Jainkoa eman egiten zaigu, eman egiten zait

Lk 1, 26-38

Imagen de anastasi210 en Pixabay

0. TESTUA (osorik irakurri)

Handik 6 hilabetera, Jainkoak Gabriel aingerua bidali zuen Nazaret zeritzan Galileako herri batera, birjina batengana; birjinak Maria zuen izena eta Jose zeritzan Dabiden jatorriko gizon batekin ezkontzeko hitzemana zegoen.

Aingeruak, Mariarenean sarturik, hau esan zion: “Agur, Jainkoaren gogoko hori! Jauna zurekin.” (…) “Hara, haurdun gertatuko zara, semea izango duzu eta Jesus ipiniko diozu izena. (…) Goi-goikoaren Seme deituko diote.” (…)

Mariak aingeruari: “Baina nola gerta daiteke h0ri, ez bainaiz gizon batekin bizi?”

Aingeruak: “(…) Goi-goikoaren indarrak hodeiak bezala estaliko zaitu. (…) Begira, Elisabet zure lehengusina ere haurdun gertatu da… eta 6 hilabeteko dago agorra omen zena; Jainkoarentzat ez baita ezer ezinezkorik.”

Orduan hau esan zuen Mariak: “Hona hemen Jaunaren mirabea; gerta bekit zuk esan bezala.”

1. EGOERA. Testuaren azalpen laburra.

Testua hobeto ulertzeko zertzelada batzuk. Adibidez, ama birjina batengandik jaiotzea, haitzulo batean; artzainak haurra gurtzen, izar baten bidezko iragarpena, azti batzuen gurtza, baita haurra hiltzeko saiakera ere… inguruko kulturetan pertsona garrantzitsuen jaiotza jaulkitzeko ohiko kontakizunak dira. Beste ohar bat: Joan Bataiatzailearen jaiotzarako, emakume zaharrenarengandik jaiotakoa bezala, Lukasek Itun Zaharreko Isaaken eredua hartzen duen bezala, Jesusen sortzearen kontaketarako Adanen eredua hartzen du, zuzenean Jainko berarengandik sortua, ez handien artean bat, bakarra eta gizadi berri baten hasiera baizik.

Gertaldia etxe xume batean da, Nazareten, Itun Zaharrean (IZ) izendatua ere ez den herrian, eta pertsona xume bat da. Joanen jaiotzaren iragarpenarekin alderatzen badugu, honen aitak, apaizak, tenpluan hartzen du berria. Jaungoikoaren eskuhartzeak tenpluaren kultuzko iragan handiarekin  hausten du eta jentilen Galileara irteten da. Eta deia birjina bati egiten zaio –pertsona zintzo bati aipamen eginez–, IZean herriak zuen jarrera desleialaren parean, profetek herri adulterotzat hartua.

Semea izateak aitaren izateko modua heredatzea esan nahi du. Jesus artez Jainkoaren semea da, Jainkoa eredutzat duela esan nahi du. Ezin du giza aitarik izan. Horregatik dio Jaunaren Espiritua bere gainean hodei bat bezala (horixe zen Herria basamortuan zehar eramaten zuena) pausatuko dela. Horregatik dio, hortik sortuko dena Espiritu Santuaren emaria izango dela. Gauza bera dio Jesusek bere misioaren hasieran: “Jainkoaren Espiritua nire gainean” (Lk 4,18). Espirituaren presentzia eta Espirituaren egintza Mariarengan espirituzkoa da eta ez biologikoa, Espirituaren egintza oro bezala.

Mariak misio bat jasotzen du: “Hara, haurdun gertatuko zara, semea izango duzu eta Jesus (hau da, salbatzaile) jarriko diozu izena.” “Nola izango da hau?” galdetu du Mariak.  Galdera bera da Nikodemok Jesusi Espirituaren ekintzaz egindakoa: Nola izan daiteke hori? (Jn 3,9) Jasotzen duen erantzuna errealitatearen datu objektiboa da: Isabelen egoera, agorra deitzen zutena, sei hilabeteko haurdunaldian dago, Jaungoikoarentzat ez baitago ezer ezinezkorik. Eta Mariaren erantzuna hauxe da: “Hona hemen Jaunaren mirabea. Gerta bekit zuk esan bezala.”

2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.

Kokaeraren bila gabiltza… ez oso artega ez oso eroso. Oinpeak zoruaren arrimuan. Sorbalda zuzen.

– Eta arnasa hartzen dugu behin baino gehiagotan arnasgora sakonak eginez. Arnasketak (itotzen gaituzten) pentsamenduetatik irteten laguntzen digu eta orainaldian zentratzen gaitu. Arnasketak bizi-erritmoarekin ko- nektatzen laguntzen digu. Bizirik mantentzen gaituena da. Arnasa hartzen jarraitzen dugu eta lasaituz goaz. Gure kezketatik distantzia hartzen dugu.

– Arnasa hartzean, gure barneko gune horretara sartzen gara, non bakean aurkitzen garen, non geure burua-rekin topo egiten dugun… eta bertan bizi eta gainditzen gaituen Ongiarekin ere topo egiten dugun, gure Bizi Iturriarekin. Gure isiltasun-gunea aurkituz goaz. Arnasa hartzen jarraitzen dugu. Isiltasuna ez da zaratarik eza, egorik (nirik) eza baizik.

