Mt 16, 13-19

0. TESTUA (irakurri testu osoa)
Jesusek galdera hau egin zien bere ikasleei:
“Gizonaren Semea nor dela dio jendeak?”(…)
Simon Pedrok honela erantzun:
“Zu Mesias zara, Jainko biziaren Semea.”
Orduan, Jesusek zera esan zion:
“Zorionekoa zu, Simon, Jonasen semea, hori ez baitizu hezur-mamizko inork agertu, zeruko nire Aitak baizik. Eta nik hau diotsut: Pedro zara zu, eta harkaitz horren gainean eraikiko dut nik neure eliza; eta herioaren indarrak ere ez du menperatuko. Jainkoaren erreinuko giltzak emango dizkizut; zuk mundu honetan lotua zeruan ere loturik geldituko da, eta zuk mundo honetan askatua zeruan ere askaturik geldituko da.”
1-KOKAPENA – Testuaren azalpen laburra
Ni nor naizela diozue? Jesusek galdera hau egiten die bere ikasleei, jende askok Jesus eta bere ahaidetasun egitasmoa utzi zituzten une batean. Egiaz, etorkizunean zer egin ikusteko denbora hartzen du eta alde egiten; iparralderantz doa, Jordan ibaiaren iturburura, Galileatik oso urrun, agian bere Bizitzako Iturrietara hurbiltzeko, haiekin bat egin eta nola jarraitu erabakitzeko.
Apostoluak Jesusen irudi bat egiten joan ziren Harekin egon eta Jainkoaren Erreinuaren aldeko lanean jarraitu zioten neurrian. Une honetan, oraindik, soilik antzinako profeta batekin identifikatzen dute. Jesusen galderaren aurrean, Pedrok bakarrik adierazten du Bera zer den: “Zu Mesias zara“. Salbatzen duena. Nahiz eta une hartan salbazioaren ulermena Pedrorengan –garaipen gisa- eta Jesusengan –sufrimendu gisa– oso bestelakoa izan. Mateok gertaldi hau baliatzen du Pedroren papera Elizaren lehen taldean kokatzeko. Jesusek Pedrori zera esaten dio, ‘esan duzuna’ “ez dizu hezur-haragizko inork esan”, baizik eta Jainkoaren kontua izan da eta, erantzun gisa, aginpidea ematen dio: “Zu Pedro zara, eta harri honen gainean eraikiko dut nire Eliza… Zeruetako Erreinuko giltzak emango dizkizut: lurrean lotuko duzuna zeruan geratuko da lotuta.”(Itun Zaharreko Dabiden jauregiko etxezainari gertatutakoaren antzekoa). Pedrori aginpide garbia ematen zaio bere misioan, Erreinuari dagokionez.
Itun Berriko beste idazle batzuek gauza bera esaten dute Pedrori buruz: adibidez, Pablo, Galaziarrak 1, 18, Jerusalemera igotzen da Pedrorekin egotera eta “alferrik korrika ari bazen ere“; Joan 21,15-17: Pedrori “bazka nire arkumeak” esaten dio, alegia, “artzaina” bera da, eta Eginak 10-11: Pedroren hitza funtsezkoa da jentilak onartzeko eta haien burua unibertsaltasunera zabaltzeko. Pedrok, denontzat, leku garrantzitsua du Elizan. Eta gaur egun Erromako gotzaina da, Ongintzan beste Elizen buru dena.
2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.
Kokaeraren bila gabiltza… ez oso artega ez oso eroso. Oinpeak zoruaren arrimuan. Sorbalda zuzen.
– Eta arnasa hartzen dugu behin baino gehiagotan arnasgora sakonak eginez. Arnasketak (itotzen gaituzten) pentsamenduetatik irteten laguntzen digu eta orainaldian zentratzen gaitu. Arnasketak bizi-erritmoarekin ko- nektatzen laguntzen digu. Bizirik mantentzen gaituena da. Arnasa hartzen jarraitzen dugu eta lasaituz goaz. Gure kezketatik distantzia hartzen dugu.
– Arnasa hartzean, gure barneko gune horretara sartzen gara, non bakean aurkitzen garen, non geure burua-rekin topo egiten dugun… eta bertan bizi eta gainditzen gaituen Ongiarekin ere topo egiten dugun, gure Bizi Iturriarekin. Gure isiltasun-gunea aurkituz goaz. Arnasa hartzen jarraitzen dugu. Isiltasuna ez da zaratarik eza, egorik (nirik) eza baizik.
Testua kontenplatzera pasa baino lehen, bi jarrera hauek prestatzen ditugu: konfiantza (ni eramaten uzten diot Jaunari, Bere eskuetan jartzen naizela) eta jarduna edo dedikazioa.
3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…
OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.
