Denbora berriak

Mk 1, 14-20

0. TESTUA

Joan kartzelan sartu ondoren, Jesus Galileara joan zen Jainkoaren berri ona hots egitera; honela esaten zuen: “Ordua bete da, hurbil da Jainkoaren erreinua. Bihotz-berri zaitezte eta sinetsi berri ona. Jesus Galileako aintziraren ertzetik zihoan, Simon eta bere anaia Andres ikusi zituenean. Arrantzaleak ziren eta sarea uretara botatzen ari ziren. Jesusek esan zien: – Jarrai iezadazue, eta giza arrantzale egingo zaituztet.18 Bat-batean sareak utzi eta berarekin joan ziren. Geroxeago, Jesusek Zebedeoren seme Santiago eta honen anaia Joan ikusi zituen, txalupa batean, sareak kon-pontzen, eta dei egin zien. Haiek, Zebedeo aita beren laguntzaileekin txalupan utzita, Jesusekin joan ziren.

1.  KOKAPENA – testuaren azalpen laburra

Jesusek bere bizitza publikoa Joan Bataiatzailearen mugimendutik hasi du, hau da, agintari erromata rrek (politikoek) atxilotutako eta autoritate erlijiosoarentzako susmagarri-profeta baten arrastoa ja-rraituz. Ez da hasteko modurik onena. Eta Galilean hasi da, juduentzako erdi paganoa den lurralde-an; beraz, eragin gutxi izan dezakeen lekuan. Baina honek, Judean zegoen Herodesengandik nola-baiteko babesa ematen zion, eta Jerusalengo erlijio-kontroletik nolabaiteko distantzia.

Mezuaren hiru alderdi edo ikuspegi:

1) denbora (kairos) bete da. Jainkoa hainbeste bidegabekeriaz nekatuta dago. Jainkoak bere erreinuarekin presente egin nahi du Bere burua. Zerbait berriren unea iritsi da. Eta Jesusek bere bizitzarekin Jainkoarena egin nahi du presente. Non dago Jainkoa? Jesu-sek bere bizitzarekin Jainkoaren Maitasuna, Jainkoaren Erreinua erakusten duen tokian hantxe dago Jainkoa.

2) Horrela izango dela espero ezazue, alegia Jainkoak herria eta pertsona bakoitza salbatu nahi dituela. Horixe da Berri ona, ebanjelioa, hau da, Jesusek Jainkoa Abba (Aitatxo) dela egiten duen aurkikuntza eta bere bizitzarekin jakinarazten diguna.

3) Bihur zaitezte, hau da, alda ezazue zuen bizitzak daraman norabidea, aldatu zuen bizitzaren ontzi aren norabidea. Bi zentzutan: bata, gaur honela esango genuke, alde batera utz ezazue (gure mun-dua) basamortu bihurtzea, baso-soiltzea, suntsitzea, menderatzea, ez ikusiarena egitea… eta pasa zaitezte zaintzera, artatzera, garbi jokatzera, samurtasunez bizitzera… Baina, gainera, haurridetasu-na egiten korapilatzen bagara ere, ez dugu beti bete-betean asmatzen, batzutan on egiten saiatu arren gaizkia ateratzen baita. Horregatik, gure bizitzaren norabidea etengabe zuzentzera deituak ga-ra, “gizarte-giroko haizearen eta olatuen indarra dela-eta”.Eta gaur egun desberdintasun ikaragarria eta guztien etxeari egindako kaltearen aurrean, egoerak/fedeak bizimodu soila eta arretakoa eska-tzen digu eta, horrekin batera, egindako hainbeste kalteri frenoa jartzeko protesta irmoa.

Jesusen lehenengo lau ikasleak. Bizitza eta misioa partekatzeko lehen komunitatea: “Gizakien arran-tzale egingo zaituztet”, hau da, pertsonen sakontasuna, jokabide berriek sortzen dituzten motibazio-ak eta uste sendoak lantzeko ikasle. Pertsonalki jarraitzen diote. Elkarrekin bizitzen eta bide egiten hasten dira. “Beren sareak utzita, jarraitu egin zioten”. Zein garrantzitsua den bizitza osoan egin du-tena ere –hau da,arrantzan egitea– aldatzeko prest egotea, eta zerbait hobea sumatzen duten ezer berriren aurrean zabalik edo prest egotea: “Gizakien arrantzale” izatea. Aldaketa sakonen beharrean gaude: bizitzari modu errukitsuan begiratzea eta errukizko erraiekin jokatzea.

