Beste ertzera

Mk 4, 35-40

Imagen de Grae Dickason en Pixabay

0. TESTUA 

Egun berean, ilunabarrez, Jesusek bere ikasleei hau esan zien:

“Goazen aintziraz bestaldera!”

Jende-taldea utzirik, zegoen txalupan bertan eraman zuten, beste zenbait ontzi ere harekin batera bazeuden ere. Hortan, haize-bolada zakarra atera zuen eta uhinek txalupa jotzen zuten, ia urez betetzeraino. Jesus, berriz, txopan lo, buruko baten gainean. Esnarazi eta honela esan zioten:

Ez al zaizu axola gu galtzea?

Hark, esnaturik, haserre egin zion haizeari, eta aintzirari zera esan:

“Hago isilik! Geldi!”

Gelditu egin zen Haizea eta barealdi handia egin zen. Jesusek hau esan zien:

“Zergatik beldur hori? Nolatan duzue oraindik hain sinesmen gutxi?”

1. EGOERA. Testuaren azalpen laburra.

“Ilunabarrez”, gaua gainean dute: goazen aintziraz bestaldera. Ez al da arriskutsua gauez bidaia bat egitea? Urbazter honetan: ondo gaude, nahiko segurtasun eta ongizate daukagu. Eta egoera ere kontrolatzen dugu, buruz ulertzen dugu, afektiboki ere seguru sentitzen gara. Urbazter honetan kokatzea ezagunago egiten zaigu; lortzen ari naizen horretara -lanera, familiara, kokapenera, ongizatera- egokitzea: Baina orduan, zer leku dute Jainkoaren Erreinuak eta bere justiziak nire bizitzan, zer leku du guztien etxean Jainkoarenak, giza haurridetasunak?

Orain ari gara jabetzen errealitatea korapilatsuagoa bihurtu dela, gure segurtasun-mundutik atera gaituela eta ziurtasun gutxiko eta konplexutasunei erantzuteko pentsamendu egokirik gabeko mundu batean bizitzera eraman gaituela. Zailtasun larriek gure irrika sakonarekin, gure barne maisuarekin, gure funtsarekin, bizi gaituen Biziarekin lotzen gaituzte.”Maisu, ez zaizu axola urperatzen ari bagara?” Norekin? Nola bizi ekaitzak? “Gauez joango gara, iturria aurkitzeko egarriak bakarrik argitzen gaitu eta”.

Zerez hornitzen gara beste aldera pasatzeko, hau da, kontrolatzen ez dugun aldera, gure esku ez dagoen, ulertzen ez dugun horretara? Horixe galdetu zioten Arruperi: “Nora doa gaur Lagundia?” Eta berak: “Jainkoak eramaten duen lekura. Norabait garamatza, lurralde berri batera, Berak badaki non dagoen, guri Berari jarraitzea baino ez dagokigu” erromesen antzera zirrara-,buruekaitz baten erdian, non eskemak erortzen zaizkigun. Beldurra, izua sentitzen dugu, ez dugu ulertzen, olatuek txalupa urperatzen dutela iruditzen zaigu. Eta hantxe dago Jesus berpiztua, bertan, gurekin, eta Bera da gure itsasorratza.

2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.

Kokaeraren bila gabiltza… ez oso artega ez oso eroso. Oinpeak zoruaren arrimuan. Sorbalda zuzen.

– Eta arnasa hartzen dugu behin baino gehiagotan arnasgora sakonak eginez. Arnasketak (itotzen gaituzten) pentsamenduetatik irteten laguntzen digu eta orainaldian zentratzen gaitu. Arnasketak bizi-erritmoarekin ko- nektatzen laguntzen digu. Bizirik mantentzen gaituena da. Arnasa hartzen jarraitzen dugu eta lasaituz goaz. Gure kezketatik distantzia hartzen dugu.

– Arnasa hartzean, gure barneko gune horretara sartzen gara, non bakean aurkitzen garen, non geure burua-rekin topo egiten dugun… eta bertan bizi eta gainditzen gaituen Ongiarekin ere topo egiten dugun, gure Bizi Iturriarekin. Gure isiltasun-gunea aurkituz goaz. Arnasa hartzen jarraitzen dugu. Isiltasuna ez da zaratarik eza, egorik (nirik) eza baizik.

Testua kontenplatzera pasa baino lehen, bi jarrera hauek prestatzen ditugu: konfiantza (ni eramaten uzten diot Jaunari, Bere eskuetan jartzen naizela) eta jarduna edo dedikazioa.

3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…

OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.

