Guztiontzako aukera

Mk 1, 1-8

Imagen de Bayu jefri en Pexels

0. TESTUA 

Hona hemen nola hasi zen Mesias eta Jainkoaren Seme den Jesusen berriona. Isaias profetak idatzia zuen:

“Begira, neure mezularia bidaltzen dut zure aurretik zuri bidea moldatzera. Ahots bat oihuka ari da basamortuan: Prestatu bidea Jaunari, zuzendu bidexkak hari.”

Honela, bada, agertu zen Joan Bataiatzailea basamortuan. Bihotzberritzeko eta bataiatzeko hots egiten zuen, bekatuen barkamenerako. Judea herrialde osoa eta jeruselamdar guztiak harengana zihoazen eta, beren bekatuak aitortzen zituztela, Joanek bataiatu egiten zituen Jordan ibaian.

Joanek gameluilezko jantzia zuen soineko eta larruzko uhala gerriko; matxinsaltoak eta basaeztia jaten zituen. Honela hots egiten zuen:

“Nire ondoren dator ni baino ahaltsuago dena, eta ni ez naiz inor makurtu eta haren oinetakoen lokarriak askatzeko ere. Nik urez bataiatzen zaituztet; hark, ordea, Espiritu Santuaz bataiatuko zaituzte.”

1. EGOERA. Testuaren azalpen laburra.

Testu honek zera kontatzen digu, Joan dela Jainkoaren aukera GUZTIONTZAT ekartzen duen pertsona, aukerarik ez dagoen Herri batean. Gizarte hartako pertsonek ezin zuten beren bizi-egoeratik irten, ezta Jainkoaren mesedea, Jainkoaren onarpena eskuratu ere. Zeramaten bizimoduarekin, Jainkoa haiengandik urrun zegoela esaten zieten eta ez zegoela Haren hurbiltasuna lortzeko modurik. Herri hartan garrantzitsuena Jainkoa zenez, beren bizi-egoera definitzen zuena baitzen, Bere adiskidetasuna ezin bizi izateak tristura sakonean murgiltzen zituen, beren bizimodua errudun eginez eta beren zoria ezin aldatuz.

Joan da Jainkoaren aukera GUZTIONTZAT ekartzen duen pertsona. Joanek jakinarazten du Jainkoa pertsona bakoitzarengana eta Herriarengana, GUZTIENGANA iristen dela. Albiste hau hain zen sinestezina, ezen hasieran zalantzan jarri baitzuten egia izan ote zitekeen. Izan ere, Israelgo Herrian 250 urte zeramatzaten profetismorik gabe. Erabat berria zen, pertsonen bizitzaren egoera errotik aldatzen zuena. Jainkoak aukera bat ematen zien. Eta honela joan ziren sinesten. Horregatik, asko bataiatzera hurbiltzen dira, barkatutako iraganarekin, bizitza hasi ahal izateko, bizitzaren muinarekin adiskidetuak, “beren bekatuak aitortu eta bataiatuak izaten ziren”. Uretan sartuak, beren iragana ibaian utzi eta Jainkoarekin bakean bizitzeko aukera aurrera eramateko prestatzen ziren… eta herrian onartuak ziren. Barkaturiko iraganarekin hasten dute bestelako bizitza.

Gaur egun irakur liteke presoei zigor-aurrekariak baliogabetzen zaizkiela, Interneten bidez zabaltzen diren eta gazteria ahulena degradatzen duten albisteak ezeztatzen direla, hipoteketan eta lukurrerian engainuz harrapatutakoen zorrak kentzen dituztela, buru-osasunik gabekoentzat, etxerik gabekoentzat, izenik gabekoentzat, behea jo duten herrientzat, etsita daudenentzat, pobreziak emakume aurpegia duten zaurgarrienentzat (guraso bakarrekoentzat – seme-alabak dituen amarentzat), bazterketaren zurrunbiloa irauli egiten da, biktimen aitorpena, gerretan bakea lortzeko aukera bat, etab. Eta gertatuko liratekeen gauza gehiago Jainkoaren aukera GAUR baliatuko bagenu.

2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.

Kokaeraren bila gabiltza… ez oso artega ez oso eroso. Oinpeak zoruaren arrimuan. Sorbalda zuzen.

– Eta arnasa hartzen dugu behin baino gehiagotan arnasgora sakonak eginez. Arnasketak (itotzen gaituzten) pentsamenduetatik irteten laguntzen digu eta orainaldian zentratzen gaitu. Arnasketak bizi-erritmoarekin ko- nektatzen laguntzen digu. Bizirik mantentzen gaituena da. Arnasa hartzen jarraitzen dugu eta lasaituz goaz. Gure kezketatik distantzia hartzen dugu.

– Arnasa hartzean, gure barneko gune horretara sartzen gara, non bakean aurkitzen garen, non geure burua-rekin topo egiten dugun… eta bertan bizi eta gainditzen gaituen Ongiarekin ere topo egiten dugun, gure Bizi Iturriarekin. Gure isiltasun-gunea aurkituz goaz. Arnasa hartzen jarraitzen dugu. Isiltasuna ez da zaratarik eza, egorik (nirik) eza baizik.

