Bihotzez barkatzea

Online

Mt 18, 21-35

 

0. TESTUA (irakurri parabola osoa).

“Pedro hurbildu zitzaion Jesusi eta hau galdetu zion:

– Jauna, senide batek bidegabekeriaren bat egiten badit, zenbat aldiz barkatu behar diot? Zazpi aldiz?

Eta Jesusek:

– Zazpi aldiz ez, zazpi milatan zazpi aldiz.

Hain zuzen, zerbitzariarekin kontuak garbitu nahi izan zituen erregearekin bezala gertatzen da Jainkoaren erregetzarekin. Kontuak garbitzen hasi orduko, milioi asko zor zizkion zerbitzari bat eraman zioten. Honek ez zuen zerez ordaindu, eta nagusiak zerbitzaria bera, emaztea, seme-alabak eta ondasun guztiak saltzeko agindu zuen, zorra ordainarazteko. Zerbitzariak, orduan, nagusiaren oinetan ahuspezturik, hauxe eskatu zion: “Emadazu astia eta dena ordainduko dizut”. Nagusiak, errukiturik, dena barkatu eta libre utzi zuen zerbitzaria. Baina zerbitzari hark, irten orduko, diru pixka bat zor zion zerbitzu-lagun batekin egin zuen topo eta, lepotik heldurik eta ito beharrean, “Emadak zor duana!” esaten zion. Laguna oinetara erori zitzaion, erreguka: “Emadak astia eta dena ordainduko diat”. Baina hark ezetz. Eta joan eta kartzelan sartu zuen, zorra ordaindu arte. Gertatua ikusirik, beste zerbitzariak biziki nahigabetu ziren eta guztiaren berri nagusiari ematera joan ziren. Orduan, nagusiak zerbitzari hari berriro dei egin eta honela esan zion: “Zerbitzari gaizto hori! Horrenbesteko zorra barkatu diat nik, erregutu didaalako. Ez al huen hik ere heure lagunaz errukitu behar, ni hitaz errukitu nintzen bezala?” Eta, haserre bizitan, zigorpean utzi zuen nagusiak, zor guztia ordaindu arte.

Berdin-berdin egingo dizue zeruko nire Aitak, senideok elkarri bihotzez barkatzen ez badiozue.”

1. EGOERA. Testuaren azalpen laburra.

Barkamenaren parabola hau Mateok bakarrik aipatzen du bere ebanjelioan. Giza harremanetan, besteak eta geure burua ulertzeko dugun mugagatik, edo askatasuna gaizki erabiltzeagatik, besteei kalte egiten diegu, besteak mintzen ditugu. Gure munduan muturreko indarkeria egoerak gertatzen ari dira: Genozidioak, motibazio politikoko indarkeriaren biktimak, generokoak, etab. Eta Jesuitok gure azken kongregazio orokorretan berradiskiditzea berraurkitzen ari gara. Justizia ez da nahikoa. Laidoen barkamenik gabe, elkarbizitza ezinezkoa litzateke.

Zer lortzen du Jesusek barkamenarekin? Sendabidearen, osabidearen bidez, bekatari deiturikoek euren osasun fisiko, psikologiko eta espirituzkoa berreskuratzen dute; Jainkoarekiko adiskidetasuna berreskuratzen dute (bekatua Jainkoaren zigorra zela uste baitzen) eta, bekatua desagertzean, pertsona Jainkoarengandik zein gizartearengandik urrun mantentzen zuen oztopoa desagertzen da. Horregatik berreskuratzen du bere lekua Herrian. Desagertu egiten da, legearen arabera herriaren parte izatea eragozten zuen lohikeria. Baina gainera barkatzeko ahalmen hori ez du Jesusek beretzat gordetzen, baizik eta botere hori beretarrei ematen die (Jn 20,22: “Har ezazue Espiritu Santua… barkatzeko ahalmen osoa duzue“.)

Testura itzuliko gara. Funtzionarioak diruzor itzela du, 60 milioi inguruko soldata mordoa. Ez du ukatzen. Lapurreta horrekin, bere bizitza eta bere familiarena suntsitu ditu. Garai hartako justiziaren gauzarik ohikoena erregearen jarrera zen: “Sal dezatela bere emazte eta seme-alabekin batera!”. Baina parabolan legea eta garaiko kultura hausten dira: “Jaunak errukia izan zuen eta dena barkatu zuen”. Holakoa garai hartarako eta gurerako guztiz ezezaguna zen. Hauxe da Jesusen proposamena. Mateok, juduentzat idazten duenak, indartu egiten du “Egin zuk gauza bera!“

2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.

Arnasa hartzen dugu sakonki. Arnasak estutzen gaituzten pentsamenduetatik ateratzen laguntzen digu eta orainaldean zentratzen gaitu, dagoen honetan.

