Garia eta iraka. Zer egingo dugu gaizkiarekin?

Mt 13, 24-30

Foto de Margo Evardson en Unsplash

0. TESTUA

Jesusek beste parabola hau esan zien:

”Zeruetako erreinua, bere soroan hazi ona ereiten zuen gizonaren antzekoa da. Denak lo zeudelarik, etorri zen etsaia, eta gari artean iraka erein eta hala alde egin zuen. Garia ernetzen eta burutzen hasi zenerako, han azaldu zen iraka ere. Etxeko langileak joan zitzaizkion nagusiari eta zera galdetu zioten:

“Jauna, ez al zenuen hazi ona erein soroan? Nondik dator, bada, iraka?”

Nagusiak:

“Etsairen batek egin du hori.” Mutilek orduan: “Nahi al duzu, biltzera gu joatea?”

Eta nagusiak: “Ez! Iraka biltzen hasita, bai bailiteke irakarekin batean garia ere ateratzea. Utzi biak batera hazten uzta arte; eta uzta-garaian esango diet igitariei: “Bil ezazue lehendabizi iraka, eta lotu balatan erretzeko; garia, berriz, pila ezazue nire galtegian.”

1-KOKAPENA – Testuaren azalpen laburra

Parabola honen bidez, Jesus munduko gaitzaren arazoari erantzun bat ematen saiatzen da. Zer egingo dugu gaitzarekin? Zergatik dago gaitza munduan? Jainkoak –Hasiera liburuan– dena ona egin badu, ez al du hazi ona erein (giza bihotzean)? Nondik dator gaitza? “Etsai batek erein du iraka”. Gaizkia badago. Jesusek ez du azalpenik bilatzen, errealitatea baino ez du egiaztatzen. Baina argi uzten du gaizkia ez dagoela ongiaren maila berean. Ongia dagoenean bakarrik sortzen da, garia ereinda dagoenean. Onik gabe, irakak ez luke garrantzirik izango.

Zer egingo dugu gaitzarekin? Jesusek parabola hauek zeloteen mugimenduaren ibilbidearen hasieran kontatzen zituela gogoratzen dugu, erromatar inbaditzaileak botatzeko borroka armatua bere gain hartuz. Eta giro hartako pentsamolde nagusia zen. Baina Jesusek iraka ez erauztea erabaki du, indarkeria ez erabiltzea “gaiztoak” sustraitik desagerrarazteko. Ez ezazu iraka ken, garia erauzi baitezakezu. Zenbat aldiz entzun dugun alboko kalteez hitz egitea!

Beraz, gaizkiarekin bizitzen ikastea da kontua. Baina zerbait eginez, zehazkiago, gaizkiaren aurkako indarkeriarik gabeko borroka eraginkorra eginez, Jesusen jardunak askotan erakusten digun bezala. Gure bizitza etengabeko borroka izango da gizarte-gaitzaren egoerekin, amorruz betetzen gaituzten bidegabekerien aurka. Baina, era berean, neronek bizi dudan gaitza nire gain hartzen ikastea ere izango da. Mateo da kontrasteen semita, juduen hizkeran, parabolaren amaieran, zer bai eta zer ez esaten duena. Fruituak (zoriontasunen garia) emango dituena aletegira eta balio ez duena (gaiz- takeria eta bidegabekeria) erre egiten da.

2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.

Kokaeraren bila gabiltza… ez oso artega ez oso eroso. Oinpeak zoruaren arrimuan. Sorbalda zuzen.

– Eta arnasa hartzen dugu behin baino gehiagotan arnasgora sakonak eginez. Arnasketak (itotzen gaituzten) pentsamenduetatik irteten laguntzen digu eta orainaldian zentratzen gaitu. Arnasketak bizi-erritmoarekin ko- nektatzen laguntzen digu. Bizirik mantentzen gaituena da. Arnasa hartzen jarraitzen dugu eta lasaituz goaz. Gure kezketatik distantzia hartzen dugu.

– Arnasa hartzean, gure barneko gune horretara sartzen gara, non bakean aurkitzen garen, non geure burua-rekin topo egiten dugun… eta bertan bizi eta gainditzen gaituen Ongiarekin ere topo egiten dugun, gure Bizi Iturriarekin. Gure isiltasun-gunea aurkituz goaz. Arnasa hartzen jarraitzen dugu. Isiltasuna ez da zaratarik eza, egorik (nirik) eza baizik.

Testua kontenplatzera pasa baino lehen, bi jarrera hauek prestatzen ditugu: konfiantza (ni eramaten uzten diot Jaunari, Bere eskuetan jartzen naizela) eta jarduna edo dedikazioa.

3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…

OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.

