Zure fedeak sendatu zaitu

Lk 17, 11-19

Foto de Ahmed Akacha en Pexels

0. TESTUA 

Jerusalemerako bidean, Jesus Samaria eta Galilean barrena zihoan. Herri batean sartzerakoan, hamar legenardun atera zitzaizkion bidera. Urruti gelditurik, “Jesus, Maisu, erruki zakizkigu!” esan zioten deiadarka.

Jesusek, ikustean, hau esan zien: “Joan eta azaldu apaizengana.”

Bidean zihoazela, garbi gelditu ziren. Haietako bat, sendaturik zegoela oharturik, Jainkoa deiadarka goratuz itzuli eta Jesusen oinetara ahuspez erori zen, eskerrak emanez; samariarra zen bera. Eta Jesusek hauxe esan zuen:

“Ez ote dira hamarrak garbi gelditu? Non dira beste bederatziak? Ez al da izan atzerritar hau besterik Jainkoa goratzera etortzeko?”

Gero, “Jaiki eta zoaz; zeure sinesmenak sendatu zaitu” esan zion samariarrari.

1-TESTUAren IRUZKINA

Jesus Jerusalemerako bidean. Hamar legenardun agertzen zaizkio. Gizakiak Herriaren eta, beraz, Jainkoaren etengabeko bazterketara kondenatzen zituen gaixotasun gaiztoa zen legenarra. “Erruki zakizkigu” esaten diote. Jesusek errukiz hartzen du parte: “Zoazte apaizengana”. Legenardunek sinetsi egiten diote eta tenplurako bidean doaz. Inori ez zitzaion bururatuko legenardunak hiriburura bidaltzea, sendaturik ez baleude noski, harrika egingo baitzieten hiriko ateak zeharkatu aurretik.

Adituek diotenez, istorio honek juduen eta lehen kristauen bizimoduaren arteko desberdintasunak nabarmentzen ditu. Judaismoaren ulermen hegemonikoa Legea betetzea zen. Beren ekintzengatik salbatzen ziren. Kristautasuna, berriz, Jesukristorekiko harreman pertsonalean oinarritzen da, eta Berari doakotasunetik eta laudoriotik erantzuten zaio. Betetzaileak edo esker onekoak?

Atzerritarra, bere burua sendatuta ikustean, Jesusengana itzultzen da, Jainkoari eskerrak emanez (Lukasek jentilentzat idazten du), eta beste bederatziak, beren burua sendaturik ikusiz, Tenplura doaz Legea betetzera, apaizaren aurrean azalduz beren sendaketa egiazta dezan. Samariarrak ordezkatu egiten ditu kristauak, eta Jesusengana itzultzen da eskerrak ematera. Doakotasunaren dinamismoan sartzen da. Sen dakuntza jaso du eta, erantzun gisa, eskerrak ematen ditu. Gainera, sendakuntza ez da bakarrik norbaitek Jesusengandik jasotzen duen zerbait, baita pertsona horrek ematen duen erantzuna ere: Bi norabidetakoa da, “nik maitatu zaituztedan bezala, maita ezazue elkar ” esaldien antzekoa: “konfiantzak (onartzeak) sendaketa eragiten du, baina fideltasunak (erantzunak: emateak) salbamena”.

2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.

Kokaeraren bila gabiltza… ez oso artega ez oso eroso. Oinpeak zoruaren arrimuan. Sorbalda zuzen.

– Eta arnasa hartzen dugu behin baino gehiagotan arnasgora sakonak eginez. Arnasketak (itotzen gaituzten) pentsamenduetatik irteten laguntzen digu eta orainaldian zentratzen gaitu. Arnasketak bizi-erritmoarekin ko- nektatzen laguntzen digu. Bizirik mantentzen gaituena da. Arnasa hartzen jarraitzen dugu eta lasaituz goaz. Gure kezketatik distantzia hartzen dugu.

– Arnasa hartzean, gure barneko gune horretara sartzen gara, non bakean aurkitzen garen, non geure burua-rekin topo egiten dugun… eta bertan bizi eta gainditzen gaituen Ongiarekin ere topo egiten dugun, gure Bizi Iturriarekin. Gure isiltasun-gunea aurkituz goaz. Arnasa hartzen jarraitzen dugu. Isiltasuna ez da zaratarik eza, egorik (nirik) eza baizik.

Testua kontenplatzera pasa baino lehen, bi jarrera hauek prestatzen ditugu: konfiantza (ni eramaten uzten diot Jaunari, Bere eskuetan jartzen naizela) eta jarduna edo dedikazioa.

3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…

OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.

