SENDI BERRIA. Haizea eta itsasaldia arren

Mk 3, 20-35

Ordenación Diaconal de jesuitas. Febrero de 2024

0. TESTUA 

Jesus etxera itzuli zen. Berriro ere jendetza handia bildu zen eta ezin zuten otordurik ere egin Jesusek eta ikasleek. Jesusen senitartekoak, jakin zutenean, hartu eta eramateko asmotan etorri ziren, burutik jota zegoela uste baitzuten.

Jerusalemdik etorritako lege-maisuek, berriz, zera zioten: “Beeltzebul dauka honek barruan” eta “Deabruen buruzagien indarrez botatzen ditu deabruak.” Etorrarazi zituen Jesusek eta parabola hauen bidez mintzatu zitzaien: “Nola bota dezake Satanasek Satanas? Bere baitan zatiturik dagoen erreinuak ezin du iraun. Bere baitan zatiturik dagoen familiak ezin du iraun. Era berean Satanasek ere, bere buruaren aurka jaiki eta zatiturik badago, ezin du iraun; harenak egin du. Ez daiteki inor indartsu baten etxera lapurretara joan, aldez aurretik hura lotzen ez badu; orduan bai, harrapa ditzake haren etxeko ondasunak. Benetan diotsuet: Dena barkatuko die Jainkoak gizakiei, bekatuak eta egin litzaketen birao guztiak; baina Espiritu Santuaren kontra birao egiten duenak ez du inoiz barkamenik izango: errudun izango da betiko.” Espiritu gaiztoa zeukala ziotenei erantzun zien hau.

Jesusen ama eta anai-arrebak iritsi ziren. Kanpoan gelditurik, deiarazi egin zuten. Jende asko zegoen haren inguruan eserita eta hau esan zioten:

“Adizu, ama eta anai-arrebak kanpoan dituzu zure bila.”

Jesusek erantzun:

”Nor dira nire ama eta nire anai-arrebak?”

Eta, inguruan zituenei begiratuz, hau esan zien:

“Hauek ditut nik ama eta anai-arrebak. Jainkoaren nahia egiten duena, horixe dut nik anaia, arreba eta ama.”

1. EGOERA. Testuaren azalpen laburra.

Testuaren alderdi batzuei erreparatzen diet. 3. kapituluaren hasieran ikusi genuen batzuek Jesus hil nahi dutela (farisearrak eta herodianoak, etsai politikoak, elkartu egiten dira Jesusekin amaitzeko). Orain izen ona kentzeko era bat entseatzen ari dira. Baina sendia ere, sendi-klana, Jesusen bila doa artegira eramateko. Sendiak Jesusen jarduera kontrolatu nahi du, ekimen oso berritzailea delako eta sendikide horren eragina jasaten dutelako. Bere onetik aterata dagoela diote, alegia erotuta dagoela. Zoroez deabruak hartuak daudela esaten da. Oso salaketa gogorra da.

Bere onetik aterata egoteaz gain, deabruak hartuta egotearen salaketa horrekin bat egiten du idazlari edo eskriben taldeak, zuzenbidearen eta Liburu Santuen ezagutza duten pertsona garrantzitsuak, Jerusalemdik etorriak, hiru eguneko ibilaldian. Egia esan, ez Jesusen ikasle izateko asmoz, baizik eta Jesusen irakaspenak eta jarduerak kontrolatzeko asmoz. Eta epaia ematen dute: “deabruak hartua dago”, eta holako pertsonak, Itun Zaharrean (IZean), alde batera uzten dira, beldurra zaielako eta Jainkoarena den guztiaren aurka egoteagatik baztertuak. Jesusek bere burua defendatu behar du adibide honekin: Berak deabruak kanpora botatzen baditu Beltzeburen izenean, orduan Gaizkiak barneetsai bat du. Zatitua dago. Gaizkiak ez du etorkizunik. Eta hau ez da errealitatea. Baina Jesus indartsua –ongia egiten duena, sendatzen duena– bezala kokatzen da, gaizkiari boterea kentzen ari zaiona bezala.

