Jn 13, 31-35

0. TESTUA
Judas irten ondoren, honela esan zien Jesusek:
“Oraintxa azaltzen da Gizonaren Semearen aintza, eta haren bidez Jainkoarena. Jainkoaren aintza haren bidez azaltzen bada, Jainkoak ere bere aintzaz beteko du hura, eta berehala gainera. Semetxook, ez zait zuekin egoteko denbora asko gelditzen. Nire bila ibiliko zarete, baina juduei esan niena bera diotsuet zuei ere: ni noan tokira, zuek ezin zarete joan.
Agindu berria ematen dizuet: elkar maita dezazuela. Nik maitatu zaituztedan bezala, maitatu zuek ere elkar. Honetan ezagutuko dute guztiek zuek nire ikasle zaretela: elkar maite izatean.”
1-TESTUAren IRUZKINA
Afariko hitzaldiaren kapitulu hauek katekesi bat dira, non Jesusek bizi, sentitu eta desira duena adie razten duena. Joanek agur-lekuan jartzen ditu, afalostean. Eliz-testua da, Jesus Eliza izango denari mintzatzen zaio. Eta bere aintzazko unearekin hasten da. Joanentzat Jesusen aintza gurutzean da, bizia emanez hiltzen da. Hor erakusten du benetan nor den: pertsona guztiz leiala, bai Aitarekikoa bai bere xedearekikoa, haurridetasunarekikoa.
Horregatik ez da arraroa maitasunaren agindua (muturreraino) aintza gaiarekin lotzea. “Agindu berri bat ematen dizuet: elkar maita ezazue. Nik zuek maitatu zaituztedan bezala, zuek ere elkar maita ezazue. Horretan jakingo dute nire ikasleak zaretela.” Hauxe da kristauaren marketin edo zabalkunde nagusia: “Begira elkar nola maite duten“. Eliza, hasieran, ez dago deitua ez erakunde boteretsu bat, ez eragin handiko talde bat, ezta doktrina sendoko talde bat ere izatera, baizik eta haurridearteko maitasuna dagoen gunea. Senidearteko maitasuna dagoen lekuan, han eliza dago.
Hemen bada oraindik Jesusek berak aurkeztu zuen aginduarekiko (“gauza guztien gainean Jainkoa maitatuko duzu, eta lagun hurkoa zeure burua bezala“) beste jauzi bat, ez Jainkoa alde batetik eta pertsona bestetik, baizik eta Jainkoa eta gizakia elkarrekin. Bada, orain bere buruari dagokion zerbait da: ez da nik buruan daukadan maitasuna edo maitasunaren ideia. Jesusek maitasunaren erreferentzia bezala kokatzen du bere burua, ez kanpoko zerbait bezala, agindu bat bezala, baizik eta bere buruari dagokion zerbait bezala: “Maitatu zaituztedan bezala (esperientzia) horrela maita ezazue zuek“. Maitatu nahi dugunean, begira diezaiogun gure barneari, Jesusek nola maite izan gaituen, Jainkoak nola maite izan gaituen bizipenari.
2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.
Kokaeraren bila gabiltza… ez oso artega ez oso eroso. Oinpeak zoruaren arrimuan. Sorbalda zuzen.
– Eta arnasa hartzen dugu behin baino gehiagotan arnasgora sakonak eginez. Arnasketak (itotzen gaituzten) pentsamenduetatik irteten laguntzen digu eta orainaldian zentratzen gaitu. Arnasketak bizi-erritmoarekin ko- nektatzen laguntzen digu. Bizirik mantentzen gaituena da. Arnasa hartzen jarraitzen dugu eta lasaituz goaz. Gure kezketatik distantzia hartzen dugu.
– Arnasa hartzean, gure barneko gune horretara sartzen gara, non bakean aurkitzen garen, non geure burua-rekin topo egiten dugun… eta bertan bizi eta gainditzen gaituen Ongiarekin ere topo egiten dugun, gure Bizi Iturriarekin. Gure isiltasun-gunea aurkituz goaz. Arnasa hartzen jarraitzen dugu. Isiltasuna ez da zaratarik eza, egorik (nirik) eza baizik.
Testua kontenplatzera pasa baino lehen, bi jarrera hauek prestatzen ditugu: konfiantza (ni eramaten uzten diot Jaunari, Bere eskuetan jartzen naizela) eta jarduna edo dedikazioa.
3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…
OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.
