien eta premia zeukaten guztiak sendatu zituen. Eguna iluntzen hasia zen. Hamabiak hurbildu eta hau esan zioten Jesusi: “Bidal ezazu jendea inguruko auzo eta baserrietara, ostatu eta jan bila joan daitezen, hemen oso aparte baikaude.” Baina hark erantzun zien: “Eman zeuek jaten!” Haiek orduan: “Ez daukagu bost ogi eta bi arrain besterik, jende honentzat guztiarentzat jatekoa erostera geu joaten ez bagara behintzat.”

Bosten bat mila gizon ziren. Jesusek zera esan zien ikasleei: “Eserarazi berrogeita hamarnaka!”

Hala, denak eserarazi zituzten. Jesusek bost ogiak eta bi arrainak hartu zituen eta, begiak zerura jasorik, bedeinkazioa esan, ogiak zatitu eta ikasleei eman zizkien, jendeari eskaintzeko. Asetzeraino jan zuten denek, eta gelditutako hondarrez hamabi saski bete zituzten.

1-TESTUAren IRUZKINA

Bitxia bada ere, testu hau ez da, berez, azken afariko eukaristiaren ezarpenaren testua eta, hala ere, Corpus Christiren testu gisa ipinita dago. Horrek esan nahi du, landa hartan, ogien egun hartan gertatu zenak zerikusi zuzena duela azken afariarekin, eukaristiarekin. Honek zer esan nahi du? Hasteko, ogien ugalketa da lau ebanjelioetan kontatzen den mirari bakarra.

Lukasen berrionean, gaur ikusten dugunaren aurreko testuetan, etengabe galdetzen da Jesus nor den; adibidez, nor den Herodesentzat, nor jendearentzat, etab. Eta orain, testu honekin, honela erantzuten dute: “Herriaren bizitza elikatzen duena“. Moisesek bere herriari basamortuan (mana, galeperrak) jaten eman zion bezala, Elias eta Eliseo profetek irina eta olioa biderkatu zituzten bezala, Jesus Herriaren elikagai Osoa bezala aurkezten da.

Nola elikatu herriaren bizitza? Erantzuna ogien zeinuan aurkitzen dute: Jesus ez da ogia banatzen duena, baizik eta Jesus bera da banatzen den ogia: “Hau da nire gorputza zuengatik ematen dena, hau da nire odola zuengatik isurtzen dena.” Ez du ogia banatzen, Bera da banatzen den ogia; ez du ematen daukana, baizik eta Bera da ematen dena, bere burua ematen baitu: “Nik neure gorputza jateko eta neure odola edateko ematen dut“. Bizitza posible egiteko munduko bizitzaren aldeko ogi zatitua eta odol isuria. Eta guk, Jaunartzearen zeinuan, bat egiten dugu Berarekin, zatitzen diren pertsonak bihurtzeko. Corpus egunean, Kristoren egiazko presentzia eukaristian azpimarratzetik, Harekin bat egitean jartzera pasa gara, Hark bezala egiteko jasotzen dudan horixe bihur nadin.

2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.

Kokaeraren bila gabiltza… ez oso artega ez oso eroso. Oinpeak zoruaren arrimuan. Sorbalda zuzen.

– Eta arnasa hartzen dugu behin baino gehiagotan arnasgora sakonak eginez. Arnasketak (itotzen gaituzten) pentsamenduetatik irteten laguntzen digu eta orainaldian zentratzen gaitu. Arnasketak bizi-erritmoarekin ko- nektatzen laguntzen digu. Bizirik mantentzen gaituena da. Arnasa hartzen jarraitzen dugu eta lasaituz goaz. Gure kezketatik distantzia hartzen dugu.

– Arnasa hartzean, gure barneko gune horretara sartzen gara, non bakean aurkitzen garen, non geure burua-rekin topo egiten dugun… eta bertan bizi eta gainditzen gaituen Ongiarekin ere topo egiten dugun, gure Bizi Iturriarekin. Gure isiltasun-gunea aurkituz goaz. Arnasa hartzen jarraitzen dugu. Isiltasuna ez da zaratarik eza, egorik (nirik) eza baizik.

Testua kontenplatzera pasa baino lehen, bi jarrera hauek prestatzen ditugu: konfiantza (ni eramaten uzten diot Jaunari, Bere eskuetan jartzen naizela) eta jarduna edo dedikazioa.

3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…

OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.

Jesusekin batera agertzen naiz gertaldian… Gogoratu egiten naiz, burura ekartzen dut, denbora honetan guztian Galilean zehar ibiliz misioa aurrera eramanez, Jairoren alaba sendatu duela, odol-jarioen emakumea, Hamabiak predikatzera eta sendatzera bidali dituela eta badakiela Herodes bere bila dabilela, eta lehenago ere Joan hil zuela… Giro honetan kokatzen naiz Jesusekin, distantzia pixka bat hartzeko lekuren batera alde egin nahi duena, bizi izandakoa barneratzeko eta bere bihotzean isiltasuna egiteko, Jainkoak egoera honetan zer nahi duen ikusteko… Lagun egiten diot eta pozten naiz bera eta beretarrak ondoan izateaz.

