Tenpluaren Garbikundea

Jn 2, 13-25

Foto de Naufal Fawwaz Assalam en Unsplash

0. TESTUA (osorik irakurri!)

Judutarren Bazkoa hurbil zegoen eta Jesus Jerusalemera igo zen. Jauretxean idi, ardi eta uso-saltzaileak aurkitu zituen, eta dirulariak eserita. Zigor bat lokarriz egin eta jauretxetik bota zituen denak, ardi eta idiekin, diruak sakabanatuz eta mahaiak irauliz. Eta uso-saltzaileei honela esan zien:

Ken horiek hortik! Ez bihurtu azoka-etxe nire Aitaren etxea!

Eta ikasleak, idatzirik dagoenaz gogoratu ziren: “Zure etxearekiko maiteminak jango nau.”

Orduan, judutarrek, tartetik sartuta, zera esan zioten: “Zer ezaugarri ematen diguzu, hori egiteko?”

Eta Jesusek: “Xeha ezazue jauretxe hau eta hiru egun barru jasoko dut.”

Judutarrek honela erantzun zioten: “berrogeitasei urte behar izan ziren jauretxe hau egiteko eta zuk hiru egu netan jasoko duzula?”

Baina Jesusek bere gorputzaren jauretxea esan nahi zien. Hilen artetik berpiztu zenean gogoratu ziren ikasleak honetaz eta sinetsi egin zuten Liburu Santuak eta Jesusek esandakoa.(…)

1-KOKAPENA. Testuaren azalpen laburra

Jesusek bere jarduera nagusia Galilean egiten du, probintzia batean, erlijio-zentrotik –Jerusalemetik- urrun. Hiri horretan zegoen Tenplua, Jainkoaren presentzia ziurtzat hartzen zen lekua, Santuen Santua izenekoa, non Legearen taulak gordetzen ziren. Han egiten ziren Jainkoaren legea betetzeko eskaintzak. Eta han bertan zeuden, halaber, abereen sal-erosketarako postuak eta diru-trukatzaileak ere. Mugimendu sozio-erlijioso hau antolatzeko, Sanedrina zegoen, botere legegile, betearazle eta judiziala, eta, gainera, herrietako sina-gogak ere haren menpe zeuden. Bada, Jesusek mahaiak irauli zizkien trukatzaile eta abere-saltzaileei, egiten ari zirena, guztiz legezkoa bazen ere. Orduan, zergatik egin zuen Jesusek saltzaileak kanporatu eta diru-trukatzaileen mahaiak iraultzeko ekintza hura? Profeta-egintza bat burutu nahi izan zuelako.

Zertan datza ekintza hori? Mesiasen garaietarako espero zena hauxe zen, pertsona guztiak beren buruak “Jaunari eskainiak” izatea, ez apaizak bakarrik (hauek baitziren sakratuak). Eta sakratu izate hori adierazteko era zehatza opariak egitea eta eltzeetatik jatea (apaizei bakarrik zegokien zeregina) zen. Horregatik esaten da: “Egun hartan ez da saleroslerik izango Jainkoaren etxean” (Zak 14,20), izan ere, guztiek eros, sal eta sakrifika baitezakete, denak direlako sakratuak. Hortik dator Jesusen esaldia: “Ez ezazue nire Aitaren etxea azoka bihur!” Orain etxea guztiona da eta ez da beharrezkoa salerosketan aritzea. Erabateko berdintasuna da: ez dago leku berezirik apaizentzat bakarrik, ezta Jainkoarekiko hurbiltasun berezia ematen duen zereginik ere; ez dago leinurik.

“Zer froga emango diguzu horrela jokatzeko aginpidea duzula erakusteko? Gu baimenduta gaude hemen gure negozioak egiteko.” Eta Jesusek: “Suntsitu tenplu hau (nire pertsona) eta eta hiru egunetan berreraikiko dut” (edo berpiztuko). Beste era batera esanda: “Etorkizunak erakutsiko du arrazoia nork duen. Bizia jartzen dut horretan.” Profeta zaharren tankeran egindako ikur profetikoa da. Eta bete egin zen, Jesus hildakoen artetik hirugarren egunean piztu zenean. Jesus, bere pertsona, Tenplu berri bihurtzen da, Jainkoa bizi den leku, Jainkoak sagaratua. Eta berarekin, eta bere keinu profetikoaren bidez, gu guztiok Jainkoaren Tenplu bihurtzen gara, Paulo apostoluak esango duen bezala: “Zuek Espiritu Santuaren tenplu zarete.”

