Kristo Errege

Lk 23, 35-43

Imagen de Freepik

0. TESTUA 

‘Buruhezurtegi’ deritzan lekura iritsi zirenean, han josi zuten Jesus gurutzean, eta 2 gaizkile Harekin batean, bata eskuinean eta bestea ezkerrean. Jesusek honela zioen:

Aita, barka iezaiezu, ez baitakite zertan ari diren.

Soldaduek txotx egin zuten, haren jantziak zer norentzat. Herria begira zegoen. Agintariak keinuka ari zitzaizkien eta honela zioten:

‘Besteak salbatu dizkik; salba dezala burua, Jainkoaren Mesiak baldin bada.’

Gudariek ere iseka egiten zioten, ozpina emanez eta zera esanez:

‘Judutarren erregea baldin bahaiz, salbazak heure burua!’

Eta buru gainean idazkun bat ipini zioten grekoz, latinez eta heberkeraz idatzirik: Hau da judutarren erregea.

Gurutzetik zintzilik zeuden bi gaikileetako bat irainka ari zitzaion:

‘Hi ez al haiz Mesias? Salbazak heure burua eta salba gaitzak gu!’

Baina besteak honela esan zion haserre:

‘Hik ere, zigorpe berean egonda, ez al diok beldurrik Jainkoari? Guk ondo merezia diagu, gure egintzengatik; Honek, ordea, ez dik inolako gaitzik egin.’

Gero beste hau bota zuen:

‘Jesus, oroi zaitez nitaz, zure erreinura iristean!’

Eta Jesusek berari:

“Benetan diotsut: gaur nirekin izango zara paradisuan.”

Eguerdi inguru zen eta lurralde hura guztia ilunpean gelditu zen, arratsalde erdira arte; eguzkia ilundu egin zen eta Jauretxeko oihala erdibitu. Eta Jesusek deiadar handiz honela esan zuen:

“Aita, zure eskuetan uzten dut nire espiritua.”

Eta hori esanda, azken arnasa eman zuen. Gudari-ehuntariak, gertatu zena ikusirik, honela goresten zuen Jaungoikoa:

‘Gizon hau, benetan, zintzoa zen!

1-TESTUAren IRUZKINA

Jainkoaren erregealdia Jesusen prediku eta jardunaren erdigunea izan zen: “Etor bedi zure erreinua” esaten dugu Aita Gurea otoitzean. Parabola asko daude, hau azaltzen dutenak: Jainkoaren erregealdiak lehorrean erori eta bakarrik hazten den haziaren, altxor baten, bitxi preziatu baten eta abarren antza du. Jesusen hitzak: “Jainkoaren Espirituak behartsuei Berri Ona iragartzera bidali nau, gatibuei askatasuna… eta Jaunaren graziaren urteak” (graziaz bakarrik, ez mendekuz / Lc 4,16-19). Jainkoaren Espiritu hori gorpuztean, Jainkoaren Erregealdia gauzatzen da.

Jesus bere herrian ildo profetikoan sartzen da (Isaias profetaren testua aipatuz) eta Joan Bataiatzailearen ildoan kokatzen da, hau da, bere eginkizuna betetzen ez duen Erregearen boterearekiko kritikoen ildoan. Jesusek Jainkoaren erregealdia ez du erregeren moduan egiten, profetaren moduan baizik. Erregeari gantzutu egiten zitzaion, herriari –batez ere zapalduei– justizia egiteko. Erregeak hau egiten ez zuenean, profetek kargu hartzen zioten.

Jesusek, Jainkoaren Erreinuaren etorrera, egia bihurtzen du bere bizitzarekin, eztei-oturuntzan irudikatuta, non lekua mahaian denek duten, eta non Jainkoa den deitzen eta biltzen dituen Aita. Jesusek presente egin nahi du sendaketa, hitz (parabola) eta janarien (ogien zeinuaren) bidez, eukaristiaren bidez, alegia. Bere bizitza osoa Jainkoaren Erreinua egitea dela sentitzen du: “Nik hau Jainkoari esker egiten badut, Jainkoaren Erreinua zuengana iritsi den seinale da.” Eta hau bere jarraitzaileak erantzule eginez egiten du, ez legeak edo arauak emanez, baizik eta bere anaitasun-espirituan denon mahaia egiteko gaituz. Eta bitxia, bere kondenaren izenburua da “INRI, Jesus Nazaretarra Juduen Errege“. Pilatosen idazkuna, Jesusen gurutzearen gainean, Jesus entregatu zuten agintari juduei ezarritako ezarpena zen, erditik kendu eta betirako izen ona kentzeko.

2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.

Kokaeraren bila gabiltza… ez oso artega ez oso eroso. Oinpeak zoruaren arrimuan. Sorbalda zuzen.

– Eta arnasa hartzen dugu behin baino gehiagotan arnasgora sakonak eginez. Arnasketak (itotzen gaituzten) pentsamenduetatik irteten laguntzen digu eta orainaldian zentratzen gaitu. Arnasketak bizi-erritmoarekin ko- nektatzen laguntzen digu. Bizirik mantentzen gaituena da. Arnasa hartzen jarraitzen dugu eta lasaituz goaz. Gure kezketatik distantzia hartzen dugu.

– Arnasa hartzean, gure barneko gune horretara sartzen gara, non bakean aurkitzen garen, non geure burua-rekin topo egiten dugun… eta bertan bizi eta gainditzen gaituen Ongiarekin ere topo egiten dugun, gure Bizi Iturriarekin. Gure isiltasun-gunea aurkituz goaz. Arnasa hartzen jarraitzen dugu. Isiltasuna ez da zaratarik eza, egorik (nirik) eza baizik.

