“Jar zaitez hainbeste pertsona langabeziaren ilaretan lana lortzeko pilatzen direnekin, eta jantoki sozialen ilaran daudenekin, begira iezaiezu aurpegietara, aurreikus ezinaren larritasuna nola bizi duten ikusteko.” Zeruetako Erreinuak, giza senidetasunak, guztiontzako aukerak eskatzen ditu.
Albisteak
Bihotzez barka ezazu!
Jesusen aurrean aurkezten naiz Pedrorekin, “zenbat aldiz barkatu behar dut nire anaia?” galderarekin, ondo baitago sufrimenduari eustea, baina muga bateraino. Eta Jesusen erantzuna entzuten dut: “Ez dizut zazpi aldiz esaten, zazpi milatan zazpi aldiz baizik”, hau da, beti.
Zuen arteko barkamena
Jesusen niretzako gogoak entzuten jarraitzen dut: «Joan zaitez bidean dituzun adiskidetzeak lan egiten, egungoak nahiz lehengoak, hurbileko pertsonekin nahiz urrunekoekin»… Hautsitako loturak berregiteko eta nire harremanak berreskuratzeko aukeraz gozatzen dut… Nire bizitzan bakea non jarri pentsatuz, pertsonak edo egoerak banan-banan berrikusten ditut.
Nire altxorra non, nire bihotza han.
Jainkoaren esperientziaren mailan bizi nahi dut, erabateko bizi-apustu hau egin ahal izateko, eta hori nahi dut nire kordadakideak, komunitatea, parrokia, lagunak… sentitzen ditudanentzat ere, gizarte-adiskidetasunaren eta errukiaren gailurretara igotzeko.





