Zailtasunetarako eta oinazerako trebatzea

Mk 8, 27-35

Imagen de Pexels en Pixabay

0. TESTUA (osorik irakurri!)

Gero, Feliperen Zesarea inguruko auzoetarantz abiatu zen Jesus bere ikasleekin. Bidean galdera hau egin zien:

-Ni nor naizela dio jendeak?

Haiek erantzun zioten:

-Batzuek Joan Bataiatzailea zarela, beste batzuek Elias eta besteek profetaren bat.

Eta Jesusek berriro galdetu zien:

-Eta zuek, nor naizela diozue?

Pedrok -Zu Mesias zara- erantzun zuen.

Eta Jesusek inori ere ez esateko agindu zien zorrotz. Orduan, Jesus irakasten hasi zitzaien, Gizonaren Semeak asko sufritu behar zuela; zahar, apaiz-buru eta lege-maisuek gaitzetsi egingo zutela eta hil; eta hiru egunen buruan piztu egingo zela. Argi eta garbi mintzatzen zitzaien honetaz.

1. EGOERA. Testuaren azalpen laburra.

Gertaldi hau Israeldik kanpo jazotzen da, iparraldean, Jordan ibaiaren sorleku ondoan. Jesusek distantzia hartu nahi du, bere jarraitzaileei misioaren arriskuak kontatu eta beren bizitza munduko bizitzarako ogi zatitua izan behar zela esan ondoren abandonatu egin zuten (Jn 6, 66). Norbere bizitza ematea gizatiarragoa da beste bati kentzea baino. Eta horrek ez du etorkizunik, bere bizitzaz arduratzea baino bere arazoak konpontzeko interes handiagoa duen herri batean. Eta hori, egoeraz jabetzeko lehen arazoa, bere zergekin itotzen dituen erromatar oinperatzetik askatzea den herrian.

Ziurrenik Jesusek pixka bat sakonago ezagutu nahi du Hamabien jarraipen arrazoia ere. Izan ere, nahiz eta ikasle guztiek, Hamabiek izan ezik, abandonatzen duten arren, zer nolako ulermena duten Mesiasi buruz jakin nahi du, garaile edo galtzaile den norbait den. Horregatik hasten da, haiek okerrenerako prestatzen.

Eta gaur, zer diot nik Jesusi buruz? Eta Berrionean, etorkizunean Berak zer espero duen itxaroten diola entzuten dudanean, Eliza garaile batekin amets egiten jarraitzen al dut? Jarraitzen al dut amesten Elizak gizarte-onarpena izango duela alor ezberdinetan: hezkuntzan, gizartean, espiritualitatean? Edo martiri-Eliza baten posibilitatea al dut gogoan, gaurko Zisjordaniakoa bezalakoa (bakearen aldeko Gotzainaren gutuna), hedonismoan interesatuagoa dagoen jendeak jazartzen edo arbuiatzen duen hainbat tokitako Eliza, edo indibidualismo batek edo postkristautasun batek liluratzen dituena?

2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.

Kokaeraren bila gabiltza… ez oso artega ez oso eroso. Oinpeak zoruaren arrimuan. Sorbalda zuzen.

– Eta arnasa hartzen dugu behin baino gehiagotan arnasgora sakonak eginez. Arnasketak (itotzen gaituzten) pentsamenduetatik irteten laguntzen digu eta orainaldian zentratzen gaitu. Arnasketak bizi-erritmoarekin ko- nektatzen laguntzen digu. Bizirik mantentzen gaituena da. Arnasa hartzen jarraitzen dugu eta lasaituz goaz. Gure kezketatik distantzia hartzen dugu.

– Arnasa hartzean, gure barneko gune horretara sartzen gara, non bakean aurkitzen garen, non geure burua-rekin topo egiten dugun… eta bertan bizi eta gainditzen gaituen Ongiarekin ere topo egiten dugun, gure Bizi Iturriarekin. Gure isiltasun-gunea aurkituz goaz. Arnasa hartzen jarraitzen dugu. Isiltasuna ez da zaratarik eza, egorik (nirik) eza baizik.

Testua kontenplatzera pasa baino lehen, bi jarrera hauek prestatzen ditugu: konfiantza (ni eramaten uzten diot Jaunari, Bere eskuetan jartzen naizela) eta jarduna edo dedikazioa.

3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…

OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.

