Ezker-eskuin

Online

Mk 10, 35-45

 

 

0. TESTUA (irakurri parabola osoa).

Santiagok eta Joanek, Zebedeoren semeek, Jesusengana hurbildu eta honela esan zioten:

– “Maisu, eskatuko dizuguna zuk ematea nahi genuke.”

Eta Jesusek hauxe galdetu zien:

– “Zer nahi duzue, bada, nigandik?”

Eta haiek:

– “Zu zeure aintzara heltzean, bata zure eskuinean eta bestea ezkerrean jar gaitezela.”

Eta Jesusek: “Ez dakizue zer ari zareten eskatzen. (…)”

Beste hamarrak, hori entzutean, Santiago eta Joanen aurka haserre jarri ziren. Jesusek dei egin eta honela esan zien: “(…) Zuen artean handien izan nahi duena izan bedi zuen zerbitzari, zeren Gizonaren Semea ere ez da etorri zerbitzatua izatera, zerbitzari izatera baizik (…).”

1. EGOERA. Testuaren azalpen laburra.

Santiago eta Joanen eskaera batzuetan gure otoitz egiteko eta gure eskatzeko moduaren antzekoa da: “Eskatuko dizuguna egin dezazula nahi dugu.” Eta gure parrastadarekin hastan gara: lanpostu garrantzitsu bat, nire lana aintzat hartzea, nire sendiaren harmonia, etab. Eta, gainera, eskatzen diogun era oso berezia da: eskatutakoa ematen ez badigu, gure fedea krisian sartzen da (ama ez hiltzea eskatu nion, nire familiak bidaia ona izan zezala. Eta jaramonik ez.)

Zure aintzan esertzea, bata eskuinean eta bestea ezkerrean”. Horrela hil zen Jesus gurutzean, eskuinean pertsona gurutziltzatu bat eta ezkerrean beste bat. Joan ebanjelariarentzat, gurutzea da Jesusen aintzaren unea: horrela ematen dio loria Jesusek Jainkoari, bere bizitza maitasunez burubelarri eskainiz. Beraz, kontuz ibili behar dugu Jesusen eskuinean edo ezkerrean egotea eskatzen dugunean. Gainera, san Ireneok zioen bezala, “Jainkoaren aintza gizadia bizitzea da.”

Nazioetako buruzagiek tiranizatu/zapaldu egiten dituzte herriak. Nola erabili guztiok dugun boterea? “Ez bedi izan horrela zuen artean.” Gaur egun, ziur asko, hausnarketa asko egiten ari gara demokrazia arriskuan jartzen ditugun moduei buruz, demokrazia izateko demokratak behar baititugu. Jesus zentzu horretan ari da: “Ez bedi horrela izan zuen artean”. Nola gauzatzen ditugu gure erantzukizun-ak, adibidez, kristau elkartean? Zerbitzari eta esklabo gisa ala buruaski eta despota gisa?

2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.

Arnasa hartzen dugu sakonki. Arnasak estutzen gaituzten pentsamenduetatik ateratzen laguntzen digu eta orainaldean zentratzen gaitu, dagoen honetan.

Lasaitu egiten gara. Zentratu eta barreiaketa ekiditen dugu. Gure kezketatik aldentzen gara… Beranduago berriro ekingo diegu…

Gure barnearekin konektatzen gara, gure barnean dugun ‘Horrekin’, gure Bizi Iturriarekin. Barne isiltasuna egiten saiatzen gara. Lehenik, isiltasuna ez da zaratarik ez egotea, egorik edo nirik ez egotea baizik. Isiltasuna egiteko onena hauxe da: “geure maitasun, gurari eta axolatik irtetea”.

Sakonki entzuteko prestatuz goaz. Hauxe eskatzen dugu, otoitzaldi hau konfiantzaz-prestutasunez eta arduraz bizi ahal izatea.

3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…

OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.

Jesusekin eta Hamabiekin Jerusalenerako bidean gora noa, bertan banengo bezala. Beraiekin gogora ekartzen dut kontatu dien azkena: gauzak oso gaizki joango zaizkiola, heriotzara ere zigortuko dute la. Jesusek hauxe esaten die: “Galilean egin duguna Jerusalenen jarraitu behar dugu egiten.” Eta zera datorkit gogora, ekonomiaren, ideologia-erlijioaren eta politikaren egoitzan hartzen direla hainbeste gizaki baztertzen dituzten erabakiak. Hamabiek beldurrez jarraitzen diote, baita nik ere.Erabaki zail hori dastatzeko denbora hartzen dut.

Eta egoera honetan, Zebedeotarrak, Santiago eta Joan, Jesusengana hurbiltzen direla ikusten dut, eta irmotasunez hauxe esaten diote: “Eskatuko dizuguna ematea nahi dugu.” Eta entzuten jarraitzen dut: “Onar iezaguzu zure izen handiko erreinuan, bata zure eskuinean eta bestea zure ezkerrean esertzea.” Eta eskariarekin harrituta jarraitzen dut: ausardiazko egintza bat, handinahikeriazkoa…? Nola geratzen naiz? Denbora hartzen dut.

Eta hementxe nago Jesusek bi anaiekin antolatzen duen elkarrizketan, lehen lekuetarako duten grina dela eta: “Nik edan behar dudan kaliza edateko gai al zarete?” Eta garai zailak direla dakitenen erantzun ausarta entzuten dut: “Bai, gai gara,” baina dena ondo amaituko den itxaropenaz. Eta hau apostoluen artean arazo bat dela konturatzen naiz, baita nigan ere. Horregatik Jesusen sentimendu berberak izatea eskatzen dut, galtzeko prest agertzen baita.

4. JESUS ETA BIOK.

Bertan nago Jesusek maitasunez begiratzen dienean, baita niri ere, eta hauxe esaten digu: “Postuena ez dagokit niri, ez dago nire esku, Aitaren esku baizik“. Eta berriro ere abiapuntuan uzten gaituela konturatzen naiz: haurridetasuna ahalbidetzeko dagokidan sufrimenduzatia onartzeko prest eta kolaboratzaile gisa dagokidan lekua onartzeko prest. Eta prestasun egoera dastatzen dut eta horrela bizi izatea eskatzen dut.

Jesusi entzuten jarraitzen dut: “Kultura giroan, boteredunek beren boterearen zama menpekoengan erorarazten dute. Ezin dugu hori gure artean errepikatu. Zuen artean hori gertatzen dela begitantzen zaizue: nolako ekarpena egin behar diogu herri honi, gizarte honi? Aitzitik, zuen artean handia izan nahi duenak, besteak zerbitza ditzala, eta zuen artean lehena izan nahi duena, guztion esklabo izan dadila.” Eta Jesusi entzutean, egun berria dela iruditzen zait. Neureganatzeko denbora hartzen dut.

Harengandik hurbil jarraitzen dut, begiratzen didanean eta berarekin bizitzera adoretzen nauenean: zerbitzari izan nadin, behar duenari arreta jar diezaiodan, eta hau guztia berezko moduan. Eta, bide batez, hauxe eskatzen diot: “Ongi senti nadila handitzat ezagutua izatearen beharrik gabe eta lehen postuetara edo gizarte-kokapenera itsatsia egon beharrik gabe”, eta nire desioa adierazten diot: ”Joan nadila zurekin guztiz bat eginda, zure adiskidetasunak ni aintzat hartua izatearen beharra ordezka dezan.” Eta bihotzez esaten diot.

5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.

Otoitzean bizi izandakoa jaso egiten dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot edo eskerrak ematen dizkiot. Eta horrela amaitzen dut: Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean.

Amen.

 

keyboard_arrow_up