Ama eta anai-arrebak, Jesusen sendia, haragizko sendia, bere kideak jaiotzatik babesten zituena zen, orduko gizarte-segurantza bezalakoa zen, haiek zaintzeko betebeharra zuena. Baina sendi horrek ere herri hartan bizi eta izen bat izan behar zuen, eta hori posible zen klanak arau batzuk betetzen bazituen. Eta Jesus oso kritikoa izaten ari zen, gizarte hartan ohikoa zenaren esparrutik ateratzen ziren gauzak esaten eta egiten ari zen. Eta agintariak, Jesus bide zuzenean sartu nahi duen sendiari presioa egiten hasi zaizkio. Horregatik, Jesusek bere misioa aurrera eraman nahi badu, lehenengo oztopoa bere familia du. Horregatik, familia berri bat sortuko du: “Nortzuk dira nire ama eta anai-arrebak? Jainkoaren nahia egiten dutenak“. Hauxe da elkarte berria. Hau lehenengo kristauei ere gertatzen zitzaien: askok euren sendiaren edo Jesusen taldearen artean aukeratu behar izaten zuten. Eta azken hau aukeratuz gero, sinagogatik eta senditik kanporatzen zituzten. Ez ziren garai errazak.

2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.

Kokaeraren bila gabiltza… ez oso artega ez oso eroso. Oinpeak zoruaren arrimuan. Sorbalda zuzen.

– Eta arnasa hartzen dugu behin baino gehiagotan arnasgora sakonak eginez. Arnasketak (itotzen gaituzten) pentsamenduetatik irteten laguntzen digu eta orainaldian zentratzen gaitu. Arnasketak bizi-erritmoarekin ko- nektatzen laguntzen digu. Bizirik mantentzen gaituena da. Arnasa hartzen jarraitzen dugu eta lasaituz goaz. Gure kezketatik distantzia hartzen dugu.

– Arnasa hartzean, gure barneko gune horretara sartzen gara, non bakean aurkitzen garen, non geure burua-rekin topo egiten dugun… eta bertan bizi eta gainditzen gaituen Ongiarekin ere topo egiten dugun, gure Bizi Iturriarekin. Gure isiltasun-gunea aurkituz goaz. Arnasa hartzen jarraitzen dugu. Isiltasuna ez da zaratarik eza, egorik (nirik) eza baizik.

Testua kontenplatzera pasa baino lehen, bi jarrera hauek prestatzen ditugu: konfiantza (ni eramaten uzten diot Jaunari, Bere eskuetan jartzen naizela) eta jarduna edo dedikazioa.

3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…

OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.

Otoitzaldi hau hasteko, Nazaretetik hurbil dagoen leku batean agertzen naiz. Bertan, Jesus bere hitz eta sendaketengatik jarraitzen dioten pertsona talde batekin dago. Bere sendia bere bila datorrela ikusten dut, erotu egin dela diotelako. Gertaldian kokatzeko denbora hartzen dut. Agian ez gaude ohituta egun sendiaren kontrola Jesusen garaian bezain zorrotza izatera, ezta sendi-egoera hain tentsio handikoa izatera ere. Ideia hau neure egiteko denbora hartzen dut.

Hau gutxi balitz, ikusten dut hiriburutik herri txiki horretara iristen ondo jantzitako jende multzo bat, arropa zabalekin, jende aditua eta itzal handikoa, eta zuzenean Jesusengana jotzen dute deabruak hartua dagoela esanez, deabru-ondasunak dituela eta gaitza –‘deabruak’ deituak– pertsonengandik horregatik botatzen duela. Kontua oso itsusia jartzen da. Jesusen inguruko jendea apur bat ikaratzen dela ikusten dut. Jende jakintsuak oso gauza larria leporatzen dio Jesusi. Jendea ez da mugitzen, ni ere ez.

