(KONFIANTZA OSOKO) JAINKO ABBAren BIZIPENA JESUSI JARRAITZEKO SUSTRAIko JARRAIPENeko INDARRA

Mt 17, 1-9

Imgen de Freepik

0. TESTUA 

Seis días después, Jesús tomó a Pedro y a los hermanos Santiago y Juan, y los llevó aparte a un monte alto. Allí, en presencia de ellos, cambió la apariencia de Jesús. Su rostro brillaba como el sol y sus ropas se volvieron blancas como la luz. En esto vieron a Moisés y Elías conversando con él. Pedro dijo a Jesús:

– Señor, ¡qué bien que estemos aquí! Si quieres, haré tres chozas: una para ti, otra para Moisés y otra para Elías.

Mientras Pedro hablaba los envolvió una nube luminosa. Y de la nube salió una voz, que dijo: “Este es mi Hijo amado, a quien he elegido. Escuchadle.”

Al oir esto, los discípulos se inclinaron hasta el suelo llenos de miedo. Jesús se acercó a ellos, los tocó y les dijo:

– Levantaos, no tengáis miedo.

Entonces alzaron los ojos y ya no vieron a nadie más que a Jesús.

Mientras bajaban del monte, Jesús les ordenó:

– No contéis a nadie esta visión, hasta que el Hijo del hombre haya resucitado.

1-TESTUAren IRUZKINA

Jesus bere misioa –Jainkoaren Erregealdia, giza senidetasuna— ari da hitzaren indarraz eta ereduaz egiten, bere ekintza ez-bortitzaz. Eta hori, desberdintasunean egituratutako mundu batean, armen indarrez defendatzen diren interes asko dituen munduan. Horretarako mistika bat behar du, motibazio oso indartsua, Abbaren maitasunaren indarra duena. Eta are gehiago, ogiak ugaldu ondoren, ikasleei gogorarazten dienean, hura aurrera eramateko, “nire atzetik etorri nahi duenak, bere burua uka dezala, bere gurutzea hartu eta jarrai diezadala“, jazarpenak iragarriz. Une horretan, haren atzetik zebiltzan askok atzera egiten dute: ‘Galilea’ krisialdia.

Hortxe dago antzaldatzea. Sinaiko gertaldiaren kopia da. Mendi garai eta urrutiko bat, bertara Moisesek beste hirurekin batera igotzen dena. Han gertatzen da Yahve Jainkoaren presentziaren bizipena. Gauza bera gertatzen da Jesus, Pedro, Santiago eta Joanekin. Zer ikusten dute hirurek? Jesusen aurpegiaren eta jantzien aldaketa ikusten dute. Eta Moisesen (Israelgo erlijio-sortzailearen) eta Eliasen (kanandar kultuen menpean erlijioa desagertzea saihestu zuenaren) agerpena. Horiek dira Itun Zaharreko pertsona garrantzitsuak. Eta ondoren, hirurak estaltzen dituen hodei argitsua. (Horrela adierazten da Jainkoaren presentzia). Sinbolo guztiak ditugu apostoluek ondorio hau atera dezaten: hau Jainkoarena da, Herriaren benetako tradizioaren ildotik.

Eta zerutik zer entzuten dute? “Hau nire Seme Maitea da“. Bataioan bezala, baina berrikuntza batekin: “ENTZUN IEZAIOZUE!” Entzun orain, hainbeste jendek abandonatu duenean, entzun orain askok Jesusena Jainkoaren benetakoa dela zalantzan jartzen dutenean, entzun orain, misioa aurrera eramateagatik, galtzekoak dituenean. Apostoluek zalantza hauek dituzte; beraz, jarraituko dugu ala utziko? Erantzuna bizipen moduan iritsiko zaie, lehentxeago azaldu dugun bezala. Eta zirrara sakona dute: hau gaizki amaitu arren, bide onetik doazela, ondo doazela. Jesusentzat aurrera jarraitzeko berrespena da. Baita ikasleentzat ere.

2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.

Kokaeraren bila gabiltza… ez oso artega ez oso eroso. Oinpeak zoruaren arrimuan. Sorbalda zuzen.

– Eta arnasa hartzen dugu behin baino gehiagotan arnasgora sakonak eginez. Arnasketak (itotzen gaituzten) pentsamenduetatik irteten laguntzen digu eta orainaldian zentratzen gaitu. Arnasketak bizi-erritmoarekin ko- nektatzen laguntzen digu. Bizirik mantentzen gaituena da. Arnasa hartzen jarraitzen dugu eta lasaituz goaz. Gure kezketatik distantzia hartzen dugu.

– Arnasa hartzean, gure barneko gune horretara sartzen gara, non bakean aurkitzen garen, non geure burua-rekin topo egiten dugun… eta bertan bizi eta gainditzen gaituen Ongiarekin ere topo egiten dugun, gure Bizi Iturriarekin. Gure isiltasun-gunea aurkituz goaz. Arnasa hartzen jarraitzen dugu. Isiltasuna ez da zaratarik eza, egorik (nirik) eza baizik.

Testua kontenplatzera pasa baino lehen, bi jarrera hauek prestatzen ditugu: konfiantza (ni eramaten uzten diot Jaunari, Bere eskuetan jartzen naizela) eta jarduna edo dedikazioa.

