Bataioa

Online

Lk 3,15-22

 

0. TESTUA (irakurri parabola osoa).

Herria zain zain zegoen eta denak ari ziren pentsatzen Joan ez ote zen Mesias izango. Joanek, ordea, denen aurrean hau esan zuen:

– “Nik urez bataiatzen zaituztet, baina badator ni baino ahaltsuago dena eta ni ez naiz inor haren oinetakoen lokarriak askatzeko ere; horrek Espíritu Santuaz eta suz bataituko zaituzte”.

(…)

Herri guztia bataiatzen ari zela, Jesus ere bataiatu egin zen eta, otoitzean ari zela, zerua zabaldu eta Espíritu Santua jaitsi zitzaion gainera, usotankeran agertuz. Eta mintzo hau etorri zen zerutik:

– “Zu zaitut neure Semea, neure maitea, zu zaitut atsegin”.

1. EGOERA. Testuaren azalpen laburra.

Bataioa da, ziurrenik, Jesusi buruzko lehen datu historikoa. Lau ebanjelioetan agertzen da eta bertan Jesus Joanen ikasle bezala azaltzen da, eta denbora joan ahala ikasleak Maisua gaindituko du. Joan den igandean, liturgiak Jesus 12 urterekin jartzen zuen. Adin horretan helduarorako urratsa ematen zen. Gizonak 14-16 urterekin ezkontzen ziren, baina Jesus ez zen ezkondu, Itun Zaharreko profeta bakar batzuk ere ezkondu ez ziren bezala. Harrezkero, Jainkoak Berarentzat zer nahi zuen bilatzen aritu zen.

Erantzuna ez zaio etorriko otoitz agerkari edo errebelazio batetik, baizik eta egunero bizimodua ateratzen duten eta legezkoaren pisua jasaten duten jendearekin ibiltzetik. Eta egoera horiek gogora ekarri eta Jainkoaren sentipenarekin lotzen ditu. Eta hortik bere garaiko erlijio taldeen artean Joanenarekin konektatzen du gehien. Eta hor sentitzen du bere deia eta Joanek proposatzen duenarekin abiaburu berri bat hasiko du. Horretarako, “ilaran jarriko da, herri osoarekin bataiatua izateko.”

Testua, ondoren, sinboloz beteta dago eta hierofania (Jainkoaren adierazpenak) izeneko literatura generoan bataioan gertatu zena kontatzen du: Lehenik, uretatik irtetean, “urratzen diren zeruak ikusi zituen, zeru zabala.” Is 63,19an kokatzen gaitu: “Ai zeruak urratuko bazenitu!” Eta bigarrenik, “uso eran jaisten den Izpiritua” (Gen 1,2: “Jainkoaren Espiritua urazalaren gainean bahetzen zen”). Testu hau irakurtzen duen garai hartako norbaitek ezin hobeto kokatzen du Jainkoaren ekintza nabarmen bezala.

Eta Jesus Jainkoaren barkamena behar duten guztiekin ilaran “otoitzean ari zen bitartean”, Ahots bat entzuten da: “Hau da nire Seme maitea, nire kuttuna“. Hauxe da bere funtsezko bizipena, non Jesus nor den eta Jainkoa nor den jabetzen den: Abba (haur txiki batek hitz egiten hasten denean erabiltzen dituen lehen hitzak eta bere gurasoak izendatzen dituztenak: abba, aita, ama) izena ematen dio.  Barne esperientzia paregabea da: Zerbait gertatu zitzaion eta azken egunetaraino berarekin gelditu zen. Jainkoa berarentzat zer zen eta herri harekin zer izatera deitua sentitzen zen aurkitu zuen.

2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.

Arnasa hartzen dugu sakonki. Arnasak estutzen gaituzten pentsamenduetatik ateratzen laguntzen digu eta orainaldean zentratzen gaitu, dagoen honetan.

Lasaitu egiten gara. Zentratu eta barreiaketa ekiditen dugu. Gure kezketatik aldentzen gara… Beranduago berriro ekingo diegu…

Gure barnearekin konektatzen gara, gure barnean dugun ‘Horrekin’, gure Bizi Iturriarekin. Barne isiltasuna egiten saiatzen gara. Lehenik, isiltasuna ez da zaratarik ez egotea, egorik edo nirik ez egotea baizik. Isiltasuna egiteko onena hauxe da: “geure maitasun, gurari eta axolatik irtetea”.

