Ez utzi guri tentaldian erortzen

Mt 4, 1-11

Foto de Heamosoo Kim en Unsplash

0. TESTUA 

Orduan, Espirituak basamortura eraman zuen Jesus, deabruak tenta zezan. 40 gau eta 40 egun egon zen han, barau eginez, eta azkenik gosetu egin zen. Orduan tentatzailea hurbildu zitzaion eta zera esan zion: –Jainkoaren Semea zarenez, agindu harri hauek ogi bihurtzeko.

Jesusek honela erantzun zion: –Liburu Santuetan idatzia dago: Gizakia ez da ogiz bakarrik bizi, Jainkoak esaten duenetik baizik.

Ondoren, deabruak hiri santura, Jerusalemera, eraman zuen eta, tenpluaren goreneko ertzera jasorik, hau esan zion: –Jainkoaren Semea zarenez, bota zeure burua behera, idatzia baitago: Bere aingeruei aginduko die zu zaintzeko. Eta besoetan eramango zaituzte, harriekin estropezu egin ez dezazun.

Baina Jesusek erantzun: –Hau ere idatzia dago: Ez tentatu Jauna, zeure Jainkoa.

Berriro, deabruak hartu eta mendi garai batera eraman zuen; munduko erreinu guztiak beren handiederrean erakutsi eta honela esan zion: –Hori guztia emango dizut, ahuspezturik gurtzen banauzu.

Jesusek orduan: –Alde hemendik, Satanas! Idatzia baitago: Adoratu Jauna, zeure Jainkoa, eta bera bakarrik gurtu.

Orduan deabruak utzi egin zuen eta aingeruak etorri zitzaizkion zerbitzatzera.

1-TESTUAren IRUZKINA

Jesus Espirituz betea. Espirituak bere barnetik gidatzen edo bultzatzen du Jesus. Jesus gauzen jabe izateko irrikaz, ikusgarritasunez, inposaketaz hustuz joan da… eta benetako Maitasuna den Jainkoaz betetzen joan da, guztiz bere esanetara. Jainkoak Jesusengan aurkitzen du bere burua osoki jartzeko lekua, pausatzeko kaiku bat balitz bezala. Jesusengan, Aita guztiz finkatzen da, eta horregatik betetzen du. (Gogoratu Arantzazu santutegiko irudien hutsuneak: hustu Misterioak bete ditzan).

Jesus, Espirituz beterik, basamortura eramana da. Eta han, aldi berean Satanek tentatua-proban jarria. Basamortua gure atxikimenduak –hala nola gure gizarte-maila, aurrezkiak eta segurtasunak, zer esango duten, nire irudia, onarpenen beharra, egokierak, nahikariak, ongi jatea, kontsumismoa eta abar– frogatu eta garbitzeko lekua da. Horregatik, askatasunean irabazteko borrokarik handiena geure buruaren aurkakoa da. Eta garizuma hau basamortutzat hartzen badugu, proba-garaitzat, entrenamendu-garaitzat? Eta garizuma hau baliatzen badugu lotzen gaituenetik askatzeko?

Isiltasunak bizirauteko era gisa indarra hartzen duen garai honetan, belaunaldi berriko gazteengan nolabaiteko erlijio-sentiberatasun agertzen den honetan, Xavier Casanovasek esaten zuen zerbait dakart gogora: “Garizumaren bertsio laiko bat asko komeniko litzaigukeela uste dut. Administrazioak inauteriak edo bestelako jaiak sustatzen eta ospatzen dituen bezala, garai bat ere bultza lezake, gizarte gisa, modu partekatu eta adostuan, geure eta gure planetaren amaiera gogora dezagun, hau da, etenaldia edo isiltasuna ospatzeko denbora.”

2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.

Kokaeraren bila gabiltza… ez oso artega ez oso eroso. Oinpeak zoruaren arrimuan. Sorbalda zuzen.

– Eta arnasa hartzen dugu behin baino gehiagotan arnasgora sakonak eginez. Arnasketak (itotzen gaituzten) pentsamenduetatik irteten laguntzen digu eta orainaldian zentratzen gaitu. Arnasketak bizi-erritmoarekin ko- nektatzen laguntzen digu. Bizirik mantentzen gaituena da. Arnasa hartzen jarraitzen dugu eta lasaituz goaz. Gure kezketatik distantzia hartzen dugu.

– Arnasa hartzean, gure barneko gune horretara sartzen gara, non bakean aurkitzen garen, non geure burua-rekin topo egiten dugun… eta bertan bizi eta gainditzen gaituen Ongiarekin ere topo egiten dugun, gure Bizi Iturriarekin. Gure isiltasun-gunea aurkituz goaz. Arnasa hartzen jarraitzen dugu. Isiltasuna ez da zaratarik eza, egorik (nirik) eza baizik.

Testua kontenplatzera pasa baino lehen, bi jarrera hauek prestatzen ditugu: konfiantza (ni eramaten uzten diot Jaunari, Bere eskuetan jartzen naizela) eta jarduna edo dedikazioa.

3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…

OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.

Basamortuan kokatzen naiz Jesusen ondoan eta berarekin ikasi nahirik proban jartzen nauten egoerak bizitzen, eta bere erara egin ahal izatea eskatzen dut. Ikasteko isiltasun eta barnekotasun tarte bat hartzen dut eta hau esaten dit: “Zatoz, tentaldiaren bidea egingo dugu gure bizitzetan.” Eta eskerrak ematen dizkiot, niretzat gonbidapen hain garrantzitsuagatik. Neure burua hobetzeko gogoarekin noa, askatasunean irabazteko gogoarekin.

