Ez beldur izan

Online

Mt 10, 26-31

 

0. TESTUA (irakurri parabola osoa).

“Aldin hartan, Jesusek hau esan zien apostoluei: Ez izan jendearen beldur! Izan ere, ez dago ezer gordea agertuko ez denik, ezta ezer ezkutuan ere jakingo ez denik. Gaueko ilunpean esaten dizuedana esan zuek egunargitan, eta belarrira entzuten duzuena hots egin etxegainetik. Ez izan beldurrik gorputza hil, bai, baina bizia kendu ezin dutenei; izan beldur, gorputza ez ezik, pertsona osoa ere infernuan gal dezakeenari. Ez al dira bi txori txanpon batean saltzen? Hala ere, ez da bat bakarra ere lurrera erortzen zuen Aitaren baimenik gabe. Zuen buruko ileak ere zenbatuak ditu Jainkoak. Ez, bada, beldur izan!; txori guztiek baino gehiago balio duzue zuek. Jendearen aurrean aitortzen nauena aitortuko dut Nik ere zeruko neure Aitaren aurrean; baina jendearen aurrean ukatzen nauena ukatu egingo dut Nik ere zeruko neure Aitaren aurrean.”

 

1. EGOERA. Testuaren azalpen laburra.

Mateoren elkarteak ebanjelioaren lekukotasuna emateko era guztietako zailtasunak aurkitzen ditu. Hauxe da, Jerusalem eta Tenplua erromatarren eskuetan erori ondoren, kristau juduen elkartea; sakabanatuta eta aberririk gabe amaitzen duten juduentzat zerbait izugarria. Eta, bestalde, erromatar agintariek, bere burua kristautzat jotzen duenari ondasunak kenduz, kartzelaz edo heriotzaz ere zigortzen dute. Egoera honetan daudela, gogoratzen dituzte beren batzarretan, eukaristietan, Jesusek ebanjelioa iragartzean bizi izango dituzten zailtasunei buruz esandakoak.

Lehenengo zailtasuna beldurra da. Beldur izatearen aurkakoa ausardia izatea al da? Jesusek ez die ausardia izatea proposatzen, konfiantza baizik. Norberaren indarren ausardiak ibilbide laburra du. Denok zaintzen dituen/gaituen Norbaiten uhinarekin sintonizatzeko konfiantzak –“Zuen buruko ileak ere zenbatuta daude”– irauteko berme gehiago ditu.

Horregatik, aldarrika ezazue ebanjelioa (Berri ona) beldurrik gabe. Beldur garenean, etsai-entzuleria baten aurrean edo gutxiengo-egoera baten aurrean, adibidez, ez da ezohikoa entzuten digunari egokitzen zaizkion hitzak esatea, irrigarriak, laidoztatuak edo baztertuak ez izateko. Beldurrak ebanjelioaren mezua osorik adieraztea eragozten du, aurrean daukaguna, boteretsua izan edo presio talde bat izan, haserretzen duena gordez.

Eta beldurren barnean, noren beldur izan? “Beldur izan gorputza eta arima amildegira eraman ditzakeenari.” Gorputza –gorputz-kalteak, estortsioa, difamazioa…—kentzen dizunak zure konbentzimenduak eta fedea sendotu ditzake. Baina arazoa arima kentzen dizuna da: anaitasunaren uhinean bizitzeko gogoa kentzen dizuna, doakotasunean eta benetakotasunean bizitzeko gogoa kentzen dizuna, axolagabekeria, gogogabekeria eta apeta zure jabe egiten direnak. Hiru bidelagun hauek gizarte -eta persona- heriotzara garamatzate.

2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.

Arnasa hartzen dugu sakonki. Arnasak estutzen gaituzten pentsamenduetatik ateratzen laguntzen digu eta orainaldean zentratzen gaitu, dagoen honetan.

