EMAUSKO JESUSen BI IKASLEAK

Lk 24, 13-35 

Foto de Decio Berti Jr en Unsplash

0. TESTUA

Asteko lehen egunean, Jesusen 2 ikasle Emaus izeneko herrixka batera zihoazen (…), Jerusalemen gertaturiko guztiez mintzo ziren elkarrekin. Eta… Jesus berbera hurbildu zitzaien eta haiekin zihoan; haiek, ordea, itsu zeuden eta ez zuten ezagutu. Jesusek hau galdetu zien:

– “Zertaz diharduzue bidean elkarrekin?” (…)

Kleofas izenekoak hau erantzun zion:

– “Zu izango zara Jerusalemen egun hauetan gertatu dena jakin ez duen kanpotar bakarra!”

Jesusek (…):

– “Zer gertatu da, ba?” 

Haiek:

– “Nazareteko Jesusi gertatua. (…) gure apaizburuek eta agintariek heriotzara kondenatu dute eta gurutzean josi. (…) Egia da gure arteko emakume batzuk (…) hilobira joan eta ez omen dute gorpua aurkitu. (…) Gutar batzuk ere izan dira hilobian eta (…) ez dute Jesus aurkitu. “

Orduan Jesusek (…):

– “Bai zentzugabeak zaretela (…). Ez al zuen Mesiasek hori guztia sufritu behar, bere aintzan sartzeko?”(…) 

Zihoazen herrixkara hurbildu zirenean, Jesusek aurrera egiteko keinua egin zuen. “Gelditu zaitez gurekin eskatu” zioten arren eta arren.

Eta Jesus herrian sartu zen haiekin gelditzeko. Haiekin mahaian zegoela, Jesusek, ogia harturik, bedeinkapen otoitza esan, zatitu eta eman zien. Orduan begiak ireki zitzaizkien eta ezagutu zuten, baina Jesus desagertu egin zitzaien. (…) Eta berehala altxatu eta Jerusalemera itzuli ziren. Han 11ak eta hauen lagunak bildurik aurkitu zituzten, hau ziotela:

– “Piztu da Jauna egiaz eta Simoni agertu zaio.”

Bi ikasleek bidean gertatua kontatu zieten eta nola ezagutu zuten ogia zatitzean.

1.TESTUAren IRUZKINA

Emaus eta Jerusalem. Gugan bizi edo barne-espirituko tokiak izan daitezke. Jerusalem itxaropen-sugarra bizirik mantentzen duen elkartea dagoen lekua da, eta baita gure bizi-zentro pertsonala ere, bertatik bizi baikara: sentitzen dugu, erabakitzen dugu, Bizia aurkitzen dugu edo Biziaren Jainkoarekin topatzen gara. Emausek ematen du ez dela inongo leku baten izena. Horregatik edozein leku bihurtzen da. Ihes egin nahi dugun lekua: beldurrak, erruduntasunak, zaporerik gabeak, eramateko gai ez diren ondoezak…

Emausko biak fedea galdu duten bi ikasle dira. Zioa? Jesusengan konfiantza osoa jarria zuten, eta eraileak, hiltzaileak, zitalak hiltzen  dituzten bezala exekutatu dute… Horrela ez da ezer geratu, ez bere buruaz, ez bere egintza eta doktrinaz. Horregatik, halako dolu izugarri baten aurrean, zehazki, bi (gizonak?, gizon-emakume?) egoeraz nazkatuta, ordura arte biziarazi zien guztiari bizkarra ematen diote eta atzean uzten dituzte Jerusalem (beren Jerusalem) eta elkartea, eta joan egiten dira, irten, ihes egiten dute, presio horri ezin diotelako gehiago eusten… Orain, dena amaitu da. Orain arte bizia ematen ziena, birrindua izan da… eta edonora irteten dira, inora ez, Emausera.

