Jainkoa ez da hainbeste itun bat egiten dugun Norbait eta, inoiz betetzen ez dugunez, Berarekin beti zorretan gaude eta, haren ederrespena lortzeko, opariak, eskaintzak egin behar ditugu. Ez. Fidantzia osoa ematen digun eta aske uzten gaituen Norbaiten antz askoz handiagoa du, eta fidantzia horren indarraz besteak maitatzen eta haietaz fidatzen hasten gara, eta jaso dugun ongia ematen.
Albisteak
Un camino compartido – enero 2025
El Camino Compartido propone una nueva actividad especial en colaboración: un cine-coloquio con la serie “The Chosen (los elegidos)”.
Jainkoarengan bizi gara, mugitzen gara eta Harengan gara
Gaur egun arbuiatuak direnengandik hurbil egotea da kontua, batez ere migratzaile eta gerrengatik (Siria, Sudan, Palestina, Ukraina eta abarretako) errefuxiatuengandik eta beren familiak, bullingak… bazter utzitako beste askorengandik. Egon hurbil eta defenda itzazu.
Familia
Adinekoen egoera kontatzen diot: “Gure Estatuan ia 5 milioi pertsona bizi dira bakardadean” Eta Jesusek: “Zaindu adinekoak, ez galdu zuen arteko etxekotasun-lotura. Maitatu familia-molde ezberdinak. Dauden egoeran asma dezatela.” Eta bihotzez eskatzen diot horrela onartu eta egin dezagun.