Bere hurbiltasunean, basamortuan, berarentzat baliabide gutxiko egunak dira, gosea iristen da eta barruan hau entzuten duela esaten dit: “Benetan Jainkoaren Semea bazara, egizu harri horiek ogi bihur daitezela. “Eta bere barne borroka eta nirea topatzen ditut: kontsumo gizarte honetan, ene burua gogoko dudanak eramaten utziz, Jesusek tinko dirauela ikusten dut: “Gizakia ez da ogiz bakarrik bizi..”  eta irmotasuna eta erresistentzia ikasten ditut uneko gutiziari amore ez emateko. Denbora hartzen dut Jesusen sendotasuna eta koherentzia dastatzeko, neure egiteko saiatuz.

Hurbiletik begiratuta, konturatzen naiz borroka ez dela inorentzat erraza, ezta Jesusentzat ere. Eta berak tentaldi gisa sentitzen duena kontatzen dit: “Jendeak kasu egitea nahi baduzu, egin ezazu benetan ekintza ikusgarri bat: tenpluaren teilatu-hegaletik bota zeure burua. Ez zaizu ezer gertatuko, aingeruek esku-ahurretan eramango zaituztelako eta denak zeure oinetan izango dituzulako”. Ospe ukaezina, zalantzarik gabea, eta jendeak jarraitu egingo zaitu, behar zaituztelako. Harrapatuta dauzkazu. Jesusen hitzak datozkit gogora ogien gertaldian: “Nire atzetik zabiltzate, ase arte jan duzuelako. Uste osoko pertsonak behar ditut, ez nire aginduekiko otzanak,” eta gogoan dut Instagramen, Facebooken… jarraitzaileak izateko tentazioa. Jesusena egitea eskatzen dut: pertsonak artatzea nire burua artatzen dudan bezala, ez mendekoak, arduradunak baizik.

4.-JESUS ETA BIOK

Jesusek tentatuta jarraitzen du. Bere tentaldia kontatzen dit: “Belaunikatzen eta gurtzen banauzu, dena zeurea izango da. Hau da, boterea gurtzen baduzu, eta mehatxua, beldurra, hertsapena, algoritmoak, egia-erdiak erabiliz egiten baduzu, eta indarrezko konkista beharrezkoa bada, zuk nahi duzuna egingo dute; denak izango dira zeureak, pertsonek Berriona onartzea lortuko duzu”. Eta Jesusek: “Jauna zure Jainkoa bakarrik gurtzea da kontua.” Alegia, kontua Jainkoaren baliabideak erabiltzea dela ulertzen dut, uste sendoz jarrai diezaiotela: “Norbait maite baduzu, eman iezaiozu askatasuna; zugana itzultzen bada, zuen harremana positiboa izango da; bestela, ez zela inoiz seinale izan.” Eta izateko eta egiteko era horretaz blaitzea eskatzen dut.

Eta Jesusekin hizketan jarraitzen dut. Hauxe gogorarazi dit: “Zuek ere baduzue zuen bakardade eremu berezia, barne gatazkekin, zailtasun eta borrokekin; bakardadean, laguntzarik gabe, ilunpetan geratzeko beldurra sentituko duzue… Iritsiko zaizkizue horrelako pentsamenduak: ba al dakizu non sartuko zaren? Inork ez dizu eskertuko. Azken batean, zer lortuko duzu?”… Eta honela jarraitzen du: “Egoera horietan, bilatu zure barnean konfiantza ematen dizuten bizipenak. Jainkoa beti dago, nahiz eta zu horretaz ez ohartu; eguzkia dago, hodeiak egon arren.” Nire beldur eta nire gatazkei konfiantzaz aurre egiteko gaitasuna eskatzen diot. Denbora hartzen dut.

Eta hau esaten diot: “Hasi naiz Aitagurea kontzientzia handiagoz errezatzen: Ez gaitzazu tentaldian erortzen utzi”. Eta hauxe entzuten diot: “Ikasi gatazkak eta zalantzak bizitzen, amore eman gabe, izutu gabe, egin beharrekoa baztertu gabe; entrena zaitez, ager zaitez isiltasun guneren batean, otoitz egiteko parrokia irekietan, baita Kultur Etxeetan lagundutako isiltasun guneren batean ere… Egizu limosna! Adibidez, eman zure soldataren egun bat gizarte-ingurumen beharretarako, egin barau garizuman beste erlijio batzuekin, Ramadana egiten dutenekin…” Maitasunez so egiten dit. “Eta sormena eta indarra eskatzen dizut, askatasunean irabazteko eta garrantzi handiko garizuma hasteko.” Guzti hau barneratzeko denbora hartzen dut.

5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.

Otoitzean bizi izandakoa jasotzen dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, … niretzat zela ematen zuena… gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot… edo eskerrak ematen dizkiot… agur keinu batez (eskuak elkartuz), esker ona (nire eskuak irekiz) edo onarpena adieraziz (gurutzearen seinaleaz), eta berriro itzultzen naiz leku honetara: oinak askatzen ditut, eskuak irekitzen ditut, begiak ere bai… Eta bizi izandakoa idazten amaitzen dut, nire bizitzan tinkatzen lagun diezadan.

keyboard_arrow_up
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.

Cookies estrictamente necesarias

Estas cookies son necesarias para el funcionamiento del sitio web y no pueden ser desactivadas en nuestros sistemas. En general, sólo se establecen en respuesta a accione realizadas por usted que equivalen a una solicitud de servicios, como establecer sus preferencias de privacidad, iniciar sesión o rellenar formularios.

Cookies analíticas

This website uses Google Analytics to collect anonymous information such as the number of visitors to the site, and the most popular pages.

Keeping this cookie enabled helps us to improve our website.