Sendia, umatzeko lekua

Lk 2, 22-40

Imagen de AnioTuominen en Pixabay

0. TESTUA (osorik irakurri)

Moisesen legean agindutako garbikuntza egiteko unea iritsi zitzaienean, gurasoek Jesus, Jaunari aurkezteko, Jerusalemera eraman zuten. Izan ere, honela agintzen du Jaunaren legeak: Lehenseme guztiak Jaunari sagaratuko zaizkio. Jaunaren legean ezarritako oparia ere eskaini zuten: bi usapal edo bi usakume.

(…) Jaunaren legeak agintzen zuen guztia bete ondoren, Jesusen gurasoak Galileara itzuli ziren, Nazaret beren herrira. Haurra haziz eta sendotuz zihoan, jakinduriaz betea zegoen eta Jainkoaren onginahia berekin zuen.

1. EGOERA. Testuaren azalpen laburra.

Herri hartako ohiturak eta hastapen-errituak betetzeko unea da. Ohitura eta erritu horiek legez jasota daude eta, zehazki, erditu ondoren emakumearen garbikuntzari eta Tenpluko aurkezpenari buruzkoak dira. Sendi bakoitzeko lehensemeak tenpluaren zerbitzurako utzi behar zituzten. Baina berreskuratu zitezkeen. Jesusen gurasoek berreskuratzen dute semea, txiroen eskaintzarekin, bi usakumerekin. Gaur beste erritu batzuk ditugu: familia liburua epaitegian aurkeztea, txertoak jartzea, etab., eta, gure kristau tradizioan, bataiatzea.

Jesusen garaiko sendiak, sendi handiak ziren. Ebanjelioak, Josek Maria bere etxean hartu zuela esaten duenean, zera esan nahi du, Maria bere aitaren familian bizitzetik Joseren familian bizitzera igaro zela, Joseren guraso, anai-arreba, osaba eta ilobekin. Beren espazioa izango lukete, baina familiaren klanaren barruan. Eta sendiesparrua zen bertan jaiotzen zen pertsona bakoitzaren lehen entrenamendu-eremua. “Umea hazten ari zen altueran, adinean eta grazian…” Hor ikasten du Jesusek balio eta praktikak bizitzen, nagusien tradizioa jasotzen, entzuten, aitaren lanbidea ikasten, otoitz egiten… Hor ikasten du besteekin harremanak izaten eta gatazkak gainditzen, besteak barkatzen, bere burua barkatzen eta barkamena eskatzen.

Ebanjelioak ez dakar familia-eredu unibertsalik, baizik eta sendia bere garaian nola bizi zenetik abiatzen da. Kristautasuna erromatar inperioan hedatu zenean, erromatar familiaren eredua hartu zuen, bere garaian aurrekoaren aldean abantaila asko zituena, batez ere legearloan. Eta irizpide horrek balio digu gure gaurkoa bizitzeko. Gaur egun hainbat familia-eredu sortzen ari diren bezala, garrantzitsuena eredu bakar bat ere ez ezabatzea da, baizik eta laguntzen eta gizatartzen saiatzea, dagoenetik abiatuz. Sendia izan zen Jesusi herri hartako pertsonak ulertzeko aukera eman zion gunea: nolako adorez jaikitzen ziren goizero bere herrikideak, zerk akuilatzen zituen bizitzera… eta, aldi berean, bere garaiko ohitura guztiak eta kultura eta, beraz, garai hartako Jaungoikoaren esperientzia bereganatzera.

2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.

Kokaeraren bila gabiltza… ez oso artega ez oso eroso. Oinpeak zoruaren arrimuan. Sorbalda zuzen.

– Eta arnasa hartzen dugu behin baino gehiagotan arnasgora sakonak eginez. Arnasketak (itotzen gaituzten) pentsamenduetatik irteten laguntzen digu eta orainaldian zentratzen gaitu. Arnasketak bizi-erritmoarekin ko- nektatzen laguntzen digu. Bizirik mantentzen gaituena da. Arnasa hartzen jarraitzen dugu eta lasaituz goaz. Gure kezketatik distantzia hartzen dugu.

– Arnasa hartzean, gure barneko gune horretara sartzen gara, non bakean aurkitzen garen, non geure burua-rekin topo egiten dugun… eta bertan bizi eta gainditzen gaituen Ongiarekin ere topo egiten dugun, gure Bizi Iturriarekin. Gure isiltasun-gunea aurkituz goaz. Arnasa hartzen jarraitzen dugu. Isiltasuna ez da zaratarik eza, egorik (nirik) eza baizik.

Testua kontenplatzera pasa baino lehen, bi jarrera hauek prestatzen ditugu: konfiantza (ni eramaten uzten diot Jaunari, Bere eskuetan jartzen naizela) eta jarduna edo dedikazioa.

3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…

OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.

