Jesusen bataioa

Mk 1, 7-11

Imagen de Timur Weber en Pexels

0. TESTUA 

Honela hots egiten zuen Joanek: “Nire ondoren dator ni baino ahaltsuago dena eta ni ez naiz inor makurtu eta haren oinetakoen lokarriak askatzeko ere. Nik urez bataiatzen zaituztet; hark, ordea, Espiritu Santuaz bataiatuko zaituzte.”

Egun haietako batean, Jesus etorri zen Galileako Nazaretetik eta Joanek bataiatu egin zuen Jordan ibaian. Jesusek, uretatik ateratzerakoan, zerua urratzen ikusi zuen eta Espiritua, usotankeran, beregana jaisten. Eta mintzo hau etorri zen zerutik: “Zu zaitut neure Semea, neure maitea, zu zaitut atsegin.”

1. EGOERA. Testuaren azalpen laburra.

16 urte ingurura iristean, gizonak ezkondu egiten ziren. Baina Jesus ez da ezkontzen. Seme-alabak Jainkoaren bedeinkapena diren herri batean ezkongabetasuna bizi du. Denbora honetan zehar Jesus bila dabil: Zer nahi du Jainkoak beregandik? Noiz arte edukiko du egoera bat bizitzen, ohikoaren aurka? Erantzuna ez datorkio otoitzeko agerkari batetik, baizik eta bizitza aztertze-bereiztetik. Joan Bataiatzailearen agerpenak Jainkoaz hitz egiten dio. Joan da Jesusek bere garaiko beste inor baino egiazkoago aurkitu duen erlijio-erreferentzia, fariseu, eseniar eta zeloteak baino, eta jakina, saduzear, apaiz eta lebitak baino. Guztiek dute euren erantzuna, Jainkoak herri hari eskatzen dionari. Jesusek erantzuna Joan Bataiatzailearengan aurkitzen du, guztiontzako aukera bat dakarren horrengan.

Garai hartan testu hau irakurtzen zuen norbait oso ondo kokatuta zegoen, baina gu ez. “Hierofania” edo “teofania” deitzen dugun literatura generoa da, Jainkoaren adierazpenak. Testuingurua ematen dute: Uretatik irtetean, “zerua urratzen ikusi zuen, zerua zabalik“. Is 63,19an kokatzen gaitu:”Ai zerua urratu eta jaitsiko bazina!” eta “Uso itxuran jaisten den Espiritua.” Hasiera 1,2: “Jainkoaren Espiritua urazalaren gainean zegoen.” Garai hartan testu hau irakurtzen zuenak bazekien Jainkoaren bizipen bat zela.

Eta gakoa ulerpenean, Ahotsean datza. “Hauxe da nire Seme maitea, Bera dut atsegin” da bere esperientzia, non denaz jabetzen den, non Jainkoa Abba bezala izendatzen duen (lehen hitzekin, haur txiki batek hitz egiten hasten denean erabiltzen dituen eta bere gurasoak aipatzen dituen hitzekin: abba, aita, ama). Barne gako esperientzia bat da. Eta horixe da esperientzia nagusia: maitatua sentitzea, “Bera dut atsegin“. Beraz, Jainkoa herriko pertsona bakoitzaren aita-ama bezalakoa da. Eta denak familia berekoak, anai-arrebak.

2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.

Kokaeraren bila gabiltza… ez oso artega ez oso eroso. Oinpeak zoruaren arrimuan. Sorbalda zuzen.

– Eta arnasa hartzen dugu behin baino gehiagotan arnasgora sakonak eginez. Arnasketak (itotzen gaituzten) pentsamenduetatik irteten laguntzen digu eta orainaldian zentratzen gaitu. Arnasketak bizi-erritmoarekin ko- nektatzen laguntzen digu. Bizirik mantentzen gaituena da. Arnasa hartzen jarraitzen dugu eta lasaituz goaz. Gure kezketatik distantzia hartzen dugu.

– Arnasa hartzean, gure barneko gune horretara sartzen gara, non bakean aurkitzen garen, non geure burua-rekin topo egiten dugun… eta bertan bizi eta gainditzen gaituen Ongiarekin ere topo egiten dugun, gure Bizi Iturriarekin. Gure isiltasun-gunea aurkituz goaz. Arnasa hartzen jarraitzen dugu. Isiltasuna ez da zaratarik eza, egorik (nirik) eza baizik.

Testua kontenplatzera pasa baino lehen, bi jarrera hauek prestatzen ditugu: konfiantza (ni eramaten uzten diot Jaunari, Bere eskuetan jartzen naizela) eta jarduna edo dedikazioa.

3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…

OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.

Irudimena Nazareten kokatzen dut, sinagogatik irtetean egiten zituzten bilera haietako batean. Talde sutsu bat dago Joan Bataiatzaileaz hitz egiten, eta ni bertan nago. Eta batzuek Jordanen Joanek bataiatzea nahi dutela entzuten dut. Eta horretan, Jesusek hitza hartu eta honela dio: “Ni aste honetan Jordanera joango naiz.” Eta elkarrizketan, beste batzuek Berarekin joateko izena ematen dute. Giroa ederra da. Datorren aldaketa usaintzen da. Eta unea dastatzen dut, itxarotako salbamena ukituko banu bezala. Eta nik ez dut aukera galduko eta lagun egitea eskatzen dut.