Lasaitu egiten gara. Zentratu eta barreiaketa ekiditen dugu. Gure kezketatik aldentzen gara… Beranduago berriro ekingo diegu…

Gure barnearekin konektatzen gara, gure barnean dugun ‘Horrekin’, gure Bizi Iturriarekin. Barne isiltasuna egiten saiatzen gara. Lehenik, isiltasuna ez da zaratarik ez egotea, egorik edo nirik ez egotea baizik. Isiltasuna egiteko onena hauxe da: “geure maitasun, gurari eta axolatik irtetea”.

Sakonki entzuteko prestatuz goaz. Hauxe eskatzen dugu, otoitzaldi hau konfiantzaz-prestutasunez eta arduraz bizi ahal izatea.

3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…

OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.

Testuan kokatzen naiz, gaur bizi dezadan baita. Bat egiten dut begirunez Jesus eta Hamabien taldearekin. Galileako herri txiki baten kanpoaldean daude, nolabaiteko barnekotasuna aurkitzen duten lekuan… Eta anaitasunaren aldeko ekintza bat hasteko unean daude, egoera txarrean, zalantzazkoan,  eta ardiak otsoen artean bezala sentitzen dira… Egoera horretan kokatzen naiz… Neurea dela sentitzen dut, baita zorabioa ere. Denbora hartzen dut, bertan nagoela…

Jesus ikusten dut, egoera horretan bakea galdu ez duena eta Hamabiak motibatzen saiatzen dena. Nola hitz egiten dien –-“Ez izan beldurrik!”– eta konfiantza nola lantzen duen –“Zuen buruko ileak ere zenbatuta daude. Jainkoak ezer balio ez duten txoritxoak ere zaintzen ditu. Esku onetan zaudete, txoritxo askok baino gehiago balio duzue”– entzuten dut. Bere hitzak errepikatzen ditut bihotzez, neure egiteko.

Nik ere ikasleen beldur bera sentitzen dut lekukoak izateko irteeraren aurrean eta, aldi berean, hain doakoa den zerbaiti ekiteko poza, lekugabekoei galdutako duintasuna itzultzen dien zerbait, besteak sendikotzat sentitzeko guztion bihotzak ukitzen dituen zerbait… Eta apostoluekin prestatzen naiz aurpegirik gabekoen alde aurpegia emateko, Biziaren Jainkoaren Eskuek eutsita izarpean bizitzeko… Jesusek dituen konfiantza sentimendu berberak izatea eskatzen dut…

 4. JESUS ETA BIOK.

Une batean Jesusek niri esaten dit: “Ez zaitez kontsumismoaren eta axolagabekeriaren korrontearen aurka joateko beldur izan. Ez izan estatusa edo egoera galtzeko beldurrik. Ez izan sozialki ez igotzeko beldurrik, beheratu eta txirotu dituztenekin batera igotzea aukeratu duzulako. Ez izan inor ez dagoenengandik hurbil egoteko beldurrik…” Eta gurari hauek neure egitea eskatzen diot…

Eskua nire sorbaldan jartzen du eta nire beldurrak sendatuko balira bezala nabaritzen dut, gizarte honetako kale eta plazetan ibiltzeko indarra sentituko banu bezala da, pertsona eta taldeekin topo egiteko, bai doakotasunez betetako pertsonekin, bai interesez betetako pertsonekin, nire hitzekin eta ekintzekin bizirik sentiarazten dituen Bizi Hatsa jaso dezatela opa diet… Denbora hartzen dut…

Konfiantzaz galdetzen diot Jesusi arima galtzea zer den eta hauxe kontatzen dit: “Bizitzearen eta biziaraztearen alde borrokatzeko gogoa duen bati, gaitzetsia, izen ona kendua, irrigarri utzia, bizitzeko eta on egiteko gogo guztiak alde batera utzi eta bizitzako landare gisako norbait bihurtzen da, hildako bizidun gisa, ‘ez buru eta ez belarri’, bizi da,” eta Izpiritua, Biziaren Hatsa, itxaropena sekula ez galtzeko eskatzen diot…

5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.

Otoitzean bizi izandakoa jaso egiten dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot edo eskerrak ematen dizkiot. Eta horrela amaitzen dut: Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean.

Amen.

 

keyboard_arrow_up