2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.

Kokaeraren bila gabiltza… ez oso artega ez oso eroso. Oinpeak zoruaren arrimuan. Sorbalda zuzen.

– Eta arnasa hartzen dugu behin baino gehiagotan arnasgora sakonak eginez. Arnasketak (itotzen gaituzten) pentsamenduetatik irteten laguntzen digu eta orainaldian zentratzen gaitu. Arnasketak bizi-erritmoarekin ko- nektatzen laguntzen digu. Bizirik mantentzen gaituena da. Arnasa hartzen jarraitzen dugu eta lasaituz goaz. Gure kezketatik distantzia hartzen dugu.

– Arnasa hartzean, gure barneko gune horretara sartzen gara, non bakean aurkitzen garen, non geure burua-rekin topo egiten dugun… eta bertan bizi eta gainditzen gaituen Ongiarekin ere topo egiten dugun, gure Bizi Iturriarekin. Gure isiltasun-gunea aurkituz goaz. Arnasa hartzen jarraitzen dugu. Isiltasuna ez da zaratarik eza, egorik (nirik) eza baizik.

Testua kontenplatzera pasa baino lehen, bi jarrera hauek prestatzen ditugu: konfiantza (ni eramaten uzten diot Jaunari, Bere eskuetan jartzen naizela) eta jarduna edo dedikazioa.

3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…

OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.

Jesusekin, Hamabiekin eta emakumeekin batera kokatzen naiz, Pazko garaian Jerusalemera iristen… Ikusten ditut harresietatik kanpo dauden milaka kanpalekuak, diasporatik etorritako juduak, mundu osoan zehar sakabanatuak, Pazkoa ospatzera datozelako… Jesusi erreparatzen diot, Tenplura begira: diru-trukatzaileen mahaiak, abereen sakrifizio-lekuak, Sanedrinen jauregia, tenpluko zaintzaileak, Herodesen jauregia… Berarekin batera desberdintasuna “santutzat” jotzen duten egiturez ohartzen gara. Pazko prestaketaren giroa dastatzen dugu, askatasuna desiratzen den garaia…

Bat-batean, Jesusek soka batzuk hartzen ditu, txirikordatzen eta haiekin behi- eta ardi-saltzaileak kanporatzen ditu, diru-trukatzaileen mahaiak iraultzen… Ikasleak harrituta geratzen dira… Tenpluko zaintzaileek zelatatutako lautadan zalaparta ederra sortu da. Jesusek hitza hartu du: “Atera gauza horiek hemendik! Ez bihur azoka nire Aitaren etxea!”  Eta Hamabiek Zakariasi buruzko profezia gogorarazten didate, garai mesianikoei dagokiena: pertsona oro “Jaunari kontsagratua” izango da, eltzeetatik jango dute; eta egun hartan ez da saleroslerik egongo Jainkoaren etxean.” Eta beste esaldi hura: “Zure etxearekiko ardurak irensten nau.” Beldurrez gaude. Irauten ikastea eskatzen diot Jesusi, gatazken aurrean ihes ez egiten ikasteko, anaitasunaren eta berdintasunaren alde iraun ahal izateko.

Jende multzoa hurbiltzen hasten da Jesus dagoen lekura eta bera zutik itxaroten ikusten dut. Berak ondo zekien zertan ari zen. Batzuek zuzenean galdetzen diote: “Nor zarela uste duzu? Nork eman dizu hau egiteko eskubidea? Zer seinale emango diguzu hau egiteko agintaritza duzula?” Gatazka bertan da. Jesusekin eta ikasleekin jarraitzen dut eta Jesusek erantzuten du: “Suntsitu tenplu hau eta hiru egunetan berreraikiko dut; suntsitu bizitza hau eta hiru egunetan berpiztuko dut.” Zeinu profetiko horretan bere bizia jokoan jartzen duela konturatzen naiz, pertsona oro Jainkoaren kontsagratu gisa onartua izan dadin. Eskertu egiten dut eta dastatu azkenekoen duintasunaren aldeko bere apustua. Denbora hartzen dut.