Jesusekin eta Hamabiekin bat egiten dut bide haietan, bertan banengo bezala. Haiekin noa erbesteko lurretan soroen ertzetik, Jordan ibaiaren sorlekurako bidean. Eta ibiltzen denean bezala, pentsatzeko eta hitz egiteko denbora hartzen den bezala, alde egin zutenak eta jarraitzen dugun gutxi batzuk gogora ekartzen ditut. Nola sentitzen naiz bide egite horretan? Denbora hartzen dut.

Orduan, Jesusek zera galdetzen die: “Zer dio jendeak eta zer diozue zuek nitaz?” Eta ikasleek diotenari adi dago: “Norbait garrantzitsua zara, Joan Bataiatzailea, Elias, Jeremias edo profeta bat.” Eta Jesusek: “Baina profeta hauek gaizki bukatu zuten. Gure kontua ondo bukatuko dela uste al duzue?” Jesusi begiratzen diot eta Hamabiei ere: Nola sentitzen naiz? Nola kokatzen naiz? Zer eskatzen dut?

Taldean nago Pedrok hau erantzuten duenean: “Baina zu MESIAS zara“. Eta Jesusi entzuten diot: “Hemen hitz egiten duguna gure artean gelditzen da. Gainera, arbuiatuak izateko geure burua prestatzea ona da: ez horrenbeste erromatarren aldetik etorriko den arbuioa, gure judutar anaien eta beren agintarien, zaharren, apaizburuen eta Lege-maisuengandikoa baino. Gaizki amai dezakegu, baina Jainkoak, Abbak, azken hitza du.” Elkarri nola begiratzen dioten ikusten dut: ezin dute sinetsi entzuten dutena. Jesusen sentimendu berak eta bere errealismoa izatea eskatzen dut.

4. JESUS ETA BIOK

Jesusek orain nigan finkatzen du bere begirada, eta zera galdetzen dit: “Eta zuk nor naizela diozu? Nor naiz zuretzat?” Denbora hartzen dut eta oroitzen hasten naiz eta kontatzen: ” Zu egun batean agertu zinen nire bizitzan. Nik ez nuen horretarako ezer egin. Ezustekoa izan zen: nire adina…, dena ustekabekoa izan zen. Istorioa zertaz zihoan edo pertsonaia Nor zen argitzen joan zitzaidan. Eta horrela jarraitu zenuen.” Eta gauza gehiago ere bai:”Zu gero eta biziago agertu zara aldizkako eran eta, beraz, badut Zutaz fidatzeko arrazoirik”. Eta Berari kontatzen jarraitzen dut. Badakit pertsona bakoitzak geurea kontatuko dugula, eta dastatu egiten dut eta bihotzez eskertzen.

Jesus niri mintzo zait berriro eta hau esaten dit:”Nire sufrimenduaren bidea, jarraitzen badidazu, zeurea ere izango da. Nirekin etorri nahi baduzu, ez dizkizut gauzak erraz jarriko: atxilotu gaitzakete, itaundu gaitzakete, gutarrek babesgabetu gaitzakete… eta gure bizitza arriskuan jar daiteke.” Jesusen hitzak neure egiten saiatzen naiz. Nola geratzen naiz? Denbora hartzen dut.

Jesusi kontatzen diot niri ere gertatzen zaidala, minari ihes egin nahi diodala. Mina atzera botatzen nauen zerbait da. Jesusek entzun egiten dit eta zera esaten: “Zure helburua ez da berehalako poza, pertsona gisa betetasuna lortzea baizik, zeure burua zure gurarietatik haratago kokatzea eta, horrela, zure bizitza askorentzat ogi izatea.” Berarekin konektatzen joatea eskatzen diot, Jainkoaren Erreinua eta bere justizia aurrera eramateagatik iritsiko zaidana neure gain hartzeko. Denbora hartzen dut.

5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.

Otoitzean bizi izandakoa jasotzen dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot edo eskerrak ematen dizkiot agur keinu batez (eskuak elkartuz), esker ona (nire eskuak irekiz) edo onarpena adieraziz (gurutzearen seinaleaz), eta berriro itzultzen naiz leku honetara: oinak askatzen ditut, eskuak irekitzen ditut, begiak ere bai… Eta bizi izandakoa idazten amaitzen dut, nire bizitzan tinkatzen lagun diezadan.

keyboard_arrow_up