Mk 1, 21-28
0. TESTUA
Herriko sinagogan, izpiritu lohia zuen gizon batek oihu egin zuen: Gu suntsitzera etorri al zara?Jesusek: Isildu hadi eta irten gizon honengandik! Izpiritu lohiak bortizki astindu zuen gizona, eta indar handiz ga rrasika irten zen harengandik. Guztiak harriturik… Zer da hau? Honek modu berri batez eta autoritate osoz erakusten du! Izpiritu lohiei ere aginduak ematen dizkie eta hauek men egiten diote!
1. KOKAPENA – testuaren azalpen laburra
Jesusek bere bizitza publikoa hasten duenean, hasieratik, harrigarria da bizitzeko modu hartan –garai hartan erlijioak araututakoan– sartzen duen aldaketa, berrikuntza. Eta hasieratik deigarria da bere au-toritatea, erlijioaren ulerkera berritzaileagatik, bere esperientzia pertsonalari erreferentzia eginez, bere Bizi Iturriaz, bere barnean bizi den Jainkoaz –berak Abbá deitzen duenaz, konfiantza osoko norbait de-naz– hitz egiten dien norbait; eta ez, ordea, ezarrita dagoelako ezarritakotik,”ez lege-maisuek bezala”, zeina (borondate onez) zapaltzen eta baztertzen zuen interpretazio batean gauzatzen baitzen.
Legea “Jainkoaren hitza” da. Hortxe zegoen dena. Eta Legea betetzea zen kontua. Gizakiaren onerako egina zen. Ukiezina zen.Baina honek (gehitutako 643 agindu gogoan hartuz) laguntzen ez bazuen? Edo bizi izateko moduarekin, merituak eskuratu nahian, ez pertsonak ez herria humanizatzea lortzen ez ba-du? Jesus, bere esperientziatik,Legea birkokatzera ausartuko da, seme-alabak, adiskideak, ez morroiak eta ez esklaboak nahi gaituen Jainkoa tartean jarriz.Legea erruki eta egiaren ikuspuntutik kokatzen du.
Izpiritu zikina. Honek ebanjelioa eta giza bizitza zeharkatzen dituen garia eta irakaren parabolarekin du zerikusia. Jesusek errealitate hau bere egiten du, eta bere jarduera pertsonak eta herria kaltetu, suntsi tu, geldiarazi, gogortu eta txikiagotu egiten dituen guztia sendatzeko borroka da.Gure barruan bizi nahi duten indar horiek ditugu gogoan, garai batean bekatu nagusiak deitzen genituenak: harrokeria, zikoiz-keria, lizunkeria, haserrekeria, sabelkeria, bekaizkeria, nagikeria.Eta baita kanpotik zapaldu nahi gaituz ten beste indar hauek ere: beldurra, mendekotasun-mentalitatea, ezkortasuna, kontsumismoa, aberas-tasun-gutizia. Zein garrantzitsua (den) barrutik kateatu eta kanpotik menderatzen gaituzten deabru ho rietatik askatzea!
Jesusen jarduera pertsonen askapena bai kanpo-loturetatik (fatalismotik, menpekotasunetik…) bai bar-nekoetatik (inbidiatik, gorrototik, jabetza-grinatik eta abarretatik) posible egitean datza. Horiek dira Je-susen exorzismoak, alegia, bere sendatze-jarduera: ebanjelioak zeinuak, seinaleak edo mirariak –bata zein bestea– deitzen dituenak. Exorzismoak ohiko zerbait ziren garai hartan. Jesusek etxeko ikurrare-kin egiten du: “Nik deabruak Jainkoaren indarrez kanporatzen baditut, Jainkoaren Erreinua gertu dago-en seinale da”. Jesusen jokabidea ez da hitz harrigarrien bidez gauzatzen, ezta hotsandiko keinuen bi-dez ere. Apala da:bere hitzarekin sendatzen du. Are gehiago, jendaurrean ez egiten saiatzen da. Hauxe bai, ordea:pertsonengandik hauek “menderatzen eta gizagabetzen dituzten deabruak” (kontsumokeria, irabazien neurrigabeko grina, etengabeko etsipena, ezarritakoari azpiko menpekotasuna, besteak bes-te) ateratzea.
