Bihotzberritzea

Mt 3, 1-12

Imagen de Damla Karaagaclien Pexels

0. TESTUA 

Garai hartan agertu zen Joan Bataiatzailea Judeako basamortuan honela hots eginez:

«Bihotzberri zaitezte, gainean baituzue Jainkoaren erregetza ».

Joan honi buruz esan zuen, hain zuzen, Isaias profetak:

“Ahots bat oihuka ari da basamortuan”: “Prestatu bidea Jaunari, zuzendu bidexkak hari”.

Joanek gamelu-ilezko jantzia zuen soineko eta larruzko uhala gerriko, eta matxinsaltoak eta basaeztia zituen janari.

Jerusalem hiriko, Judea osoko eta Jordan inguru guztiko jendea harengana joaten zen, eta, beren bekatuak aitortzen zituztela, Joanek bataiatu egiten zituen Jordan ibaian.

Fariseu eta saduzear askori, bataiatzera zetozela ikustean, honela esan zien Joanek:

«Sugekumeok! Nork esan dizue gainean duzuen haserre-zigorrari ihes egingo diozuela? Ager ezazue zeuen jokabideaz bihotzberrituak zaudetela, eta ez pentsa nahikoa duzuenik “Abrahamen ondorengo gara” esatea. Egia esan, honako harri hauetatik ere atera ditzake Jainkoak Abrahamen ondorengoak. Prest dago aizkora zuhaitza hondotik jotzeko: fruitu onik ematen ez duen zuhaitz oro moztu eta sutara botako da. Nik urez bataiatzen zaituztet bihotzberri zaitezten; baina nire ondoren datorrena ni baino ahaltsuago da, eta ni ez naiz inor hari oinetakoak eranzteko ere; horrek Espiritu Santuaz eta suz bataiatuko zaituzte.  Eskuan dauka sardea, eta garia garbitzera doa: alea mandioan jasoko du; lastoa, ordea, inoiz itzaliko ez den sutan erreko».

1-TESTUAren IRUZKINA

Israelen 250 urte profeziarik gabe igaro ondoren, profeta gisa ezagutzen den norbait agertzen da, Joan Bataiatzailea. Bere estiloa, bere benetakotasuna, bere austeritatea, bere hitza eta bere bihotz-berritzeko mezuak guztiontzako, salbuespenik gabe, izan ere herri batean bizi aukerak ia gutxiengo batentzat bakarrik existitzen direnez gizarte astinaldia dakar. Izan ere, asko, gaixotasuna, gizarte-egoera edo lanbidea zela eta, une hartako “erlijio-sistemaren bidez” bazterketara kondenatuta zeuden.

Baina Joanentzat BIHOTZ-BERRITZEA GUZTIONTZAT da. Jainkoaren aukera guztiontzat da. Bihotz-berritzea bizitzan norabide aldaketa bat da, galtzerdi bati buelta ematea bezala. Bihotz-berritzea ez da uko egitea, baizik eta pertsona bakoitzarengan eta gizartean, Ontasunetik eta Egiatik, ezkutuko bizitzaren distira hori garatzeko aukera egitea. Profetak animatzen eta bultzatzen du, Jainkoaren esperientziatik zerbait berria aurkitzen baitu bizitzeko, existitzen dena eta gizarte erlijioso hura baino gizatiarragoa. Profeta, horregatik, haratago doa, sakonago, gizatiarrago, Jainkoaganago.

Joanen bihotzberritzerako deia Jordan ibaian da, Israelgo Herria agindutako lurrera basamortuan ibili zenetik sartu zen lekuan. Jordaneko bataioa Tenpluan egiten zenaren ordezko planteamendua da. Nolabait aldatu egiten zuen Jainkoaren presentziaren lekua, eta zalantzan jartzen zuen Tenpluaren erlijiotasuna, bihotz-berritzeko beharra ere bazuena. Honek zazpi egonaldiren arabera antolatzen zuen gizartea. Horrela bereizten zituen, batzuei ez zieten sartzen uzten (gaixotasunak…), puruak eta lizunak bereizten zituen, juduak eta atzerritarrak, emakumeak eta gizonak, botere-taldeen populazio herrikoia… Baina Jordan guztiontzako gunea da.

2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.

Kokaeraren bila gabiltza… ez oso artega ez oso eroso. Oinpeak zoruaren arrimuan. Sorbalda zuzen.

– Eta arnasa hartzen dugu behin baino gehiagotan arnasgora sakonak eginez. Arnasketak (itotzen gaituzten) pentsamenduetatik irteten laguntzen digu eta orainaldian zentratzen gaitu. Arnasketak bizi-erritmoarekin ko- nektatzen laguntzen digu. Bizirik mantentzen gaituena da. Arnasa hartzen jarraitzen dugu eta lasaituz goaz. Gure kezketatik distantzia hartzen dugu.

– Arnasa hartzean, gure barneko gune horretara sartzen gara, non bakean aurkitzen garen, non geure burua-rekin topo egiten dugun… eta bertan bizi eta gainditzen gaituen Ongiarekin ere topo egiten dugun, gure Bizi Iturriarekin. Gure isiltasun-gunea aurkituz goaz. Arnasa hartzen jarraitzen dugu. Isiltasuna ez da zaratarik eza, egorik (nirik) eza baizik.

Testua kontenplatzera pasa baino lehen, bi jarrera hauek prestatzen ditugu: konfiantza (ni eramaten uzten diot Jaunari, Bere eskuetan jartzen naizela) eta jarduna edo dedikazioa.

