Gaizkiarekin bizitzeko dudan zailtasuna kontatzen diot, nola sumintzen nauen eta nola sentitzen dudan nire inguruan gaizkia erauzteko gogoa… Eta ikusten dut kosta egiten zaidala onartzea gaizkia eta ongia elkarrekin hazten uztea… hau da, indarkeria ez erabiltzea gaizkia (eta gaiztoa) erauzteko… Indarkeria baino askoz ere gizatiarragoa baina askoz ere ausartagoa eta sortzaileagoa den ulermen honetara irekitzeko eskatzen diot…
Albisteak
Hitzaren indarra
Jesusek espero du, entzuten diotenen bihotzean sustraituko den hitzak noizbait fruitua emango duela (…) Horrek ez du esan nahi kanpoko arriskuetatik aske daudenik: Jazarpenetatik, gizarte eta erlijio bazterketatik, ezta barne jarreren gabeziatik ere (aberastasunen liluratik, botere irrikatik, sustrairik ezatik, konbentzimendurik gabeziatik, nire bizitzan benetakotasuna eta nire burua ematea sar daitezkeen gune gabeziatik)…
Retiro intercultural de verano
Retiro intercultural de verano dirigido a personas que quieran dedicar una mañana al encuentro con Dios, con los demás y con la creación. Acompañan equipo Pastoral de migraciones del Obispado de Bilbao y Centro Loyola Bilbao.
Nekatu eta zamatu guztiok
Zera xuxurlatzen didala entzuten dut, nire neke eta estualdiekin kezkatuta dagoela (…) Eta bere ondoan jartzen nau, bere uztarriari itsatsita ibiltzeko lagun-zaplada bat ematen dit, batzuetan lehiakortasunez eta bazterketaz lehor dagoen lurra lantzen duen goldeari elkarrekin tira egiteko, ildo horretan harreraren, lur berriaren integrazioaren hazia gauzatzea ahalbidetzeko…