Jesus bere burua defendatzeko altxatzen da eta beldurrik gabe hurbiltzera gonbidatzen ditu. Hain salaketa gogorretik salbatuko duen bere hitz baten zain gaude denok. Egonezinik itxaroten dugu, eta honela hasten da: “Nik gaizkiaren izenean ongia egiten badut, Gaizkia zatituta dago eta arazo larri bat du, zeren ni “deabrutua” egotearen ondorioak, Gaizkia neure jabe izatearenak, ongia egitea baitira. Eta Ongia gailentzea lortzen dudanez Gaizkia pertsonengandik kanporatuz, ni Gaizkia baino indartsuagoa naiz”. Jesusekin gaudenok txundituta eta adoretuta gelditzen gara. Ez dute aurkitzen ez berari kontra egiteko  ez izen ona kentzeko erarik. Guzti honetatik ikastea eskatzen dut.

4. JESUS ETA BIOK

Eta, handik gutxira, bere familia iristen da berriro, Jesus dagoen lekutik at geratzen da eta mezu bat bidaltzen diote: “Zure ama eta anai-arrebak hor kanpoan daude eta zure bila dabiltza“. Hautu zaila da: edo babesten, laguntzen eta zaintzen zaituen zure sendikoa izatea aukeratzen duzu, eta harekin herri honetakoa, edo ertzean bizitzea aukeratzen duzu eta zuk ikusiko duzu nola moldatu.” Gogoan dut senditik at bakardadea dagoela, babesgabetasuna, izarpeko bizitza. Aukera zaila guretzat ere gaur. Bere indarra eta uste sendoak izatea eskatzen dut, Bere uhinean bizitzea.

Eta Jesusek erabakia hartzen du, “inguruan eserita zeudenei begira hau esaten die: nortzuk dira nire ama eta anai-arrebak? Hauexek dira: nire Aita/Abbaren nahia egiten dutenak.” Jainkoa ulertzeko era berri eta ezinbesteko honek sendiaren beste ulermen bat, Herria ulertzeko beste era bat bizitzera eramaten duela ohartzen naiz: berdinen eta askeen sendia, ez klan kontrolatzaile eta zorrotza. Horrela hasten da Jesus sendi berri bat sorrarazten, “deabrutuak edo gaixotasunak edo goseak” jota egoteagatik beren sendietatik kanporatuak izan diren… edo konbentzimenduz jarraitzen dioten pertsonek babesa aurkitzen duten sendia.

Jesus inguruko bere sendi berriari so egiten ari zaio eta nirekin egiten du topo. Gaur egun, sendiko kideek beren bidea eta bizitza egiteko erabakia hagitz errespetatzen dituzten sendietan gaude, baina Jesusen garaian askoz itxiagoak ziren. Jesusek zera esaten dit: “Gaur ere badira gauza batzuk familia bati bere semeak edo alabak egitea gustatuko ez litzaizkiokeenak. Adibidez, etxerik gabekoekin ibiltzea edo boluntariotza bat egitera joatea, non egiten duzun lanak ez duen ia kotizatzen etorkizuneko pentsiorako, edo lekaide-lekaime sartzea.” Arrazoi duela jabetzen naiz. Denbora hartzen dut. Nola sentitzen naiz?

5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.

Otoitzean bizi izandakoa jasotzen dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot edo eskerrak ematen dizkiot agur keinu batez (eskuak elkartuz), esker ona (nire eskuak irekiz) edo onarpena adieraziz (gurutzearen seinaleaz), eta berriro itzultzen naiz leku honetara: oinak askatzen ditut, eskuak irekitzen ditut, begiak ere bai… Eta bizi izandakoa idazten amaitzen dut, nire bizitzan tinkatzen lagun diezadan.

keyboard_arrow_up