3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…

OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.

Judeako basamortuan kokatzen naiz Joan bataiatzailearekin, Jordanen ondoan, bertan banengo bezala… begiratzen dut, ikusten dut jende asko iristen ari dela Joanengana Isaiasek aipatu zuen profetatzat hartua: “ahots batek oihu egiten du basamortuan prestatu bidea Jaunari”… bere soineko xumeak ikusten ditut, basamortuko janari exkaxa… ikusmin handiko unea dastatzen dut dena alda daitekeenean…

Bere aldarrikapena entzuten dut: “Bihotzberri zaitezte Jainkoaren erregetza gainean baituzue Jainkoarena iristean dago“… jendeak nola entzuten duen ikusten dut, nolako arretaz jasotzen duen… Joanen hitzak argiak dira, bihotzberritzeari dei egiten dion mezua da… berdindu egiten duena, herriko inor faltan jartzen ez duena… lehen aldia da mendeetan guztiontzako aukeraz hitz egiten duena… boteretsuak eta xumeak, emakumeak eta gizonak, aberatsak eta pobreak… gozatzen dut pertsonak Jainkoaren seme-alaben duintasunarekin sentitzen ditudanean…

Joanekin Jordan aldean nago, Herria agindutako lurraldera sartu zen lekuan. Sarrera berria da, oraingoan pertsona bakoitzarena, hasiera berriaren sinboloa… Begira zer egiten duen jendeak: “aitortu bere bekatuak”… Bere bizitza berrirako desirak deskubritzen ditut. Eta berdintasunera irekitzen den bizitzan sartzeko erritu horretara joaten naiz: bataioa… Joani entzuten diot: “bizitza berri batera jaio zaitez, probestu Jainkoaren aukera… Jaungoikoak zurekin kontatzen du herri berri bat egiteko “… bataiora hurbiltzen diren pertsonek erakusten duten aldaketa-nahiaz gozatzen dut… nire denbora hartzen dut…

4.-JESUS ETA BIOK. 

Oso ohikoa ez den ikuskizunari begiratzen diot: fariseuak eta saduzearrak bataiatzera iristen dira… Joan gogorra da beraiekin benetako bihotzberritze bati begira. “Sugegorrien arraza” entzuten dut… ekintzekin frogatu Jainkoarengana itzuli zaretela… Ez egin ilusiorik elkarri esanez: Abrahamen ondorengoak gara… ” Konturatzen naiz bihotzberritzea ez dela herentziagatik, erantzukizunagatik baizik, ez da berniza bezalako aldaketa bat, erroko aldaketa bat da… Hori dela eta, Joanentzat Jainkoak ematen duen azken aukera da… hortik dator mehatxu kutsuko bere hitzen gogortasuna… eta hain zuzen ere honek bereizten du Jesusengandik, beste proposamen batzuekin funtzionatzen baitu “kanabera hautsia ez du hautsiko, kandela tintinlaria ez du itzaliko”… nire denbora hartzen dut…

Bataiatuen ilaran nire lekua bilatzen dut… hurbiltzen ari naiz… arnasten den itxaropen-giroa usaintzen dut… Joan nire bila dabil bere begiradarekin. Begirada sendoa da, egiazkoa… egia transmititzen du bere begiradarekin… eta ni bataiatu aurretik nirekin hitz egiten du: “Zein dira zure itxaropenak?… Eta zure aldaketa-nahiak?… nahi hau benetakoa da ala askok egiten dutelako egingo duzu… koherentea izan zaitez “… nire denbora hartzen dut bere hitza dastatzeko… Zer sentitzen dut? Beldurra, nahasmena, itxaropena…

Eta nire bekatuak komentatu eta aitortzen dizkiot: “neurera noa, besteen bizitzarekiko kezkarik gabe, niri ondo doakidan bitartean… erdipurdiko bizitza daramat, bizirik irautearekin konformatzen naiz… ez naiz interesatzen okerren doazkienengatik, nahikoa daukat nirearekin… nire gustu-nahiari uzten diot, bizi-erritmorik gabe, hazkunderik gabe… eta ez diot kasurik egiten Jainkoaren Hitzari”… eta Joanek uretan sartzen nau eta bataiatzen nau esanez: “bizitza berri bat has ezazu, zure bekatuak ibaiak eramaten ditu, zure ogia gosetiarekin zati ezazu”… eta doakotasun une hau dastatzen dut…

5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.

Otoitzean bizi izandakoa jasotzen dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, … niretzat zela ematen zuena… gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot… edo eskerrak ematen dizkiot… agur keinu batez (eskuak elkartuz), esker ona (nire eskuak irekiz) edo onarpena adieraziz (gurutzearen seinaleaz), eta berriro itzultzen naiz leku honetara: oinak askatzen ditut, eskuak irekitzen ditut, begiak ere bai… Eta bizi izandakoa idazten amaitzen dut, nire bizitzan tinkatzen lagun diezadan.

keyboard_arrow_up
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.

Cookies estrictamente necesarias

Estas cookies son necesarias para el funcionamiento del sitio web y no pueden ser desactivadas en nuestros sistemas. En general, sólo se establecen en respuesta a accione realizadas por usted que equivalen a una solicitud de servicios, como establecer sus preferencias de privacidad, iniciar sesión o rellenar formularios.

Cookies analíticas

This website uses Google Analytics to collect anonymous information such as the number of visitors to the site, and the most popular pages.

Keeping this cookie enabled helps us to improve our website.