Testuingurua joan den igandeko Berrionaren berbera da. Beraz, Jesusekin errespetuz bat egiten dut. Tiberiades aintziraren ertzeko txalupa batetik irakasten ari da… Kezkatuta ikusten dut bera jaiotzen ikusi zuen Galilean bizi den indarkeria-giroaz, Inperioaren zergez eta, beraz, gabeziaz bertako familiak elikatzeko zailtasunaz… Erlijioaren gogortasunak burutu ezin diren betebeharrez gainezka egiten du eta uneari egokitutako parabola bat aukeratu nahi duela ikusten dut…

Jesusi entzuten diot: “Zeruko Erreinuak bere soroan hazi ona erein zuen gizon baten antza du, baina denak lo zeudela etsaia etorri zen, gariaren erdian iraka erein zuen eta joan egin zen…” Eta Jesus, entzuten diotenen bihotzean hazi ona ereiten begitantzen dut… Eta ereileak hazi ona egunez ereiten duela konturatzen naiz. Baina etsaiak, gauez, azpikeriaz eta ongia ereinda dagoela, gaizkia barreiatzen du.

Eta aurrera jarraitzen du: “Garia hazi zenean eta galburuak agertu zirenean, iraka ere agertu zen. Beharginak jabearengana joan ziren eta “Jauna, ez al zenuen hazi ona erein zure soroan? Nolatan dago orain iraka bertan? esan zioten:… galdera hori egiten diote beren buruari entzuten dioten askok, Pedrok, besteren artean: “Gizadian ontasuna ereiten, nola sortzen da gaiztakeria? Gizakia ona bada, nondik ateratzen zaio hainbeste gaitz: harrokeria, zekenkeria, lizunkeria, haserrea, sabelkeria, bekaitza eta nagikeria?

4.-JESUS ETA BIOK.

Holakoan langileak iristen dira, zailtasunari irtenbide baten bila dabiltzan nekazariak, eta zera galdetzen diote: “Nahi al duzu iraka erauztera gu joatea? Nahi al duzu gaiztoak geuk kanporatzea?” Baina Jesusek esaten die: “Ikas ezazue zuen inguruan dagoen gaizkiarekin bizitzen, utz ezazue gaizkia eta ongia elkarrekin hazten, hau da, ez ezazue indarkeria erabili bizidunen lurretik gaizkia (eta gaiztoa) erauzteko” eta indarkeriarik gabeko jardunarekin erakusten eta akuilatzen ditu: “Lasai egon, gaizkia ongiaren gainean hazten da, ongia behar baitu hazi ahal izateko”. Denbora hartzen dut.

Jesusek entzuten diotenentzat zer nahi duen kontatzen du, eta niretzat ere zer desiratzen duen, indarkeria-eza eraginkorra errealitate bihurtzea. Zera eskatzen diot: “Ireki iezadazu bihotza ulermen askoz gizatiarrago honetara indarkeria baino askoz ere ausartago eta sortzaileagora… errealitateari so egiten ikas dezadala, ez onen eta gaiztoen filmetako pentsamoldearekin, non gaiztoekin bukatu nahi den, baizik eta, gaiztoaren heriotza ez, baizik eta bihurtu eta salba dadila nahi duen Jainkoaren maitasunetik,” leku elkarri egin diezaiogula, ez irabazlerik ez galtzailerik, denak ermandadearen mahaian.

Eta nik gaitzarekin bizitzeko dudan zailtasuna kontatzen diot Jaunari, nola sutzen nauen eta nola sentitzen dudan nire inguruan gaitza erauzteko gogoa. Eta ikusten dudanez, zaila egiten zait gaizkia eta ongia elkarrekin hazten uztea; hau da, gaizkia (eta gaiztoa) erauzteko indarkeria ez erabiltzea eta hau gogorarazten dit: “gaizkia on egiteko gogo handietatik ere sor daiteke; adibidez, Paulo VI.ak Vatikanoko Bankua sortu zuen munduko “Vatikanoko zereginei “laguntzeko gogoarekin sortu zen, eta duela urte batzuk Frantzisko aita santuak lan izugarria egin behar izan zuen banku horren ustelkeria konpontzeko” eta hauxe dut gogoan: Jesusek ez du galtzeko beldurrik, erditik kenduko duten beldurrik, baizik eta fideltasuna azkeneraino ez bizitzeko beldurra.

5.-Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.

Otoitzean bizi izandakoa jasotzen dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, … niretzat zela ematen zuena… gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot… edo eskerrak ematen dizkiot… agur keinu batez (eskuak elkartuz), esker ona (nire eskuak irekiz) edo onarpena adieraziz (gurutzearen seinaleaz), eta berriro itzultzen naiz leku honetara: oinak askatzen ditut, eskuak irekitzen ditut, begiak ere bai… Eta bizi izandakoa idazten amaitzen dut, nire bizitzan tinkatzen lagun diezadan.

keyboard_arrow_up
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.

Cookies estrictamente necesarias

Estas cookies son necesarias para el funcionamiento del sitio web y no pueden ser desactivadas en nuestros sistemas. En general, sólo se establecen en respuesta a accione realizadas por usted que equivalen a una solicitud de servicios, como establecer sus preferencias de privacidad, iniciar sesión o rellenar formularios.

Cookies analíticas

This website uses Google Analytics to collect anonymous information such as the number of visitors to the site, and the most popular pages.

Keeping this cookie enabled helps us to improve our website.