Mk 9, 30-37
0. TESTUA (irakurri parabola osoa).
Honela esaten zien Jesusek bere ikasleei: “Gizonaren Semea gizonen esku utzia izango da; hil egingo dute, baina hil eta hirugarren egunean biztuko da.”
…Etxean zeudela, Jesusek hauxe galdetu zien:
– “Zer eztabaida zenuten bidean?”
Haiek, ordea, isilik. Eseri egin zen Jesus… eta hauxe esan zien Hamabiei:
– “Inork lehenengo izan nahi badu, izan bedi denetan azken eta guztien zerbitzari.”
Gero haurtxo bat hartu eta haien erdian jarri zuen…eta honela esan zien:
– “Honelako bat nire izenean hartzen duenak, ni hartzen nau; eta ni hartzen nauenak ez nau ni hartzen, ni bidali nauena baizik.”
1. EGOERA. Testuaren azalpen laburra.
Jesusek Hamabiak biltzen ditu misioari begira. Berriro hitz egin du honek, misioak alegia, ekar ditzakeen zailtasunei buruz. Ez da iraganeko mezua, baizik eta maiz errepikatzen duena: “Gizakiaren semea (horrela izendatzen du bere burua Jesusek) gizonen esku utziko dute eta hil egingo dute.” Ez zuten galdetu nahi, guri gertatzen zaigun bezala, gauza batzuk nahiago ditugulako ez jakin, badaezpada, aldatzea eskatzen badigu.
Jesusek galdetzen die zertaz ari ziren bidean. Eta kultura hari zegokion zerbaiti buruz ari ziren, Hamabiek komunitatean zuten mailari buruz, hau da, “beraien artean nor zen handiena “, garaipen-mesianismoa baitzuten oraindik ere gogoan. Eta, beraz, nola banatu postuak Jesus garaile ateratzean.
Baina Jesusek sinbolo batekin desmuntatu nahi ditu bere kultura-planteamenduak. Haien erdian haur bat jartzen du, kultura hartan ezer esan nahi ez zuena. Morroitxo baten antzekoa izango zen, esklabo txiki bat, eskalako azkena, nagusiek bidaltzen zizkioten etxeko lanak egiten zituena. Jesusek besarkatu egiten du, berarekin identifikatzen da azkena izaten eta inork egiten ez dituen zerbitzuak egiten.
2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.
Arnasa hartzen dugu sakonki. Arnasak estutzen gaituzten pentsamenduetatik ateratzen laguntzen digu eta orainal dean zentratzen gaitu, dagoen honetan.
Lasaitu egiten gara. Zentratu eta barreiaketa ekiditen dugu. Gure kezketatik aldentzen gara… Beranduago berriro ekingo diegu…
Gure barnearekin konektatzen gara, gure barnean dugun ‘Horrekin’, gure Bizi Iturriarekin. Barne isiltasuna egiten saiatzen gara. Lehenik, isiltasuna ez da zaratarik ez egotea, egorik edo nirik ez egotea baizik. Isiltasuna egiteko onena hauxe da: “geure maitasun, gurari eta axolatik irtetea”.
Sakonki entzuteko prestatuz goaz. Hauxe eskatzen dugu, otoitzaldi hau konfiantzaz-prestutasunez eta arduraz bizi ahal izatea.
3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…
OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.
Bertan banengo bezala, atzerritik datozenean Jesusekin eta Hamabiekin Galileako aintziraren ertzean kokatzen naiz. Hazten ikusi duten lekuen etxekotasunaz ohartzen denaren poza nabaritzen dut… eta presentzia horiek, aire-aberastasun hori, freskura, leku horretako bakea eta Jesusekin dauden pertsonen lagunartea dastatzen ditut. Nola sentitzen naiz? Denbora hartzen dut.
Eta laster konturatzen naiz Jesusek kontu garrantzitsu batzuk Hamabiekin bakarrik landu nahi dituela. “Gizonaren semea (izen hau ipintzen dio Jesusek bere buruari) gizonen eskuetan utziko dute eta hil egingo dute. Baina hirugarren egunean piztuko da“. Itxaropena dago, baina sufrimendua pairatuz… Hamabiek entzun nahi ez duten zerbait dela konturatzen naiz, ezta nik ere, baina neure egitea eskatzen dut, Jesusek errealitatean kokatu nahi dituela ikusten baitut. Nola geratzen naiz? Zer eska dezaket?
Eta Hamabien ondoan nago, Jesus garaile ateratzen denean, bakoitzak ohorezko postuak betetzeko dituen merituei buruz eztabaidatzen dutenean. Gizarte haren irizpideei lotuta daudela ikusten dut, Jesusena beraiengan sartzea kosta egiten dela… eta neronek arazo bera dudala konturatzen naiz. Nola aurkitzen naiz? Jesusen sentimendu berberak izatea eskatzen dut.
4. JESUS ETA BIOK.
Jesusek bere begirada haiengan nola jartzen duen ohartzen naiz, baita nigan ere, eta bidean zertaz eztabaidatzen zuten galdetzen die… eta erantzun gisa sortzen den isiltasuna sumatzen dut. Denok biltzen gaitu, ni ere, eta talde erdian hutsaren hurrengoa den norbait jartzen du, etxeko morroitxoa, gizartean ezer ez zena. Irudia neurekin gelditzea eskatzen dut. Neure egiten dut, ez ahazteko. Denbora hartzen dut.
Eta Jesusek aurrera egiten du: “Zuk azken tokian jartzea aukeratu eta ea zer gertatzen zaizun… eta horrela ikusiko duzu zer esan nahi duen ‘horrek ez du beste ezertarako balio’ bezalako iruzkinak zerbitzatzeko eta jasateko betebeharra duen pertsonaren antzera tratatua izanak… Eta begira nola daramatzazun diskriminazio-harremanak”… Eszenan kokatzen naiz, eta azkenak pertsonak bezala sentitzen ikasten dut… eta ikastea eskatzen dut.
Eta Jesusek zera eskatzen dit, gaur gogora ekartzeko hainbeste gizaki pertsona bezala tratatuak ez direnak eta beren burua duintasunik gabekotzat jotzen dutenak: miseriazko soldatengatik baldintza kaltegarrietan lan egiten duten emakumeak, egun hauetan ikusten dugun bezala emakume izateagatik diskriminatuak direnak, haur soldaduak… Eta Jesusi entzuten diot: “Hauetako bat nire izenean hartzen duenak ni hartzen nau eta ni bidali ninduena hartzen du“. Eta azkenak diren pertsona askoren duintasuna babestea eta defendatzea eskatzen diot. Denbora hartzen dut.
5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.
Otoitzean bizi izandakoa jaso egiten dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot edo eskerrak ematen dizkiot. Eta horrela amaitzen dut: Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean.
Amen.