Jesus bere misioa –Jainkoaren Erregealdia, giza senidetasuna— ari da hitzaren indarraz eta ereduaz egiten, bere ekintza ez-bortitzaz. Eta hori, desberdintasunean egituratutako mundu batean, armen indarrez defendatzen diren interes asko dituen munduan. Horretarako mistika bat behar du, motiba zio oso indartsua, Abbaren maitasunaren indarra duena.
Ez utzi guri tentaldian erortzen
Basamortua gure atxikimenduak –hala nola gure gizarte-maila, aurrezkiak eta segurtasunak, zer esango duten, nire irudia, onarpenen beharra, egokierak, nahikariak, ongi jatea, kontsumismoa eta abar– frogatu eta garbitzeko lekua da. Horregatik, askatasunean irabazteko borrokarik handiena geure buruaren aurkakoa da.
HAU ESAN ZITZAIZUELA ENTZUN DUZUE… BAINA NIK HAUXE DIOTSUET
Jesusek jartzen duen hau berria da, emakumea gizonaren parean jartzen du, eta hau harrigarria da garai hartan. Gizaki guztiak eta gaur egungo genero-identitate guztiekin duintasunez bizitzen eta tratatzen ikasi nahi dut.
GATZA ETA ARGIA
Gatza eta argia besterik ez gara, gure benetako izakia, gugandik irteten garen eta besteekin konektatzen dugun neurrian. Gatza izatera deitzen zaigunean, zera eskatzen ari zaigu, besteei, ustel ez daitezen eta honda ez daitezen, giza-zaporea komunika diezaiegun. Eta argia izateko deia bizia, oxigenoa eta berotasuna sortzeko da.





