Txiki hauetako bati egin zeniotena niri egin zenidaten

Mt 25, 31-46

Imagen de Kelly en Pexels

0. TESTUA (osorik irakurri!)

“Gizonaren Semea, aingeru guztiak lagun dituela, aintzaz beterik etortzean, bere errege aulkian eseriko da. Herriak oro haren aurrean bilduko dituzte. Hark batzuk besteengandik bereizi egingo ditu, artzainak ardiak akerrengandik bereizten dituen bezala, eta ardiak bere eskuinean eta akerrak ezkerrean ezarriko ditu. Orduan erregeak eskuinekoei hau esango die:

‘Zatozte, nire Aitaren bedeinkatuok; hartzazue munduaren sortzetik zuentzat prestatua dagoen erreinua. Gose bainintzen eta jaten eman zenidaten; egarri, eta edaten eman; arrotz, eta etxean hartu ninduzuen; biluzik nengoen, eta jantzi egin ninduzuen; gaixo, eta bisitatu; espetxean, eta ikustera etorri.’

Orduan, zintzoek zera galdetuko diote:

‘Jauna, baina noiz aurkitu zintugun goserik eta jaten eman genizun, edo egarriak eta edaten eman? Noiz aurkitu zintugun arrotz eta etxean hartu, eta larrugorri aurkitu eta jantzi? Noiz aurkitu zintugun gaixo edo espetxean eta ikustera joan?’

Eta erregeak hauxe erantzungo die:

‘Benetan diotsuet: Nire seniderik txikien hauetako edozeini egin zeniotena, neuri egin zenidaten.’

1-KOKAPENA. Testuaren azalpen laburra

Bizitza serioski hartzeko azken parabola dator. Tokian tokikotik OROKORRERA. Juduek, Jesusen garaian, azken epaiketa bat egongo zela uste zuten, non, alde batetik, beraiek, aukeratutako herria, salbatuak izango ziren eta, bestetik, gainerako herriak ez ziren salbatuko. Baina epaiketa, Mateorentzat, desberdina da. Guztiontzat da, ez kristauentzat bakarrik, guztiontzat baizik, eta irizpidea berbera da: errukia praktikatzea, edozein herritakoak direla ere, edozein alderditakoak, edozein ideologiatakoak, edozein koloretakoak, gizonezkoak zein emakumezkoak. ‘Epaiketa’ hitza Itun Zaharreko Epaileen Liburuari lotuta dago: “epaileak” herria salbatzeko izendatzen dira. Salbatzeko epaiketak egiteko.

Ez da erlijio kontua. Planteamenduan ez dago erlijio-sinesbiderik. Ez dute galdetzen ea otoitz egin duzun, ezta mezetara, sinagogara, meskitara, kultu edo erlijio-praktiketara joan zaren ere. Edozein sinesbideko edonorentzat balio du, fedegabea izan edo dena delakoa. Zerbait oso irekia da. Horregatik Berriona guztiontzat da, baita kristau espiritualtasuna ere. Orduan, Jesus? Guretzat gizatasuna bete-betean bizitzeko bidea da. Horregatik, bide hori edozein pertsonari proposa diezaiokegu eta, beraz, benetan inklusiboa den herritartasunildoari eutsiz.

Erregea zer zen jakiteko bi aztarna. Alde batetik, erregea da behartsuei justizia egiten ziena. Jesusek martxan jarri du Jainkoaren Erreinuaren ideia: Lk 4,16-19 (“Jaungoikoaren Espiritua nire gainean da, gantzutu egin nauelako, txiroei albiste ona iragartzera… eta graziazko urtea aldarrikatzera bidali nauelako“). Gogoan dugu Aita Gurea otoitzean esaten duguna: “betor guregana zure Erreinua“. Eta, bestalde, gizakiei egiten diezuna Jainkoari egiten diozu; besteak hartzen dituzun bezala, halaxe hartzen duzu Jainkoa, zeren pertsonak “haren irudi eta antzera sortuak baikara, Espiritu Santuaren tenpluak gara, Jainkoak bizi gaitu”. Jesus, Jainko gizona, gizaharagi egin zenetik, gizatasunean aurkitzen dugu, eta, beraz, bere giza izaera partekatzen duten guztiengan.

2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.

Kokaeraren bila gabiltza… ez oso artega ez oso eroso. Oinpeak zoruaren arrimuan. Sorbalda zuzen.

– Eta arnasa hartzen dugu behin baino gehiagotan arnasgora sakonak eginez. Arnasketak (itotzen gaituzten) pentsamenduetatik irteten laguntzen digu eta orainaldian zentratzen gaitu. Arnasketak bizi-erritmoarekin ko- nektatzen laguntzen digu. Bizirik mantentzen gaituena da. Arnasa hartzen jarraitzen dugu eta lasaituz goaz. Gure kezketatik distantzia hartzen dugu.

– Arnasa hartzean, gure barneko gune horretara sartzen gara, non bakean aurkitzen garen, non geure burua-rekin topo egiten dugun… eta bertan bizi eta gainditzen gaituen Ongiarekin ere topo egiten dugun, gure Bizi Iturriarekin. Gure isiltasun-gunea aurkituz goaz. Arnasa hartzen jarraitzen dugu. Isiltasuna ez da zaratarik eza, egorik (nirik) eza baizik.

Testua kontenplatzera pasa baino lehen, bi jarrera hauek prestatzen ditugu: konfiantza (ni eramaten uzten diot Jaunari, Bere eskuetan jartzen naizela) eta jarduna edo dedikazioa.

3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…

OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.

