Mt 1, 1-12b Benetako poza: Zoriontasunak (Lk 6,20-23)

0. TESTUA
Aldi hartan, jendetza ikusirik, Jesus mendira igo zen. Eseri eta ikasleak inguratu zitzaizkion. Orduan, honela hasi zitzaien irakasten:
“Zorionekoak behartsu direnak, beraiek baititu Jainkoak kontsolatuko.
Zorionekoak apalak, beraiek izango baitute agindutako lurra ondare.
Zorionekoak zuzentasunaren gose eta egarri direnak, beraiek baititu Jainkoak aseko.
Zorionekoak errukitsuak, beraiek baititu Jainkoak erruki izango.
Zorionekoak bihotzez garbi direnak, beraiek ikusiko baitute Jainkoa.
Zorionekoak bakegileak, Jainkoaren seme-alaba izango baitira.
Zorionekoak zuzentasunagatik erasoa jasango dutenak, berena baitute Jainkoaren erreinua.
Zorionekoak zuek, nigatik madarikatuko zaituztetenean, erasoka eta gezurrez gaizki esaka erabiliko zaituztetenean. Poztu zaitezte eta alaitu, handia izango baita zuen saria zeruetan.”
1-TESTUAren IRUZKIN BAT
Mateoren ustez, Jesus Moises berria da, eta Hark bere mezu nagusia Mendian aldarrikatzen du, Moisesek hamar aginduak aldarrikatzean egin zuen bezala, legearen taulekin. Jesusekin Jainkoaren legea betetzetik Jainkoaren zoriona-zoriontasuna bizitzera pasatzen gara. Testuak kontatzen duenez, Jesus bere jabetzak kendu dizkieten, goseak dauden eta sufritzen ari diren eta Jainkoaren maitasuna kendu dieten pertsona ugarirekin iristen da hara, erlijio-agintariek Jainkoak ez dituela maite sinetsaraziz. Haren atzetik zihoan, beraz, gaixotasun fisikoak, psikikoak zituen jendetza hura: itsuak,elbarriak, eroak, deabrudunak… (Mt 4,24)
Lukasen Berrionean zoriontsuak dira behartsuak, negar egiten dutenak eta abar, Jainkoa bere ahultasun-egoeran baitago, pobretuen bizitza hautsia Bere gain hartzen baitu. Mateorenean, behartsuak dira Jainkoaren oparia –Bizia ematen diena– sentitzen dutenak, eta Harengandik bizi dutenak. Eta mezua honela hasten da: zorionekoak espirituz behartsuak, beren pertsonez eta ondasunez erabilgarriak, beren bihotza Jainkoarengan kokatzen dutelako, beren bizitzaren erdigunea Harengan jartzen dutelako, eta sufrimendua Harengandik bizi dutelako, egia harremanean ipintzen dutelako, bihotz garbiak baitira, errukizko begirada, bakearen aldeko lana, eta abar dutenak. Lehenengo zoriontasun honetatik joango gara besteak ulertzen.
Eta honela amaitzen dute: “Zoriontsuak zuek jazartzen zaituztetenean eta Nigatik mota guztietako gaizkia, gezurrez, zuen aurka esaten dutenean, poztu zaitezte… zuek baino lehenagoko profetak era berean jazarri zituztelako“. Zorionekoak dira hori guztia ez-bortizki bizi dutenak, hau da, indarkeria erabiltzen dutenak baino modu ausartagoan eta sortzaileagoan bizi direnak. Zoriontasun honek mundu berria posible egiteko bizi izandako sufrimendua, laidoak eta mespretxuak jasotzen ditu.
2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.
Kokaeraren bila gabiltza… ez oso artega ez oso eroso. Oinpeak zoruaren arrimuan. Sorbalda zuzen.
– Eta arnasa hartzen dugu behin baino gehiagotan arnasgora sakonak eginez. Arnasketak (itotzen gaituzten) pentsamenduetatik irteten laguntzen digu eta orainaldian zentratzen gaitu. Arnasketak bizi-erritmoarekin ko- nektatzen laguntzen digu. Bizirik mantentzen gaituena da. Arnasa hartzen jarraitzen dugu eta lasaituz goaz. Gure kezketatik distantzia hartzen dugu.
– Arnasa hartzean, gure barneko gune horretara sartzen gara, non bakean aurkitzen garen, non geure burua-rekin topo egiten dugun… eta bertan bizi eta gainditzen gaituen Ongiarekin ere topo egiten dugun, gure Bizi Iturriarekin. Gure isiltasun-gunea aurkituz goaz. Arnasa hartzen jarraitzen dugu. Isiltasuna ez da zaratarik eza, egorik (nirik) eza baizik.
Testua kontenplatzera pasa baino lehen, bi jarrera hauek prestatzen ditugu: konfiantza (ni eramaten uzten diot Jaunari, Bere eskuetan jartzen naizela) eta jarduna edo dedikazioa.
3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…
OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.