Gertaldian kokatzen naiz bertan banengo bezala: Galileako aintzira, zeharkaldi betean, gure bizitzako beste hainbat zeharbide bezala, Jesus barruan dagoela, ontzia ia hondoratzen duten olatuekin, baina Jesus ekaitz betean lo dago. Eta gertaldia ikusten dugu: ontzia (Eliza) menderatu ezin duten arrantzaleak (apostoluak), txalupa urez estaltzen duten olatuak, korapilatuz doan egoera, eta ni haiekin. Jesus lo. Nola sentitzen naiz? Nola bizi dut egoera hau? Zer eskatzen dut?

Txalupan jarraitzen dut apostoluekin: olatuek estaltzen dute, ura ateratzen dugu, baina ez behar bezain azkar, eta ia hondoratzen gara. Iluntasunak zaildu egiten du egoera. Beldur izaten hasi dira, izutu egiten dituen beldurra, baita ni ere. Larritu egiten dira bizia galtzeko eta lortutako guztia galtzeko arriskuagatik (denak bustita daude, hotzez erdi hilik), eta hau ez dator bat Jesusek ekaitzean dituen lasaitasun eta bakearekin. Ni barruan nago. Nola bizi dut? Denbora hartzen dut.

Gehiago ezin dutenean, larrituta doaz “txopan lotan aurkitzen den”Jesusengana: ez zaizu axola gu hondoratzen bagara, hiltzen bagara? Eta apostoluei begiratzen diet, zera esanez bezala: ezin al genion lehenago dei egin? Hau larritzen ari da. Eta Jesus berpiztuak hondoratzen gaituen egoera horretara agintzen dio: “ixo!”, eta ekaitza gelditu egiten da. “Zergatik zarete hain koldarrak? Ez al duzue federik, konfiantzarik?” Ez al dakizue ni naizela Unibertsoa, haizea, itsasoa eta osagaien Jauna?” Jesus, menderatzen gaituen eta beldurra ematen digun guztiaren Jauna da, fisika, burutxera eta abarren ekaitzen Jauna… Eta Berarekin, “nik neure lasaitasuna berreskuratzen dut.” Nola sentitzen naiz? Zer eskatzen dut?

4. JESUS ETA BIOK

Jesus, Elizaren txalupan, Hamabiengana doa eta badirudi ere nire begiradaren bila dabilela eta zera esaten dit: “Fede gutxiko gizakia, zergatik ez zara fidatzen?” Isilik geratzen naiz, zer erantzun ez dakidala, eta ondoren hitza hartu eta bizi ditudan ekaitzak kontatzen dizkiot, jendartekoak –gerrak, desberdintasunak, gizarte polarizazioak, adibidez –, planetaren tenperatura igoera, erbesteratzeko beharra, txirotzea… Eta beste batzuk gizabanakoagoak: bakardadearen, porrotaren… beldurrak, eta Jesusek hau gogorarazten dit: “Ni ekaitz bete-betean zurekin nago txalupan.” Nola geratzen naiz? Zer eskatzen dut?

Eta Arrupe bezala bizitzaren segurtasunik gabeko egoeretan kokatzen naiz:”Agian Jauna inoiz ez zen egon gugandik hain hurbil, inoiz ez baikinen hain kili-kolo egon.” Eta nire burua, inoiz baino gehiago, Jainkoaren eskuetan jartzea eskatzen diot, Hari inoiz baino lotuago, inoiz ez bainaiz hain kili-kolo egon. Hainbeste ahaleginez lortutakoa galtzeko ditudan beldurrak kontatzen dizkiot: abian jarri diren eta itxaropenari eusten dioten talde txikiak, berriona topatzen duen norbait, zeregin justuetan sartzen diren beste batzuk… Eta oraindik ere ontzia, Eliza eta unibertsoaren lema berak daramala fidatzen naiz.

Eta Jesusi entzuten jarraitzen dut:”Ez zaitez gelditu erosotasun ondoan, ken ezazu ez irakurtzeko eta ez informatzeko buru-nagikeria, kendu bestelakoengana hurbiltzeko nagikeria eta arakatu askori argia eman diezaieketen munduak; ikasi tronpatzeko arriskuak hartzen, ikasi pertsonei duintasuna ematen dieten gatazkei aurre egiten. Eta fidatzen ikasi “. Neure egiten ditut hitz hauek patxadaz. Nola sentitzen naiz? Zer eskertuko nuke eta zer eskatuko?

5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.

Otoitzean bizi izandakoa jasotzen dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot edo eskerrak ematen dizkiot agur keinu batez (eskuak elkartuz), esker ona (nire eskuak irekiz) edo onarpena adieraziz (gurutzearen seinaleaz), eta berriro itzultzen naiz leku honetara: oinak askatzen ditut, eskuak irekitzen ditut, begiak ere bai… Eta bizi izandakoa idazten amaitzen dut, nire bizitzan tinkatzen lagun diezadan.

keyboard_arrow_up