Zorionekoak benetako zoriona bizitzera apuntatu zaretenok, ezerk eta inork kendu ezin dizuena, inork ezin zaituztelako banandu Jainkoak zaituen maitasunetik “… Horregatik, zoriontsu, ausartzen bazara Jainkoagatik maitatzen, zure egiarekin, zure hauskortasunarekin, zure arimako zauriekin, eta irekitzen bazara zure zauria senda dezakeen Jainkoari.
Garai berriak
Ona da Zentroa Jesusi uzten diogun taldea aurkitzea, animatzea, bultzatzea. Jainkoaren borondatea egin nahi duen talde bat, gureaita otoitz egiten duguna… animatzen eta sostengatzen garena…
NI EZ NAIZ ERDIGUNEA. Ni baino zerbait handiagoren lekuko
“Nola kentzen du Jesusek bekatua mundutik?” Eta Joanek: “begira iezaiozue bere bizitzari, nola aukeratzen eta praktikatzen duen berak maitasunaren bidea, maitasun doakoa, maitasun zerbitzaria, maitasun egiazkoa, leialtasunean heriotzaraino bere Abbaren, bere Aitaren Borondatea gauzatuz: anaitasunaren mahaia… horrela guztiaren eta guztien salbazioa posible egiten du”.
Jesusen bataioa
“Abba bezala Jainkoa aurkitzean konfiantza osoz sentitzen naiz, seme txiki bat bere gurasoen besoetan sentitzen den bezala bere lehen hitzak totelka esaten hasten denean… Beraz, gizaki orori Jainkoak baldintzarik gabe eta samurtasunez maite duela esatera deitua sentitzen naiz… eta, beraz, giza familia berekoak garela, Jainkoaren seme-alabak… “





