Bakarrik hazten den hazia

Mk 4, 26-34

Imagen de Truthseeker08 en Pixabay

0. TESTUA (parabola osoa irakurri!)

Jesusek hau ere esan zuen: “Jainkoaren erregetza gizonak lurrean hazia ereitenan gertatu ohi denaren antzeko da: hura lo nahiz iratzarririk egon, gau eta egun, hazia erne eta hazi egiten da, hark nola ez dakiela. Lurrak berez ematen du lehenbizi landarea, ondoren galburua, azkenean alea galburua betean. Eta garia heltzean, igitaiaz ekiten zaio, uztaroa da eta.” (…)

1. EGOERA. Testuaren azalpen laburra.

Jainkoaren Erregetza Jesusen prediku nagusia da, “Jainkoa Errege izatean… “, pertsonen bihotza bere-ganatzean eta hauek “Bere Uhinean” bizitzen hastean, haien harremanak, jarduerak eta erakundeak haragizko bihotz batetik jaiotzean, eta ez harrizko bihotz batetik, baizik eta Kristoren sentiberatasunari eta sentimenduei lotutako bihotz batetik, eta beren jardutea Jesusek Abbaren bizipenetik amestu zuen haurridetasuna sortzen saiatzean, orduan Jainkoaren Erregetza iristen joango dira.

Jainkoaren Erregetza, beraz, zerbait dinamikoa eta, esan genezake, interaktiboa da. Bere hazkundea izakiaren barrutik sortzen da, landarea hazitik garatzen den bezala. Gure barnean Erreinuaren hazia dago ezkutuan. Hasiera liburuak dioena da: Jainkoaren antz eta irudira eginak gaude. Hazi biziak eta baliotsuak gara. Egiaren eta ontasunaren ernamuina daramagu gure baitan: Jainkoaren ernamuina, Hirutasunaren irudia gugan. Gaur gizakiaren duintasun ukiezinaz hitz egingo genuke. Jainkoaren Biziak gu gaitu bizileku.

Gure persona, bere ahalmen berezkoa daraman hazi bat bezalakoa da. Lo egin edo jaiki, dinamismo hori garatu egiten da, “Nire Aita beti ari da lanean” Jesusen hitzetan eta Ignazio Loiolakoak bere gogojardunetan honela jasotzen du: “Jainkoak niregatik egiten du lan gauza guztietan.” Jainkoa etengabe ari da lanean, gurekin harremanetan. Nola utzi Jainkoari gugan eragiten? Nola egin leku gugan Jainkoaren ekintzari? Nola ez izan, bada, oztopo gugan duen dinamismoari? Honek gure denbora eskatzen du bere gogoarekin sintonizatzeko eta Beragandik, otoitz egindakotik jarduteko. Espiritu-bizitzak, bada, bere prozesua du. Ez gaitezen saia landarea haziarazten, tiraka; agian hautsi egingo dugu. Kontua zera da, “Jesusi jarraitzea, eramango nauen lekura, aurrea hartu gabe, pausoa derrigortu gabe, zuhurtziaz ezjakina, ez dakidan lekura joanez, bihotza Berarengan jarrita, Berari jarraitzea”.

2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.

Kokaeraren bila gabiltza… ez oso artega ez oso eroso. Oinpeak zoruaren arrimuan. Sorbalda zuzen.

– Eta arnasa hartzen dugu behin baino gehiagotan arnasgora sakonak eginez. Arnasketak (itotzen gaituzten) pentsamenduetatik irteten laguntzen digu eta orainaldian zentratzen gaitu. Arnasketak bizi-erritmoarekin ko- nektatzen laguntzen digu. Bizirik mantentzen gaituena da. Arnasa hartzen jarraitzen dugu eta lasaituz goaz. Gure kezketatik distantzia hartzen dugu.

– Arnasa hartzean, gure barneko gune horretara sartzen gara, non bakean aurkitzen garen, non geure burua-rekin topo egiten dugun… eta bertan bizi eta gainditzen gaituen Ongiarekin ere topo egiten dugun, gure Bizi Iturriarekin. Gure isiltasun-gunea aurkituz goaz. Arnasa hartzen jarraitzen dugu. Isiltasuna ez da zaratarik eza, egorik (nirik) eza baizik.

Testua kontenplatzera pasa baino lehen, bi jarrera hauek prestatzen ditugu: konfiantza (ni eramaten uzten diot Jaunari, Bere eskuetan jartzen naizela) eta jarduna edo dedikazioa.

3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…

OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.

