Mk 10, 46-52
0. TESTUA (irakurri parabola osoa).
Jerikora iritsi ziren. Eta Jesus bere ikasleekin eta jendetza handiarekin hiritik irteterakoan, Bartimeo itsua, Timeoren semea, eskean zegoen bide ertzean eserita. Jesus nazaretarra zela jakitean, oihuka hasi zen:
– “Dabiden seme, Jesus, erruki zakizkit!”
Askok gogor egiten zioten, isilarazteko, baina hark orduaneta deiadar gehiago egiten zuen:
– “Dabiden seme, erruki zakizkit!”
Jesusek gelditu eta hari dei egiteko agindu zuen. Dei egin zioten itsuari, honela esanez:
– “Izan bihotz! Jaiki, deika ari zaik.”
Hura, soingainekoa bota, bat batean zutitu eta Jesusengana joan zen. Eta Jesusen hauxe galdetu zion:
– “Zer nahi duzu niregandik?”
Itsuak:
– “Berriro ikustea, Maisu.”
Jesusek hau esan zion:
– “Zoaz, zure sinesmenak sendatu zaitu.”
Eta berehala hasi zen ikusten eta atzetik zihoakion bidean.
1. EGOERA. Testuaren azalpen laburra.
Testua Markosen ebanjelioan kokatzen dugu, eta zehazkiago 9. eta 10. kapituluen jarraipenean, non Jesus jendetzatik urrunduz joan den eta Hamabien prestakuntzan zentratuz, gauza ez dela ondo amaituko susmatzen baitu: fariseuek ez dute berarekin konektatu, erlijio agintariek galbidetzat hartu dute eta herriak baztertu egin du, miresten duen arren. Hamabien prestakuntzak gizakiaren funtsezko 3 egitura antropologikorekin du zerikusia: boterea (handiena nor den), aberastasuna (Jesusengana hurbiltzen den aberatsa) eta sexualitatea (bikotearen eszena edo gertaldia).
Hau gizaki guztientzat ohikoa da. Hippyen munduan, 1968ko giroan, hippy talde bati egin zioten elkarrizketa batean kontatzen zuten zeintzuk ziren komunitate horretan bizitzeko zituzten arazoak. Hiru aipatu zieten:
– Gizonak eta emakumeak: denak guztiekin? Alegia, denak elkarrekin nahastuta?
– Nola hartzen ditugu erabakiak: nork agintzen du?
– Nola banatzen ditugu kutxa komuneko ondasunak? Nola erantzuten diegu ezberdinak diren guztien beharrei?
Bitxia bada ere, hiru alderdi horiek bat datoz kristauon hizketan botoak (pobrezia, kastitatea eta obedientzia) deitzen ditugun horiekin, baina kristau guztiok ere bizitzera deituak gaude/daude. Diru, sexu desio eta erantzukizunen (boterearen) irrikatik libre ez dagoenak ez du giltzarri diren dimentsioak ebanjelizatuak. Eta Jainkoaren eta diruaren artean aukeratzea egokitzen denean, bigarrena izango da lehena. Eta gauza bera beste bi aldeetan.
2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.
Arnasa hartzen dugu sakonki. Arnasak estutzen gaituzten pentsamenduetatik ateratzen laguntzen digu eta orainaldean zentratzen gaitu, dagoen honetan.
Lasaitu egiten gara. Zentratu eta barreiaketa ekiditen dugu. Gure kezketatik aldentzen gara… Beranduago berriro ekingo diegu…
Gure barnearekin konektatzen gara, gure barnean dugun ‘Horrekin’, gure Bizi Iturriarekin. Barne isiltasuna egiten saiatzen gara. Lehenik, isiltasuna ez da zaratarik ez egotea, egorik edo nirik ez egotea baizik. Isiltasuna egiteko onena hauxe da: “geure maitasun, gurari eta axolatik irtetea”.
Sakonki entzuteko prestatuz goaz. Hauxe eskatzen dugu, otoitzaldi hau konfiantzaz-prestutasunez eta arduraz bizi ahal izatea.
3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…
OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.