4.-JESUS ETA BIOK. 

Jesusek nigan finkatzen du begirada eta bere denbora eskaintzen dit; zera esaten dit: “Garrantzitsua da garaiak iristea non pertsona oro kontsagratua izango den, eta ondorioz duin, ukiezintzat hartua.” Eta nik Jesusi: “Gaur egun, borroka latza dagoenean, 1948ko Giza Eskubideak guztientzat izan daitezen, eta ez soilik nazioarteko politikaren salerosleek beren onurarako lagunei edo beren morroiei oparitzen dietena, zein garrantzitsua den zure mezua: ‘Zu pertsona duina zara, sakratua, duina, soil-soilik bizi zarelako, existitzen zarelako.’ Dastatu egiten dut bihotzean gordetzeko… Denbora hartzen dut.

Jesusi esaten diot: “Zu, pertsona oro sakratutzat eta duintzat onartua izan dadin, keinu kontrakulturala, profetikoa egiten duzu, bizia arriskuan jartzen, hain sakon errotutako erlijio-irudi batzuk aldatzeko zure bizia eskaintzen duzu ordain gisa.” Eskerrak ematen dizkiot niretzat eredugarri izateagatik. Eta aurrera jarraitzen dut: “Ulertzen hasia naiz tenplua dela bestea berdintzat hartzeko abiapuntua, sakratutzat, kontsa-kratutzat hartzekoa, baita nire burua ere. Tenplua berdinen artean janaria partekatzeko lekua eta ez negozioarena eta komertzio-elkartrukaketarena. Hau bestelako dinamika da.” Neure egiteko denbora hartzen dut.

Orain Jesus niri zuzentzen zait: “Gaur egun garrantzitsua litzateke zuk profeta-ekintzaren bat egitea.” Eta nik zera galdetzen diot: “Gerren aurkako ekintza ez bortitzak, adibidez sinadurak, armak ez saltzeko eskaerak edo genozidioak edo gupidagabeko hilketak egiten dituztenekin harreman komertzialik ez izateko eskaerak…?” Eta berak: “Bai, baita pertsona eta familia errefuxiatuak hartzea, manifestapenetan egotea, ekintza sortzaile eta aldarrikatzaileetan parte hartzea ere, batzutan oso arriskutsuak diren ekintzetan…” Eta nik: “Askatasun-ontzidiak, baraualdi eta otoitz-egunak eta gose-grebak?”  Eta berak: “Bai, gizatiarra –eta beraz jainkotiarra– dena suntsitzea geldiarazten duen guztia, gizakia kontsakratua baita. Espiritu Santuaren Tenplua denbora hartzen dut.

5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.

Otoitzean bizi izandakoa jasotzen dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, … niretzat zela ematen zuena… gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot… edo eskerrak ematen dizkiot… agur keinu batez (eskuak elkartuz), esker ona (nire eskuak irekiz) edo onarpena adieraziz (gurutzearen seinaleaz), eta berriro itzultzen naiz leku honetara: oinak askatzen ditut, eskuak irekitzen ditut, begiak ere bai… Eta bizi izandakoa idazten amaitzen dut, nire bizitzan tinkatzen lagun diezadan.

keyboard_arrow_up
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.

Cookies estrictamente necesarias

Estas cookies son necesarias para el funcionamiento del sitio web y no pueden ser desactivadas en nuestros sistemas. En general, sólo se establecen en respuesta a accione realizadas por usted que equivalen a una solicitud de servicios, como establecer sus preferencias de privacidad, iniciar sesión o rellenar formularios.

Si desactivas esta cookie no podremos guardar tus preferencias. Esto significa que cada vez que visites esta web tendrás que activar o desactivar las cookies de nuevo.

Cookies analíticas

This website uses Google Analytics to collect anonymous information such as the number of visitors to the site, and the most popular pages.

Keeping this cookie enabled helps us to improve our website.