Jesus mendira igotzen da, jendea egiazko bizitza jarduteko irrikaz ikusten du, hustasuna, erruduntasuna eta arbuioa besterik ez aurkitzeaz nekatuta… Haiek iradokitzen dute Jesus. Haren ondoan jartzen naiz eta zoriontasun bakoitza ahoskatzen entzuten diot: “Zorionekoak espirituz behartsuak. Behartsuaren arima dutenak. Zorionekoak beren interesez hustu eta prestutasunez bete direnak“… Gogoan dut San Inaziok zioena: “bere maitasun, gogo eta interesetik irten”… eta horrela gure izatearen, gure denboraren, gure ondasunen… emakume eta gizon erabilgarriak izan… Libre egiten gaituen prestutasun hori bizi nahi dut. Neure egiteko denbora hartzen dut.
Eta horrela jarraitzen du gainerako zorionekin egiten: Guztiei esaten die: “Zoriontsuak bizi zaretenean ez bortizki, otzanki baizik, otsoen artean ardiak bezala bizi zaretela jakinda: izan zaitezte xumeak usoak bezala eta zoliak sugeak bezala… zoriontsuak begirada gardenekoak zaretenean, bihotzez garbiak, eta bakearen alde lan egiten duzuenean… eta zoriontsuak zuen bihotza errukitsua denean giza-gabeziari bihotzez begiratzen …” Eta Jesusen hitz horiek gozatzen ditut.
Eta honela amaitzen du: “Zoriontsuak izango zarete senidetasunaren xedea bilatzen duen zuzentasunaren alde lan egiten duzuenean, guztiontzako aukera-berdintasunaren alde –dela elikaduran, osasunean, hezkuntzan, etxebizitzan…–, lurralde hau, batzuetan infernua dena, zeru bihurtzeko borrokatzen zaretenean… eta zoriontsuak horrela bizitzeagatik iraintzen zaituztenean, jazartzen, eta nire erruz edozein motatako gaitza gezurrez esaten dutenean. Jainkoaren eskuetan zaudete, ez beldurrik izan gerra, kolonizazioa eta genozidioen kontrako norabidean joateko.” Eta denbora hartzen dut neure egiteko.
4. NI AGERTOKIAN AGERTZEN NAIZ.
Jesusek so egiten dit eta horrela jarraitzen du: “Zoriontsuak benetako zoriona bizitzera izen eman duzuenok, ezerk eta inork kendu ezin dizuena, inork ezin zaituztelako Jainkoak dizuen maitasunetik banandu. Horregatik, zoriontsu, Jainkoari zu maitatzen uzten ausartzen bazara zure egiarekin, zure hauskortasunarekin, zure arimako zauriekin, eta zure jabego-grinaren zauria, indarkeriaren zauria eta mendeku-desiraren zauria, bihotz-gogortasunaren zauria senda ditzakeen Jainkoari “… Denbora hartzen dut ene burua nire zaurietan kokatzeko.
Eta Jesusek aurrera jarraitzen du: “Gustatuko litzaidake zu ere zure arimako zauriak sendatzen parte hartzea. Nik ukituko ditut, baina zuk landuko; elkarrekin goaz.” Eta nik: “Bai, ukitu nire tolestura, nire amarruaren zauria, eta nik neure egia landuko dut, eta dena maitatzen saiatuko naiz, eta nire ondasunez husteko gogoz biziko naiz; uki itzazu nire amorrua eta herra, eta nik neure indarkeria landuko dut, uki ezazu nire bihotz-gogorkeria, eta nik errukiz begiratuko diet pertsonei, eta uki ezazu niri izen ona kentzeak sortzen didan gorrotoa, gorrotatzen nautenei maitasunez so egin diezaiedan Zugandik. Bihotzez eskatzen dizut.
Eta Jesusek ni adoretzen jarraitzen du: “Ikas ezazu Jainkoaren Erreinua eta bere justizia zure bihotzaren erdian jartzen, hainbeste ustelkeria-egoerari, eragozpenik gabeko finantza-merkaturi, paradisu fiskali, arma-merkataritzari, pertsonen salerosketari… egiaz eta errukiaz aurre egiten jakin dezazun. Norbaitek bekatua seinalatu behar du eta bekataria ahal den neurrian salbatu. Gogoratu Joan Paulo II.arena: “Behartsuak gero eta behartsuagoak dira, aberatsak gero eta aberatsagoak direlako.” Eta zera eskatzen diot: “lagun dezadala guztion etxeko ahaidetasunaren zoriontasuna bultzatzen.” Bere proposamena neure egiten gelditzen naiz.
5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.
Otoitzean bizi izandakoa jasotzen dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, … niretzat zela ematen zuena… gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot… edo eskerrak ematen dizkiot… agur keinu batez (eskuak elkartuz), esker ona (nire eskuak irekiz) edo onarpena adieraziz (gurutzearen seinaleaz), eta berriro itzultzen naiz leku honetara: oinak askatzen ditut, eskuak irekitzen ditut, begiak ere bai… Eta bizi izandakoa idazten amaitzen dut, nire bizitzan tinkatzen lagun diezadan.

