Bakea ematen dizuet

Jn 14, 23-29

Imagen de Kelvin Valero en Pexels

0. TESTUA 

Jesusek hau erantzun zion:

“Maite nauenak onartuko du nire mezua; nire Aitak maite izango du, eta Aita eta biok berarengana etorriko gara eta berarengan biziko. Maite ez nauenak, ordea, ez ditu onartzen nire hitzak. Eta adierazi dizuedan mezua ez da neurea, bidali nauen aitarena baizik. Zuekin naizen artean esan dizuet hau guztia. Baina Aitak Laguntzailea, Espiritu Santua, bidaliko dizue nire izenean, eta berak gogoraraziko dizue nik irakatsitako guztia eta ulertzen lagunduko. Agurtzerakoan, bakea, neure bakea, ematen dizuet; nik ematen dizuedan bakea ez da munduarena bezalakoa. Ez kezkatu, ez izan beldur! Entzun duzue esan dizuedana: ‘Banoa, baina itzuliko naiz zuengana’. Benetan maite baninduzue, poztu egingo zinatekete Aitarengana noalako, Aita ni baino handiago baita. Eta orain esan dizuet, gertatu baino lehen, gerta dadinean sinets dezazuen.’

1-TESTUAren IRUZKINA

Azken afariko hitzaldi honetan hainbat alderdi nabarmentzen ditut: lehenengoa, gure Iturriari lotuta bizitzea, samurtasunez maite gaituen Jainkoari. Iturri hori, Argi hori, beti dago piztuta. Kontua zera da, harremanaren beste aldea, gutako bakoitza, konektatuta egotea, gure bizitzan argia piztu dadin. Nola? “Bera maitatuz eta Bere hitzari leial izanez“, hau da, bizitza fideltasunez biziz. Horrelako prestutasuna duen pertsona dela eta, “harengana etorriko gara eta berarengan egoitza egingo dugu“, Jainkoa presente baitago, San Agustinek esango lukeen bezala: “Nire barru-barrukoa” edo San Paulok dioen bezala: “Jainkoarengan bizi, mugitzen gara eta gara” eta baita “Espiritu Santuaren Tenpluak gara“.

Espirituak, defendatzaileak, gugan bizi denak, “guztia erakutsiko dizue eta esan dizuedana gogoraraziko.” Bere Espiritua errealitate osoan bizi da, Hasiera liburuak gogorarazten digunez: “Lurra anabasa zen eta Jainkoaren Espiritua ureremu gainean hegaldatzen zen.” Jainkoa denetan bizi da. Horregatik Jainkoa, gizakia eta kosmosa, esango luke Panikkarrek, besarkatuta geratzen dira. Errealitatea harremana da. Jainkoaren Espiritu hori denetan bizi da, baina ez da harreman horretan ahitzen.

“Nire bakea uzten dizuet, ez munduak ematen duen bezalako bakea,” zeren bakea gerrarik gabe, gaixotasunik gabe, minik gabe, iluntasunik gabe… bizitzea balitz bezala bizi baitugu, baina Jesusek ematen duen bakea ez da absentzia, presentzia baizik. Bakea ez dago dena ondo joatearen menpean. Bakea gatazkan, gaixotasunean, segurtasun gabezian, gerran… bizi daitekeen bakea da. Gugan bizi den bakea da, inork eta ezerk kendu ahal izango ez diguna.

2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.

Kokaeraren bila gabiltza… ez oso artega ez oso eroso. Oinpeak zoruaren arrimuan. Sorbalda zuzen.

– Eta arnasa hartzen dugu behin baino gehiagotan arnasgora sakonak eginez. Arnasketak (itotzen gaituzten) pentsamenduetatik irteten laguntzen digu eta orainaldian zentratzen gaitu. Arnasketak bizi-erritmoarekin ko- nektatzen laguntzen digu. Bizirik mantentzen gaituena da. Arnasa hartzen jarraitzen dugu eta lasaituz goaz. Gure kezketatik distantzia hartzen dugu.

– Arnasa hartzean, gure barneko gune horretara sartzen gara, non bakean aurkitzen garen, non geure burua-rekin topo egiten dugun… eta bertan bizi eta gainditzen gaituen Ongiarekin ere topo egiten dugun, gure Bizi Iturriarekin. Gure isiltasun-gunea aurkituz goaz. Arnasa hartzen jarraitzen dugu. Isiltasuna ez da zaratarik eza, egorik (nirik) eza baizik.

Testua kontenplatzera pasa baino lehen, bi jarrera hauek prestatzen ditugu: konfiantza (ni eramaten uzten diot Jaunari, Bere eskuetan jartzen naizela) eta jarduna edo dedikazioa.

3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…

OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.