Testua kontenplatzera pasa baino lehen, bi jarrera hauek prestatzen ditugu: konfiantza (ni eramaten uzten diot Jaunari, Bere eskuetan jartzen naizela) eta jarduna edo dedikazioa.

3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…

OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.

Apostoluekin eta Lucasekin bildurik dagoen Mariari entzuten diot, eta ni haiekin nago, bere deiaren kontakizuna jaulkitzen diela: “Dena gertatu zen Nazareteko nire etxean. Arratsalde batez izan zen, etxean bakarrik nengoela, artilezko haria ehuntzen uste dut (…). Bat-batean, aldez aurretik abisatu gabe, zerbait gertatzen ari zitzaidala ohartu nintzen, hain normala ez den zerbait, baina benetakoa izan zena: nire bizitzan argi presentzia bat, diosal gisan, Jainkoarengandik datorren zerbait, onerako izan baitzen: Graziaz betea… ” Mariari entzuten diot, egiaz eta sinpletasunaz kontatzen duen egoera. Denbora hartzen dut eta unea dastatzen dut.

Kontatzen jarraitzen du: “Ondo gogoratzen dudan hitz bat jaso nuen “Jainkoak faboratua. Jauna zurekin dago” eta proposamen bat:” Seme bat izango duzu eta Jesus jarriko diozu izena, herriaren salbatzailea“. Egia esan, ustekabean harrapatu ninduen eta zer egin ez nekiela geratu nintzen, eta galdera bat egiten ere ez nuen asmatu: Eta nola izango da hori? “Hautematen ditut apostoluak murgilduak , hitzik galdu gabe, eta egoeraz baliatzen naiz uneaz blaitzeko, bertan banengo bezala. Eta eskatu egiten…

Honela jarraitzen du: “Handik gutxira dei hau pixka bat gehiago ulertu nuen, nigan Espirituaren presentziarekin zerikusia zuela uste dut, Itun Zaharreko profetengan bezala. Jainkoaren itzalak estalia, hodeiak Herria basamortuan zehar estaltzen eta gidatzen zuen bezala, horrela ulertu nuen Jesus Jainkoarena bakarrik zela…” Kontatzen jarraitu zuen: “Gainera, Isabel lehengusinaren istorioa dela eta, 6 hilabeteko haurdunaldia baitzuen, Jainkoarentzat ezinezkorik ez dagoela eta ez ninduela utziko ulertzen lagundu zidan”. Apostoluek ez dute hitzik galtzen, ezta nik ere. Haren hitzak nigan sar daitezen saiatzen ari naiz, eta Jainkoari horrela entzuteko jarreran egotea eskatzen dut.

4.-JESUS ETA BIOK

Mariak orain niri esaten dit: “Jainkoa horrelakoa da nirekin eta guztiekin, zurekin ere; niretzako agur hori zuretzat ere bada. Entzun iezaiozu! Ez da izango zuk nahi duzunean, baina izango da, adi egon. Denbora beharko duzu zertaz doan ulertzeko, baina azkenean izena jarri ahal izango diozu zure barruan entzuten duzunari.” Denbora hartzen dut esker oneko izatea dastatzeko, niri zer gerta dakidakeen jakiteko, eta asko eskertzen dut, Mariak Jainkoak horrela tratatzen nauela gogoraraztea.

Konfiantzazko giro horretan jarraituz, misioa aurrera eramateko nire beldurrak kontatzen dizkiot Mariari: “Hau aurrera eramateko gai izango al naiz? Nola izango da? Eta asmatzen ez badut? Eta erdian uzten badut?” Entzun egiten dit, hori bai: hauxe bai entzuteko modua! Eta txikitan amak hartzen ninduen bezala sentitzen naiz eta hau esaten dit:”Fida zaitez, bizitza konfiantzaren aldeko apustua da. Jainkoa zurekin egongo da beti, nahiz eta batzuetan ez ulertu edo dena gaizki joan. Gertatzen den guztia ez da beti lehen unean ulertu behar.”Eta bere konfiantzazko hitzak dastatzen ditut.

Jainkoak nitaz duen gogoa azalduz, Mariak zera gogorarazten dit: “Ahaztu al dituzu zure historian gauza ulertezinak onerako gertatu diren aldiak?” Eta Jainkoa nire bitartez istorio honetan sartzera adoretzen nau: “Izan zaitezela abegi egiten dituzten Jaungoikoaren eskuak, Jainkoak ez baitu eskurik; izan zaitezela Jaungoikoaren begiak errukiz begiratzeko, izan zaitezela Jesusen bihotza, askok senti dezaten norbaitek maite dituela.”Eta bihotzez eskatzen eta desiratzen dut, eta otoitz egiten ere, haien alde otoitz egiteko esaten diguten hainbaten alde, kemena nonbaitetik iristea behar dutelako.

5.- Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.

Otoitzean bizi izandakoa jasotzen dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot… edo eskerrak ematen… begirunekeinuaz (eskuak elkartuz), eskerroneko keinuaz (eskuak irekiz) edo onarpenkeinuaz (gurutzearen zeinuaz)… Eta nire tokira ari naiz itzultzen. Hankak lasaitzen ditut, eskuak irekitzen, begiak zabaltzen… Eta bizi izandakoa idazten amaitzen dut, nire bizitzari finkatzen lagundu diezadan.

keyboard_arrow_up