Testua kontenplatzera pasa baino lehen, bi jarrera hauek prestatzen ditugu: konfiantza (ni eramaten uzten diot Jaunari, Bere eskuetan jartzen naizela) eta jarduna edo dedikazioa.

3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…

OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.

Gertaldian kokatzen naiz, bertan banengo bezala: hantxe dago Joan, bihotz-berritzea iragartzen duena, bataiatzera datorren jendetzarekin bat eginda. Haien artean Jesus ibiliko da. Eta hau esaten diela entzuten dut:”Bataiatu zaitezte Jainkoak zuen bekatuak barka ditzan, eta ken dezan zuengandik zama astun hori, bizkarrean daramazuen eta lehertzen zaituzten motxila hori.” Eta une hau dastatzeko erabiltzen dut, non jendeak sentitzen duen Jainkoa barkatzailea dela eta ez justiziagilea. Beren bizitzak aukera bat duela. Eta orain arte inork ez die eman… Eta berri handi hau dastatzeko denbora hartzen dut.

Eta begiratzen dut nola, beren irainak aitortzean, Joanek uretan sartzen dituen eta hau esaten diela entzuten dut: “Askatu ibaian, bizkarrean daramazun zaku izugarri hori, urak ibaian behera eraman dezan eta zeuk eragindako kalteak desegin ditzan. Jainkoak barkatzen dizu, aukera hau ematen dizu. Has zaitez berriro.” Jainkoaren aukera dela sumatzen duten askok eta askok onartzen dutenak ikusten ditut, eta neuk ere onartzen dut, berriro hasten den bizitzaren desirarekin bat egiten dut. Denbora hartzen dut, eta hausnartu egiten dut nire baitan bizitzen ari naizena.

Eta jendea uretatik ateratzen ikusten dut bizitza berria hasteko pozaz eta aukera paregabea bizitzeko bakeaz, Jainkoarenganako hurbiltasuna berreskuratuz. Harriturik geratzen dira, Jainkoak diren bezala maite dituelako eta, Jainkoaren maitasunaz gain, inguruan dituzten pertsonen onarpena dagoela sentitzen dutelako, bizitza berri bat hastea erabaki dutela, harreman hautsiak konpontzea, adiskidetzea. Unea dastatzen dut, presarik gabe, Jainkoarekin eta guztiekin adiskidetzea.

4.-JESUS ETA BIOK

Joanek bataiatzen duen Jordan aldean jarraitzen dut. Sumatzen dut hau niri ere badagokidala eta Joani hau kontatzen diot: “Ikusten ari naiz nola iristen diren aukera-tokira hainbeste pertsona, black friday-ra iritsiko balira bezala, baina erosi eta erosi egin beharrean, aldatu eta aldatu ari dira, beren burua eta beren bizitzak erdian jartzeko”, eta bizitza berria, beren bizitzetarako hasiera berri bat, aukera pentsaezina desiratzen duten hainbeste pertsonaz gozatzen dut. Eta ni ere pozik paratzen naiz.

Eta ni gure Jordanetan topo egiten dut hainbeste eta hainbesterekin. Joanen aurrean jartzen naiz, zeinak hau kontatzen baitit: “Bai ederra hainbeste pertsona ikustea, gaur egun beren biziak berregite ko aukera baten bila dabiltzanak, beren bide okerrak aitortzeko, egia-itxurazko artifiziozko suak, plazer eta kontsumo-proposamenak, alferrikako gastuak, oharkabeak, arreta galerazten duten hainbeste eskaintza!” Eta zera aipatzen diot, oso garrantzitsua dela nia, nire zilborra, nirekoi axolak, erreferentzia dituen kultura horretatik irtetea, eta neure burua bataiatzen uzten dut, Biziaren Jainkoarekin bat eginda eta Berari lotua sentitzen naiz, eta benetako Bizi-giroak aurkitzea ere eskatzen dut.

Eta horrela, Jordan ibaitik irtetean, Joanen aurrean, bizitza berri bat hasteko adorez sentitzen naiz, barkatua izan naizen fede onaz, nire miserian maitatua naizela sentitzean, eta eskertu eta eskertu egiten dut. Biziaren Jainkoari lotua bizi nahi dut, bere Espirituarengan, bere uhinean, bere adiskideta-sunean bizitzeko. Eta denbora hartzen dut baldintzarik gabeko onarpen une hau gustura dastatu ahal izateko eta benetako pozez betetzen duen zerbait berria hasteko, eta argibide batzuk ere (otoitza, taldea, lagun egitea…) aurkitzen ari naiz beraiek bizitzen hasi ahal izateko.

5.- Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.

Otoitzean bizi izandakoa jasotzen dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot… edo eskerrak ematen… begirunekeinuaz (eskuak elkartuz), eskerroneko keinuaz (eskuak irekiz) edo onarpenkeinuaz (gurutzearen zeinuaz)… Eta nire tokira ari naiz itzultzen. Hankak lasaitzen ditut, eskuak irekitzen, begiak zabaltzen… Horrela amaitzen dut: Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean. Amen

keyboard_arrow_up