Jesusekin Jerikon kokatzen naiz, hiriko irteerako atetik gertu, etorkizuna oparoa izango dela pentsatzen jarraitzen duen jende askorekin. Mila aldiz amestutako, bere aberastasunagatik, bere uragatik konkistatutako hiri eder horretan ibili gara, erdibasamortua den oasi batean… eta ametsezko leku horretan… ikusi ezin duen itsu bat… Kontraste ederra egiten ari naiz: leku ederra eta pertsona atsekabetua. Nola sentitzen naiz?
Eta harrigarriro entzuten dut norbait oihuka hasten dela: “Jesus, Dabiden seme, erruki zaitez nitaz“. Jesus Dabiden semea, Salomonen parekoa, deitzen dute eta hari sendatzeko ahalmena esleitzen edo ematen zitzaion. Ikasleekin nago… Jendeak isiltzeko agintzen dio. “Zegoen lekutik ateratzeko eskubiderik ere ez zuen, Jainkoak zigortu egin zuelako. Nola bizi dut irteteko gogo hau eta gizartearbuio egoera hau?
Jesusek haren oihuak entzuten dituela ohartzen naiz, Yabek/Jainkoak Egipton bere herriaren garrasiak entzuten zituen bezala. Eta gelditu egiten da eta jendeari hauxe esaten dio: «Dei iezaiozue!» Eta jende honexek, Jesusek deitzen dionean, aldatu egiten du jarrera. Berak amen batean bere mantenu iturria zen gainjantzia edo mantua uzten du, non txanponak botatzen zizkioten eta berak jasotzen zituen… eta Hamabiak Jesusek lurrean etzanda bizitzeari uko egin diola konturatzen direla ikusten dut. Eta denbora hartzen dut.
4. JESUS ETA BIOK.
Jesus bere ingurura begira dago, hiriko atean etzanda dagoena hartzeko jarrerarekin konplizitatea bilatuz… eta nire begiradarekin topo egiten du. Berarengana hurbiltzera animatzen nau. Han nago Bartimeo itsua pasatzen ikusten dudanean jendetzak lekua egiten diola. Eta hor dago Jesusen ondoan, zera esaten diola: zer nahi duzu zure alde egitea? Eta itsuari aurpegia argitu egiten zaio: “Jauna, ikus dezadala”. Denbora hartzen dut elkarrizketa hau dastatzeko, non Bartimeok lurrean botata jarraitzea edo Bizira daraman bidea asmatzea jokatzen den.
Jesusekin hitz egitera ausartzen naiz: itsuaren indarra izango ahal dut lotuta naukaten egoeretatik ateratzeko! Bere bizitza irabazteko erabiltzen duen tresna bertan behera uzteko ere gai dela ikusten dut; denak bere aurka daudenean oihu egiteko gai da… eta zera eskatzen diot Jesusi, benetan berari jarraitzea galarazten didaten hainbeste gauza gainditzeko gai izan nadila: apartekoa izatea, edukitzea, gozatzeko bizitzea, esango dutenetik askatzea… anaitasuna egiteko libre egon nadin, hurbilekoekin hasiz. Denbora hartzen dut eta bihotzez eskatzen diot.
Jesusekin eta itsuarekin jarraitzen dut, honek lehen aldiz sentitzen baitu norbaitek berarengan sinetsi duela. Beti gaitzetsia izaten zen. Orain, bere egoeraren erruduntzat jo ez duen norbaitekin egiten du topo, berarengan konfiantza izan duenarekin: «Zure fedeak salbatu zaitu», eta hauxe sumatzen dut, baztertua, bere zoritxarraren erantzulea dela eta merezi izan duela esaten duten hori, izaten hasi dela, ikusten hasi dela… eta berarekin identifikatzen naiz, Jesusek ni hura bezala baldintzarik gabe onartzen nauela, nigatik aurpegia jartzen duela, benetan Berari jarraitzera bultzatzen nauela. Nola sentitzen naiz? Denbora hartzen dut.
5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.
Otoitzean bizi izandakoa jaso egiten dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot edo eskerrak ematen dizkiot. Eta horrela amaitzen dut: Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean.
Amen.