“Jesusena bizi nahi dugu, ez indarkeriagatik, konbentzitzeagaitik baizik, ez obligazioagaitik, baizik eta doakotasunagaitik, jasotakoa emateagatik, ez nire onurarako hartutako gaitasunen garapenagatik, baizik eta denon etxean anaitasunerako jaso ditudan gaitasunengatik”.
Kristo Errege
Jesusen ondoan noa, ahaidetasuna aurrera eramateagatik jasaten duen muturreko trauma horretan. Min egin zuena, lapur damutua, babesteko gai da: “Gaur nirekin egongo zara paradisuan”. Eta hori niretzat ere badela konturatzen naiz: “Gaur nire bihotzean jarraitzen duzu, nahiz eta niri oso urrutitik jarraitu”.
Konfiantza eta iraunkortasuna
Zerataz konturatzen naiz, oso garrantzitsua dela elkarrekin bizitzea, elkarte gisa, elkar adoretzea, Jainkoarengan konfiantza izatea, gizagabetzearen eta suntsitzearen aurkako erresistentzia aktiboko bizimoduaz.
Tenpluaren Garbikundea
“Ulertzen hasia naiz tenplua dela bestea berdintzat hartzeko abiapuntua, sakratutzat, kontsa-kratutzat hartzekoa, baita nire burua ere. Tenplua berdinen artean janaria partekatzeko lekua eta ez negozioarena eta komertzio-elkartrukaketarena. Hau bestelako dinamika da.”





