Betetzea edo jarraipena

Online

Mk 10, 17-30

 

 

0. TESTUA (irakurri parabola osoa).

Jesus bidera atera zen batean, norbaitek, lasterka etorrita, aurrean belaunikaturik, hauxe galdetu zion:

– Maisu on, zer egin behar dut betiko bizia iristeko?

Eta Jesusek:

– Zergatik esaten didazu on? Onik ez da inor, Jaungoikoa besterik. Badakizkizu aginduak (…).

Eta hark zera erantzun:

– Maisu, guzti horiek gaztetatik bete ditut nik. Orduan Jesusek begiz begi jarririk, honela esan zion ongi nahiz: Gauza bat falta zaizu, zoaz, saldu dituzun guztiak eta eman behartsuei; eta izango duzu gordailu bat zeruan. Eta gero zatoz eta jarrai niri!

Hitz hauekin, aurpegia ilundu zitzaion hari eta nahigabez joan zen, ondasun askoren jabe baitzen.

Orduan Jesusek, ingurura begira, honela esan zien ikasleei:

– Bai nekez sartuko direla ondasundunak Jaungoikoaren erreinuan! (…)

1. EGOERA. Testuaren azalpen laburra.

Zer egin behar dut betiko bizia lortzeko? Nor dago galdera honen erdian? Nia/Egoa, “eginez, betez” salbatzen dela esaten duela. Nia, nire merituengatik salbazioa irabazi dudana, konplitu egin dudalako. Jainkoaren salbamena, onarpena, ongietorria lortuko bagenu bezala konplitzen dugulako. Gure gurasoek, gure lagunek maite al gaituzte bikainak garelako eta dena ondo egiten dugulako, edo garen bezala izanik ere, gure akatsekin, geu garelako? Bada, Jainkoa askoz gehiago.

Jesusek pertsona aberats horri agertokia aldatu dio hitz hauekin: “Gauza bat falta zaizu“. Jar ezazu erdigunea zugandik kanpo, jar ezazu zure segurtasuna ez daukazun horretan, balio ez duzun horretan… Jainkoarengan baizik, eta “altxor bat izango duzu zeruan“. Orduan zure segurtasuna Bizia den Norbaitengan ipiniko duzu, eta Berak zuri bizia komunikatuz joango da. Horrela, doakotasun eta jarraipenaren gakoan sartzen zara eta ez, egiten duzunagatik, salbamenaren giltza zure eskuan izatea, eta zenbat eta heroikoagoa izan, orduan eta salbamen gehiago.

Orduan, nor salba daiteke? “Jainkoarentzat ez dago ezinezkorik ezer“. Ama batentzat ez da ezinezkoa bere haur bat salbatzea, honek merezi ez badu ere. Jesusen proposamena “gu”-a da, bere seme-alabak haurridetasunaren mahaian, eztei-oturuntzan nahi dituen/gaituen gure Aita. Kontua zera da, ni geroko bizitzan nire burua salbatzeko zer egitetik, Jesusekin elkarlanean aritzea bizitza honetan haurridetasun mahaia egitera igarotzea.

2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.

Arnasa hartzen dugu sakonki. Arnasak estutzen gaituzten pentsamenduetatik ateratzen laguntzen digu eta orainaldean zentratzen gaitu, dagoen honetan.

Lasaitu egiten gara. Zentratu eta barreiaketa ekiditen dugu. Gure kezketatik aldentzen gara… Beranduago berriro ekingo diegu…

Gure barnearekin konektatzen gara, gure barnean dugun ‘Horrekin’, gure Bizi Iturriarekin. Barne isiltasuna egiten saiatzen gara. Lehenik, isiltasuna ez da zaratarik ez egotea, egorik edo nirik ez egotea baizik. Isiltasuna egiteko onena hauxe da: “geure maitasun, gurari eta axolatik irtetea”.

Sakonki entzuteko prestatuz goaz. Hauxe eskatzen dugu, otoitzaldi hau konfiantzaz-prestutasunez eta arduraz bizi ahal izatea.

