Jn 10, 27-30

0. TESTUA
Nire ardiek nire ahotsa entzuten dute, eta nik ezagutzen ditut; haiek atzetik jarraitze didate, eta nik betiko bizia ematen diet: ez dira sekula galduko eta ez dizkit inork ere eskutik kenduko. Eman dizkidan nire Aita, denak baino handiagoa da, eta ezin ditu inork kendu nire Aitaren eskutik. Aita eta biok bat gara.
1-TESTUAren IRUZKINA
Joanen berrionaren hainbat testu bezala, hau katekesi bat da, eta bertan Joanen elkarteak idatziz islatzen du haientzat Jesus nor zen aurkitu zuena: bere Bizia ematen duen artzaina, Bizia ematen dien erreferentzia gakoa, Bizia eta Bizi ugaria izan dezaten erreferentzia pertsonala eta elkartearena, zaintzen dituena, goizero benetako bizitzaz elikatzen diren lekuetatik ateratzen dituena, haien aurretik doana. Elkartea, gutxiengo hutsala, kultura boteretsu baten erdian bizi da, arrotza haientzat, baina Artzainak gidatua sentitzen du.
Elkarte hori absolutu oso finkatuen kultura baten barnera doa: greziar panteoiko jainkoengana. Baina Joanen elkartea Jesusekin geratzen da, Jesus hautatzen du: Jesusengan Jainkoa dago, Abba,”Aita eta biok bat gara“. Berarengan egiazko bizia aurkitu dute, eta beren garaiko kulturan oharkabean igarotzen den taldetxoa izan arren, bizipen bat dute: Jesusek ezagutzen ditu artzainak bere ardiak bezala, eta “Jesusen ahotsa” entzuten dute bizitzea tokatzen zaien egoera nahasi horretan.
Greziarrek jazarritako elkarte bat –egia esan, Joan Patmos uhartera erbesteratua izan zen- eta juduen sinagogatik kanporatuak izatearen testuinguru honetan, desagertzeko arriskuarekin, Esku Onetan daudela sinetsiz bizi dira, “inork ez ditu nire eskutik kenduko“. Kontrakulturalki bizi dira, gutxiengo hutsalean eta ahulezia handian, kultura nagusiaren kontrapisu gisa. Hauxe da gure kultura berekoi, autoerreferentzial eta desberdinean guri dagokiguna, “Fratelli tutti” eta “Laudato si” entziklikekin gizarte-adiski-detasunaren eta guztion etxearen kultura bultzatzen dugu, haurridetasuna biziz.
2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.
Kokaeraren bila gabiltza… ez oso artega ez oso eroso. Oinpeak zoruaren arrimuan. Sorbalda zuzen.
– Eta arnasa hartzen dugu behin baino gehiagotan arnasgora sakonak eginez. Arnasketak (itotzen gaituzten) pentsamenduetatik irteten laguntzen digu eta orainaldian zentratzen gaitu. Arnasketak bizi-erritmoarekin ko- nektatzen laguntzen digu. Bizirik mantentzen gaituena da. Arnasa hartzen jarraitzen dugu eta lasaituz goaz. Gure kezketatik distantzia hartzen dugu.
– Arnasa hartzean, gure barneko gune horretara sartzen gara, non bakean aurkitzen garen, non geure burua-rekin topo egiten dugun… eta bertan bizi eta gainditzen gaituen Ongiarekin ere topo egiten dugun, gure Bizi Iturriarekin. Gure isiltasun-gunea aurkituz goaz. Arnasa hartzen jarraitzen dugu. Isiltasuna ez da zaratarik eza, egorik (nirik) eza baizik.
Testua kontenplatzera pasa baino lehen, bi jarrera hauek prestatzen ditugu: konfiantza (ni eramaten uzten diot Jaunari, Bere eskuetan jartzen naizela) eta jarduna edo dedikazioa.
3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…
OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.
Joanen elkarte hartan kokatzen naiz, eta honek Jesusen bizitza gogorarazten die, eta hau entzuten dute: “Begira, Jesusekin bizi ginenean eta Abba bezala Jainkoa aurkitu zuela esaten zigunean, bere garaiko judu-kulturan ere zailtasun handiak aurkitu zituen, askotan eztabaidatzen zuen agintariekin eta beren baitan itxita zeudenekin, eta behin ere alde egin behar izan zuen harrikatua ez izateko”. Eta entzun egiten dut. Nola sentitzen naiz? Eta denbora hartzen dut.