Eta Jesus bidaia horretan presente egiten zaie. Galdetu egiten du eta itolarriak entzuten. Seinale batzuek diote zerbait gertatu dela; emakumeak dira, baina Bera ez dute ikusi. Ondoren, Itun Zaharreko argitan bere bizitzaren historia berrirakurtzeko ekimena hartzen du, batez ere Yahveren Mendekoarena. Ostatua ematen diote eta ogia zatitzean ezagutu egiten dute. Kontsolamendu bizipena berreskuratu dute: “Ez al zen gure bihotza erretzen Liburu Santuak azaltzen zizkigun bitartean?” Eta berehala itzultzen dira Jerusalemera kontatzera, bizi izandakoaren testigantza ematera. Hauxe da begietsiko duguna.

2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.

Kokaeraren bila gabiltza… ez oso artega ez oso eroso. Oinpeak zoruaren arrimuan. Sorbalda zuzen.

– Eta arnasa hartzen dugu behin baino gehiagotan arnasgora sakonak eginez. Arnasketak (itotzen gaituzten) pentsamenduetatik irteten laguntzen digu eta orainaldian zentratzen gaitu. Arnasketak bizi-erritmoarekin ko- nektatzen laguntzen digu. Bizirik mantentzen gaituena da. Arnasa hartzen jarraitzen dugu eta lasaituz goaz. Gure kezketatik distantzia hartzen dugu.

– Arnasa hartzean, gure barneko gune horretara sartzen gara, non bakean aurkitzen garen, non geure burua-rekin topo egiten dugun… eta bertan bizi eta gainditzen gaituen Ongiarekin ere topo egiten dugun, gure Bizi Iturriarekin. Gure isiltasun-gunea aurkituz goaz. Arnasa hartzen jarraitzen dugu. Isiltasuna ez da zaratarik eza, egorik (nirik) eza baizik.

Testua kontenplatzera pasa baino lehen, bi jarrera hauek prestatzen ditugu: konfiantza (ni eramaten uzten diot Jaunari, Bere eskuetan jartzen naizela) eta jarduna edo dedikazioa.

3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…

OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.

Emaus aldera jotzen dut biekin, beren atsekabeak elkarri kontatzen… Konturatzen naiz Jesusek “haiekin topo egiten duela eta beraiekin ibiltzen hasten dela“… eta zer gertatzen zaizue, zerk kezkatzen zaituzte? galdetzen du. Egoera zein den eta espero zutena kontatzen diote: “guk uste genuen Israelgo askatzailea izango zela. 3 egun igaro dira (pertsona bat hildakotzat jotzeko espero zena). Dagoeneko  Ikusten duzu… datu batzuek zerbait gertatu dela pentsarazten dute, baina Bera ez zuten ikusi.” Iluntasun-egoera hori ahalik eta hobekien bizi dugu, argiak eta arrastoak dauden arren, baina etsipenari hain daude lotuta, ezer ikusten ez dutela. Guri gertatzen zaigun bezala, burua irabiagailu moduan daukagunean. Denbora hartzen dut.

Jesusek jota ikusten ditu eta narratiba berri bat sortzen du. Haiek gauzak arrakastatsu aldatuko zituen norbaitekin egiten zuten amets, denek aintzat hartuko zuten norbaitekin, boterera iristean erantzukizun garrantzitsua emango zion norbaitekin, baina Jesusek zera kontatzen die: “Mesias porrot eginez iristen da, arbuiatua izanik, Isaias profetak deskribatzen duen Morroi sufritzailearen antzera: gizon paraikorra, gure erruak bere gain hartzen ditu… bere orbainek sendatu egin gintuzten, Jainkoak zauritutzat jo zuten, baina horrela asko salbatu zituen, askoren erruak bere gain hartuz eta gaizkileen alde eskatuz. Horregatik Jainkoak argia ikusaraziko dio.” Gertaldian gelditzen naiz hartaz blaitzeko.

