Eman garai berrietarako izena!

Jn 1, 35-42

Imagen de simple tunchi0 en Pixabay

0. TESTUA 

Hurrengo egunean, berriro ere bertan zegoen Joan bere bi ikaslerekin. Jesus handik igarotzen ikusi- rik, “Hona hemen Jainkoaren Bildotsa” esan zuen.

Bi ikasleek, hori entzutean, Jesusi jarraitu zioten. Jesusek, atzera begiratu eta ondoren zetozkiola ikusirik, “Zeren bila zabiltzate?” galdetu zien.

Eta haiek: “Rabbi, non bizi zara?” (Rabbik ‘Maixu’ esan nahi du).

Jesusek “Etorri eta ikusi!” esan zien.

Joan, non bizi zen ikusi eta berarekin gelditu ziren egun hartan. Arratsaldeko laurak aldea zen.

Joani entzun eta Jesusi jarraitu zioten bietariko bat Andres zen, Simon Pedroren anaia. Lehenik, bere anaia Simonekin egin zuen topo eta “Mesias aurkitu diagu” (Mesiasek ‘Kristo’ –hau da, Gantzutua— esan nahi du) esan zion.

Eta Jesusengana eraman zuen. Jesusek, begira-begira jarririk, hau esan zion: “Simon zara zu, Joanen semea, baina aurrerantzean Kefas deituko zara (Kefasek ‘Pedro’ –hau da, Harkaitz— esan nahi du.)

1. EGOERA. Testuaren azalpen laburra.

Pertsona bat jaiotzen denean, gurasoak abegi eta hurbiltasun hitzekin komunikatzen dira, eta Jesusek gauza bera egiten du bere ikasleekin. Deitutakoen bizitzan zerbait berria hasten den lehen deialdian gaude, garra handiagoa delako eta oroitzapenak oso bizirik geratzen direlako, hasiera liluragarria eta bermatzailea delako. Badirudi gure bizitzaren garra pizten dela eta irrikaz betetzen duela. Joanek, Jesusen ikasleak, lehen topaketa hori gertatu zen ordua ere gogoratzen du: arratsaldeko laurak. Horregatik ona da lehen oroitzapenetara itzultzea, gure etorkizuna nolabait markatu zuen lehen topaketa hartara.

Ebanjelioaren kapitulu hau kristologia-tituluz beteta dago. Badirudi, Joan ebanjelariak hasieran ebanjelioan zehar garatu nahi zituen titulu guztiak kokatuko balitu bezala. Jesus aurkitzen dutenek hainbat izen ematen diote:”Rabi, non bizi haiz?”,”Mesias aurkitu dugu“,”Hau Jainkoaren bildotsa da“. Hauxe da bitxiena: pazko bildotsa, Egiptoko askapenaren ikurra. Beste leku batean, “munduko bekatua kentzen duen Jainkoaren Bildotsa“, Jainkoaren Espirituarengan Jainkoari lotuta jarduteko duen eragatik. Alde batetik, zapaltzaileari aurre egiten diona da eta, bestetik, haurridetasuna eraikitzen duena. Eta Bera da pertsona zapalduak askatzen dituena, bizitzari eta zapaltzen dituztenei aurre egin diezaieten. Horrela kentzen ditu gorrotoa, zauriak, pertsonen suntsiketak.

Non bizi zara?” edo nondik bizi zara? Zer bizi da zugan? Zerk mugitzen zaitu? Aitaren kolkotik, Jainko bere Abbarekiko harreman horretatik jarduten du, erabakiak hartzen, otoitz egiten, Jainkoaren erreinuaren misioan hobeto asmatzeko bereizten.

2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.

Kokaeraren bila gabiltza… ez oso artega ez oso eroso. Oinpeak zoruaren arrimuan. Sorbalda zuzen.

– Eta arnasa hartzen dugu behin baino gehiagotan arnasgora sakonak eginez. Arnasketak (itotzen gaituzten) pentsamenduetatik irteten laguntzen digu eta orainaldian zentratzen gaitu. Arnasketak bizi-erritmoarekin ko- nektatzen laguntzen digu. Bizirik mantentzen gaituena da. Arnasa hartzen jarraitzen dugu eta lasaituz goaz. Gure kezketatik distantzia hartzen dugu.

– Arnasa hartzean, gure barneko gune horretara sartzen gara, non bakean aurkitzen garen, non geure burua-rekin topo egiten dugun… eta bertan bizi eta gainditzen gaituen Ongiarekin ere topo egiten dugun, gure Bizi Iturriarekin. Gure isiltasun-gunea aurkituz goaz. Arnasa hartzen jarraitzen dugu. Isiltasuna ez da zaratarik eza, egorik (nirik) eza baizik.

Testua kontenplatzera pasa baino lehen, bi jarrera hauek prestatzen ditugu: konfiantza (ni eramaten uzten diot Jaunari, Bere eskuetan jartzen naizela) eta jarduna edo dedikazioa.

3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…

OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.

