Jn 10, 1-10

0. TESTUA
Jesusek hau gaineratu zuen:
“Bene-benetan diotsuet: Artegian atetik ez eta beste nonbaitetik sartzen dena lapurra da eta harraparia. Atetik sartzen dena, berriz, artzaina da. Hari irekitzen dio atezainak, eta haren ahotsa entzuten dute ardiek; ardi bakoitzari bere izenaz deitu eta artegitik ateratzen ditu. Bere ardi guztiak atera dituenean, aurretik joaten zaie, eta ardiek atzetik jarraitzen diote, ezaguna baitute haren ahotsa. Arrotzari, ordea, ez diote jarraituko; aitzitik, ihes egingo diote, arrotzaren ahotsa ezaguna ez dutelako.”
Adibide hau eman zien Jesusek, baina haiek ez zuten ulertu zer esan nahi zien. Orduan, honela azaldu zien Jesusek:
“Bene-benetan diotsuet: Neu naiz ardientzako atea. Nire aurretik etorritako guztiak lapurrak eta harrapariek ziren; horregatik, ardiek ez zieten jaramonik egin. Neu naiz atea; ate honetan zehar sartzen dena, onik izango da, eta larreak aurkitzeko ez du inolako eragozpenik izango. Lapurra ez doa artaldera ebatsi, hil eta hondatzera baizik. Ni, berriz, bizia –eta bizia ugari gainera— izan dezaten etorri naiz.
1-TESTUAren AZALPENA
Jonek atalburu honetan Jesusen ahoan jartzen du bere kristau elkarteak eurentzat Jesus zer zen aurkitu zuena: bere Bizitza ematen duen artzaina; taldeak, Jonen kristau elkarteak, Bizitza eta Bizitza oparoa izan dezan etorri dena; zaintzen dituena, beldur-erlijioaren esklabotzatik ateratzen dituena, haien aurretik doana…
Ona da Jesusen garaiko egoera ezagutzea: artzaina, artegia, ardiak, atea…
– Familia bakoitzak, 5-10 arditako artalde txiki bat zuen, haurrek larratzen zutena;
– Gauez, familia guztietako igeltseroek harriz egindako artegia biribilean sartzen zituzten (artegi bakarra). Ez zegoen aterik: atea artaldea txandaka zaintzen zuen artzaina zen;
– Goizean, atera egiten zituzten, eta familia bakoitzeko seme txiki batek, izenez edo soinu berezi batez deituz, bildu eta bazkatzera eramaten zituen.
Eta orain konparaketa ulertuz joan gaitezke. Jesus ardiei beren izenez deitzen dien artzaina da:
– 12en aukeraketan beren izenez deitzen die (Mk 3,13-19); goizean atera egiten ditu.
– Egoera hertsagarri batetik (beldurraren eta merezimenduen jainkoarengandik) ateratzen ditu bizitza berria hasteko (Mt 4,23-5,12: jendetzak jarraitzen zion.) Berak ardiak ditu atzetik.
– Jendetza hori “artzainik gabeko ardi” gisa sentitzen du (Mk 6,30-44), eta zentzua (parabolak), antolaketa eta elikagai partekatua ematen die. Ogien gertaldia da.
– Ardiak zaintzen ditu eta haien alde ematen du bizitza, ez gezurrezko artzainek (bere garaiko botereak) bezala; benetako buruzagia da, aurpegia emanez aurretik doana. (Jn 18,4-8: “Noren bila zabiltzate? Nire bila bazabiltzate, utzi hauei joaten“). Atea da.
2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.
Kokaeraren bila gabiltza… ez oso artega ez oso eroso. Oinpeak zoruaren arrimuan. Sorbalda zuzen.
– Eta arnasa hartzen dugu behin baino gehiagotan arnasgora sakonak eginez. Arnasketak (itotzen gaituzten) pentsamenduetatik irteten laguntzen digu eta orainaldian zentratzen gaitu. Arnasketak bizi-erritmoarekin ko- nektatzen laguntzen digu. Bizirik mantentzen gaituena da. Arnasa hartzen jarraitzen dugu eta lasaituz goaz. Gure kezketatik distantzia hartzen dugu.
– Arnasa hartzean, gure barneko gune horretara sartzen gara, non bakean aurkitzen garen, non geure burua-rekin topo egiten dugun… eta bertan bizi eta gainditzen gaituen Ongiarekin ere topo egiten dugun, gure Bizi Iturriarekin. Gure isiltasun-gunea aurkituz goaz. Arnasa hartzen jarraitzen dugu. Isiltasuna ez da zaratarik eza, egorik (nirik) eza baizik.