Gaur Mariarekin Jesusen haurtzaroaz hitz egiteko profitatzen dut. Etxeko sutondoan eserita eta otordua egiten, Belendik Jesus erdaintzera igo zirenean kontatzen hasten zait, beren herriko ohiturak betetzera. Xehetasun asko ditu gogoan: “Jerusalemgo Tenplura iritsi ginen, eraikin zirraragarri hartara; Joserekin egin genuen astotxoan, harik eta garbikuntzetarako eta lehen-semeen aurkezpenerako lekua eta berrerosketa non ordaindu aurkitu genuen arte.” Hitz bakoitza dastatzen dut Jesusen jatorriaren xehetasunik ez galtzeko.

Mariak jarraitzen du niri kontatzen: “Handik gutxira Nazaretera itzuli ginen, hiru eguneko bidaia luze baten ondoren beren herrietara itzultzen ziren beste hainbatekin, eta eguneroko bizitza hasi zen. Jose lan bila atera zen eta handik gutxira itzuli zen laborantza tresna bat behar zuen pertsona batekin. Bi eguneko lana zen hori. Bi egunetarako jana zegoen.” Aurrera jarritzen du niri kontatzen: “Asko gozatu nuen Jesusen hazkuntzarekin eta, oro har, Joseren familiarekin, maite baininduten. Hori bai, familia guztien gauzekin.” Eta nire familiaz oroitzen naiz, txikitan egin zizkidaten argazkiez eta, Mariari entzunez, oparitutako bizitza eta hazi nindutenen bizitza eskertzea eskatzen dut.

Mariak hauxe kontatzen dit: “Jesus azkar hazi zen. Konturatu baino lehen sei urte zituen eta noizean behin, herriko beste haurrekin, sinagogara irakurtzen ikastera joaten zen. Landan ematen zuten eguna, ardiak zaintzen eta batzuen artean herritik urrun ez zeuden larretara eramaten. Tarteka, emakumeei ura ekartzen laguntzeko eskatzen genien. Uzta garaian, helduei laguntzen zieten, begiratu besterik egiten ez bazuten ere.” Entzun ondoren, jasotako familia eskertzen dut, hazi ditugun seme-alabak edo gure elkartean edo egiten dudan jardueran besteen seme-alabak zaintzeko misioa.

4.-JESUS ETA BIOK

Mariak bere istorioarekin jarraitzen du eta nik barneliluratuta bere hitzak dastatzen entzuten diot: “Noizean behin, Josek Jesusi berarekin joateko eskatzen zion. Une horretan pozik ikusten zen, ikasten zihoalako eta aitak bera kontuan hartzen zuelako.” Oso txikitan hasten ziren gurasoekin ikasten. Eta jarraitzen du:”Egunaren amaieran itzultzen ziren eta, familiako besteekin mahaian esertzen zirenean, aitona zutik jartzen zen eta denek burua makurtzen zuten, errespetuz, lehenik nagusiek jaten zuten mahaia bedeinkatzen zuen, gero haurrena eta gero emakumeena. Gogo biziz entzuten jarraitzen dut eta gaur gogoratzen dut gure gazteen oinarrizko prestakuntza aldi osoa, 16 urte bete arte. Zer bestelako gizartea dugun! Eta ikasi egiten dut.

Mariak ni kokatzeko gogoa du, Jesusek bizi izandakoa dastatzeko:”Haurrak, esaten dit, gutxietsiak ziren, haurren heriotza tasa handia zen. Soilik 12 urtera iristean, etxera zerbait ekartzen has zitezkeenean, aintzakotzat hartuak ziren, haurtzarotik helduarora igarotzea zen; hala ere, ez zitzaien falta ez maitasuna, ez janaria, ez eta gaixotzen zirenean zainketa ere.” Eta zera irudikatzen dut, osasun ona zutenak edo gaixotasunei aurre egiten zietenak bakarrik ateratzen zirela aurrera, eta gaur egun Osasun Zerbitzuetan jartzen naiz. Nolako aldea!

Mariak jarraitzen du: “Jesus oso behatzailea zen eta Joseri eta niri egiten zizkigun galderengatik helduago egiten ari zela konturatzen nintzen, baina bere burua aitarekin identifikatzen eta aitaren antza nahi zuen izan. Gainera, Jose, familian arazoren bat zegoenean, liskarretan autoritatea zuen pertsona zen. Nik, gauetan, larunbatetan sinagogan ikasten genituen otoitzak eta salmoak erakusten nizkion.” Eta nire haurtzaroko unerik onenak gogoratzen ditut eta eskerrak ematen.

5.- Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.

Otoitzean bizi izandakoa jasotzen dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot… edo eskerrak ematen… begirunekeinuaz (eskuak elkartuz), eskerroneko keinuaz (eskuak irekiz) edo onarpenkeinuaz (gurutzearen zeinuaz)… Eta nire tokira ari naiz itzultzen. Hankak lasaitzen ditut, eskuak irekitzen, begiak zabaltzen… Eta bizi izandakoa idazten amaitzen dut, nire bizitzari finkatzen lagundu diezadan.

keyboard_arrow_up