Txarrenerako trebatu

Online

Mk 8, 27-35

 

0. TESTUA (irakurri parabola osoa).

Gero, Feliperen Zesarea inguruko auzoetara abiatu zen Jesus bere ikasleekin. Bidean galdera hau egin zien:

– Ni nor naizela dio jendeak?

Eta haiek:

– Batzuek Joan Bataiatzailea zarela; beste batzuek, Elias; besteek, profetaren bat.

Jesusek berriro galdetu zien:

– Eta zuek, nor naizela diozue?

Pedro hauxe erantzun zuen:

– Zu Mesias zara.

Eta Jesusek inori ez esateko agindu zien zorrotz. Orduan irakasten hasi zitzaien, Gizonaren Semeak asko sufritu behar zuela; zahar, apaizburu eta lege-maisuek gaitzetsi egingo zutela eta hil; eta 3 egunen buruan piztu egingo zela. Argi eta garbi mintzatzen zitzaien honetaz. (…)

1. EGOERA. Testuaren azalpen laburra.

Agerraldi hau Israeletik kanpo gertatzen da, iparraldean, Jordan ibaia sortzen den ondoan. Jesusek distantzia hartu nahi du, bere jarraitzaileek, misioaren arriskuak kontatu eta bere ogia zatitzeaz eta besteengatik bularra hausteaz komentatu ondoren abandonatu baitute (Jn 6,66). Gizatiarragoa da norberak bere bizitza ematea beste bati kentzea baino. Eta hori Erromak konkistatutako herri haren egoeran gertatzen dela.

Beharbada Jesusek Hamabien jarraipenaren zergatia sakonago ezagutu nahi du. Izan ere, nahiz eta ikasle guztiek utzi duten, Hamabiez salbu, zera jakin nahi du, ea haiengan zerbait aldatu den beren hautemate edo pertzepzioan Mesias ez dela garaile izango, ez duela jendetza izango bere ondoan, baizik eta beraiek irudikatzen ez duten zerbait oso ezberdina.

Eta gaur, nor da Jesus niretzat? Eta Berak etorkizunean espero duena entzuten dudanean, Eliza arrakastatsu batekin amets egiten jarraitzen al dut? Alor ezberdinetan (hezkuntza-, gizarte-, espíritu-alorretan) eliz-onarpena amesten al dut? Edota gauzak ebanjelioaren bidean egiten jarraitzen al dut, eta onartzen hasten al naiz porrota, bakardadea, guri kasurik ez egitea, baztertuak izatea… etor daitezkeela? 

2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.

Arnasa hartzen dugu sakonki. Arnasak estutzen gaituzten pentsamenduetatik ateratzen laguntzen digu eta orainal dean zentratzen gaitu, dagoen honetan.

Lasaitu egiten gara. Zentratu eta barreiaketa ekiditen dugu. Gure kezketatik aldentzen gara… Beranduago berriro ekingo diegu…

Gure barnearekin konektatzen gara, gure barnean dugun ‘Horrekin’, gure Bizi Iturriarekin. Barne isiltasuna egiten saiatzen gara. Lehenik, isiltasuna ez da zaratarik ez egotea, egorik edo nirik ez egotea baizik. Isiltasuna egiteko onena hauxe da: “geure maitasun, gurari eta axolatik irtetea”.

Sakonki entzuteko prestatuz goaz. Hauxe eskatzen dugu, otoitzaldi hau konfiantzaz-prestutasunez eta arduraz bizi ahal izatea.

3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…

OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.

Jesusekin eta Hamabiekin kokatzen naiz bide haietan, bertan banengo bezala. Atzerriko lurretako soroen ertzetik noa beren ondoan Jordan ibaiaren jaiotzarako bidean. Eta bide egiten denean, pentsatzeko eta hitz egiteko astia hartzen denez, alde egin zutenak eta Aurrera egiten dugun gutxi hauek gogora ekartzen ditut… Nola sentitzen naizen ibiltze horretan? Denbora hartzen dut.

Orduan, bidean aurrera doazela, Jesusek zera galdetzen die: Zer dioen jendeak eta zer dioten beraiek bere pertsonaz. Eta erne dago kontatzen dutenari: ikasleak ziur daude Jesus pertsona garrantzitsua dela, Joan Bataiatzailea, Elias eta abarren antzekoa, profeta bat. Eta profeta hauek gaizki amaitu bazuten ere, Jesusek ondo bukatuko duela uste dute. Jesusi begiratzen diot nik, Hamabiei gero… Nola sentitzen naiz? Nola kokatzen naiz? Zer ateratzen zait eskatzea?

Taldean nago Pedrok “Zu zara MESÍAS” erantzuten duenean. Eta Jesusi hauxe entzuten diot: “Gizakiaren Semeak asko sufritu behar du, eta zahar, apaizburu eta lege-maisuek gaitzetsiko dute. Hil egingo dutela esan die, baina hiru egunen buruan berpiztuko dela”.
Elkarri begira jartzen diren aurpegiak ikusten ditut… entzuten dutena ezin sinetsi… Nola gelditzen naiz? Jesusen sentimendu berberak izatea eskatzen dut.

4. JESUS ETA BIOK.

Hamabiengandik hurbil nago, zera ikusten edo entzuten dudanean, Pedrok Jesusi hauxe esaten dionean, kontua ezin dela izan Berak esaten duen bezala. Jesusek bere begirada Pedrorengan jartzen du, baita nigan ere, eta Pedrori esaten dio: “Alde nire bidetik eta ez sartu Jainkoak niretzat jarri duen bidean!” Hau gauza garrantzitsua da. Jesus hain argi izatea eskertzen dut. Nola sentitzen naiz? Zer eskatzea ateratzen zait?

Jesus niri mintzo zait eta zera esaten dit: “Jarraitzen badidazu, nire sufrimenduaren bidea zurea ere izango da. Nirekin etorri nahi baduzu, ez dizkizut gauzak arrosa kolorez jantziko: atxilo har gaitzakete, galdeketa egin diezagukete, gure bizitza arriskuan egon daiteke… Ez zaitut engainatuko “. Jesusen hitzak neureganatzen ditut, neure egiten saiatzen naiz…Nola geratzen naiz? Denbora hartzen dut.

Jesusi kontatzen diot niri ere gertatzen zaidala, alegia minetik ihes egin nahi dudala… mina, atzera eragiten didan zerbait dela. Jesusek entzun egiten dit eta honako hau esaten dit: “Zure helburua ez da berehalako gozamena, baizik eta pertsona bezala betetasuna lortzea… zure burua gurarietatik haratago kokatzea”… eta horrela, Bizia askorentzat isur dadila ahalbidetzea. Berarekin konektatzen joatea eskatzen diot, Jainko-Erreinua eta honen justizia aurrera eramateagatik iristen zaidana onartzeko. Denbora hartzen dut.

5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.

Otoitzean bizi izandakoa jaso egiten dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot edo eskerrak ematen dizkiot. Eta horrela amaitzen dut: Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean.

Amen.

 

keyboard_arrow_up