Testua kontenplatzera pasa baino lehen, bi jarrera hauek prestatzen ditugu: konfiantza (ni eramaten uzten diot Jaunari, Bere eskuetan jartzen naizela) eta jarduna edo dedikazioa.
3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…
OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.
Jesusen ikasle maitatua den Jonen elkartean kokatzen naiz, Asia Txikia aldean, Patmos uhartean agian, Jaunaren Afaria ospatzeko etxe batean elkartzen diren gau horietako batean. Elkarte txikia biltzen da, bizia ematen dien beste bizipen bat aurkitu duen gutxiengo kristau hori, eta horregatik beste era batera bizi dira. Eta orduan, intimitate une horretan, Joni galdetzen diote: Nolakoa zen Jesus? Nire burua lekune abegikor horretan kokatzeko denbora hartzen dut.
Joni entzuten ari zaion taldearekin nago, Jonek hitza hartzen duenean: “Jesus artzain bat bezalakoa zen; hori bai, artzain bakana: pertsona bakoitzaren izenak zekizkien, eta ez zekizkienak galdetu eta gogoan gorde egiten zituen, bakoitzari bere izenaz hitz egin ahal izateko. Poz handia egiten zigun Berarentzat apartekoak ginela jakiteak. Batzuetan gurekin –talderik hurbilena osatzen genuen Hamabiekin– egoten zen, baina beste batzuetan jende asko erakartzen zuen bere ingurura. Askoren izenak zekizkien.” Gozatu egiten dut bere kondairarekin.
Jonek jarraitzen du guri kontatzen: “Pertsonekin ibiltzen zen, predikatu eta sendatu egiten zuen. Jendetzak jarraitzen zion. Gogoan dut ogien eguna: jendeak entzuten jarraitzen zuen, nahiz eta ilunduz joan, bizia igortzen zuelako; eta denak eseriz, Jesusek ogia bedeinkatu egin zuen eta guztioi eskaini. Kontzientzia hori zuten, eta hantxe sortu zen elkartasun-miraria, banatu egin zen eta soberan geratu.” Konpartitze hori dastatzen ari naiz, beretarrak zaintze hori, bere hitzarekin zentzua emanez eta antolakuntza eta janaria partekatuz.
4.-JESUS ETA BIOK.
Eta Jonek aurrera egiten du: “Benetako liderra zen, aurpegia emanez aurretik zihoana. Oraindik gogoratzen naiz Olibondoen Baratzean begiralea etorri eta zera galdetzen dienean: “Noren bila zabiltzate? Nire bila bazabiltzate, utzi hauei joaten.” Gazako Eliza gogorarazten dit. Hantxe jarraitzen du, bere parrokia suntsitu eta erasoak jasan arren, eta horrela sendiak eta Nazio Batuen erakundeak babesten dituzte, han ere geratu baitira. Eta gaurko Jesusen ikasleez pozten naiz.
Eta Joni entzunez, Bizi-Artzainaren eskuetan sentitu naizen egoerak ere gogoratzen ditut. Adibidez, inoiz, nekeak eraginda, ia ezinezkoa egiten zitzaidan hitzemandako erabaki bat aurrera eramatea. Bada, azken minutuan zerbait gertatu zen, neke-egoera aldatu eta erabakitakoa aurrera eramateko indarra sentitzen nuela. Eta bihotzez eskertzen dut bere presentzia harrigarria.
Eta Jonekin otoitz bat egiten dugu: “Jauna, zera eskatzen dizugu, bakoitza artzain ona izan gaitezela, gure sendiarena, gure fede taldearena, gure parrokiarena, gure lankideena; guztion onerako dena pentsatuz joan gaitezela, norberarena baino gehiago; bizitza areago bizi dezagun doakotasunetik, burubelarri ematetik, egiatik, errukitik… benetako Jainkoaren zapore handiagoa baitute… Jauna, zera eskatzen dizut, nire itsasargia izaten jarrai dezazula, nire iparrorratza, hain konplexua eta anitza den gizarte honetan.”
5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.
Otoitzean bizi izandakoa jasotzen dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, … niretzat zela ematen zuena… gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot… edo eskerrak ematen dizkiot… agur keinu batez (eskuak elkartuz), esker ona (nire eskuak irekiz) edo onarpena adieraziz (gurutzearen seinaleaz), eta berriro itzultzen naiz leku honetara: oinak askatzen ditut, eskuak irekitzen ditut, begiak ere bai… Eta bizi izandakoa idazten amaitzen dut, nire bizitzan tinkatzen lagun diezadan.

