Mt 5, 17-37

0. TESTUA (osorik irakurri!)
“Ez uste izan Moisesen legea edo profeten esanak huts bihurtzera etorria naizenik; ez naiz huts bihurtzera etorri, beren betera eramatera baizik. (…)
Hara zer diotsuedan: Jainkoaren nahia lege-maisuek eta fariseuek baino hobeki betetzen ez baduzue, ez zarete sartuko Jainkoaren erreinuan. Badakizue legean zuen aurrekoei agindu zitzaiena: ‘Ez hil inor; eta hiltzailea kondenatua izango da.’ Nik, berriz, hau diotsuet: Bere senidearekin haserretzen dena, kondenatua izango da; (…)
Badakizue legean agindua: Ez egin adulteriorik. Nik, berriz, hau diotsuet: Emakume ezkondu bati irrikaz begiratzen dionak, egin du jadanik adulterioa bere bihotzean. (…)
Legeak agindua du beste hau ere: Bere emaztea uzten duenak eman diezaiola dibortzio-agiria. Nik, berriz, hau diotsuet: Bere emaztea uzten duenak –legearen kontra elkartuak ez badira behintzat— adulteriora bultzatzen du emaztea; eta utzitako emakume horrekin ezkontzen denak adulterio egiten du.
Badakizue legean aurrekoei agindu zitzaien beste hau ere: Ez egin gezurrezko zinik, eta bete Jaunari egindako zinak. Nik, berriz, hau diotsuet: Ez egin inolako zinik, ez zeruarengatik, Jainkoaren tronua baita, ez lurrarengatik, haren oinaulkia baita… Esan ezazue ‘bai’, bai denean, eta ‘ez’, ez denean; gainerakoa gaiztoarengandik dator.
1-TESTUAren IRUZKINA
“Entzun duzue (Legea), baina nik (Jesusek) diotsuet”… Nola bateratu Jesusen predikua eta praxia Legearekin? Izan ere, Israelgo Herriarentzat Legea zen sakratuena, Tenpluarekin batera”. Nola bururatzen zaio Jesusi Legeak dioenaren aurrean berak “nik esango dizuet” planteatzea? Zer aurkitu du, printzipioz, Legea gainditzen duen hitz bat esatera ausartzeko? Inor ez zen hau egitera ausartu. Egia da profetek une batzuetan aztarnak dituztela. Baina bost gai giltzarri hauetan, eta aldi berean, ez.
Jesus, lehenik, Jainko-Abbaren bizipenetik eta, bigarrenik, Jordan ibaiko bataiotik, azkenekoekin egonez geroztik, eta herriaren bekatuak, hau da, hainbaten gizagabetzea bere gain hartuz, bizitzaren eta honen egoeren sakontasun bakana duen gizakia da. Maitasuna den bere Jainko-Abbaren esperientziaz bizi den barnealde honetatik, Legea berrirakurtzeko gai da, eta giza egoera orotan orain arte ezagututakotik haratago joateko ere. Horregatik esan dezake Agustin santuak “Maita, eta egin nahi duzuna” edo “Maite duenak Legearen gain-ontzekoa bete du”.
Esaten duenarekin, Jesus “ez dator Legea eta profetak deuseztaitzera, Betetasuna ematera baizik“. Gainera, ez da Legea hitzez-hitz betetzera etorri, bere Espiritua baizik. Horregatik, “idazlari eta fariseuen justizia gainditzen ez baduzue, ez zarete Zeruetako Erreinuan sartuko“. Kontua ez da idatzitakoa bakarrik betetzea, Legea idazteko erabili zen motibazioa baizik. Hori dela eta, “Entzun duzue, ez duzu hilko esan zela” eta, honen aurrean, Jesusek dio “bere anaia aurkako haserreak eramaten utziko duena auzipetua izango da“. Eta berdin egingo du “Ez duzu adulterio egingo edo ez duzu gezurrezko zinik egingo” Legearen aurrean, eta abar. “Nik esaten dizuet” honekin, Legearen indarkeriaren ataria ttipitu egiten du. Adibidez, “Ez duzu hilko”-tik “Ez duzu irainduko”-ra pasatzen da. Eta horrela gainerakoan.
2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.
Kokaeraren bila gabiltza… ez oso artega ez oso eroso. Oinpeak zoruaren arrimuan. Sorbalda zuzen.
– Eta arnasa hartzen dugu behin baino gehiagotan arnasgora sakonak eginez. Arnasketak (itotzen gaituzten) pentsamenduetatik irteten laguntzen digu eta orainaldian zentratzen gaitu. Arnasketak bizi-erritmoarekin ko- nektatzen laguntzen digu. Bizirik mantentzen gaituena da. Arnasa hartzen jarraitzen dugu eta lasaituz goaz. Gure kezketatik distantzia hartzen dugu.
– Arnasa hartzean, gure barneko gune horretara sartzen gara, non bakean aurkitzen garen, non geure burua-rekin topo egiten dugun… eta bertan bizi eta gainditzen gaituen Ongiarekin ere topo egiten dugun, gure Bizi Iturriarekin. Gure isiltasun-gunea aurkituz goaz. Arnasa hartzen jarraitzen dugu. Isiltasuna ez da zaratarik eza, egorik (nirik) eza baizik.
Testua kontenplatzera pasa baino lehen, bi jarrera hauek prestatzen ditugu: konfiantza (ni eramaten uzten diot Jaunari, Bere eskuetan jartzen naizela) eta jarduna edo dedikazioa.
3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…
OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.
