Jesusek eguneroko bizitzan jarraitzen du presente egoten

Jn 21, 1-19

Imagen de Freepik (https://www.freepik.es/)

0. TESTUA (Osorik irakurri!)

(…)Simon Pedrok “Arrantzura noa” esan zien. Besteek zera erantzun zioten: “Zurekin goaz gu ere.” Irten eta ontziratu egin ziren. Baina gau hartan ez zuten ezer harrapatu.

(…) Jesusek hau esan zien: “Mutilok, ba al duzue jatekorik?” Haiek “Ez” erantzun zioten. Eta Jesusek: “Bota sarea txaluparen eskuinera eta aurkituko duzue.” (…)

Orduan, Jesusek maite zuen ikasle hark zera esan zion Pedrori: “Jauna da.” (…)

Igo zen ontzira Simon Pedro eta lehorrera atera zuen sarea, 153 arrain handiz betea. Eta, hainbeste izanik ere, ez zen sarea apurtu. Eta Jesusek “Etorri gosaltzera!” esan zien. (…) ongi baitzekiten Jauna zela. Orduan, Jesusek, hurbildurik, ogia hartu eta eman egin zien, baita arraina ere. (…)

Gosaldu zutenean, Jesusek hauxe galdetu zion Simon Pedrori: “Simon, Joanen semea, maiteago al nauzu hauek baino?” Eta Simon Pedrok: “Bai, Jauna, badakizu maite zaitudala.”(…) Hirugarrenez galdetu zion Jesusek: “Simon, Joanen semea, maite al nauzu?” “Jauna, zuk dena dakizu, zuk badakizu maite zaitudala.” Orduan hau esan zion Jesusek: “Larra itzazu nire ardiak!” (…) “Jarraitu niri!”

1-TESTUAren IRUZKINA

Sinbolismoz beteriko katekesia da. Testua “geroxeago” esanez hasten da, hau da, berpiztuaren bizipenen hasierako unea igarotakoan, elkartea misioan murgilduta dagoenean, lehen iragarpenetik elkarteak finkatzen hastera igarotzen denean eta holako galderak –“Nola kokatu kristau gisa gure munduan inguruko girotik bizitzeko moduen aurrean?, noiz elkartu?, elkartzen direnean zer egin?, iristen diren berriak nola onartu?, etab.”– sortzen direnean.

Sinboloak: “Gaua da”, barne-iluntasunean bizi dira, ez kanpokoan bakarrik. “Arrantzan ari dira”, giza-arrantzaleen hura datorkigu gogora. Misio unibertsala, “153 arrain”, San Jeronimoren arabera, greziar jakintsuen ustezko mota guztiak. Pedrok ekimena daraman misioa. Joanen berriona dela ekartzen dugu gogora, eta ‘Joanen’ elkarteetan kosta egin zen Pedroren aginpidea onartzea, Joan baitzen ikasle maitatua. Joanen eta Pedroren zeregina ezagutu genuen. Joan da “Jauna da” antzematen eta aitortzen duena. Pedro da, Jesus bezala, oinak garbitzeko, zerbitzatzeko “gerrikoa janzten duena”. Eta horrela mantentzen da elkarteen batasuna, Elizarena, “sarea ez zen hautsi, hainbeste izan arren”.

Gauez murgilduta dauden misioan, Jesusek aurrea hartzen die, aurretik doakie, elikagaiarekin, arrainarekin itxaroten die. ‘Arrain” –ictus– hitz grekoa, “Jesus-Kristo-Jainko salbatzailearen semea” berben lehen hizkiak ziren. Jesusekin eguna argitu egiten du. Eta Harekin ogia eta arraina jaten dituzte, eukaristia ospatu eta misiorako indarberritzeko biltzen ditu. Inork ez du galdetzen nor den, bizipen honek berpiztuaren aurretik bizi izan zuten bizipenarekin lotzen baititu. Eta misioaren une gogor horretan, Jesus, berpiztuaren lehen bizipenetan bezain bizi eta presente sentitzen dute. Hantxe daude, Jesusekin irauten, prestatutako elikagaiaz betetzen, baina batez ere bera aurrean izateaz.

2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.

Kokaeraren bila gabiltza… ez oso artega ez oso eroso. Oinpeak zoruaren arrimuan. Sorbalda zuzen.

– Eta arnasa hartzen dugu behin baino gehiagotan arnasgora sakonak eginez. Arnasketak (itotzen gaituzten) pentsamenduetatik irteten laguntzen digu eta orainaldian zentratzen gaitu. Arnasketak bizi-erritmoarekin ko- nektatzen laguntzen digu. Bizirik mantentzen gaituena da. Arnasa hartzen jarraitzen dugu eta lasaituz goaz. Gure kezketatik distantzia hartzen dugu.

– Arnasa hartzean, gure barneko gune horretara sartzen gara, non bakean aurkitzen garen, non geure burua-rekin topo egiten dugun… eta bertan bizi eta gainditzen gaituen Ongiarekin ere topo egiten dugun, gure Bizi Iturriarekin. Gure isiltasun-gunea aurkituz goaz. Arnasa hartzen jarraitzen dugu. Isiltasuna ez da zaratarik eza, egorik (nirik) eza baizik.

Testua kontenplatzera pasa baino lehen, bi jarrera hauek prestatzen ditugu: konfiantza (ni eramaten uzten diot Jaunari, Bere eskuetan jartzen naizela) eta jarduna edo dedikazioa.

3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…

OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.

