Nire atzetik etorri nahi baduzu…

Online

Lc 14, 25-33

Mosaico de Marko Rupnik SJ

 

0. TESTUA

Jende talde handia zihoan Jesusekin eta honek haiengana itzuli eta hau esan zien:

– “Norbaitek nirekin etorri nahi badu eta ez banau ni bere gurasoak eta emaztea… eta bere burua baino maiteago, ezin da nire ikasle izan. Bere gurutzea hartu eta nire ondoren ez datorrena, ezin da nire ikasle izan.

Izan ere, zuetako nork, dorre bat eraiki nahi badu, ez ditu aldez aurretik… kontuak ateratzen…?

Edo zein erregek, beste baten kontra gerrara joan nahi badu, ez du aldez aurretik eseri eta begiratzen…?

Era berean, zuetako inor ezin da nire ikasle izan, dauzkan guztiei uko egiten ez badie.”

1. TESTUAREN IRUZKINA 

Jesusek Jerusalemera igotzea erabaki du, eta erabaki hori bere heriotzan bukatuko da. Eta bide horretan pertsona talde handi bat dago bere atzetik, Jesus ulertu nahian, Harekin eta bere misioarekin jarraitzeak dituen arriskuez ohartu gabe. Bere pertsonak liluratuta dauzka, bihotza irabazi baitie. Berarekin urrutira joan ahal izango dutela uste dute. Agian gehiegi idealizatzen ari dira Jesusi jarraitzea, aurkezten duen zioaren ontasunagatik dena ongi atera beharko balitz bezala. Horregatik, Jesusek ez du utzi nahi gerta dakizkiekeen zailtasunei entzungor egitea. Zori bera izan dezaketela.

Ez da zaila irudikatzea, beren munduan eta gurean, etxe amankomuneko anaitasun-proposamena aurrera eramateak, boteretsuen interesekin aurrez aurre talka egingo duela, eta liskar eta jazarpenetara eramango dituela, horietako batzuk oso larriak, non batek dena gal baitezake. Horregatik, Jesusek ohartarazten die “norbaitek nirekin etorri nahi badu eta bere familia –baita bere burua ere– atzean uzten ez badu, gurutzea bere gain hartzen eta jarraitzen ez banau, eta bere ondasunei uko egiten ez badie”, holakoak hobe duela egoera aztertzea (uko egiteak ez du esan nahi ondasunak saltzea, baizik eta, ez bali tu bezala, baliagarritasunean bizitzea, eta pertsona hori prest egotea haiek benetan behar dituenaren alde uzteko). (Etxea eraikitzeko, borroka egiteko) arriskuak kalkulatzea eskatzen digu Jesusek.

Baina jarraipen honek autoburutzapenera edo autoerrealizaziora eramaten al du? Gertuko adibide bat: Nelson Mandelak bere burua garatu al zuen ala ez? Hegoafrikan, Mandela eta berarekin jende asko hainbeste gauzari uko egiteko gai izan ez balira, ez zatekeen nazio-adiskidetzerik izango. Mandelaz ari gara, garatutako pertsona dena, ikaragarrizko gizatasunekoa, baina bere bizitzako une askotan bazi rudien gizagabetu zutela. Zailtasunak onartuz, etsaiei barkatzen ikasiz joan zen,arrazakeria edo apartheidaren aurkako garaipenaren ziurgabetasunean biziz, familia bati uko eginez eta abar, kartzelan 20 urte baino gehiago eman baitzituen. Gauza hauek guztiek gizatasunean hazi egin zuten, eta beste gizaki batzuek beren gizatasun zapaldua eta gizarte hartan zuten lekua berreskuratzea eragin zuten.

2.-Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU

Jarreraren bila gabiltza… ez oso artega ez oso eroso. Oinpeak zoruaren arrimuan. Sorbalda zuzen.

Eta arnasa hartzen dugu behin baino gehiagotan arnasgora sakonak eginez. Arnasketak (itotzen gaituzten) pentsamenduetatik irteten laguntzen digu eta orainaldian zentratzen gaitu. Arnasketak bizi-erritmoarekin konektatzen laguntzen digu. Bizirik mantentzen gaituena da. Arnasa hartzen jarraitzen dugu eta lasaituz goaz. Gure kezketatik distantzia hartzen dugu.

Arnasa hartzean, gure barneko gune horretara sartzen gara, non bakean aurkitzen garen, non geure buruarekin topo egiten dugun… eta bertan bizi eta gainditzen gaituen Ongiarekin ere topo egiten dugun, gure Bizi Iturriarekin. Gure isiltasun-gunea aurkituz goaz. Arnasa hartzen jarraitzen dugu. Isiltasuna ez da zaratarik eza, ego (ni) eza baizik.