Testuan sartzen naiz, nik gaur bizi eta sumatzeko baita. Jesusek eta bere taldeak bizi duten egoerarekin elkartuz egiten dut. Afaltokia deritzan leku horretan agertzen naiz, Jesusekin, Hamabiekin eta, agian, baita haren atzetik zihoazen emakumeekin ere, mahai txiki baten inguruan, albotik etzanda afaltzeko eta beren maisuaren azken hitzei adi. Arreta osoa jarri nahi dut esango duen hitzetan. Horretarako prest nago.
Tarte horretan, olio-kriseiluaren argitan, afariaren lurrina usaintzen dut, baina, batez ere, Jesusek sortutako zirrara neurritsuaren giroa usaintzen dut. Entzun egiten dut: “Orain, Gizonaren Semea aintzatua izan da…” Apostoluei entzuten diet: “Hauxe da garaipen unea”, baina Jesusek beste hau esan nahi die: “Hauxe da muturreraino maitatzeko ordua, bizia emateko ordua, gurutzearen ordua; hauxe da aintza: bizitza gorrotorik gabe, barkamenaz ematea”. Jesusengan eta bere ikasleengan aintza ulertzeko ezberdintasuna nabaritzen dut. Eta ikasi egiten dut.
Eta Jesusek honela jarraitzen du: “Ene haurrak, ez naiz luzaro egongo zuekin. Zuek bilatuko nauzue, baina juduei esan nien gauza bera esaten dizuet orain: Ni noan lekura, zuek ezin zarete etorri“. Hamabiekin nago, eta ez dituzte bere hitzak ulertzen, ezta nik ere, zeren garaipenaren aukeretatik oso zaila baita maitasunaren aukerak ulertzea. Jesusen uhinean bizitzea eskatzen dut. Denbora hartzen dut.
4.-JESUS ETA BIOK.
Entzuten jarraitzen dut, eta kontua maitasunaz soilik doala jabetzen naiz, beste aukerarik gabe. “Agindu berri bat ematen dizuet: maita ezazue elkar. Nik zuek maitatu zaituztedan bezala, zuek ere maita ezazue elkar“. Jesusek, talde horretan, nire begiradarekin egiten du topo eta niri esaten dit: “Maita itzazu besteak, nik maitatu zaitudan bezala.” Eta Jainkoak maitatua sentitu naizen hainbat egoera gogora ekartzen hasten naiz, eta batzuk badatozkit. Eskerrak emateko baliatzen naiz.
Eta Jesusi entzuten diot: “Honetan ezagutuko dute guztiek nire ikasleak zaretela: elkarri diozuen maitasunean“. Eta konfiantzaz baliatzen naiz zera esateko: “Orain erakunde handia gara, bitarteko –ikastetxe, gizarte-etxe, unibertsitate…—boteretsuekin, eta mundu osoan barreiatuta gaude, historia batekin, corpus- doktrina bikainarekin.” Baina Jesusek hau gogorarazten dit: “Benetan axola duena zera da, ea maitatzeko gai zareten.” Denbora hartzen dut. Zer eskatzen dut?
Bizi-iturri horrekin konektatu nahi dut, Hark maitatua izateko bizipen horrekin, aurkitzen naizen egoeretan Bere mailan egon ahal izateko. Eta hauxe entzuten diot: “Ni noan lekura etor zaitezke, bai. Ongi etorria muturreraino maitatzera, bizia eman dizuten bezala ematera, barkaezina barkatzera, Jainko Abbaz bakarrik fidatzera “. Eta bihotzez eskatzen diot eta San Inazioren otoitza errepikatzen dut: “Hartzazu, Jauna, eta jaso nire askatasun osoa, oroimena, adimena eta borondate guztia, nire izana eta nirea den guztia. Zuk eman zenidan, Jauna, Zuri itzultzen dizut, dena Zeurea da; presta esazu dena Zure nahiaren arabera, emadazu Zure maitasuna eta grazia, honekin aski baitut.”
5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.
Otoitzean bizi izandakoa jasotzen dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot edo eskerrak ematen dizkiot agur keinu batez (eskuak elkartuz), esker ona (nire eskuak irekiz) edo onarpena adieraziz (gurutzearen seinaleaz), eta berriro itzultzen naiz leku honetara: oinak askatzen ditut, eskuak irekitzen ditut, begiak ere bai… Eta bizi izandakoa idazten amaitzen dut, nire bizitzan tinkatzen lagun diezadan.