2. Otoitz egiten hasiko gara – ISILTASUNA EGINGO DUGU

Ebanjelioaren testuarekin batera orri txiki batean kopiatu behar duzue isiltasuna nola egin, gaur ikusteko. Arnasa sakon… hartuko dugu…arnasketak (itotzen gaituzten) gure pentsamenduetatik irte- ten lagunduko digu eta orainaldian jarriko. gaitu. Gaudenari eutsiz, alegia… Lasaitu egingo gara… Zentratu… sakabanaketa saiestuz… Gure kezketatik distantzia hartuko dugu… Beranduago berreskuratuko ditugu… Gure barne-arekin egingo dugu bat, gugan bizi duen horrekin, gure Bizi Iturriarekin. Barne isiltasuna egiten saiatuko gara. Hasteko, isiltasuna ez da zaratarik eza NIArik eza baizik. Isiltasuna egiteko hauxe da onena: “gure … ateratzea”. Sakonki entzuteko prestatuz joango gara… Eta otoitzaldi hau konfiantza-prestutasunez eta dedikazioz bizi izatea eskatu-ko dugu…

3. IKUSI egiten dugu, ENTZUN, TESTUA DASTATU. NI PRESENTE EGITEN NAIZ -eszenara ITZULTZEN NAIZ. IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…

Oharra: Eten-puntuak… gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan behar dira.

Kontenplazioari hasiera ematen diot, bertan –Kafarnaungo kaian– egongo banintz bezala… Eta Jesu sen ondoan jartzen naiz, Joanek bataiatu zuenean bertan egon ziren batzuekin eta besteekin hizke-tan. Kafarnaun, arrantza-herrixka hori, Galilea laku inguruko handiena. Bertan egoten ikasten dut… Eta Joan Bataiatzailearen atxiloketa nola bizi duten entzuten dut. Une hori ere bada barnea hustekoa. Doluz daude. Badakite giltzapetu duten kartzela, segurtasunik handienekoa, Makeronte, menderaezina dela. Judeako kontzientziaren ahotsa espetxeratua eta isilarazia… Une dramatiko hori ahal dudan hobekien akonpaiatzen dut…eta askatasun eta humanizazio ahots oro itzali nahi duen bo teretsuen indar zanpatzailea nire gain hartzen dut…Irtenbiderik gabeko egoerak itxaropenez bizitzen ikastea eskatzen dut…

Baina gauden behea jotze-egoera honetan,Jesus garai berriez hitz egiten hasi da, noiz eta, hain zu zen ere, aukeren berdintasunaren garaia amaitu denean. Eta entzun egiten diot:”Garaia bete da, Jainkoa nekatuta dago hainbesteko desberdintasunez, boteretsuek beti gizadi berriaren gogoak atxi-loketa eta heriotzekin itotzeaz… Jainkoak beste zerbait nahi du.Garai hau bere amaieran dago, Joan- ek zioen bezala”… Jesusi entzutean, zer zirrararekin geratzen naiz?… Eta adi jarraitzen ditut haren hitzak. Erdi sinesgogor erdi harriturik entzuten ari direnen aurpegiei begiratzen diet… eta unea goza-tzen dut.

Batzuk Jesusen alde egiten hasi direla ikusten dut: “Egia da, gure penak kontatuz hondoratzen bagara, nahi zutena lortu dute, itxaropenak itzaltzea”… eta taldean isilunea egiten da…baina zer egin dezakegu?… Batek zera dio: gutxienez, ez amore eman… Eta Jesusek:Jainkoak Bere Erreinua iris-tea nahi du, graziazko urtearen garaia, aukeren berdintasunarena bihotz berri batekin… zergatik ez gara hura bizitzen jartzen aieneka aritu beharrean?” Eta berriz ere isiltasuna… zer sentimendu sortzen dit?… eta Jesusek egoera ikusteko duen modu horrekin bat egiten duen jendea…Eta ezezko- aren, ezintasunaren, adorerik ezaren hitzaldiei buelta ematen ikasten dut… Eta ikasi egiten dut…