3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…

OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.

Ebanjelioko eszena honetan kokatzen naiz, Jesus eta Hamabiekin Jerusalenerako bidean, bertan banengo bezala. Pertsona sutsu bat galdezka datorrela konturatzen naiz: “Zer egin behar dut betiereko bizia lortzeko?” Entzun egiten dut eta bere mentalitatea konplitzearena dela aurkitzen dut, eta Hamabiekin konturatzen naiz pertsona hori sakrifiziorik handienak egiteko prest dagoela, Jainkoak, berari, bere merituengatik, zeruan aurreneko lekuetako bat eman diezaion. Nola geratzen naiz? Nahasia, zalantzatia, sendotua…?

Eta elkarrizketa hori jarraitzen dut. Jesusek harengana jotzen du eta aurrean hauxe jartzen dio: “Gauza bat falta zaizu: zoaz, saldu daukazun guztia eta eman behartsuei. Horrela ondasunak izango dituzu zeruan. Gero, zatoz eta jarrai niri!” Jesusek gakoa aldatzen diola konturatzen naiz, beste uhin batean kokatzen duela: konplitzetik jarraitzeari, nik egitetik zer egin entzutera, nire bizitzako prozesua zuzentzetik protagonista izateari uztera… Entzuten dudana dastatzen dut. Bihotzean sartzen uzten dut. Denbora hartzen dut.

Eta Jesusi hauxe proposatzen diola entzuten diot: “Garrantzitsuena ez zara zu eta zure gaitasunak, baizik eta zure pertsona eta zure ondasunen prestutasuna: giza familia egitekoa, haurridetasun mahaian denok lekua izango dugun eguna iristekoa. Horretarako dena utzi, lotzen zaituen guztia utzi eta elkarrekin joango gara”. Eta Bere hitzak nire bihotzean sartzen uzten ditut. Nola sentitzen naiz? Eta zerbait eskatzen diot.

4. JESUS ETA BIOK.

Eta Jesusek ingurura begiratzen du eta niri honela esaten dit: “Zein zaila zaien Jainkoaren Erreinuan, haurridetasunean sartzea, diruan, gizarte-kokapenean, ospean… konfiantza jarri dutenei”. Niri mintzatzen zait eta zera esaten dit: “Eta zuk, non duzu jarrita zure konfiantza? Zure balioetan, zure jarduera eta erantzukizunetan, zure harreman gaitasunean… edo zaintzen zaituen eta gauza guztietan zure alde lanean ari den Jainkoarengan?” Eta nire barnera begiratzen dut, egiaz erantzun ahal izateko. Denbora hartzen dut.

Eta Jesusek jarraitzen du niri azaltzen: “Imajina ezazu gaixotasun bat datorkizula, eta zure erantzukizunak aurrera eramateko indarrik gabe geratzen zarela, harremanetarako ezindua, lanik gabe, izenik gabe… Une horretan, non jarriko zenuke zure konfiantza?” Eta nire bihotzetik eta gogoetatik erantzuten saiatzen naiz. Eta nire buruari galdetzen diot: Zergatik ez naiz hasten hemendik aurrera hau egiten? 

Eta Pedroren galdera entzuten dut: Eta guk zuri jarraitzeko dena utzi dugunok, zer? Zer jasoko dugu? Eta Jesusek: “Bihotz berritutako bihotzarekin haurridetasuna egitera sartzen dena, erreinuaren ondorioak bizitzen hasten da.” Ehun aldiz gehiago (jasoko ditu) etxe, anai-arreba, ama, seme-alaba eta lurretan, jazarpenekin bada ere.” Doakotasunezko, egiazko, barkamenezko harremanak… Eta nire bizitzan Erreinuaz bizi izan dudanaren oroitzapena etortzen zait… eta eskerrak ematen ditut.

zen ari gara Jesusekin SOLASean.

Otoitzean bizi izandakoa jaso egiten dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot edo eskerrak ematen dizkiot. Eta horrela amaitzen dut: Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean.

Amen.

 

keyboard_arrow_up