2. Otoitz egiten hasiko gara – ISILTASUNA EGINGO DUGU
Ebanjelioaren testuarekin batera orri txiki batean kopiatu behar duzue isiltasuna nola egin, gaur ikusteko. Arnasa sakon… hartuko dugu…arnasketak (itotzen gaituzten) gure pentsamenduetatik irte- ten lagunduko digu eta orainaldian jarriko. gaitu. Gaudenari eutsiz, alegia… Lasaitu egingo gara… Zentratu… sakabanaketa saiestuz… Gure kezketatik distantzia hartuko dugu… Beranduago berreskuratuko ditugu… Gure barne-arekin egingo dugu bat, gugan bizi duen horrekin, gure Bizi Iturriarekin. Barne isiltasuna egiten saiatuko gara. Hasteko, isiltasuna ez da zaratarik eza NIArik eza baizik. Isiltasuna egiteko hauxe da onena: “gure … ateratzea”. Sakonki entzuteko prestatuz joango gara… Eta otoitzaldi hau konfiantza-prestutasunez eta dedikazioz bizi izatea eskatu-ko dugu…
3. IKUSI egiten dugu, ENTZUN, TESTUA DASTATU. NI PRESENTE EGITEN NAIZ -eszenara ITZULTZEN NAIZ. IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…
Oharra: Eten-puntuak… gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan behar dira.
Kontenplazioa hasten dut, hantxe banengo bezala, nire burua Kafarnaungo sinagogan kokatuz… Eta Je-susengandik gertu, larunbatean sinagogara sartu zireen beste hainbatekin batera… lasai asko han, ira-kurtzen hasi aurretik… buru-osasun arazoak –gaur esango genukeen bezala– zituen pertsona batek ha rritzen gaituen arte. Sinagogan sartu eta bere oihuekin lekua iraultzen du. Gaixorik daudenak behin bai no gehiagotan gogor jartzen dira…Eta eutsi egiten diot eszenari… egoera itsusi jartzen da. Une horretan hortxe nago… nola sentitzen naiz?…eta nire gain hartzen dut pertsona gaixoa bera ezereztu eta besteei erasotzearekin mehatxatzen duen buru-gaixotasunaren ahalmen zanpatzailea. Irtenbiderik gabe dirudi-ten egoerak itxaropenez bizitzen ikastea eskatzen dut… denbora hartzen dut.
Sinagogan jendea urduri baita hartara egina jartzen da, ez baita holakorik egin duen lehen aldia. Ezagu nei ez zien erasorik egiten, edo hauek konfiantza handiagoa zutenez, gaixoak egiten zuenari garrantzia kentzen zioten.Baina bortitz jartzen bazen, batzuk elkartu eta geldiarazi egiten zuten. Eta Jesusi, berria denez, adorez galdetzen dio: “Jesus gu suntsitzera etorri al zara?”… Jesus lasai dago, bakez begiratzen dio… Eszena kontenplatzen dut… eta nire buruari galdetzen diot gizon honek horrela jartzeko barruan zer zuen: baztertua izatea agian, berak maite duen norbaitek utzia, haurtzaroko jazarpena… abando-nua, eta hautsi egin zuten pilatutako hainbeste istorio… eta berak ez zuen hura gainditzeko indarrik izan, eta denbora hartzen dut Jesusek juzgatu gabe hautsitako pertsona horri begiratzen dion bezala nik ere begiratzeko… Eta epaitu gabe begiratzeko artea ikastea eskatzen diot…
Jesusengandik hurbil nago, pixka bat beldurtuta, buru-gaixoaren begirada gogor horrek beldurra ema-ten dit. Jesusek, ordea, badirudi ohitua dagoela eta, kikiltzetik urrun, aurpegi ematen diola ikusten dut, bertan daudenen harriduraz. Baina ez du epaitzen ezta iraintzen ere, askok egiten zuten bezala, baizik eta barruan duen eta bera izatea eragozten dion Gaizkiarengana jotzen du: “Isil hadi eta atera beragan dik”,eta hitz hauek Lazaro dakarkigute gogora (“Irten kanpora”). Zer sentimendu sortzen dizkit?… Eta uneaz baliatzen naiz hor egotea eskertzeko,buru-arazoak sufritzen dituztenak tratatzen ikasiz joateko… harrera eta irmotasuna… Denbora hartzen dut.
Jesusen ondoan, eta bera inguratzen duen jendearen ondoan, ni bertan banengo bezala, gaizkiaren erreakzioa ikusten dut:”(Gaizkiak) Gizona bortizki astindu zuen eta oihu bat eginez berarengandik irten zen”. Gizonak astinaldi bat izan zuen eta deiadar handi bat egin zuen. Eta jendea ikusten dut zera azal-tzen, gaixoarengan bizi zen gaitza horrela ateratzen dela pertsona horrengandik. Eta Jesusekin nago gaizkiari aurre egiteko artea ikasten… eta Jesusek pertsonak beren izatean jartzeko duen indarra dasta tzen, beren onetik ateratako pertsonak… nola geratzen naiz barrutik?… Eta egoera nahiko itzulezinetan dagoenari bizia emateko gaitasuna eskatzen dut… Jesusek bizia emateko zuen gaitasun bera eskatzen dut niretzat, ez nire sendakuntzei esker nire burua ospetsu egiteko, baizik eta inork xentimorik ematen ez zuen pertsonen bizitzaz gozatu ahal izateko… eta denbora hartzen dut.