Gertaldian kokatzen naiz, bertan banengo bezala, Jesus entzuten dutenen ondoan kokatzen naiz, bere apostoluen ondoan. Isilune bat egiten da nire ingurukoen artean, Jesusek berriro hitza hartzen duenean: “Gizonaren Semea datorrenean… bere tronuan eseriko da, herri guztietatik bilduko ditu…” Arretaz entzuten dut zer jarri nahi duen benetan bere Erreinuaren gako gisa… “Zatozte nire Aitaren bedeinkatuak, Jainkoaren konfiantza guztikoak, gose bainintzen eta jaten eman zenidaten, egarri eta edaten eman zenidaten, arrotz nintzen eta harrera egin zenidaten, biluzik nengoen eta jantzi egin ninduzuen, gaixo eta bisitatu, espetxean eta ni ikustera etorri zineten…” Eta egoera hauek denak egiaz eta errukiz bizi nahi dut. Denbora hartzen ditut.

Jesusen jarraitzaile askorekin jarraitzen dut. Harentzat Jainkoaren erreinua errukia bizitzeko gizarteeremu horixe da. Baina baziren herriko taldeak, zeinentzat Jainkoaren erregealdia atzerritar zapaltzaileak kanporatuz hasten den, beste batzuentzat legezko aginduak betez eta “zikinengandik” aldenduz… Jesusek Herriak bizia eta bizi oparoa izan dezala bilatzen du. Eta horretarako “Jainkoaren Erreinua gosez dagoenari jaten emateko, atzerritarra onartzeko, presoa bisitatzeko… tartea da”. Nik egunero tartea sortu nahi dut. Unea dastatzen dut.

Jarraian, interes osoz jarraitzen dut, zer ez egin ikusten. Eta Jesusi entzuten diot: “Gose bainintzen eta ez zenidan jaten eman, ez ninduzun hartu, ez ninduzun bisitatu...” Jesus, entzuten diotenek giza miseria ororen aurrean errukierraiak izan ditzaten desiratzen ikusten dut. Bere ikasleak Jesusena bizi nahi dutela ikusten ditut, “nire anaia apaletako batekin egin zenutenean, nirekin egin zenuten, eta beraiekin egin ez zenutenean, ez zenuten nirekin egin“… Inguruan ditudan zaurgarrien artean Jainkoaren irudia aurkitzea eskatzen dut. Denbora hartzen dut.

4.-JESUS ETA BIOK. 

Jesusi entzuten dion taldean nago, eta bizitzaren pisuak bai nekatuak eta estutuak eta bai bere hitzetan harrapatu nahi dutenak inguratzen dituen taldean. Une batean gure begiradak gurutzatu egiten dira eta Berarekin pertsonalki egiten dut topo. Errealitateari so egiten dion munduko herritar bat bezala kokatzera adoretzen nau. Eta zera esaten dit: “Begira iezaiezu aurpegira gose direnei, eta egarri direnei, arroparik gabekoei, etxerik gabekoei, gaixoei, espetxeratuei…”, eta hauxe eskatzen diot, “giza miseria onartzeko errukizko erraiak eta bihotza izan ditzadan”. Denbora hartzen dut.

Harremanetan jarraitzen dugu eta Jesusi esaten diot: “Zu nirekin egon zara nire hauskortasunean eta gabezian, neurri batean baztertutakoen zoria sentitu dudanean”. Eta berak ematen dit adore: “Ez zaitez etxean geratu besoak gurutzatuta, erantzun sormenez orainari, aztertu zure beharra duten adinekoei arreta emateko aukerak, edota gaixoei, edo bullinga pairatzen duten gizakiei, lur jotako pertsonei edo hutsetik hasi behar dutenei”… Eta lanean hasteko bihotza eta eskuak eskatzen dizkiot.

Jesusek berriro hartu du hitza eta hau esaten dit: “Elkarri lotutako mundu bat gara. Lan emankor bat erortzen bada, materiala ematen ziotenak, banatzen zuen garraioa, saltzen zen merkataritza…bata bestearen atzetik jausten dira,” eta honela galdetzen diot: “Salbamena era berean gertatzen al da, alegia, mesede-kate gisa uhin oneko atmosfera bat sortzen dugula, besteengatik zerbait ona egiteko”? Eta Jesusek elkarrizketa jarraitzen du: “Zeinen garrantzitsua den guztion artean eraikitako tarteak sortzea, non bakoitzak bere lekua duen, desberdintasun nabarmenik ez dagoen lekuan, bere irudira eta antzera sortutako Jainkoaren seme-alabak garen hori bizi den lekuan!”…, pertsona duinak, gizaki izateagatik. Eta gozatu egiten dut errealitatean nola jarriko dudan irudikatzen.

5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.

Otoitzean bizi izandakoa jasotzen dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, … niretzat zela ematen zuena… gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot… edo eskerrak ematen dizkiot… agur keinu batez (eskuak elkartuz), esker ona (nire eskuak irekiz) edo onarpena adieraziz (gurutzearen seinaleaz), eta berriro itzultzen naiz leku honetara: oinak askatzen ditut, eskuak irekitzen ditut, begiak ere bai… Eta bizi izandakoa idazten amaitzen dut, nire bizitzan tinkatzen lagun diezadan.

keyboard_arrow_up
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.

Cookies estrictamente necesarias

Estas cookies son necesarias para el funcionamiento del sitio web y no pueden ser desactivadas en nuestros sistemas. En general, sólo se establecen en respuesta a accione realizadas por usted que equivalen a una solicitud de servicios, como establecer sus preferencias de privacidad, iniciar sesión o rellenar formularios.

Si desactivas esta cookie no podremos guardar tus preferencias. Esto significa que cada vez que visites esta web tendrás que activar o desactivar las cookies de nuevo.

Cookies analíticas

This website uses Google Analytics to collect anonymous information such as the number of visitors to the site, and the most popular pages.

Keeping this cookie enabled helps us to improve our website.