Jesusek Zoriontasunen Mendian jarraitzen du, jendeari Legeari dagokionez kokatzen laguntzen. Eta bere Jainko Abbaren esperientziatik egiten du. Haren ondoan jartzen naiz bertan banengo bezala… Jendeak ez du xehetasunik galtzen, adi bere ahotik ateratzen diren jakituriazko hitzei: “Legearen maisuak eta farisearrak Jainkoaren aurrean zuzena dena egiten gainditzen ez baduzue, ez zarete zeruetako erreinuan sartuko“. Jendea guztiz harriturik geratzen da. Pedrok zera galdetzen dio: “Zer egin behar da?, haiek bai betetzen baitituzte lege asko. Zer gehiago egin behar dugu?”
Eta Jesusek: “Funtsezkoena ez da gauza asko burutzea, baizik eta bihotzez eta dohainik egitea. Legea, formulatuta dagoen bezala, motz geratzen zaigu. Horregatik entzun duzue zuen arbasoei esan zitzaiela: “Ez hil, hiltzen duena kondenatua izango baita”. Baina nik esaten dizuet, bere anaiarekin haserretzen den oro kondenatua izango dela; bere anaia iraintzen duena Batzorde Gorenak epaituko du, eta bere anaia larriki iraintzen duenak gehenako (zaborrak erretzen ziren infernuko) sua mereziko du.” Hitz hauek bihotza ukitzen didate: alegia, ditudan asmoak dira kontuan hartzen direnak, eta hauekin ahal dudan ongia egiten saiatzen naiz… Jesusek bere burua kokatzeko duen era dastatzen dut, neure egitea nahi dut.
Eta Jesusen ondoan jarraitzen dut, entzuten ari zaion hainbeste jenderekin. Gogoan dut ez dela hainbeste zer egiten dugun, nola egiten dugun baizik, eta berari bihotzez entzuten jarraitzen dut: “Entzun duzue lehen esan zela: ‘Ez egin adulteriorik.’ Baina nik diotsuet, emakume bati irrikaz begiratzen dionak adulterio egin du bere bihotzean.” Eta gogoan dut asmo zuzena, eta batez ere eskubideetan mendekotasunean daudenak, emakumeak, gaur egun ere, ez eduki beharreko zerbait bezala edo nire desiraren apeta bezala tratatzea, baizik eta Jainkoak “gizon eta emakume egin zituen” bezala. Jesusek zuen begiratzeko era hori dastatzen dut.
4.-JESUS ETA BIOK
Jesus orain niri zuzentzen zait eta zera gogorarazten dit: “Hau ere esan zen: ‘Bere emaztearengandik dibortziatzen den edonork dibortzio-ziurtagiria eman beharko dio.’ Baina nik diotsuet, emaztearengandik aldentzen den oro, sexu-ezmoraltasunik ezean, adulterio egiteko arriskuan jartzen duela. Eta banandutako emakume batekin ezkontzen denak ere adulterio egiten du.” Jesusek jartzen duen hau berria da, emakumea gizonaren parean jartzen du, eta hau harrigarria da garai hartan. Gizaki guztiak eta gaur egungo genero-identitate guztiekin duintasunez bizitzen eta tratatzen ikasi nahi dut. Hala eskatzen dut.
Oraingoan gizarte-sareetan gertatzen ari denaz gogoratzen naiz: gaur egun, herrialde askotan, gazteak babestu nahi dira haien ondorio kaltegarrietatik, kontatzen diren gezurretatik, informazioa azpijokotik, bozketetan engainatzetik… Horregatik arretaz entzuten diot Jesusi: “Entzun duzue arbasoei esan zitzaiela: ‘Ez utzi Jaunari zinpean eskaini diozuna betetzen’. Baina nik esaten dizuet, ez zin egiteko ez ezerengatik ez inorengatik. Ez ezazue zin egin zeruagatik, Jainkoaren tronua baita, ezta lurragatik ere, Haren oinen oholtza delako… ‘Bai’ esaten baduzue, izan dadila bai; eta ‘Ez’ esaten baduzue, izan dadila ez. Honetatik aldentzen dena Gaiztoarengandik dator! Barneratzeko denbora hartzen dut.
Jesusek Legean jasotzen ziren 645 aginduak ditu buruan, eta horixe predikatzen zuten farisearrek eta haien idazlariek, baina, adibide gisa, lau hauek bakarrik aukeratzen ditu eta bestelako sakontasuna ematen die. Jesus niri zuzentzen zait eta zera gogorarazten dit: “Bizi ezazu bizitza, zehazki besteekiko gatazkak, gizon-emakume harremana, egia eta beste asko, benetako Maitasun-Jainkoarengandik” eta Joan, Agustin eta beste santu batzuekin zera ateratzen zait barnetik: “Maite ezazu eta (maitasun honetatik) egizu nahi duzuna”. Proposamen ezbortitz hau aurrera eramateko bihotz handia, buru jakintsua eta adore zehatza eskatzen ditut.”
5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.
Otoitzean bizi izandakoa jasotzen dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, … niretzat zela ematen zuena… gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot… edo eskerrak ematen dizkiot… agur keinu batez (eskuak elkartuz), esker ona (nire eskuak irekiz) edo onarpena adieraziz (gurutzearen seinaleaz), eta berriro itzultzen naiz leku honetara: oinak askatzen ditut, eskuak irekitzen ditut, begiak ere bai… Eta bizi izandakoa idazten amaitzen dut, nire bizitzan tinkatzen lagun diezadan.