Joanek jarraitzen du: “Gu, Hamabiok, Jerusalemen geundela, artzainak gidatzen zuen artalde txiki bat bezala sentitzen ginen; han ez ginen ia ezertarako gai, judaismoa nagusitzen baitzen apaiz nagusien, sanedrinaren eta idazlari taldeen, lege-maisuen eta fariseu taldeen, jende ikasia eta boteretsuaren kontrolaren bidez. Hala ere, Jesusek zerbait guztiz bitxia proposatzen zien eta batzuetan isilik uzten zituen.” Joani entzuten diot eta nigan Jesusenganako konfiantza hazi egiten da, Abba Jainkoaren bizipenarekin, bere bizimodu eta hitzekin, kultur mundu boteretsuetan bidea irekiz doana. Bihotzez pozten naiz eta denbora hartzen dut.
Joanek kontatzen jarraitzen du eta nik ez ditut bere hitzak galtzen: “Zainduta sentitzen ginen, entzuten genion, harritu egiten gintuen, defendatu, batzuetan huts egiten genion… baina Harengan Bizi hitzak aurkitzen genituen, hau esaten ziguten arren: Nora zoazte ameslari horrekin, urratzaile horrekin, sasi-irakaspenak dakartzan horrekin? Gainera, inork kendu ezin izan gintuela bere eskuetatik esan dezakegu, esku onetan geunden”. Gaur Joanena gertatzen zaigula ohartzen ari naiz, axolagabekeria, nor-berekeria eta autoerreferentzialtasunaren kultura egon arren, bizia ematen diguna Jesusen erara bizitzea dela. Denbora hartzen dut. Nola geratzen naiz?
4.-JESUS ETA BIOK.
Eta Joanen elkarte horretan, non ni bertan sentitzen bainaiz, haiekin hitz egiten dut gaur: “Mendebaldeko kulturak Jainkoa gizartetik atera du. Hiritar helduak Jainkorik gabe bizi daitezke, baina ez absoluturik gabe. Eskola-munduan ondo ikusten da erlijio-kontua ez planteatzea, dagoeneko gaindituta dagoen gizadiaren etapa delako; edo fededuna bazara, bizi itzazu sinesgai horiek zure eremu pribatuan edo sakristian, baina ez jendaurrean.” Hustu egiten naiz: “Jainkoa haientzat kapela bezalakoa da, nahi baduzu, kendu egiten duzu eta ez da ezer gertatzen. Baina guretzat bihotza bezalakoa da: bihotza kentzen baduzu, hil egiten zara.” Denbora hartzen dut nire burua uste sendoetan finkatzeko.
Eta Joanek zera esaten dit: “Noraino da Jesus Norbait bizirik zuen bizitzan? Zer leku du zuen bizitzan? Ez dakit, Jesusez gain, zuen bizitzan Jesusekin lehian dauden beste gauza garrantzitsu batzuk ote dauden.” Isilune luzea egiten da eta Joanek jarraitzen du: “Guretzat, garrantzitsuena Jesus zen, egunero bere hitzak, bere ekintzak, bere motibazioak… gogoratuz bizi ginen. Bizia ematen zigun Bizi horrengandik bizi ginen.” Jauna, gure bizitzan horrela izan dadila eskatzen dizut.
Eta lotsa pixka batez hau esaten diot: “ez digute zuei bezala jazarri, bai iraindu edo barregarri utzi, bai izan dugula gatazka bat edo beste ahulak babesteagatik edo, inor baztertu gabe, guztiontzako leku egiteagatik edo fededunak garela esateagatik”. Eta Joanek horrela erantzuten dit: “Fedea indartu egiten da borrokan. Izan ezazue konfiantza, guk Jesusen eskuetatik alde egin dezakegu, baina, bere aldetik, Jesusek ez gaitu inoiz bere Eskuetatik botako.” Eta konfiantza horretatik bizitzea eskatzen dut.
5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.
Otoitzean bizi izandakoa jasotzen dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot edo eskerrak ematen dizkiot agur keinu batez (eskuak elkartuz), esker ona (nire eskuak irekiz) edo onarpena adieraziz (gurutzearen seinaleaz), eta berriro itzultzen naiz leku honetara: oinak askatzen ditut, eskuak irekitzen ditut, begiak ere bai… Eta bizi izandakoa idazten amaitzen dut, nire bizitzan tinkatzen lagun diezadan.