Testuan sartzen naiz, Jordan ibaia jaiotakoaren ondoko bazter batean, Jesus Hamabiekin eserita dagoen lekuan. Galdera hau entzuten dut: “Zer dio jendeak nitaz? Eta zuek?” Hamabien erantzuna entzuten dut: “Batzuek Joan Bataiatzailea zarela, beste batzuek Elias, beste batzuek Jeremias edo profetaren bat.” Eta Pedrorena: “Zu Mesias zara“. Denbora hartzen dut, dastatu egiten dut Pedrok Jesus, Mesias Salbatzailetzat, Jainkoaren Gantzututzat onartzea.
Gertaldi berean kokatzen naiz, hurbil, zer gertatzen den ikusteko, eta Jesusen erantzuna –“Zu Pedro zara (bere izena Simon zen, baina Jesusek aldatu egiten dio misiorako) eta harri honen gainean eraikiko dut nire Eliza“– hausnartzen dut. Beste Hamaikek nola erreakzionatzen duten jabetzen naiz ere bai, Jesusek Pedrori elkartean ematen dion Batasunaren karisma aitortuz, eta taldea aginpidez eta pozez eratzeko une hori gozatzen dut, Elizaren osotasunaren karisma aurkituz. Begiratu egiten dut nola kokatzen diren beste karismak elkartean. Neureganatzeko denbora hartzen dut.
Gogoan ditut, halaber, Pedroren agintearen une erabakigarriak, esate baterako, Jerusalemgo Kontzilioan izan zuen eskuhartzea, beste kultura batzuetara irekitzea bezalako arazo erabakigarri batean batutako eliza bat lortzeko. Baina gogoan ditut, baita ere, Hamabien artean izan zituzten eztabaida batzuk, nagusia nor ote zen argitu nahian. Orain konturatzen naiz gauza bat dela aginpidea eta beste bat aginpidea erabiltzeko era –“edadetuena da gehien balio duena“–, eta Eliza bizitzeko modu horretaz gozatzeko denbora hartzen dut.
4.-JESUS ETA BIOK.
Orain zera nabaritzen dut, Jesusek pertsonalki nirekin egon nahi balu bezala begiratzen didala. Berarekin, elkarte-une aparta bizi dut. Jesusek, hamabiei nor den galdetu ondoren, niri ere galdetzen dit: Nor naiz zuretzat? Gelditu egiten naiz eta denbora hartzen dut barruan daramadana ateratzen joateko, eta honelako gauzak ateratzen zaizkit: Nire bizitzan etengabe presente dagoen Norbait zara, etengabe nire bila dabilen norbait, artzaina ardi galduaren bila bezala, nire erabakiak egunez egun iradokitzen dituen norbait, nire sufrimenduen ondoan dagoen norbait… Eta gauza gehiago gehitu nezake. Denbora hartzen dut.
Eta Elizako aginpidearekin dudan harremana zein den galdetzeko ere baliatzen da. Eta San Inaziok dioen bezala bizi nahiko nukeela diotsut: “Kristo gure Jauna, senarraren, eta Eliza, bere emaztearen artean, gure arimen osasunerako agintzen eta kudeatzen gaituen Espiritu bera dela sinetsiz”. Baina gero Jesusen jarraipena bizitzeko molde ezberdinak daudela sumatzen dut: batzuek zuzeneko ebanjelizazioari indar handiagoa emanez, beste batzuek baztertuen jarduerari, batzuek argia izateari, beste batzuek gatza izateari… Jesusengana eta bere berrionera itzuli beharra dugula aitortzeko gogoz, bera dela osatzen gaituzten joera ezberdinetara batzen gaituena. Denbora hartzen dut.
Eta berak zera galdetzen dit: Maite al duzu Eliza? Sendi edo familia honen parte sentitzen al zara, bere gauza on guztiekin eta bere akatsekin? Eta baliotsua goraipatzen hasteko baliatzen dut: azken entziklikak eta idatziak, Laudato Si, Familiaren Sinodoa, Amazoniako Sinodoa, Fratelli Tutti… gehiegikeriei aurre egin izana, Kuria eta ekonomien berrantolaketa, sinodalitatea… Eta beste asko ere bai, gizarte honetan Jainkoaren maitasunaren zeinu direnak. Dastatzeko eta zabaltzeko denbora hartzen dut.
5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.
Otoitzean bizi izandakoa jasotzen dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot edo eskerrak ematen dizkiot agur keinu batez (eskuak elkartuz), esker ona (nire eskuak irekiz) edo onarpena adieraziz (gurutzearen seinaleaz), eta berriro itzultzen naiz leku honetara: oinak askatzen ditut, eskuak irekitzen ditut, begiak ere bai… Eta bizi izandakoa idazten amaitzen dut, nire bizitzan tinkatzen lagun diezadan.