Baina gogotsu dagoen jendetzak Harekin jarraitu nahi du, bere oinarrizko premiei erantzuten baitie: “Harrera egin zien, sendatuak izateko beharra zutenei osasuna itzuli zien”, baina, batez ere, errudun ez sentitzeko eta maitatuak sentitzeko beharra, norbait direla sentitzea. “Jainkoaren Erreinuaz hitz egin zien,” hau da, Jainkoak maite duen elkartekoak direla, eta, horrela, beren bizitzei zentzua ematen dietela. Poz aurpegiei so egiten diet. Nola sentitzen naiz?

Baina denbora aurrera doa eta ilundu egin du… Gustura gaudenean denbora konturatu gabe joaten da. Ikasleei entzuten diet Jesusi hau esaten: “Agurtu jendea etxera joan daitezen, gaua gainean dugu eta. Eta Jesusek: “Emaiezue zeuek afaltzen!” Kanporatuko ditugu ala engaiatuko gara? “Bost ogi eta bi arrain besterik ez dugu.” Eta Jesusek: Geuk jarriko dugu dena. Daukagun guztia jartzea da kontua. Gaua da, baina inork ez du alde egiteko gogorik. Hemen sekulakoa gertatzen ari da, eta unea dastatzeko profitatzen dugu, presarik gabe. Denbora hartzen dut.

4.-JESUS ETA BIOK. 

Jesus Hamabiei mintzo zaiela entzuten dut: “Eserarazi berrogeita hamarnaka“, eta hauek hainbeste pertsona esertzera eta taldeka antolatzera adoretzen dituzte, eta ni ere beraiekin nago. Zeraz ohartzen naiz, multzo izengabe izatetik pertsona bakan eta maitatuak izatera pasatzea dela kontua, eta antolaketa-ertia ikasten dut, ekarpenak hobeto egin, jaso eta ardura gure gain hartzeko. Gizakiek erantzuten dutela konturatzen naiz, fio direla. Poza ematen dit eta gozatu egiten dut une paregabe hau.

Eta Jesusengana itzultzean, honek Hamabiak hartzen ditu bere ondoan, baita ni ere, eta gurea bedeinkatzen eta banatzen irakasten digu: “Nire ogi apurra eta nire arrain apurra”, eta Hamabiekin batera ematen ditut, denentzat irits dadin. Taldeka goaz. Ezinezkoa dirudi, baina denak ari dira taldeetan jaten. Sortzen ari den giro ederra nabaritzen dut, eta denbora hartzen harremana, alaitasuna, janari partekatua… ikusi eta guztiaz gozatzeko. Nola sentitzen naiz?

Jesusek bildu egiten gaitu eta gertatzen ari dena nola bizi duen azaltzen digu: “Herri hau ogiaz eta arrainaz elikatzea da kontua, baina batez ere norbera elikagai izatea, ez zerbait ematea bakoitzak bere burua ematea baizik”. Eta beste hau entzuten jarraitzen dugu: “Ez gara ogia banatzen dugunok, baizik eta banatzen den ogia. Kontua ez da daukaguna ematea, garena ematea baizik. “Munduko bizitzarako ogi zatitua eta odol isuria bizitza posible egiteko.” Jesusi entzuten diot hitzik galdu gabe nire egunerokoan gogoan izateko.

5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.

Otoitzean bizi izandakoa jasotzen dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot edo eskerrak ematen dizkiot agur keinu batez (eskuak elkartuz), esker ona (nire eskuak irekiz) edo onarpena adieraziz (gurutzearen seinaleaz), eta berriro itzultzen naiz leku honetara: oinak askatzen ditut, eskuak irekitzen ditut, begiak ere bai… Eta bizi izandakoa idazten amaitzen dut, nire bizitzan tinkatzen lagun diezadan.

keyboard_arrow_up
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.

Cookies estrictamente necesarias

Estas cookies son necesarias para el funcionamiento del sitio web y no pueden ser desactivadas en nuestros sistemas. En general, sólo se establecen en respuesta a accione realizadas por usted que equivalen a una solicitud de servicios, como establecer sus preferencias de privacidad, iniciar sesión o rellenar formularios.

Si desactivas esta cookie no podremos guardar tus preferencias. Esto significa que cada vez que visites esta web tendrás que activar o desactivar las cookies de nuevo.

Cookies analíticas

This website uses Google Analytics to collect anonymous information such as the number of visitors to the site, and the most popular pages.

Keeping this cookie enabled helps us to improve our website.