Lasaitu egiten gara. Zentratu eta barreiaketa ekiditen dugu. Gure kezketatik aldentzen gara… Beranduago berriro ekingo diegu…

Gure barnearekin konektatzen gara, gure barnean dugun ‘Horrekin’, gure Bizi Iturriarekin. Barne isiltasuna egiten saiatzen gara. Lehenik, isiltasuna ez da zaratarik ez egotea, egorik edo nirik ez egotea baizik. Isiltasuna egiteko onena hauxe da: “geure maitasun, gurari eta axolatik irtetea”.

Sakonki entzuteko prestatuz goaz. Hauxe eskatzen dugu, otoitzaldi hau konfiantzaz-prestutasunez eta arduraz bizi ahal izatea.

3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…

OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.

Testuan kokatzen naiz, gaur bizi eta esperimentatu dezadan baita. Jesusek eta hamabiek bizi duten egoeraz bat egiten dut. Nire burua Pedrorekin batera aurkezten dut Jesusen aurrean, Pedroren galdera honekin “Zenbat aldiz barkatu behar diot nire anaiari?”, ondo baitago mugarri bateraino irautea, baina… Eta Jesusen erantzuna entzuten dut: “Ez dizut esaten zazpi aldiz, baizik eta hirurogeita hamar aldiz zazpi.“ Hau da, beti. Eta hainbeste berritasun barneratzeko… Denbora hartzen dut…

Gertaldian sartuta jarraitzen dut, parabola harrigarri bat kontatzen duen Jesusekin. Pertsona batek ezin du ezer egin sortu duen kaltea konpontzeko, hauxe baita egoera. Iraintzaileari entzuten diot: “Egonarri izan nirekin eta dena ordainduko dizut” (ezinezkoa dena), eta amaieraren zain gelditzen naiz. Zigor eredugarria izan beharko litzateke eragin duen hondamen ekonomikoagatik. Baina, iragarpen guztien kontra, irainduak absolbitu egiten du, barkatu egiten dio. Lankideek hau esaten diote elkarri: “Ez du pazientzia bakarrik izan, baita errukia ere”. Erregearen errukiak txundituta utzi nau… Eta Berarekin ikastea eskatzen dut…

Hurrengo gertaldira noa: Funtzionario barkatuak bere lankide batekin egiten du topo, eta hark zor zuenarekiko kopuru txikia zor dio honek. “Zor didazuna ordain iezadazu!”, eta berak erregeari eskatu dion gauza bera eskatzen dio lagunak. Berarekin egin duten gauza bera egingo duela espero dut, baina “Epailearen eskuetan jarriko zaitut, niri dena ordaindu arte zigortu zaitzan“ hitzak ulertezinak dira… Ez zait buruan sartzen… Tamainako bidegabekeriaren aurrean asaldatu egiten naiz… Eta hauxe ikasten dut, iraintzailea barkatzeak ez duela beti barkatzaile bihurtzen…

 4. JESUS ETA BIOK.

Jesusek niri ere begiratzen didala konturatzen naiz, nirekin pertsonalki egon nahi balu bezala. Pedroren galdera egiten diot: “Zenbat aldiz barkatu behar dut…?” Azkenaldian jaso ditudan irain batzuk kontatzen dizkiot: “Baztertu egin ninduten, ez ninduten kontuan hartu, barregarri utzi ninduten, kaleratu eta iraindu egin ninduten.” Barkatu nahi dudala sumatzen dut eta ezin dut. Eta “Barkatu nahi al duzu, sendatu nahi al duzu?” entzuten diot… Eta hori egiteko irrikaz geratzen naiz… Denbora hartzen dut…

Barkatzeko Jainkoaren indarra behar dudala konturatzen naiz, kasu honetan errege errukitsu horrena, eta hau esaten entzuten diot: “Altxa zaitez, hartzazu gainean zure zailtasuna, barkatzeko zure ia ezintasuna, eta has zaitez barkamenaren bideak ibiltzen… “Jainkoaren indarra hartzen hasi naizela ohartzen naiz, iraindu nindutenei Bere begiez begiratzen. Jainkoak, iraindu nautenek egindako kalteak sendatzen so egiten didala ohartzen naiz, nire kalteekin eta ezintasunarekin maite nauela. Honek ni sendatze-bidean jartzen nauela ohartzen naiz eta bihotzez eskertzen dut eraldaketa bide hau…

Neure historia ere gogoratzen dut… Kontatu egiten diot: “Familia barkatzaile batean jaio naiz, baldintzarik gabe maite izan naute, hau praktikatzen den giro batean bizi izan naiz. Hau ordainezina da”… Eta nire burua indartsu sentitzen ari naiz barregarrikeriari, kaleratzeari, irainei… Aurre egin ahal izateko. Berauek gainean eraman ditzaket eta beste begi batzuekin begiratu diezaieket egin zidatenei. Nire baitan barkamenaren miraria gertatzen ari da eta bihotzez eskerrak ematen ditut…

5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.

Otoitzean bizi izandakoa jaso egiten dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot edo eskerrak ematen dizkiot. Eta horrela amaitzen dut: Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean.

Amen.

 

keyboard_arrow_up