Testua kontenplatzera pasa baino lehen, bi jarrera hauek prestatzen ditugu: konfiantza (ni eramaten uzten diot Jaunari, Bere eskuetan jartzen naizela) eta jarduna edo dedikazioa.

3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…

OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.

Gurutziltzatutako Jesusen aurrean gaude: hiritik kanpo gurutziltzatu dute eta hiritik bota. Hiltzaileak hiltzeko erabiltzen zuten heriotzarekin hil zen. Gertaldiari so egitzen diogu: jasaten zaila dena. Ikasleak urrun eta emakumeak hurbilago. Non nago ni? Norekin nago? Nor dut ondoan? Jesusekin bere uztasunean egoteko denbora hartzen dut eta bidegabeki izen ona kendutakoekin, bertan behera utzitakoekin, erailekin… Nola sentitzen naiz?

Eta gurutziltzatuari begiratuz hauxe ekartzen dut gogora: Jesus, Jainkoaren Erregealdia nahi duena, eta egian eta berdintasunean biziko den herria. Ogien gertaldia: ogia banatzen du, denak sendikotzat hartzen dituen bihotza duelako; legenardunen gertaldia, osasuntsu egiten dituen deabrudunena (eroena), Jauretxean eta Legean ahaidetasuna berreskuratzeko agintariekin izandako gatazkak… Kari honekiko engaiamendua biziberritzen dut. Denbora hartzen dut gurutzera eraman duena ikusteko.

Gizaki asko ikusten ditut beren zorigaitzaz barre egiten dutenak eta agintariek minik handiena hartzen duen tokian iraintzen dute: “Beste batzuk salbatu zituen; bere burua salba dezala orain, benetan Jainkoaren Mesias eta bere hautatua bada!” Soldadu batek egarrirako ozpina emango dio, eta besteak: “Utz iezaiozu Eliasi bera salbatzera etortzen”. Eta berdin egiten dio errieta berarekin gurutziltzatutako bietako batek. Jainkoaren eskuetan dago. Zer sentitzen dut? Larritasuna, beldurra, amorrua, ondoan egoteko indarra… edo eutsi ezin diodalako alde egin nahi dut?

4.-JESUS ETA BIOK. 

Ahaidetasuna irudikatzen duenaren arbuiorik handienaren une horretan, Jesusi entzuten diot: “Aita, barka iezaiezu ez baitakite zertan ari diren.” Jesusek ez du ahaidetasuna hausten Bera suntsitzen dutenekin, eta barkamen trebetasuna ikasten dut, norbait galtzaile eta bidegabeki salatua, epaitua eta gurutzean eraila denean. Denbora hartzen dut gurutziltzatzen nautenei barkatzen ikasteko. “Aita, barka iezaiezu, ez baitakite egiten duten mina.”

Ni ez nago gurutziltzatuarengandik gertu, zipriztindu ez nazan, pentsa ez dezaten bereetakoa naizenik eta antzeko zerbait egin diezadaten. Baina Jesus nire bila dabil bere begiradarekin. Bere so bihozbera jasaten al dut? Ni salatzeko eta ‘Nolatan ez duzu nigatik ezer egin? galdetzeko begirada bat ez dela konturatzen naiz, nire utzikeria eta axolagabekeria barkatzeko baizik. Eta begirada bat neuk ere barkatzeko alde batera uzten nautenei, gehien behar dudanean. Denbora hartzen dut.

Eta Jesusen ondoan noa, ahaidetasuna aurrera eramateagatik jasaten duen muturreko trauma horretan. Min egin zuena, lapur damutua, babesteko gai da: “Gaur nirekin egongo zara paradisuan“. Eta hori niretzat ere badela konturatzen naiz: “Gaur nire bihotzean jarraitzen duzu, nahiz eta niri oso urrutitik jarraitu”. Eta azkeneraino leial zerk mantentzen duen ikusten dut: Biziaren Jainkoarekiko loturak. “Aita, zure eskuetan jartzen dut nire bizia.” Bukaeraraino iristen ikasteko denbora hartzen dut: huts egiten dudanean eta amaieraraino jarraitzen ez dudanean eta, hala eta guztiz ere, maitatua naizenean,.

5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.

Otoitzean bizi izandakoa jasotzen dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, … niretzat zela ematen zuena… gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot… edo eskerrak ematen dizkiot… agur keinu batez (eskuak elkartuz), esker ona (nire eskuak irekiz) edo onarpena adieraziz (gurutzearen seinaleaz), eta berriro itzultzen naiz leku honetara: oinak askatzen ditut, eskuak irekitzen ditut, begiak ere bai… Eta bizi izandakoa idazten amaitzen dut, nire bizitzan tinkatzen lagun diezadan.

keyboard_arrow_up
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.

Cookies estrictamente necesarias

Estas cookies son necesarias para el funcionamiento del sitio web y no pueden ser desactivadas en nuestros sistemas. En general, sólo se establecen en respuesta a accione realizadas por usted que equivalen a una solicitud de servicios, como establecer sus preferencias de privacidad, iniciar sesión o rellenar formularios.

Cookies analíticas

This website uses Google Analytics to collect anonymous information such as the number of visitors to the site, and the most popular pages.

Keeping this cookie enabled helps us to improve our website.