Bide txundigarriak irekitzen dituen profeta

Jn 1, 6-8; 19-28

0. TESTUA 

Gizon bat agertu zen Jainkoak bidalia: Joan zuen izena. Testigu izatera etorri zen, argiaz testigantza egitera, bere mezuaren bidez sinets zezaten. Ez zen hura argia, argiaren testigantza egin behar zuena baizik.

Judu agintariek Jerusalendik apaiz eta lebitar talde bat bidali zioten Joani nor zen galdetzera. Hark argi eta garbi aitortu zuen: “Ni ez naiz Mesias.”

“Orduan, zer? Elias al zara?” galdetu zioten.

Joanek erantzun: “Ez.”

“Etortzekoa den profeta al zara?”

Hark erantzun: “Ez.”

“Nor zaitugu, bada? Bidali gaituztenei erantzunen bat eraman behar diegu. Zer diozu zeure buruaz?”

Joanek, Isaias profetaren hitzak aipatuz, hau esan zien: “Ni, <Prestatu bidea Jaunari>, basamortuan oihuka ari denaren ahotsa naiz.”

Talde hartako batzuk fariseuak ziren eta zera galdetu zioten:“Beraz, Mesias ez bazara, ez Elias, ez eta etortzekoa den profeta ere, nola ari zara bataiatzen?”

Joanek honela erantzun zien: “Nik urez bataiatzen dut; zeuen artean baduzue, ordea, ezagutzen ez duzuen bat, nire ondoren datorrena, eta ni ez naiz inor hari oinetako lokarriak askatzeko ere.”

Hau dena Betanian gertatu zen, Jordan ibaiaren bestaldean, han ari baitzen Joan bataiatzen.

1. EGOERA. Testuaren azalpen laburra.

“Gabonetarako, Jauna etorriko denerako” prestatzen ari gara, baina beti ari da etortzen, une orotan. Gertatzen dena zera da, intentsitate handiagoko garaiak behar ditugula, Printze txikiak esango lukeen bezala, errituak behar ditugu. Eguneroko egitetik bereizten eta markatzen duten denborak. Beraz, Jauna beti iristen ari dela dakigun arren, erritu data bat jartzen dugu: Gabonak (Jainkoa gizaki egiten da, gure giza izaera hartzen du). Horrela, bada, abendualdia, alde batetik, Jainkoa gure bizitzara iristen ari dela jabetzeko denbora da eta, bestetik, gure bizitzan hari harrera egiteko ordena jarri eta zuregan eta niregan haragia hartzeko denbora, bere sentimendu berberak ditugula.

Testuan Joanen abendualdia entzuten dugu. Berak, Joanek, Jainkoak beragandik zer nahi zuen entzun zuen eta basamortuan aszesi, otoitz eta penitentzia bizitza eramatea zela topatu zuen. Eta horrela “Jaunari bidea prestatu“, herri osoari, herriko pertsona guzti-guztiei aukera bat emateko etortzen baita. Aukera hauukatua zuten herritar gehienek, gizarte haren jardunbideagatik. Eta aukera hori ahalbidetzeko, lehen pauso bat ematea erabakitzen du, zerbait berriren hasierako zeinu batekin: Jordan ibaian bataiatzea. “Jainkoak barkamen aukera ematen dizu, barkatzen dizu, (zure sendaketa, zure barkamena hasiera ematen dio edo osatu egiten du). Bihotz berri zaitez” zen bere leloa.

Joanek deia entzun eta bizitzen hasten den bezala, guk aste hauek baliatuko ditugu gure bizitza antolatzeko, hau da, entzuten ikasten joateko. Nola? Isiltasun tarteak eginez, Jesusen sentimenduekin bat egin dezagun otoitzean arituz, gehien behar duenari entzutera hurbilduz, bizitzaren ezusteetatik, txiripetatik ikasiz, Jainkoak gure bizitzan horrela sartu nahi duelako. Eta zeinu batez egiten dugu: seme-alabekin jaiotza jarriz, esku bat luzatua duen marrazki bat, kari zuzen baterako diru-ekarpen bat, otoitz garaian pizten dudan kandela bat edo bakea egiteko norbaiti bisita bat eginez.

2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.

Kokaeraren bila gabiltza… ez oso artega ez oso eroso. Oinpeak zoruaren arrimuan. Sorbalda zuzen.

– Eta arnasa hartzen dugu behin baino gehiagotan arnasgora sakonak eginez. Arnasketak (itotzen gaituzten) pentsamenduetatik irteten laguntzen digu eta orainaldian zentratzen gaitu. Arnasketak bizi-erritmoarekin ko- nektatzen laguntzen digu. Bizirik mantentzen gaituena da. Arnasa hartzen jarraitzen dugu eta lasaituz goaz. Gure kezketatik distantzia hartzen dugu.

– Arnasa hartzean, gure barneko gune horretara sartzen gara, non bakean aurkitzen garen, non geure burua-rekin topo egiten dugun… eta bertan bizi eta gainditzen gaituen Ongiarekin ere topo egiten dugun, gure Bizi Iturriarekin. Gure isiltasun-gunea aurkituz goaz. Arnasa hartzen jarraitzen dugu. Isiltasuna ez da zaratarik eza, egorik (nirik) eza baizik.