Bertan banengo bezala kokatzen naiz gertaldian: Galileako aintzira, zeruko urdina islatzen duen urdin ederra. Bere inguruan zentratu zen Jesusen zereginik handiena. Eta bizitza bakez bizitzeko deitua izan den jendetzarekin elkartzen naiz. Baina mendekotasun-egoeran daude, une hartako Inperioaren jabetze edo okupazioagatik eta betetzeildoan interpretatua izan den Moisesen lege baten zamagatik, zeinak biztanleriaren kontzientzia zapaltzen eta bere bizitza kontrolatzen baitu. Jesusek liluratutako jendetza horrekin kokatzen naiz, harrotzen duen, askatzen duen mezu bat dakarrelako, sinesgarria dena eta bizitza gisara sumatzen dutena. Denbora hartzen dut.

Jendetzari begiratzen diot Jesusek hau kontatzen dien bitartean: “Jainkoaren erreinuak ereileak ereiten duen eta bere barnetik indarra duen hazi horren antza du. Hazten jarraitzen du, ereilea lo edo esna egon, nola berak jakin gabe.” Eta jendetzari so egiten diot, haiekin eta Jainkoa horrelakoa delako harritzen diren emakume jarraitzaileekin kokatzen naiz. Ni poztu eta gogoberotu egiten naiz landareak eta pertsonak hazten dituen Norbaitekin, hauei beren bizipenetik, beren hazkundetik eta ez mendekotasunetik, euren hitza esateko aukera emanez. Nola sentitzen naiz?

Landetako jende askoren artean nago, ereiteko ohitura duena eta euria garaiz iritsiko dela eta lehorteak ez duela iraungo uste duena. Begira nago nola entzuten dioten Jesusi: “Lurrak berez sortzen du: lehenik belar bat ernetzen da, gero buruxka sortzen da eta, azkenik, buruxka betetzen duen pikorra.” Jesusek, konfiantza osoko Abba Jainkoaren bizipenetik, pertsonek beren hitza esateko aske sentitu ahal izatea ahalbidetzen du, ez bete behar dituzten esloganak errepikatzeko. Jendea bere fedeari nortasuna ematen hasten da, ez aginduak eta betebeharrak errepikatzen. Zerbait berria sortzen ari da eta haiekin neuk ere nabaritzen dut. Nola sentitzen naiz? Zer eskatzen dut?

4. JESUS ETA BIOK

Jesus jendeari mintzatzen zaio parabolak kontatuz eta une batean neuri begiratzen didala dirudi, zera gogorarazten didan bitartean: “Jainkoaren erreinua, ereiten den eta zugan haziz doan hazia bezalako zerbait da“. Eta Jainkoaren ekintza nigan holakoa dela ohartzen naiz: nigan adiskidetasun eta konfiantzaren hazia handiarazten du, nik nola jakin gabe, lo edo esna nagoela. Poza eta bakea nabaritzen ditut Jainkoarengan konfiantzaz bizitzeagatik, Jainko hurbila topatzen dudalako, nirekin komunikatzen dena, proposatu egiten duena eta inposatzen ez duena. Gozatu egiten dut uneaz.

Jesusek so egiten dit eta hauxe gogorarazten dit: “Jainkoaren Erreinuko haziaren garapen hau gizarte mailan ere gertatzen da, gizadi osoan. Ona da gizateriaren garapena aurki dezazula, adibidez, NBEren helburuei dagokienez, hainbat arlotan –ura dela, osasuna dela, hezkuntza dela, guztion etxearen zaintza dela eta abar– garatuz eta hedatuz.” Atsegin handiz entzuten dut eta Jaungoikoaren maitasuna gizarte osoan eta nigan, guztion haurridetasunaren hazkundea garatu izanak eman ditzakeen fruituak dastatzen hasten naiz, eta eskerrak ematen ditut.

Aintzira ondoan nago Jesusekin, bere dinamismo iraunkorrean sartzea eskatzen diot –“nire Aita beti ari da lanean”– eta Jainkoa etengabe lanean ari dela dastatzen dut, gurekin komunikatuz. Eta Jesusi nire bizitzan gero eta leku handiagoa uzten diodala konturatzen hasi naiz. Hau kontatzen diot: “Zu gero eta gehiago aintzat edukiz hartzen ditut nire erabakiak, Zurekin bat etorriz eta Zugandik erabakiz. Zeure sentimenduak neureganatzen ari naizela konturatzen naiz eta oso ondo sentitzen naiz.” Gozatu egiten dut horrela bizi ahal izatea, Biziaren Jainkoari lotua eta haurridetasuna bizitzen saiatuz. Denbora hartzen dut.

5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.

Otoitzean bizi izandakoa jasotzen dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot edo eskerrak ematen dizkiot agur keinu batez (eskuak elkartuz), esker ona (nire eskuak irekiz) edo onarpena adieraziz (gurutzearen seinaleaz), eta berriro itzultzen naiz leku honetara: oinak askatzen ditut, eskuak irekitzen ditut, begiak ere bai… Eta bizi izandakoa idazten amaitzen dut, nire bizitzan tinkatzen lagun diezadan.

keyboard_arrow_up