Gauez kokatzen naiz, apostoluen ondoan noala, “handik denbora batera” Galilean, Erroman, Asia Txikian…, giza-arrantzale gisa aritzen direnak. Pedrok, Elizako txalupan, arrantzara joateko ekimena hartu du, beste sei igo dira txalupara, tartean Joan. Berpiztuaren bizipenen hasierako unea igaro da, eta elkartea misioan sartuta dago. Arraunean ari diren bitartean, nola doakien kontatzen diote elkarri: jazarpenak, beren taldeari atxikitzen zaizkion gizakiak sinagogetatik kanporatzen dituztenean… Gertaldia begi emateko denbora hartzen dut.

Gauzak ez zihoazen ondo Pedroren txalupan eta honek honela kontatzen baitie: “Nire inguruko gizakiek ez dute Jesusena beren gain hartzen, ez dute biziera aldatzen, ez sinagogetan ez etxeetan, guk talde-lana eta elkarte-bizitza egin arren”. Terrenta eta porrota, emaitzarik gabeko misio baten nekea, berenganatzen ari direla ikusten dut. Itsasertzetik gertu daudenean, ezagun egin behar zitzaien ahots bat entzuten dute, eta beren lanaren emaitzaz galdetzen die: “Ba al duzue jateko zerbait?”, eta “Ez” labur bat entzuten dut. Beste gau bat ezer arrantzatu gabe. Nekatuen ondoan noa.

Baina ahots horrek jarraitzen du: “Bota sarea eskuinera eta aurkituko duzue”, eta uste handirik gabe sareak botatzen dituzte. Orduan ugaritasuna dator. Arrantzarik ez zegoela zirudienean, bat-batean sareak gainezka daude. Joani senak zera esaten dio, gertatu zaien hori afaltokian berpiztua egon zeneko lehen uneetan bezala dela; izan ere, haren etorrerarekin dena bakea eta poza zen, eta Pedrori esaten dio: “Jesus da… Jauna da”. Eskatu egiten dut, elkartearen bizitzan Jaunaren presentzia sumatzen ikasten dut, inor gabe egotetik beteta egotera igarotzen dena, adoregabetuak egotetik lagunduak egotera eta bakarrik egotetik Jesusekin egotera… Jarraitzen duen gure aurrean izatearekin eta iristen zaizkigun bere emariekin gozatu egiten dut.

4.-JESUS ETA BIOK. 

Jesusekin itsasertzean kokatzen naiz eta apostoluak ikusten ditut, Pedro, arraina Jesusengana daramana, eta txingarrak piztuta Jesus zain daukate: “Zatozte, eser gaitezen eta bazkal dezagun elkarrekin, indarrak berreskuratuz.” Etxeko giroa sortu ahala, arrantzan, misioan… bizi izandako egoerak azaltzen hasten dira. Jesusi gau-egoerak kontatzen dizkiote, jazarpenak, mespretxuak, alde egiten dutenak, emaitza apurra… Eta bihotzarekin entzuten dut.

Jesusen presentzia dela eta, elkartearen batasuna eta harmonia dastatzen ditut apostoluekin, beren istorioak kontatzen jarraitzen dioten zazpiekin. Eta une batez, Jesusekin bakarrik nagoela, gaurko nire misioa kontatzeko baliatzen naiz: “Begira, gizartekoa, hezkuntzakoa, espirituzkoa besarkatzen dituen misio batean sartuta nago. Errealitatea urrundua da, baina erronkaria, eta hortxe noa irakurtzen, hitz egiten, bereizten, Jainkoarengan atseden hartzeko denborak hartzen…” Eta Jesusek zera gogorarazten dit: “Bizi izan ezazu elkartea, izan ezazu zailtasunak partekatzeko leku bat, non nekaldiak atsedendu, non bizi izandakoa ospatu, eta zaindu ezazu elkartea.” Bere hitzekin geratzen naiz, beraiek neure egiteko.

Eta sortutako elkartean, Jesusengandik gertu nago, hasieratik izandako gatazken gaia ateratzen duenean eta, zehazki, Pedrorena agerikoa izan zenez, Jesusek elkarrizketa bat zabaltzen du Pedrorekin elkartean: berarengana jotzen du eta hau galdetzen dio: “Hauek baino gehiago maite al nauzu, maite al nauzu, maite al nauzu?” Horrela hiru aldiz, eta bere erantzunaren zain dago. Barkamen eta adiskideen giroa da: “Jauna, zuk dena dakizu, zuk badakizu maite zaitudala.” Jesusek: “Egin elkartasuna taldean, zaindu pertsona bakoitza, zaindu elkartearen batasuna.” Horrela, Pedro, bere ukazioak jota dagoena sendotu egiten du: “Zuk, niri jarraitu”,eta horrela denok elkartasunean deituak sentitzen gara. Baita ni ere, haiekin nagoela.

5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.

Otoitzean bizi izandakoa jasotzen dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot edo eskerrak ematen dizkiot agur keinu batez (eskuak elkartuz), esker ona (nire eskuak irekiz) edo onarpena adieraziz (gurutzearen seinaleaz), eta berriro itzultzen naiz leku honetara: oinak askatzen ditut, eskuak irekitzen ditut, begiak ere bai… Eta bizi izandakoa idazten amaitzen dut, nire bizitzan tinkatzen lagun diezadan.

keyboard_arrow_up
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.

Cookies estrictamente necesarias

Estas cookies son necesarias para el funcionamiento del sitio web y no pueden ser desactivadas en nuestros sistemas. En general, sólo se establecen en respuesta a accione realizadas por usted que equivalen a una solicitud de servicios, como establecer sus preferencias de privacidad, iniciar sesión o rellenar formularios.

Si desactivas esta cookie no podremos guardar tus preferencias. Esto significa que cada vez que visites esta web tendrás que activar o desactivar las cookies de nuevo.

Cookies analíticas

This website uses Google Analytics to collect anonymous information such as the number of visitors to the site, and the most popular pages.

Keeping this cookie enabled helps us to improve our website.