Testua kontenplatzera pasa baino lehen, bi jarrera hauek prestatzen ditugu: konfiantza (ni eramaten uzten diot Jaunari, Bere eskuetan jartzen naizela) eta jarduna edo dedikazioa.

3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…

OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.

Gertaldian jartzen naiz, bertan banengo bezala. Bataiatzen duen Joanek, bihotzberritzea iragartzen du, zeinu liluragarri, bitxia: Jordanen bataiatzen du, ez ohiko lekuan, tenpluan, Legea hausten du… “Nik, bekatuen barkamenerako, urez bataiatzen dut.” Guztientzako barkamena da, jendetsu bihurtzen dena, guztientzako Jainkoaren aukera (Tenpluak ematen ez duen aukera hori). Erreparatzen dut jende asko beren zauriekin, eragindako kalteekin, beren miseriarekin, hau da, beren bekatuarekin, sendatuak izatera hurbiltzen direla, bataioan barkatuak izatera. Denbora hartzen dut askoren barkamen-esperientzia hori, presarik gabe, neure egiteko.

Joanek zarata handia ateratzen zuen gizarte hartan. Horregatik, aginpidea kezkatzen hasi da, eta han nago fariseuen eta juduen mandatariak iristean, “Zer diozu zeure buruaz? Zergatik egiten duzu hori?” galdetzen diotela. Gertu nago hau gertatzen denean. Eta arnasten den tentsioa sumatzen dut, kontuak eskatzeko duten tonua. Eta Joanen erantzuna entzuten dut: “Jaunarentzat bide zuzena (justua) irekitzen duena naiz… Isaias profetak dioena.” Ez da Israelgo erakunde-ildoan kokatzen, profetizia-ildoan baizik, eta jendea arnasa hartzen hasten da, eta unea hartu eta dastatu egiten dut.

Joanengandik hurbil nago, entzuten diotenei hau esaten dienean:”nik urez bataiatzen dut… bidea prestatzen diot bere sandaliaren uhala lotzeko duin ez naizen horri. “Bide bat ireki behar diot ni baino gehiago denari. Jaso duela sentitzen duela sumatzen dut eta bere ekintza pertsonak prestatzea dela Jainkoari entzun diezaioten eta beraientzat nahi duena aurki dezaten. (…) Zerbait berriren zaporea sumatzen dut, garai berrien zaporea duena, eta une hau gozatzen dut egoteko denbora hartuz.

4.-JESUS ETA BIOK

Joan Bataiatzailearen munduan kokatzen naiz, bertan banengo bezala, Jordan aldean. Zerbait bitxia, urratzailea planteatzen duen norbait da, eta horrek beldurra ematen du. “Ni naiz basamortuan oihu egiten duen ahotsa, presta iezaiozue bide bat Jainkoari, Isaias profetak esan zuen bezala.” Eta Joanek niri begiratzen dit zera esanez bezala: “Eta zuk, zer bide prestatzen duzu?” Eta pixka bat lekuz kanpo geratzen naiz galderarekin, eta neure egiteko denbora hartzen dut.

Joanekin hitz egiten dut berriro bere apustuaren arrazoiaz: nola konturatu zinen bataiatu behar zenuela, denei aukera bat eman behar zeniela? Eta berak, ahots astun horrekin, hau esaten dit: “Hain apustu apurtzaile den bizitza ez da burutazio bat. Denbora luzea eman nuen baietz esan aurretik. Banekien erlijio-erakunde funtsezkoarekiko, Tenpluarekiko profetikoki jarrera bat nuela. Ai zuk ere zeurea aurkituko eta burutuko bazenu!” Indar hori eta esperientzia hori eskatzen ditut, egon behar dudan lekuan egon ahal izateko.

 Joanengandik hurbil jarraitzen dut, bere espirituaz eta benetakotasunaz blaitu nahian bezala, eta nire bidearen bila hasten naiz: nire laguntza behar duten lekuak bisitatzen ditut, nire lanak pertsonen onerako duen balioaz galdetzen diot neure buruari, taldea egiteko moduaz, familia egiteko moduaz… Jesusen tankerako otoitzean sakontzen dut. Kristau talde batean lan egiten dut denboren zeinuak aurkitzen joateko, joan den ikasturtean egin nituen apustuak berrikusten ditut eta nondik deitzen nauten atzematen dut, eta bilaketan jarraitzea eskatzen dut.

5.- Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.

Otoitzean bizi izandakoa jasotzen dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot… edo eskerrak ematen… begirunekeinuaz (eskuak elkartuz), eskerroneko keinuaz (eskuak irekiz) edo onarpenkeinuaz (gurutzearen zeinuaz)… Eta nire tokira ari naiz itzultzen. Hankak lasaitzen ditut, eskuak irekitzen, begiak zabaltzen… Eta bi zi izandakoa idazten amaitzen dut, nire bizitzari finkatzen lagundu diezadan.

keyboard_arrow_up