Testuan sartzen naiz: Azken Afariaren Afaltokian jarraitzen dugu, intimitate-tarte horretan, olio kriseiluaren argitan, zirrara giro neurritsu horretan, Jesusekin, Hamabiekin eta, seguruenik, jarraitzen zioten emakumeekin. Jesusek jadanik agindu berriaz hitz egin digu. Une honetan Jesusek bere bihotza zabaltzen die beretarrei. Gogo handiz bizi dut.

Eta orain Jesusek zera adierazten die: “Nire maitasunaz beterik zaudete. Bizi ezazue fideltasunean bizitzea dagokizuen bizia eta Aita eta biok zuengan biziko gara.” Apostoluak euren artean ari dira: “Egia da, fideltasunean bizitzeak Jesusekin maitasun horretan, maitasun, aldi berean, sendo eta samur horretan, bat eginda bizitzen laguntzen digu, eta gure bizitza bakez betetzen zaigu.” Neuri ere gertatzen zait. Horregatik, Jesusekin egoteko aukera eskertzen dut eta bihotzez gura dut nire bizitza fideltasunez bizi.

Eta Jesusek aurrera jarraitzen du: “Maite nauenarengana Aita eta Biok joango gara eta berarengan bizileku egingo dugu“, eta ikusi egiten dut nola beretarrek leku egin dioten euren bizitzetan, beren ahalbideen neurrian, eta Hari nola lotzen zaizkion, nola sentitzen diren Harekin bat eginda. Nik ere gogoan ditut denbora eskainitako uneak, otoitz eginez, gaixoren bat artatuz, berrioneko gertaldiren bat hausnartuz, ene bizitza egiaz eratuz, eta Berarekin bat eginda bizi nahi dut.

4.-JESUS ETA BIOK. 

Jesusi entzuten jarraitzen dut arreta osoz: “Ez dut zuekin jarraituko, baina Espiritu Santua, Aitaren Indarra, bidaliko dizuet zuen bizitzara. Horrela sumatuko duzue eta bizitzak ezustean hartuko zaituzten egoera berriei aurre egiten ikasiko duzue.” Eta Bera nire iparrorratza, nire intuizio sakona, nire bihozkada izango dela ulertzen dut, bizitzea tokatzen zaidan errealitatean nire burua espiritualki kokatzeko. Bere hitzak errepikatzen ditut bihotzean tinko sar daitezen. Denbora hartzen dut.

Eta entzute horretan bere hitzak –“Bakea uzten dizuet, nire bakea ematen, baina ez munduak ematen duen bezala“– neure egiten jarraitzen dut. Eta nolako bakea den ari naiz sumatzen. Eta Jesusi galdetzen diot ea Bere bakea gugan bizi den eta nigan bizi den hura ote den, inork kendu ezin didana, nahiz bizitzaren gorabeherak, nahiz beldur ezberdinek estekatu, nahiz egoerak gainezka egin… Eta estimuz begiratzen dit eta honela esaten: “Halaxe da.” Dastatu egiten dut une hau bake horretaz bete nadin.

Beretarrekiko intimitate-egoera horretan, Jesusek maitasun bereziz begiratzen dit eta honako hau opa dit: “Gure konfiantzazko harremanetik sortzen den bake horretan bizitzen asma dezazun”. Eta inoiz erabakiak hartu ditudala esaten diot, hala nola egia esan eta bakarrik geratzea edo artikulu bat idatzi eta ospea kentzea, edo protesta bat egin eta erantzunik ez izatea… eta horren ondorioak bakean bizi izana. Eskerrak ematen dizkiot egoera hauetan egoteagatik eta nire bizitzan etengabe egoteagatik ere.

5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.

Otoitzean bizi izandakoa jasotzen dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot edo eskerrak ematen dizkiot agur keinu batez (eskuak elkartuz), esker ona (nire eskuak irekiz) edo onarpena adieraziz (gurutzearen seinaleaz), eta berriro itzultzen naiz leku honetara: oinak askatzen ditut, eskuak irekitzen ditut, begiak ere bai… Eta bizi izandakoa idazten amaitzen dut, nire bizitzan tinkatzen lagun diezadan.

keyboard_arrow_up
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.

Cookies estrictamente necesarias

Estas cookies son necesarias para el funcionamiento del sitio web y no pueden ser desactivadas en nuestros sistemas. En general, sólo se establecen en respuesta a accione realizadas por usted que equivalen a una solicitud de servicios, como establecer sus preferencias de privacidad, iniciar sesión o rellenar formularios.

Cookies analíticas

This website uses Google Analytics to collect anonymous information such as the number of visitors to the site, and the most popular pages.

Keeping this cookie enabled helps us to improve our website.