Testua kontenplatzera pasa baino lehen, bi jarrera hauek prestatzen ditugu: konfiantza (ni eramaten uzten diot Jaunari, Bere eskuetan jartzen naizela) eta jarduna edo dedikazioa.

3.-IKUSI EGITEN DUGU, ENTZUN, TESTUA DASTATU. NI PRESENTE EGITEN NAIZ -ESZENAra itzultzen naiz. IKUSI, ENTZUN, DASTATU…

OHARRA: Eten-puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.

Jerusalemera igotzea erabaki duen Jesusen ondoan nago, “profetak hiltzen dituzten” lekuan… Berarekin eta jendetza handiarekin noa. Kezkatuta ikusten dut eta, Hamabiei mintzatuz, zera esaten die, jendeak xalo-xalo jarraitzen diola… Eta bidean aurrera egiten du zer esan nahi dien pentsatzeko, ez engainatuta ez iruzurtuta senti ez daitezen. Beraiekin ibiltzen jarraitzen dut eta Jesusek haienganako duen kezkaz jabetzen hasten naiz, Berak bihotza irabazi dielako jarraitzen diotela jakinda. Eta bere sentimenduak neureganatzen ditut… Denbora hartzen dut.

Bueltatu eta bere jarraitzaileei esaten die: “Daramagun Jainkoaren erreinu eta giza anaitasun-bideak zailtasun larriak ekarriko ditu; beraz, niregana etorri eta bere aita eta ama, emaztea, seme-alabak, anai-arrebak, eta bere bizitza bera ere baino gehiago maite ez nauen edonork ezin du nire ikaslea izan. Bere gurutzea hartu eta jarraitzen ez nauena ezin da nire ikaslea izan.” Adi-adi entzuten dut eta txundituta uzten naute bere ikasleak kokatzeko dituen argitasunak eta egiak… Nola sentitzen naiz?

Jesusekin eta bere ikasleekin ibiltzen jarraitzen dut, eta argi gera dakien jartzen dituen bi adibideak entzuten ditut: “Erreinuko hau dorre bat eraikitzea bezala da. Egin ondo kalkuluak! Jarraipen honetan dena gal dezakezu. Eta orduan uko egin diezaiokezu egin duzun apustuari. Aurretik ondo egin kontuak! Begira zure indarrak eta aukerak! Non jartzen dituzun. Hau borroka bat bezalakoa da. Egizu kontu ea aurre egin ahal izango diozun etsai indartsu bati, geure hitzaren eta ezkutuaren testigantza besterik ez baitugu.” Ez dut hitzik galtzen… Eta indarra eskatzen dut.

4.- JESUS ETA BIOK

Jesusek berriro jendetzari begiratzen dio eta bere begirada nirearekin gurutzatzen du eta “Jarraitu nahi al didazu?” esaten dit. Eta erantzun baino lehen, gogora ekartzen dut, nire bizitzako beste une batzuetan nire konfiantza non jarri dudan ikusteko, eta oroitu egiten naiz: Jesusengan izan da, Harekiko nire batasunean, Harekin batera joatea, mahatsondoa eta sastrakak bezala. Eta hau entzuten diot: “Oraingoan asko arriska dezakezu –zure ondasunak, zure familia, baita zure pertsona ere — anaitasuna posible egiteagatik.” Bere hitzak grabatuta geratzen zaizkit… Zer eskatzen diot?

Berriro entzuten diot Jesusi: “Pentsa, ea nirekin etorri nahi duzun, nik ditudan zioen alde egin nahi duzun: txikien alde, leku bila dabiltzanen eta aurkitzen ez dutenen alde, lanean ia hilaren amaierara iristen ez direnen alde, dena aurka jartzen zaienen alde, boteretsuek ixten dietelako irtenbiderik ikusten ez dutenen alde”… Adore!” Ateratzen zait esatea, zurekin bat eginda…

Jesusek jarraitzen dit azaltzen: “Horrela bizitzeak zure autoburutzapenean edo autoerrealizazioan lagunduko dizu, zuk espero ez duzun moduan, baina baita bizitza bermatuta ez duten hainbaten autoburutzapenean ere.” Entzun egiten dut eta denbora hartzen. Berataz fidatzea eskatzen dut eta “Zurekin noa” esaten diot, “badakit aurretik zoazela eta lagun izango nauzu”, eta bihotzez eskatzen diot konfiantzan jarraitzeko berari…

 5.-Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.

Otoitzean bizi izandakoa jasotzen dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot… edo eskerrak ematen. Eta horrela amaitzen dut: Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean.

Amen.

 

keyboard_arrow_up