Sakonki entzuteko prestatuz goaz. Hauxe eskatzen dugu, otoitzaldi hau konfiantzaz-prestutasunez eta arduraz bizi ahal izatea.

3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…

OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.

Presente egiten naiz Jordanen Jesusekin, jendea Joan ez ote den Mesias izango pentsatzen ari denean. Hantxe nago bataiatzeko lerroan, bataioen tokian. Lekua ikusten dut, jendea ere bai, nola janzten diren, bataiatzeko ilara, Jainkoaren izenean Joanek dakarren aukera eta bere nortasunari buruzko hitzaldia: “Nik urez bataiatzen dut, baina Berak Espiritu Santuaz eta suz bataiatuko zaituzte.” Ez dut xehetasunik galtzen. Joanen zintzotasun hori bizitzea eskatzen dut, bere lekua zein den jakinda, bere burua garrantzitsuena ez sentitzeko. Joanen izpiritu hori eskatzen dut.

Jesusengandik gertu jarraitzen dut, bizitza berria, bihotz berritzea hasi nahi dutenak dauden ilaran, daukatena ez baita bizitza. Bizi den itxaropen giroa arnasten ari naiz: Nola pasatzen diren bata bestearen atzetik ibaiko uretan beren iraganeko bizitza –gehiegikeriak, plazerak, apustuak, etxeko indarkeriak…– utzi nahian, urak eraman ditzan eta bizitza araztu berri bat hasi ahal izan dezaten.

Jesusen ondoan nago bataio unean: Joanek burutik hartu eta uretan murgiltzen du eta, uretatik irtetean, Jesus otoitzean aurkitzen dut, eraldatua, poz itzelez betea. Ez dut xehetasunik galtzen. Zerbait gertatu zaio. Eskerrak ematen ditut Jainkoa Berarengan konfiantza duten pertsonei komunikatzen zaielako, entzuten diotenei, Berarekin sintonizatu nahi dutenei, sintonia hori komunikazio iraunkor gisa bizi nahi dutenei. Eta hitzik gabe geratzen naiz, une hori neureganatuz.

4. JESUS ETA BIOK.

Bitartean nire bataioaren unea iritsi da. Bihotza taupaka ari zait indarrez, bizitzako une bizi horietakoa da… Eta nire indar guztiekin desiratzen dudan baina ezagutzen ez dudan zerbait berria hasteko unea hurbiltzen ari da… Eta hortxe aurkitzen naiz Joanen aurrean: Zer nahi duzu? Eta nik: ”Jainkoari nigan bizitzen utzi nahi diot, lekua egin, nire interesen aurrean lehentasuna Berari eman”. Denbora hartzen dut. Nola sentitzen naiz? Zer nahi dut? Eskatu egiten dut.

Eta Jesusek begiratzen didala konturatzen naiz eta Bere ondoan egoteko hurbiltzen naiz. Eta denbora hartzen du Berak bizi izan zuena nirekin partekatzeko. Hauxe kontatzen dit: “Jainkoak askoz ere antz handiagoa du libre uzten gaituen konfiantza osoko norbaitekin, itun bat egiten dugun norbaitekin baino; Azken honek ituna betetzen ez badugu, kontuak eramaten dizkigu eta zorretan gaude, eta bere atsegina lortzeko sakrifizioak, eskaintzak, opariak… Egin behar ditugu. Bere hitzak neure egiten ditut. Jaungoikoa sentitzeko modu berri bat nabaritzen dut, etxetiarragoa. Denbora hartzen dut.

Nire aldetik elkarrekin egoteko ematen didan aukera honi probetxu atera nahi diot: “Nolako garaiak zureak jendea Bizitzaz aldatzeko pilatzen zenean! Orain urtarrileko merkealdietarako egiten dute, futbol partidetara sartzeko, oporretako txartelak ateratzeko…” Eta zera erantzuten dit: Baina gaur egun jarraitzen dut banan banan deitzen zerbait berria hasteko izena ematen duten pertsona askori. Zerbait pertsonalagoa da. Bizitza berria hasi nahi duten eta ezagutzen ditudan pertsonak gogora ekartzen ditut… Pertsonen alderik onena aurkituz joateko denbora hartzen dut.

5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.

Otoitzean bizi izandakoa jaso egiten dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot edo eskerrak ematen dizkiot. Eta horrela amaitzen dut: Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean.

Amen.

 

keyboard_arrow_up