Badirudi Jesus hazten ari dela,eta berarekin batera jendea. Haren ondoan nago, hau esaten due-nean:”Gertatzen dena zera da,ateoak garela,ez dugula sinesten Jainkoak jardunean bizirik jarrai-tzen duenik. Ez dugu uste Jainkoak zaintzen gaituela, hazten gaituela, bizirik nahi gaituela. Norbait-ek guri gaztainak sutatik atera arte itxaron behar al dugu beti? Jainkoa gutako bakoitzarengan bizi da (Jainkoak bizi gaitu?). Bada etengabe ematen ari zaigun indarra aurkitzeko garaia… bada geure buruarengan sinesteko garaia, Bere irudiko egin gaituelako eta Bere antzekoak izatera deituak garelako”… Pixkanaka-pixkanaka, badirudi hodeiak desagertu eta gure bizitzetan eguzkia irteten has ten dela… Barrutik nola geratzen naizen begiratzen dut. Jesus horren barne-ezagutza eskatzen dut Jainkoari, bere ber-sentimenduak izatea, esperantzagabeko egoerei aurre egiteko…

4. JESUS ETA BIOK

Eta orain Jesusek nigan jarri du bere begirada: “Gure bizitzaren norabide goibel eta aspergarria al-datzeko garaia da. Ez da nahikoa gaizkia egiteari uztea: suntsitzeari, nire bizitza egiteari, besteen zoritxarrarekiko axolagabea izateari uztea…kontua haurridetasunerantz apuntatzea da”…nire denbo-ra hartzen dut… eta nik zera esaten diot, borondate onez ere ez dugula beti gure desiorik onenekin bete-betean asmatzen, erabakiarekin huts egin dezakegu, engainatuak izan gaitezke… eta kontatu egiten diot. Eta norabidea etengabe zuzentzeko gaitasuna eskatzen diot, ez nadila neka topatze-bila ketan eta topatuz gero bilatzen jarraitzeko gaitasuna… Nola geratzen naiz?

Jesusi bizi ditudan egoera batzuk kontatzeko aprobetxatzen dut, asmo onez hasi ditudanak eta den-borak aurrera egin ahala okertu direnak: alde bat besteaz baliatu den adiskidetasun istorio bat; nora bide desberdinetara bultzatzen dutelako gainbehera doan fede-talde bat; indibidualismoak nagusi di-tuen lantalde bat; iraupen ezagatik erortzen den otoitz partekatuaren proposamen bat; egoera zailei aurre egitea landu ez duen boluntario-taldea eta konpondu gabeko kalte pertsonalengatik pikutara joan dena… eta begiratu egiten dit eta ‘Bada, bai’ esaten dit… baina horretatik ere ikas daiteke… eta neureganatzeko denbora hartzen dut… eta guzti honi bueltak ematen geratzen naiz: porrotetatik ere ikas daiteke…Eta Jesusek aurrera egiten du zera esaten didala:”Gu biok ere,4 anaia hauekin –Pedro, Santiago, Joan eta Andres—gertatu bezala, elkarrekin biziko gara eta bidea elkarrekin egingo dugu”, eta barruan sumatzen dut martxan jartzen nauen gogo bizia, txikitan hainbeste gauzarekin amets egiten genuenean bezala… eta deitua izateaz gozatzen dut…Nire denbora hartzen dut. Zein ona den indartzen eta bultzatzen zaituen talde bat edukitzea, Jesusi Erdigunea uzten dion talde bat. Aita-gurean eskatzen dugun Jainkoaren nahia egiten saiatzen den talde bat… Eta eskatu egiten dut.

Jesusek norabide horretan abiatzera animatzen nau, eta nik, bere Izpirituarengan, Harekiko barne-sintonia hori nahi dut. Eta “zure borondate santua senti dezagun eta zintzo bete dezagun” eskatzen dut, pandemiak hankaz gora jarritako hainbat egoerari lotutako eskaria: pobretuta geratu direnena, gure barruko eta kanpoko mugak ixteko joera, autoritarismorako joera, besteekiko axolagabekeria eta nire bizitza egitea… zer egin, norekin edo nortzuekin elkartu egiaren bidetik hasteko zerbait…  Eta Jesusek “taldean, taldean” esaten dit…eta ni, harremana daukadan taldeak eta nortzuekin joan naitekeen itxaropenak txirikordatzen ikusten edo aztertzen saiatzen naiz…

5. SOLASALDIA. Jesusekin.

Otoitzean bizi izandakoaren laburpen gisa egiten dut. Gehien iritsi zai dana kontatzen diot, niretzat zela zirudiena, testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta eskatu egiten diot, es-kerrak ematen…

keyboard_arrow_up