4. JESUS ETA BIOK
Jesusek bereziki nigan jartzen du arreta,eta kaltetutako pertsonari begiratzera bultzatzen nau,orain astindu eta garrasiaren ondoren lasaiago dagoenari. Barnean zuen gaitza badirudi berarengandik atera dela. Eta Jesusek hauxe esaten dit:”Zein garrantzitsua den suntsitzen gaituzten hainbeste istorio gugan dik botatzea: erruaren itsumena, kontsumokeria, gorrotoa, ludopatia, nagikeria”… Eta begiratu egiten dit, bere sekretua, sendatzeko bere gaitasuna, bere indar sendagarria… niri helarazi nahian bezala… eta ukitu egiten nau, eskua jartzen dit sorbaldan, sendatzeko duen gaitasuna helarazi nahian bezala… eta Berak gizaki asko uki ditzala eskatzen diot gure historian ongia ikusgai egin dadin…
Jesusekin batean, jendeari begiratzen diot, ikusten ari direnarekin txundituta baitaude, eta doktrina berri batez eta erabateko autoritateaz hitz egiten dute… eta egoeraz gozatzen dut. Eta Jesusek:”Nik ere nahi dut zuk barrutik apurtuta eta etengabeko zapalkuntza-egoeretan dauden pertsonak –inorentzat ezer balio ez duten irudipena daukatenak– maitatzeko gaitasun hori bizi dezazun”… Eta haiekin harre-manak izan nahi nituzkeela esaten diot, inor epaitu gabe… Eta Jesusek zera gogorarazten dit berriro: “Zein garrantzitsua den pertsonak diren bezala maitatzea, direnarekin, dauden unean”… Eta pertsonak horrela maitatzeko gaitasuna eskatzen diot. Eta beraiei Jainkoaren Indarra opa diet, sendatzen duena, salbatzen duena… eta eszena nireganatzeko eta nigan sartzen uzteko denbora hartzen dut…
Aurrera jarraitzen du honako hau esaten: “Jendea etsipenaren, etengabeko ezezkotasunaren, erru- pentsamendu eta erru-sentipenen preso… ia ihes egiterik ez duten pentsamendu eta sentimendu horien atzaparretan harrapatuta geratzen diren lekuetan egon zaitezen nahi dut… pentsamendu eta sentimen-du horietatik nekez irten baitaitezke… langabezian edo kalean harrapatuta dauden eta itxaropena gal-tzen ari diren horrenbeste gazterengandik hurbil egon zaitezen nahi dut, beren indarren mugan dauden hainbeste pertsonarengandik, kontsumokerian erortzen diren hainbat pertsonarengandik hurbil”… eta egoera horiek itxaropenez barneratu ahal izateko denbora hartzen dut. Bizitza horietatik hurbil egote-ko… egoera horiek neureganatzea eta beren ondoan egotea… eta horixe eskatzen diot…
Jesusek ni bizkortzen jarraitzen du eta zera azaltzen dit: “Begira nola aurre egin pandemiak sorrarazi dituen egoera hauei: erorialdia, etsipena eta abandonua, adorerik eza”… eta beste hau gogorarazten dit: “Zure sendatzeko indarra erabil dezazun nahi dut, pertsonek beren izaera berreskuratu eta beren bizitza berriz hasi ahal izan dezaten”… Zer sentimendu eragiten dizkit honek?… Eta nik berari lotua joan ahal izatea eskatzen diot, bere uhinean egoteko, bere Izpirituarengan, galdutakoaren humaniza- zioa gauzatzeko duen bere kemenaz…zera ere eskatzen diot, hau guztia, taldetan, elizetan (elkartetan) bizi dezagun… hautsitakoa/gaixotutakoa sendatzea ugaldu dadin… eta denbora hartzen dut.
5. SOLASALDIA. Jesusekin.
Otoitzean bizi izandakoaren laburpen gisa egiten dut. Gehien iritsi zai dana kontatzen diot, niretzat zela zirudiena, testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta eskatu egiten diot, es-kerrak ematen…