“Egizu otoitz kontzientzia-gaiengatik kartzelan dauden Joan guztien alde: arrazoi erlijiosoengatik espetxeratutakoengatik, edo planetaren bizitza defendatzen duten beste ingurumenaren aldekoengatik, giza eskubideak edo gutxiengoenak defendatzen dituzten aktibistengatik… edo emakumearengatik… haien alde eta bide batez baztertzen eta hiltzen dituzten pertsonen eta taldeen alde eska ezazu; beren kontzientzia berreskura dezaten”
Albisteak
Bihotzberritzea
Ez naiz interesatzen okerren doazkienengatik, nahikoa daukat nirearekin… nire gustu-nahiari uzten diot, bizi-erritmorik gabe, hazkunderik gabe… eta ez diot kasurik egiten Jainkoaren Hitzari”… eta Joanek uretan sartzen nau eta bataiatzen nau esanez: “bizitza berri bat has ezazu, zure bekatuak ibaiak eramaten ditu, zure ogia gosetiarekin zati ezazu”
Abendualdia
“Jesusena bizi nahi dugu, ez indarkeriagatik, konbentzitzeagaitik baizik, ez obligazioagaitik, baizik eta doakotasunagaitik, jasotakoa emateagatik, ez nire onurarako hartutako gaitasunen garapenagatik, baizik eta denon etxean anaitasunerako jaso ditudan gaitasunengatik”.
Kristo Errege
Jesusen ondoan noa, ahaidetasuna aurrera eramateagatik jasaten duen muturreko trauma horretan. Min egin zuena, lapur damutua, babesteko gai da: “Gaur nirekin egongo zara paradisuan”. Eta hori niretzat ere badela konturatzen naiz: “Gaur nire bihotzean jarraitzen duzu, nahiz eta niri oso urrutitik jarraitu”.