3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…

OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.

Jesus eta apostoluak hasi dira konturatzen misioa korapilatzen hasi dela, ugari dira bertan behera uzten dutenak. Jesus hizketan hasten da: “Nire atzetik etorri nahi duenak, uka beza bere burua, har beza bere gurutzea eta jarrai biezat niri.” Ikasleei entzuten diet beren artean galdetzen: “Merezi al du hainbeste arriskurekin aurrera egiteak? Ez al dugu nahikoa egin? Jesus hau egian al da?” Egoera zail honetan presente egoteko denbora hartzen dut.

Baina Jesusek aurrera jarraitzen du, eta ikasleek beldur pixka batez jarraitzen diote, eta nik ere bai haiekin. Tabor mendira igotzea erabaki du. Ikasleek diote: “Igoera hau neketsua da. Izango al du guri azaltzeko ezer berezirik?” Eta beste batzuek: “Sinai mendian Moisesena hasi zen”. Hirugarren batek: “Moises. Hark bai Jainkoari aurrez aurre begiratu ziola”. Eta azken batek: “Fida zaitez, zerbait aterako da.” Hamabien arteko ikuspegi desberdinak entzuten ikasten dut.

Bide-amaieran, Jesusek Pedro, Santiago eta Joani deitzen die, elkarteari gehien laguntzen diotenak baitira, eta, gizakitalde batek alde egin ondoren, Jesusen porrotetik ukituen geratu zirenak dira, eta beharbada gehien sumatu behar dutenak Jesusena egia dela, Jesusena Jainkoarena dela. Eta Jesusek aukeratutako lekura iristen dira. Bat-batean Jesus ikusten hasten dira, argi distiratsu baten antzeko aurpegiarekin. Gizatiarra baino jainkozkoagoa dirudi. Hunkituak geratzen dira eta ez dute hitzik esaten asmatzen. Jainkoaren oparia da eta liluratuta bizi dute.

4.-JESUS ETA BIOK

Egoera hori bizi dutelarik, bertan banengo bezala, Moises eta Elias agertzen dira, eta Jesusekin hitz egiten dute honen amaierari buruz. Biak izan ziren herriaren fedearen zutabeak. Ulertzen hasi naiz: “Jesus Moises eta Eliasen ondorengoa da. Legeari eta profetei osotasuna ematen ari zaie.” Badira markatzen duten bizipen batzuk, bakanak apostoluentzat eta niretzat. A nolako zortea hau dohainik bizi ahal izatea! Denbora hartzen dut.

Jesus begira daukat. Une batez eskaini nahi diot nire buruari barnetasun hori, niretzat hain beharrezkoa den konfiantza hori oparitzeko, sufrimenduan berari jarraitzeko bidean aurrera egin nahi badut, eta zera gogorarazten dit: “Sufrimendua ez dago jarraipenetik at. Ez beldurtu zailtasunean!” Eta hauxe eskatzen diot: “Neu leiala izatea egoera gogorrak datozenean.” Egoera batzuk kontatzen dizkiot, ongia egiteagatik gaizkia jaso dudanean: adibidez, pertsona ahul baten alde aurpegia emateagatik, engainatu nautenean garbi jokatzen jarraitzeagatik… Eta kalte egiten didatenei ongi egiten jarraitzera adoretzen nau.

Eta une batean “Hau da nire Seme maitea… Entzun iezaiozue” entzuten dut. Eta orain hasi naiz ulertzen Jainkoaren benetakoa Jesusengan dagoela. Beraz, nahiz eta guri gaizki joan, Jesusena Jainkoaren ardura da. Moises eta Elias horren lekuko dira. Eta lotu egiten naiz “Shema Israel” / “Entzun Israel” hitzekin, entzun zeuk ere: “Hauxe da nire Seme Maitea.” Jesusek, etorriko den sufrimenduaren bidea hastean, Jainkoa Abba bezala sentitzen du, konfiantza osoko norbait. Eta besteok ere gauza bera egiten dugu. Motibazio-bultzada bat da. Eta nire oinazeak Berari lotuta bizitzen ere laguntzen dit. Mila esker.

5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.

Otoitzean bizi izandakoa jasotzen dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, … niretzat zela ematen zuena… gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot… edo eskerrak ematen dizkiot… agur keinu batez (eskuak elkartuz), esker ona (nire eskuak irekiz) edo onarpena adieraziz (gurutzearen seinaleaz), eta berriro itzultzen naiz leku honetara: oinak askatzen ditut, eskuak irekitzen ditut, begiak ere bai… Eta bizi izandakoa idazten amaitzen dut, nire bizitzan tinkatzen lagun diezadan.

keyboard_arrow_up
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.

Cookies estrictamente necesarias

Estas cookies son necesarias para el funcionamiento del sitio web y no pueden ser desactivadas en nuestros sistemas. En general, sólo se establecen en respuesta a accione realizadas por usted que equivalen a una solicitud de servicios, como establecer sus preferencias de privacidad, iniciar sesión o rellenar formularios.

Cookies analíticas

This website uses Google Analytics to collect anonymous information such as the number of visitors to the site, and the most popular pages.

Keeping this cookie enabled helps us to improve our website.