Izenburua

Online

Mk 7,31-37

 

0. TESTUA (irakurri parabola osoa).

Jesusek Tiro aldea utzi zuen eta, Sidonen barrena, Galileako aintzirara iritsi zen berriro, Dekapolisko lurraldean zehar. Gizon gor bat eraman zioten, hizmotela gainera, eta eskua ezartzeko eskatu zioten. Jesusek, jendearengandik aparte harturik, hatzak belarrietan sartu zizkion eta listuz mihia ukitu. Gero, zerura begiratuz, hasperen egin eta honela esan zion:

– “Effatá!” (hau da, “Ireki!”).

Eta une berean ireki egin zitzaizkion belarriak, mihia askatu eta garbi hitz egiten hasi zen. Gertatua inori ez aipatzeko agindu zien Jesusek; baina zenbat eta gehiago agindu, orduan eta areago zabaltzen zuten. Eta biziki harrituta, honela zioten:

– “Ongi egin du dena: gorrei entzunarazi eta mutuei hitz eragin.”

1. EGOERA. Testuaren azalpen laburra.

Gormutu baten sendaketari buruzko testua Bartimeo itsuaren sendaketarekin lotuta dago, Markosen10 kapituluaren amaieran. Itsua ikusmena berreskuratzen duen pertsonaren eredua da, fedea berreskuratzen duenarena. Sendatu ondoren, bizitza fede-begiekin ikusten du eta Jesusen atzetik doa.”Gauza guztiak Kristorengan berriak ikustea” da aurtengo Inaziar leloa. Izan ere, gaurko testuan ere apostoluak beren gorreria eta mututasunetik sendatuz doaz eta ebanjelioaz hitz egiten hasten dira.

Gormutua dela eta, berau sendatzeko Jesusek zailtasun handiak aurkitzen ditu. Lan gogorra da sendaketa honi dagokiona: kanpora ateratzen du, listuz egiten duen buztinarekin gantzutzen du, begietan jartzen dio… honek guztiak Jesusek bereekin egiten duen lana sinbolizatzen du, entzun ahal izan dezaten arte. “Begiak dituzue eta ez duzue ikusten, belarriak dituzue eta ez duzue entzuten“. Hauxe da Bera uler dezaten Jesusek bere ikasleengan aurkitzen duen zailtasuna.

Hainbeste egoera gogor dauden bizitza honetan, horrenbeste gaitz aurkitzen dugunean, batzutan geure buruari hauxe galdetzen diogu: zer egiten du Jainkoak? Zergatik baimentzen du hau guztia? Nola sinetsi Jainkoarengan gaizkia dagoenean? Bada, Jainkoak ahal duena Jesusen ekintzen bidez erakusten du, izen ezberdinez deituak diren ekintzak (seinaleak, zeinuak edo mirariak). Jainkoak egiteko modua dira, gaizkiari dagokionez. Jesus Jainkoaren indarra da gaizkiaren aurka. Eta gu berarekin, bere eskuak, bere begiak, bere ahoa… gara.

2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.

Arnasa hartzen dugu sakonki. Arnasak estutzen gaituzten pentsamenduetatik ateratzen laguntzen digu eta orainal dean zentratzen gaitu, dagoen honetan.

Lasaitu egiten gara. Zentratu eta barreiaketa ekiditen dugu. Gure kezketatik aldentzen gara… Beranduago berriro ekingo diegu…

Gure barnearekin konektatzen gara, gure barnean dugun ‘Horrekin’, gure Bizi Iturriarekin. Barne isiltasuna egiten saiatzen gara. Lehenik, isiltasuna ez da zaratarik ez egotea, egorik edo nirik ez egotea baizik. Isiltasuna egiteko onena hauxe da: “geure maitasun, gurari eta axolatik irtetea”.

Sakonki entzuteko prestatuz goaz. Hauxe eskatzen dugu, otoitzaldi hau konfiantzaz-prestutasunez eta arduraz bizi ahal izatea.

3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…

OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.

Ebanjelioaren eszena honetan kokaten gara, bertan banengo bezala. Jesus Hamabiekin ikusten dut Galileako aintzirarako bidean dagoen bihurgune haietako batean… atzerritik dator. Ni naiz Hamabiekin bere ondoan noana… gure Herrian sartzearen poza sentitzen dugu. Dena ezagun eta etxeko egiten zaigu. Eta denbora hartzen dut jaiolekuak dastatzeko.

Pertsona gor eta mutu batekin talde bat gure bila datorrela ikusten dut, alegia, herritik kanpo geratzen den persona da hau, entzuterik ez duelako, Hitza entzutea “Entzun, Israel” baita Herria Jainkoaren Herri bihurtzen duena, eta errukia sentitzen hasi naiz, bazter geratu denarekin sufritzen ari naiz, gizarte hartatik at geratu denarekin… Nola sentitzen naiz? Zer eskatu behar diot Jesusi?

Ikusten dudanez, Jesusek denbora hartu nahi du haren alde zer egin dezakeen ikusteko. Egitez, denbora luzea hartzen du… berarekin doa jendearengandik urruntzen duenean… eta lanak hartzen ditu bere gain: begiak lokatzez igurtzi… hitz bat (‘Effatá=Ábrete’) esan… Ikusi egiten dut Jesusek, Jainkoaren izenean, berriro herrikide izateko nola berreskuratzen duen. Nola sentitzen naiz? Zer egiten dut? Zer eskatu behar diot?

4. JESUS ETA BIOK.

Beren lurraldera itzultzeko bidean, Jesusek bere dizipuluei nola begiratzen dien konturatzen naiz, sakonki, baita entzutea eta hitz egitea zerk eragozten dien ere konturatzen dela… beldurrak, segurtasunik ezak, koldarkeriak dira… eta niri ere begiratzen dit, eta entzutea kostatzen zaidana kontatzen diot: ebanjelioa entzuteko hainbeste dei, Jesusek ni besarkatzen uzteko hainbeste deialdi… estutzen edo gainditzen nauten edo beldur ematen didaten horrenbeste egoera… Nola geratzen naiz?

Jesusek bere lana nirekin egiteko denbora hartzen du, nire konplexuak, nire amorruak, nire erruak, nire porrotak, nire arrakastak, nire beldurrak modelatuz… hauetakoren batean zentratzen naiz, denbora hartzen dut… Nire amorruak, nire erruak nola doazen biguntzen konturatzen naiz… Eskertu egiten diot ni gizatiarrago egiteko bere lana… Dastatzeko, berari eskertzeko denbora hartzen dut…

Eta uneaz baliatzen naiz Jesusi ezagutzen dudan eta bere zauriak sendatu beharko lituzkeen pertsona bat aurkezteko. Eta Berarengana ekartzen dut… eta biak elkarren ondoan daude: galdetzen dionaz, elkarrizketaz, aditzen dion jarreraz, sortzen den konplizitateaz… ez dut xehetasunik galtzen… eta beraiengana hurbiltzera bultzatzen nau… eta sendatze-prozesu horren partaide egiten naute… nik neuk ere gauza bera egiten ikas dezadan. Nola sentitzen naiz? Zer eskatzen dut?…

5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.

Otoitzean bizi izandakoa jaso egiten dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot edo eskerrak ematen dizkiot. Eta horrela amaitzen dut: Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean.

Amen.

 

keyboard_arrow_up