Jesus agertzen da estalkitxo bat eta janari pixka bat ekarriz. Herriko beste batzuk ere badaude. Eta bidea elkarrekin egitera gonbidatzen nau. Bertan banengo bezala ibiltzen hasi ginen. Oso adoretuta goaz etorkizunaz hitz egiten, bakoitzak bere asmoen erara. Eta Jesusek: “Beharrezkoa da Jainkoaren Erregetza iristea, ona da Jainkoak egoera hau aldatzea nahi duela ohartzea, baina baita gure bihotzak aldatzea ere.” Eta pozez gainezka entzuten diogu. Bere mezua neure egiten dut eta bihotzean hausnartuz gordetzen dut. Denbora hartzen dut eta neure buruari zera galdetzen diot, zein pertsona eta talde diren niretzat erreferentzia gaur egun.

Jordanera iritsi eta Jesusekin bataioen ilarara hurbiltzen naiz, bihotza taupaka daukat indarrez, bizitzako une bizi horietakoak dira eta bataiatua izateko unea hurbiltzen ari da. Jesusengan jartzen dut arreta. Joan gelditu egin da, berarekin hitz egiteko. Beste norbaitekin ere egina zuen, baina Jesusekin luze hitz egiten du. Jendeari deigarri egiten zaio elkarrizketa luze hori. Eta ez dut Jesusen bataioaren xehetasunik galtzen: urperatzea, ur barruan emandako denbora, harik eta Joanek irteten laguntzen dion arte… Jesus poz ikaragarriaz atera da. Zerbait gertatu zaio. Eskerrak ematen ditut gertatzen ari denagatik eta egoera berri honek hainbeste pertsonarengan, baita nigan ere, sortzen dituen itxaropenagatik.

4.-JESUS ETA BIOK

Egun batzuk geroago, Jesusek basamortura deitzen nau. Haren ondoan jartzen naiz, bertan banengo bezala, eta gauza asko kontatzen dizkit. Arreta handiz entzuten diot: “Seinale moduko zerbait espero nuen, Jainkoak nigandik zer nahi zuen ezagutaraziko zidan zerbait. Eta ezagutzen nituen talde interesgarrienetako batek ere ez ninduen gogobetetzen: fariseuak, eseniarrak, zeloteak… baina Joanena desberdina zen.” Jesusek jarraitzen du niri kontatzen: “Ni bataiatzean, zeruak urratzen ariko balira bezala ematen du, Isaias profetak zioena, eta Izpiritua nire gainera jaitsiko balitz bezala. Hala sentitzen nuen, eta batez ere ahotsa: Seme maitatua, Jainkoak maitatua sentitu nintzen.” Esker onez entzuten dut isilpekotasunagatik eta gizateria eraldatzen duen kontakizun bat entzuteko kontzientzia dut.

Hizketan jarraitzen dugu. Zera saten diot: “Hau zortea Seme sentitzea, Seme maitatua!” Eta hauxe kontatzen dit: “Jainkoa Abba bezala aurkitzeak konfiantza osoan sentiarazten nau, haur txiki bat bezala bere lehen hitzak totelka esaten hasten denean, bere gurasoen eskuetan.” Eta gizateriaren historiak markatzen duen esperientzia horrek dakarren berritasuna ulertzen hasten naiz. Inork ez dio horrela deitu, eta ondorioak izugarriak dira: familia berekoak gara, seme-alabak. Eta honela esaten dit: “Zuk ere seme/alaba sentitzeko eskubidea duzu. Jainkoak ni bezala maite zaitu. Niri eman bazait, gizaki ororekin Jainkoa horrelakoa dela jakin dezazun da, ematen dizun konfiantzaren kontzientzia har dezazun eta Harengana jo dezazun bere gurasoen maitasunaren eskuetan dagoen txikiaren erabateko konfiantza horrekin.”Denbora hartzen dut seme/alaba sentitzea dastatzeko.

Jesusekin konektatuta jarraitzen dut erabateko konfiantzazko giro horretan. Hau esaten dit: “Zein garrantzitsuak diren pertsonen bizitzan oinarritzen diren esperientziak! Zein da zure funtsezko esperientzia?” Oroitzapen pixka bat egiten ari naiz hari kontatzen asmatzeko, nire denbora hartzen dut eta zera kontatzen diot: “Egun batean, erretiro baten isiltasunean; beste batean, senide maite baten heriotzan; egun batean ere, bat batean konturatu nintzen bake sakonez betetzen nintzela”… Hau gogorarazten dit: “Zein garrantzitsua den konektatu eta gure bizitzako erabakiak, denboran oratuak eta frogatuak, hartu ahal izateko Zentro bat izatea denbora konplexu honen erronkei aurre egiteko!” Bihotzez eskatzen diot horrela bizi ahal izatea, ezinbestekoa iruditzen baitzait.

5.- Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.

Otoitzean bizi izandakoa jasotzen dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot… edo eskerrak ematen… begirunekeinuaz (eskuak elkartuz), eskerroneko keinuaz (eskuak irekiz) edo onarpenkeinuaz (gurutzearen zeinuaz)… Eta nire tokira ari naiz itzultzen. Hankak lasaitzen ditut, eskuak irekitzen, begiak zabaltzen… Eta bizi izandakoa idazten amaitzen dut, nire bizitzari finkatzen lagundu diezadan.

keyboard_arrow_up