Irudimenaz, Joan bataiatzen ari zen Jordan aldean kokatzen naiz. Bere ondoan jartzen naiz, bertan banengo bezala, bere ikasle batzuekin hizketan ari denean. Orduan igarotzen da Jesus eta Joanek hau esaten die: “Horra hor Jainkoaren bildotsa. Honek bai asmatzen duela Herri honentzat Jainkoak duenarekin, honek bai arriskatzen duela bere bizitza azkeneraino. Hau da Pazkoko benetako Bildotsa, ez Egiptoko askapena gogoratzeko hiltzen dena, baizik eta bere bizitza ez bortizki ematen duena GAUR askapenaren alde”. Eta neure egiten ditut bihotzez haren hitzak: “Bere bizitza ematen duena…”.

Zera ikusten dut, Joan Bataiatzaileak une horretan berarekin zeuden bi ikasleak nola ipintzen dituen Jesusen arrastoan jarrai diezaioten. Joanen bi ikasleei lagun egiten diet Jesusengana joan eta “Rabi, maisu, non bizi zara?” esaten diotenean. Eta Jesusek: “Zatozte eta ikusiko duzue.” Berarekin eta Berarengandik bizitzera gonbidatzen ditu. Eta ikasleak mugitzen gogotsu ikusten ditut. Hau benetan bitxia eta liluragarria da.

Giroa ederra da. Zerbait berria sortzen ari dela usaintzen da. Eta unea dastatzen dut, itxarotako salbazioa ukituko banu bezala. Denbora hartzen dut. Jesus ezagutu dutenak beren kutunei kontatzera doaz. Oraingoan anaiak dira. Joani begiratzen diot bere anaia Santiagorengana iristen dela eta Andresen ondoan noa. Hau moilan dagoen bere anaia Simonengana iristen da eta Pedrorekin izandako topaketan zentratzen naiz. Ganorazko zerbait gertatzen ari da. Jesusek aldatu egiten dio izena. “Zu Simon zara, Joanen semea, Kefas, Harkaitz, deituko zara“. Izenak adierazten du bere jarduerarekin zer egingo duen bizitzan. Eta eskerrak ematen dizkiet Jesusekin harremanetan jarri ninduten pertsonei. Eta nik beste batzuk Berarekin harremanetan jartzea eskatzen dut.

4.-JESUS ETA BIOK

Joan Bataiatzailearengana hurbiltzen diren pertsona asko ikusten ditut, besteak beste Jesus. Jesus honela mintzatzen zait: “Zein garrantzitsua den gizarte honetan bizia ematen duten pertsonekin harremanetan egotea! Hartzazu denbora zure egokieretatik ateratzeko eta hurbil zaitez etorkizun lekuetara, etorkizuna seinalatzen duten taldeengana.” Ezagutzen ditudan taldeak ekartzen ditut gogora, guztion etxean haurridetasunaren ildotik doazenak: sorkuntza zaintzen duten taldeak, helburu baketsuak dituzten ikerketa-taldeak, txirotuei arreta ematen dieten gizarte-erakundeak… Eta nire aisetasun gunetik irten nahi dudala esaten diot, nire beldurrak, esango dutena, erosotasuna… gainditu eta nire izena eman gehien sintonizatzen duenari. Bihotzez eskatzen dut.

Jesusi lehen ikasleek galdetu zioten gauza bera galdetzeko baliatzen naiz egoeraz : “Non bizi zara? Nondik bizi zara?” Eta Jainkoarengandik, Abbarengandik bizitzeak zer esan nahi duen kontatzen dit: “Abba, egunero eta baldintzarik gabe sortutako guztia, pertsona bakoitza, batez ere ahulenak, zaintzen dituen Maitasun Misterioa da.” Jainko Abbaren Misterioa sakon ezagutzeko eskatzen diot, konfiantza osoz, eta dastatzeko denbora hartzen dut.

Berriro nirekin dago pertsonalki eta niri zuzentzen zait eta nire izena ahoskatzen du, Pedrorena bezala, eta nire historiaren une honetan eman nahi didan izen berriaz zerbait xuxurlatzen didala sumatzen dut. Eta zera esaten dit: “Sartuta zauden misioarekin zerikusia duen izen bat ematen dizut. Zure izena “muturrerainoko maitasuna” izango da, zure bizitzan udaberri berri bat hastea nahi baitut.” Izen horrekin itxuratzeko eskatzen diot, eta nire bizitzako eguneroko errealitatean bizia egiteko aukera izan dezadan. Eta dastatu eta eskatu egiten dut.

5.- Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.

Otoitzean bizi izandakoa jasotzen dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot… edo eskerrak ematen… begirunekeinuaz (eskuak elkartuz), eskerroneko keinuaz (eskuak irekiz) edo onarpenkeinuaz (gurutzearen zeinuaz)… Eta nire tokira ari naiz itzultzen. Hankak lasaitzen ditut, eskuak irekitzen, begiak zabaltzen… Eta bizi izandakoa idazten amaitzen dut, nire bizitzari finkatzen lagundu diezadan.

keyboard_arrow_up