Etxe batera iristen dira eta Jesusi geratzeko gonbit egiten diote. Haiekin kokatzen naiz, eta Jesus Berpiztuak bere bizitzan egin zuena egiten jarraitzen du: ogia zatitzea, antolatzen zituen otorduetan egin ohi zuen bezala, edo ogien zeinuan egin zuen bezala… eta hor aintzat hartzen dute. Eta kontenplatzeko denbora hartzen dut. UNEA DASTATZEN DUGU, presarik gabe, gertaldia berrikusten dugu. Berpiztuaren pozarekin poztea eskatzen dut.

4.-JESUS ETA BIOK. 

Bada une bat Jesus, bidean Emauskoekin zegoela, niregana zuzentzen du bere soa. Niri begiratu eta zera galdetzen dit: zerk galarazten dizu fedea, zugan, pertsonengan, baita Jainkoarengan ere konfiantza galtzea? Eta Jesusi esaten diot: “Badira egoera batzuk norbaitek min handia egin zidala eta Jainkoa non dagoen galdetu nion ene buruari; baita ni bertan behera utzi eta nire buruarengan konfiantza galdu nuen egoerak ere. Bertan behera utzia sentitu nintzen edo albo batera utzia eta pertsonengan konfiantza galdutako egoerak.” Jesusek arreta handiz entzuten dit. Denbora hartzen dut.

Eta orain, berriz, Jesusek nire bizitza beste era batera berrirakurtzen laguntzen dit, ebanjelioaren arabera: “Egoera horiek gertatzen zirenean, Ni zurekin nengoen, nire presentzia hantxe zegoen, nahiz eta ez zu konturatu ez. Are gehiago, egoera latz horiek berriro gertatzen zaizkizunean, konektatu Nirekin, gogoratu Nitaz.” Gogoan dut Jesusi batek kontatzen zion istorio hura: “Atzera begira, hondartzaren ertzetik ibiltzea bezalakoa zen, askotan 4 oinkada ikusten nituen, bi Jesusenak eta bi nireak, baina batzuetan bi baino ez zeuden, eta bat zetozen bizi izan nituen zailtasun-egoerekin. Une horietan bakarrik uzten al ninduzun?” Eta Jesusi entzun zion. “Ez, lurrean pausorik ez zegoenean, nire besoetan eramaten zintudan.” Nire bizitzan bere presentzia irakurtzen jarraitzen dut…

Ondoren, Emausko biekin nago, ogia zatitzean Jesus ezagutzen dutenean. Beraiekin nago eta arimatik hau ateratzen zaie: “Hau komunitateari kontatu behar diogu” eta korrika alde egiten dute eta ni beraiekin Jerusalemera. Denbora falta zaie bizi izandakoa kontatu ahal izateko. Eta nik gogoan dut zer eliza-elkartekoa naizen, zer edo zer aurkitzen dudan eta nire elkarteari, elkarte-esparruari, erlijio-elkarteari… kontatu nahi diodan. Eta zera eskatzen dut, elkarte bat edukitzea, non konfiantzan hazi ahal izateko, planak egin eta gure itxaropenak eta aurkikuntzak elkarri kontatzeko elkartea. Denbora hartzen dut.

5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.

Otoitzean bizi izandakoa jasotzen dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, … niretzat zela ematen zuena… gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot… edo eskerrak ematen dizkiot… agur keinu batez (eskuak elkartuz), esker ona (nire eskuak irekiz) edo onarpena adieraziz (gurutzearen seinaleaz), eta berriro itzultzen naiz leku honetara: oinak askatzen ditut, eskuak irekitzen ditut, begiak ere bai… Eta bizi izandakoa idazten amaitzen dut, nire bizitzan tinkatzen lagun diezadan.

keyboard_arrow_up
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.

Cookies estrictamente necesarias

Estas cookies son necesarias para el funcionamiento del sitio web y no pueden ser desactivadas en nuestros sistemas. En general, sólo se establecen en respuesta a accione realizadas por usted que equivalen a una solicitud de servicios, como establecer sus preferencias de privacidad, iniciar sesión o rellenar formularios.

Cookies analíticas

This website uses Google Analytics to collect anonymous information such as the number of visitors to the site, and the most popular pages.

Keeping this cookie enabled helps us to improve our website.