Mt 9, 36-10,8
0. TESTUA (irakurri parabola osoa).
“Jendetza ikustean, errukitu egin zitzaien Jesus, nekatuak eta lur jota baitzeuden, artzain gabeko artzainak bezala. Orduan bere ikasleei hau esan zien:
– Uzta ugaria da, baina langileak gutxi. Erregutu, bada, uzta jabeari bidal ditzala langileak bere uztara”
Jesusek, bere 12 ikasleei dei eginik, ahalmena eman zien espíritu gaiztoak botatzeko eta gaitz eta eritasun guztiak sendatzeko. Hona hemen 12 apostoluen izenak: lehenbizi Simon, Pedro deritzana, eta bere anaia Andres; Santiago Zebedeorena eta haren anaia Joan; Felipe eta Bartolome; Tomas eta Mateo, zergalaria; Santiago Alfeorena eta Tadeo; Simon Zelote eta Judas Iskariote, Jesus saldu zuena.
Hamabiok bidali zituen Jesusek, oharpen hauek eginez:
– Ez joan jentilen lurraldeetara, ez sartu Samarian herrialdean ere, baizik eta joan Israel herriko argi galduengana. Bidez zoaztela, hots egin Jainkoaren erregetza gainean dela. Senda itzazue gaixoak, piztu hildakoak, garbitu legendunak, bota deabruak. Doan hartu duzue, eman doan.”
1. EGOERA. Testuaren azalpen laburra.
Kokapena: Jesusek artzainik gabeko ardiak bezala ikusten ditu jendetza zauritua eta makaldua. Horren aurrean, hunkitu egiten da (“Erraiak higitu zitzaizkion”). Eta erabaki bat hartu du: misiorako talde bat, hamabi apostoluena, eratzea. Talde bat dira, non bakoitzak izen bat duen –Pedro, Andres, Santiago, Joan…–, ez dira anonimoak, ez dira jendetza. Harreman berri bat sortuko badute, garrantzitsua da pertsonalizatua izatea, hau da, non pertsonak inporta baitu.
Zertarako bidali? Jende gehiagorengana iristeko. Eta horrela eremua, hau da, bihotza prestatu, Jesus errazago onar dezaten, Jainkoa beren bizitzetan sar dadin. Eta horrela salbazioa irits dadin haientzat. Jesusek bakarrik ezin du dena egin: talde bat garrantzitsua da, bai bizitzeko bai salbazioa gehiagorengana irits dadin, Bizia jendearen bizitzetan sar dadin, horrela Betetasuna iritsiz joan dadin.
Nola eraman nahi duen aurrera eginkizun hori? Boterea ematen die, konfiantza-boterea, pertsonak diren bezala onartzeko boterea, pertsonak maitatzea Jainkoak maite dituen bezala eta, horrela, “deabruak kanporatzen dituzte eta era guztietako gaixotasun eta gaitzak sendatzen dituzte, hildakoak berpizten, legendunak garbitzen.” Hainbeste etsipen-egoeratan posible egiten dute Bizia. Hauxe da benetan sendatzen duena, osatzen duena. Eta hori guztia doanik.
2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.
Arnasa hartzen dugu sakonki. Arnasak estutzen gaituzten pentsamenduetatik ateratzen laguntzen digu eta orainaldean zentratzen gaitu, dagoen honetan.
Lasaitu egiten gara. Zentratu eta barreiaketa ekiditen dugu. Gure kezketatik aldentzen gara… Beranduago berriro ekingo diegu…
Gure barnearekin konektatzen gara, gure barnean dugun ‘Horrekin’, gure Bizi Iturriarekin. Barne isiltasuna egiten saiatzen gara. Lehenik, isiltasuna ez da zaratarik ez egotea, egorik edo nirik ez egotea baizik. Isiltasuna egiteko onena hauxe da: “geure maitasun, gurari eta axolatik irtetea”.