Jesusekin eta Hamabiekin eta jarraitzaile batzuekin nago Jerusalemerako bidean. Oinez noa, bakez batzutan, kezkaz bestetan, Galileatik, gure erosotasun-eremutik, Galileako lakuaren inguruko herrixketatik atera baikara, non maitatuak eta onartuak baitziren eta hiriburura doaz, erlijiogiro gogorrera, non kontrako jarrera aurreikusten baitute. Ni haiekin noa eta denbora hartzen dut. Nire sentimendu kontrajarriak hurrenkeran jartzen ari naiz: harridura eta beldurra…

Bat-batean, bideko bihurgune batean hamar legenardun azaltzen dira. Harri eta zur geratu ginen denok: legenardunek debekaturik dute bideetara hurbiltzea, baina Jesusek bati hurbiltzea utzi zionez eta ukitu eta sendatu egin zuenez, beste batzuk ausartu egiten dira urruntxo oihu egiten maisu errukitsuari: “Jesus, Maisu, erruki zakizkigu! ” Gizarte hartatik erabat baztertutakoen erregu urratzaile hau entzuten dut. Hamabiekin eta emakume-jarraitzaile talde horrekin nago Jesusen gertutasuna ikasten. Eta ikasteko denbora hartzen dut.

Eta Jesusi entzuten diot: “Joan eta azaldu apaizengana“. Konturatzen naiz Jesusek bere hitzekin beren egoeratik irtetera bultzatzen dituela eta konfiantza-bidea eginez sendatuta geratzen direla. Sendatuta daudela konturatzean poza entzuten dut urrutitik, baina behin sendatu ondoren, bidean jarraitzen dutela ikusten dut, sendakuntza makila magiko bati esker gertatu izan balitz bezala, eta hau galdetzen diot nire buruari: “Nola ez dira konturatu Jesusen Hitzari esker bidean jarri direla eta, bidean jartzean, sendatu egin direla?’’ Egoeraz jabetzeko denbora hartzen dut.

4.-JESUS ETA BIOK. 

Jesusekin eta berarekin doazenekin jarraitzen dut, baina legenardun bat itzuli da. “Haietako bat, bere burua osasuntsu ikustean, Jainkoa ahots handitan goraipatuz, itzuli da eta eskerrak emateko lurreraino makurtzen da Jesusen aurrean.” Konturatzen naiz bihotzetik atera zaiola bere sendaketaren egilea ez dela berau izan ohartzea, baizik eta hitz egin diona eta bere burua garbitzeko bidean jartzera adoretu duena, eta doakotasuna ikasten dut. Gertaldia gozatzen dut.

Jesusek zera esaten dit: “Ona da zure bidean ustekabean, harrigarriro, agertzen zaizkizun eta deskokatu eta zer egin ez dakizula uzten zaituzten pertsonekin topo egiten jakitea: bideko legenardunekin, kalean zabuka ibiltzen diren etxerik gabekoekin, beren etxea lepoan dutela oheratzen direnekin, poltsarik, mantarik, ezer eta inor ez dutelako… Pertsona hauek ikustean, beren itxura txarragatik, beren usainagatik begiak aldaratzen ditugu.” Beraien artean esker oneko pertsonak aurkitzen ditugu, baita beren kontuez soilik arduratzeko pentsamoldea dutenak. Jesusen garaian hamar haietatik bat esker onekoa izan zen. Errealitatea onartzeko denbora hartzen dut.

Nik ere Jesusi arrenka eskatzen diot: “Ikas dezadala doakotasuna, Jainko-Abba doakoa dela aurkitzen ikas dezadala. Lagun iezadazu nire bizitzatik dohainik igarotzen zarela konturatzen eta nire baitatik irten dadila besteekin harremanak doan izatea, doan otoitz egitea, besteen zerbitzuan doan aritzea.” Bizi dudan egoera bakoitza eskertzeko ariketa egin nahi dut eta egunaren amaieran GAUR jasotakoa eskertzeko ariketa, eta Jesusi entzuten diot: “Maita ezazue elkar Nik maite zaituztedan bezala.” Doan jaso zenuten, doan eman. Eta doakotasun hutsezko unea dastatzen dut.

5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.

Otoitzean bizi izandakoa jasotzen dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, … niretzat zela ematen zuena… gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot… edo eskerrak ematen dizkiot… agur keinu batez (eskuak elkartuz), esker ona (nire eskuak irekiz) edo onarpena adieraziz (gurutzearen seinaleaz), eta berriro itzultzen naiz leku honetara: oinak askatzen ditut, eskuak irekitzen ditut, begiak ere bai… Eta bizi izandakoa idazten amaitzen dut, nire bizitzan tinkatzen lagun diezadan.

keyboard_arrow_up
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.

Cookies estrictamente necesarias

Estas cookies son necesarias para el funcionamiento del sitio web y no pueden ser desactivadas en nuestros sistemas. En general, sólo se establecen en respuesta a accione realizadas por usted que equivalen a una solicitud de servicios, como establecer sus preferencias de privacidad, iniciar sesión o rellenar formularios.

Si desactivas esta cookie no podremos guardar tus preferencias. Esto significa que cada vez que visites esta web tendrás que activar o desactivar las cookies de nuevo.

Cookies analíticas

This website uses Google Analytics to collect anonymous information such as the number of visitors to the site, and the most popular pages.

Keeping this cookie enabled helps us to improve our website.