Sakonki entzuteko prestatuz goaz. Hauxe eskatzen dugu, otoitzaldi hau konfiantzaz-prestutasunez eta arduraz bizi ahal izatea.
3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…
OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.
Jesusen atzetik doan jendetza handiarekin kokatzen naiz eta begiratzen dienean, “nekatuta eta abailduta aurkitzen ditu, artzainik gabeko ardiak bezala… eta haiekiko errukia du…” Jesusen sentimenduetan sartzen saiatzen naiz, pertsonei begiratzeko bere eran… Bere ondoan jartzen naiz, jendetzari begira, eta Jesus bezala ikusten hasten naiz… Horrela egitea eskatzen dut… Denbora hartzen dut…
Egoera horretan dauden pertsonak ikusiz, Jesusek egiteko dagoen lan izugarria sumatzen du eta une batean Jesusek Hamabiak biltzen ditu. Haiekin nago hau gertatzen denean eta Bere hitzak entzuten ditut: “Uzta oparoa da, baina langileak gutxi. Erregutu uzta-jabeari bidal ditzala langileak bere uztara.” Arretaz entzuten dut eta Jesusen otoitza egiteko gogoa pizten da nigan, aldi berean Hamabiekin bat egiteko gogoa pizten zait… Une hau dastatzen ari naiz…
Eta eremu horretan entzuten diot pertsonalki deitzen misioaren buru jarri dituenei, haiek ere beren izenez trata ditzaten pertsonak: “Simon, Pedro deritzana, eta bere anaia Andres; gero, Santiago, Zebedeoren semea, eta bere anaia Joan; Felipe eta Bartolome; Tomas eta Mateo, zergalaria; Santiago, Alfeoren semea, eta Tadeo; Simon Zelote eta Judas Iskariote, saldu zuen bera…” Entzuten dut, gozatu egiten dut misio eder baterako deia, eta bihotzez eskatzen dut horretan laguntzea…
4. JESUS ETA BIOK.
Misioa ematen dienean ere presente nago: “Gaixoak senda itzazue, hildakoak berpiztu, legenardunak garbitu, deabruak kanpora bota.” Kontua, gaitz orori aurre egitea dela konturatzen naiz: gorputz eta adimen-osasunari, zauriei, gorrotoei, amorruei… Itxaropena galdutako pertsonen, baztertuen, gizatasunik gabekoen egoerei; beste batzuen bihotz gogorrari, gora egin nahi dutenei… Lan eskerga dela konturatzen naiz eta zabaltasuna dastatzen dut eta, presarik gabe, gertaldia berrikusten dut…
Eta misio hori aurrera eramateko botere bat ematen die: “Espiritu lizunak kanporatzeko eta edozein gaixotasun edo gaitz sendatzeko boterea ematen dizuet.” Botere hori Jesusekiko harremanetan nola joan diren barneratuz ikusten dut, nola joan zaizkien itsatsiz bere egiteko moduak, bere begirada, senti-mendu batzuk… Berarekin bizitako denbora honetan hartu dute eta orain Jesusek gogorazi egiten die, bere eskuak haien bizkarretan jartzeko keinu txiki bat ere egiten du…. Gozatu egiten dut misio une hau…
Ni ere bere begiradak aurkitzen nau eta parte hartzera deitzen dit, bideak irekitzera,bbihotz batzuk ukitzera esna daitezen eta Jesus, Jainkoa, beren bizitzan hartzeko prest egon daitezen. Eta eskatzen diot, baita ere, Berak duen errukia sentitzeko, egiazki begiratzeko duen gaitasuna, neuk ere izan dezadala. Eta pertsonalki norengana hurbildu nahi dudan esaten diot: lagunengana, senar-emazteengana, seme-alabengana, bilobengana, lagunengana… Presarik gabe dastatzen dut…
5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.
Otoitzean bizi izandakoa jaso egiten dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot edo eskerrak ematen dizkiot. Eta horrela amaitzen dut: Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean.
Amen.